Konfesoriagana

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Konfesoriagana
Bilintx

Konfesoriagana


Konfesoriagana
juan zan Marzelina,
gero konfesa zedin
artzera dotrina;
bañan guziz gorra zan
Marzelina ori,
etziyon kasik itzik
aditzen iñori.
Apaizak, beste gauza
batzuben urrena,
galdia egin ziyon:
«Zein da seigarrena?»
Gaixuak, nola zan aiñ
gorrera aundikoa,
galdetzen ziyolako
«Zein da Jaungoikoa?»,
erresponditu ziyon
al zuben lenena
«Da pentsatu liteken
gauzik ederrena.»