Bide Barrijak/Iturri-negarra

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Bide Barrijak  (1931)  Lauaxeta
Iturri-negarra

Iturri-negarra


Ur gardenari begira
iturri-ertzan lilija:
ur altzuan lili aren irudija.

Maitasun-ego miakaz
axiak ba deragijo
maite daun urari ma leunki dagijo.

Iturri leuna ostera
negarrez axiak daro.
Eta urretxindorrak urari emaro:

«Zergaitik negar yarijo?
Abar orlegi ganian
abeskide naukok oroldi bidian».

—Neure altzuan maitia,
euki-ta galdu ezkero,
zelan negarrik ez dagiket maitero?—