Domingo Kanpaña

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Domingo Kanpaña
Bilintx

Domingo Kanpaña


Mando baten gañian
Domingo Kanpaña,
ez dijoa utsikan
asto orren gaña;
azpian dijoana
mandua da, baña,
gañekua ere bada
azpikua aña:
mando baten gañian
bestia, alajaña! 
      * * * 
Indalexio, Indalexio,
Indalexio Moko,
uste al dek, uste al dek
ez autala joko? 
      * * * 
Berriz esaten baidak
Indalexio «Moko»,
ezurrak autsi arte
ez aut nik lagako.