Edukira joan

Bide Barrijak/Gabeko-irrintzija

Wikitekatik
Bide Barrijak  (1931)  Lauaxeta
Gabeko-irrintzija

Gabeko irrintzija


Gau argitsuban bakarrik nago leyo idigijan;
ibai garbijan ixilik dabil iretargija.
Izpi zurbillak dizdiz dagije baso erdijan.
Ilargi orrek eztau itxartu artzain zolija.

Mendi baltzaren goyetan, muga bako bakiak
zaintzen dau zeru eta lurraren maitasun-lua,
Gaba urrezko koroyaz dabil. Lora legunak
ameslari, goi-gora digorte usain-goxua.

Gabeko gentzan gorpuzki oneik loratu dira...
Jainko diztira oro da... Baso-ziar emaro
menditik yatort leunkiro abots baten intzira.
Dardarka zeru zabalan galtzen da naro-naro.

Baso ixoztuban estalduta agon maitale orrek!
Ezeik abestu, ba abes orretan dagerk bijotza.
Eure barneko kezkak yagerzak irrintzi orrek,
ixildu egik samin latzezko maitasun-otsa.

Oi!, bijozkada leuna darijost eure irrintzijak.
Eure samiñaz batera dabesk neure samiña
Bijotz orotan bardiñak dozak maitasun nayak,
abesti orok yagertek geure kezka bardiña.

Irrintzi leuna galdu dok gauko zeru garbijan.
Eta ire samin orrek tolestu yozak eguak.
Gau oroz, baña, dardarka bere leyo idigijan
negar zotinka iraungo bai-yok neure goguak.