Aspaldiyan...

Wikitekatik
Aspaldiyan...
Bilintx

Aspaldiyan...


1
Aspaldiyan, Joxepa,
famatuba zeunden,
gu berriz ikusteko
desiotan geunden;
Ondarrabi aldian
aditzen genduben
dama bertsolari bat
nola bazeguen,
zeñak Euskalerriyan
parerik etzuben.
          
2
Egiyak ote ziran
faenaren ots aiek,
bixitatu zindugun
zenbait jakiñ zalek,
amar edo amabi
donostiyatarrek;
aiekiñ batian zan
bizar aundi arrek,
izkribatzen dizkitzu
zuri bertso abek.
          
3
Ni bertsolariya naiz
bañon det aditu
ez nitzaizula zuri
ala iruritu;
zuk orla pentsatzia
ez da zer argitu
nere jakinduririk
ez nuben argitu,
zergatikan ez nitzan
premiyan arkitu.
          
4
Baliteke irixtia
premiya orretara,
agindu zenirala
goguan det bara,
prestaturikan nere
desiuetara;
baldiñ dibertsiyo bat
nai banuben para,
etorriko ziñala
Errenteriya'ra.
          
5
Egizu naizunian,
dama, etorrera,
zuregan utzitzen det
egunan aukera;
ipintzen badirazu
orrelako era,
aprobetxatu gabe
ez niteke gera,
alkarrekiñ berriro
mintzatuko gera.
          
6
Arkitzen baldin banaiz
orduban umorez,
proga emango dizut
lenagoko ordez,
beste iñori bañan
gustorago doblez,
gero juzga dezagun
ezaguera obez,
ia bertsolariya
al naizen edo ez.