Begui belch bati

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Begui belch bati  (1879) 
Serafin Baroja
Begui belch bati (cropped).jpg

BEGUI BELCH BATI

1

O - roi- tzen al ce - ra-de zu, be -gui belch go-zo - a__ el - ca - rre- quin ma -zur-ka bai dan -tza-tu -ta-co- a__
o raindic i - rudi-tzen zait ne -ri, O - roitz gal -du e-ci - ña__! ne - re be-so-ac us-tai - tzendu-e-la zu - re gue -rri fi-ña.

2
Zuri beguira nijoan,
¡ceruan nere ustez!
eciñ aseric beguiac
zure edertazunez.
Biotz nerearen parez pare
cijoan zurea.
ordutic daramat nere pechuan
penazco catea.
3
Aimbesteco zori ona
zure aldamenean,
¡aingueru hat besoetan,
ta arequin airean!
Ischildu zan soñu pozgarri hura
ondo penarequin,
ta joan ciñan eramanaz ¡Ay! nere
biotza zurequin.
4
Ordutic illtzen bici naiz,
¡gau traidorea!
dantzac ostu ciran poza,
soñuac paquea.
Bein ni gana cenituen jaso
beguiac nai gabe,
nereetan cegoan nere anima
ta eguin ciñan jabe.
5
Donostitic joaten cera
ez daquit nic nora...
¿Ez cera bañan igoco
ceruetan gora?
Iñauteri abetan nere suertez
icusten baguera,
eman bearco nazu bici bear badet
biotza ostera.
6
Urte gucian negua
ichoten naucazu,
neguan Iñauteria,
lñauterian zu.
Etorri dirade ta ez icusi
iltzea litzaque,
ala nago beldurrarequin dardar,
ez poz ta ez paque.
7
Aurten ez zaitut utzico
maitea bailean,
eranzun bat zure abotic
aditu artean.
¿Nai dezu dantzatu? esan bearrez,
asmo abec ditut,
¿Nerequin ezcondu nai dezu,ederra?
galdetueo dizut.

3