Edukira joan

Delituez eta zigorrez/Oharrak

Wikitekatik
Delituez eta zigorrez  (1764)  Cesare Beccaria, translated by Juan Martin Elexpuru Arregi
Oharrak
Klasikoen Bildumaren parte. Itzultzaileen baimenarekin igota, jatorrizko liburua Domeinu Publikoan dago. Proiektu honi buruz gehiago jakiteko, bisita ezazu Wikiteka:Klasikoen bilduma

Oharrak

OHARRAK (Juan Antonio Delval legelariak gaztelerako edizioari eginak)

1 Beccariaren liburuak egundoko jakinmina sortu zuen Europan, eztabaida sutsuak eragin zituen, eta oharrak, iruzkinak eta era guztietako idatziak agertu ziren egilearen ideiak azpimarratzeko eta gai jakin batzuk aztertzeko (liburuaren aurkako idatziez gain, noski); lehenengoen artean aurkitzen dira Voltaire, Diderot eta Morelletenak.

Voltaire oso kezkatuta zegoen legeen hobekuntzarekin eta epaileen hutsegiteekin, Calas familiarekin gertatutakoa gertatu ondoren, batez ere. Jean Calas heriotza-zigorrera kondenatu zuten 1762ko martxoaren 9an eta hil egin zuten torturak jasan ondoren, nahiz eta berak bere errugabetasuna ozen aldarrikatu beti. Hurrengo bizpahiru urtean Voltairek bere ahalegin guztiak egin zituen Calastarrak birgaitzeko, eta azkenean lortu zuen 1765eko martxoaren 9an.

Handik gutxira, beste legezko krimen bat gehitu zitzaion aurrekoari: De la Barre zalduna urkatu egin zuten (eta gero erre, Voltaireren Hiztegi filosofikoa-rekin batera)


1766eko ekainaren 1ean. Ordurako Voltairek, 1765eko urrian, irakurria zuen Delituez, ikaragarri gustatu zitzaion, eta idatzi bat bidali zion milandarrari Calasen gertakaria kontatuz.

Esku arteko Iruzkinak 1766ko ekain-uztailean idatzi zuen eta urte bereko irailean agertu zen. Ezarritako ordena penalaren aurka bero-bero jardun zuen garai batekoa da, beraz. Voltairek hau idazteko, Cristin de St. Claude, Besançongo abokatuaren laguntza izan zuen lege alderdian. Geroztik, sarri argitaratu izan da Beccariaren liburuarekin batera.

Voltaire eta Beccariaz, eta Voltairek legeria berritzeko egin zuen lanaz, ikus bedi: Marcello T. Maestro, Voltaire and B. as Reformers of Criminal Law, New York, Columbia University Press, 1942.

2 Maximo generala, Bretainiako tropen buruzagia, matxinatu egin zen eta Graziano enperadorea garaitu zuen. Espainia eta Galiako enperadore izan zen 383tik 388ra arte. Valentinianori, Italiako enperadoreari, eraso zion, eta honi laguntzera joandako Tedosiok garaitu egin zuen eta lepoa moztu zion.

3 Idazio Meridako gotzaiak eta Itazio Ossonobakoak, 380ko Zaragozako Kontzilioaren ondoren, Prisziliano beren elizetatik egotzia izan zedila eskatu zioten Graziano enperadoreari. Ez zuten erdietsi nahi zutena, baina, tarte horretan, Maximo enperadore bihurtu zen, eta Prisziliano epaitzea eta burua moztuz hiltzea lortu zuen.

4 Priszilianismoaz, ikus bedi: A. Barbero de Aguilera, El priscilianismo: herejía o movimiento social?, Cuadernos de Historia de España, Buenos Aires, 1963, non azaltzen diren heresia honen jatorri ekonomiko eta sozialak, eta beren botere mundutarra sendotzen ari ziren gotzai espainiarren aldetik sufritu zuen jazarpenaren arrazoiak.

5 Roberto II.a, Frantziako erregea, Elizkoia edo Santua esaten ziotena (971-1031), eta Akitaniako Konstantza.

6 Diokleziano (245-313) enperadore izan zen Maximianorekin batera. Inperioaren bere berrantolaketan (292), bi zesar izendatu zituen, bi augustoei beren eginkizunetan laguntzeko: Galerio eta Konstantzio Kloro. Galeriok kristauen aurka jarduen zuen, Konstantziok, aldiz, babestu egin zituen. Agian aitarengandik ikasi zuen bere seme Konstantzio Handiak oso boteretsu eginak zeuden kristauak alde izaten, eta hauen laguntzaz lortu zuen beste enperadoregaiak garaitzea.

7 Exodo, XX, 7.

8 «Jainkoa mendekatu egin behar dela dion ideiatik sortu da okerra. Baina ohoratu egin behar da Jainkoa, eta inoiz ere ez mendekatu» (Montesquieu, De l’esprit des lois, lib. XII, 4. atala). Testu berean, Montesquieuk dio «ekintza publikorik gabeko Jainkoaren aurkako saioetan ez dago krimen-gairik: Jainkoaren eta gizonaren arteko auzia da, eta hark badaki zein den bere mendekuen neurria eta garaia».

9 Kinto Ennio (239-169 K. a.) eta Dezimo Magno Ausonio (310-395), poeta latinoak. Ennioren eta Ausonioren garaien artean idatzi zen, beraz, ia latinezko literatura guztia.

10    Mateo, 18, 17.

11    Jacob Spon (1647-1685), historialari eta arkeologo frantziarra.

12    Paul Ferry (1591-1669), artzai protestantea.

13    Luis XIV.aren gortea.

14    Jean Desmarets, Saint-Sorlingo jauna (1596-1666), literaturgile frantziarra, Frantses Akademiako lehen kantzilerra, Richelieuren santuhartua eta jansendarren etsai porrokatua.

15    Baieztapen hau zalantzagarria da. Blackstone-k berak dio 1770ean 160 delitu zeudela heriotza-zigorra zutenak, lapurreta-delituak ere bai tartean.

16    Ik. Delituez eta Zigorrez liburuan erregina honi buruz egiten den oharra.

17    Katalina II.a Handia (1729-1796, Errusiako zaresa 1762an), asko arduratu zen bere lehen erregetza urteetan legeriaren berrikuntzaz. Berak izendatutako batzorde bat arazoa aztertzen hasi zen 1762an, eta Katalina berberak idatzi zuen Nakaz bat —jardunbidea—, Montesquieu eta Beccariarengan inspiratua neurri handi batean, langintzaren oinarriak ipini nahi zituena. Nakaz honen seigarren puntuan bere aurretiko Elisabethen eredua gogoratzen du, eta heriotza-zigorraren alferrikotasuna nabarmentzen. Katalinak harreman onak izan zituen entziklopediazale frantziarrekin; ezaguna da Voltairekin izan zuen gutun-harremana.

18    Jorge Jeffreys (1640-1689), Ingalaterrako kantzilerra, famatua bere epai odoltsuengatik, horien artean William Russellen eta Sidneyren legezko erailketak.

19    Louis-Charles Machault (1667-1750), poliziako teniente generala, Lepamoztailea gaitzizenaz ezagutua bere epaiketen gogortasunagatik.

20    Jainkoaren Hiria, XIX. lib., 6. at.

21    Maximiliano I.a (1459-1519), Alemaniako enperadorea 1493an.

22    Luis V.a hil zenean (987) Hugo Capeto jarri zen Frantziako errege (939-996), Karlos bere lehengusuaren eskubideak lapurtuz. Karlos (953-993) Lorenako dukea zen, Luis V.aren osaba. Hugok espetxean sartu zuen Karlos, eta han hil zen.

23    Eduardo VII.a hil zenean (1483) bere seme Eduardo VIII.a egin zuten errege, baina honen osabak, Rikardo III.ak, Londresko Dorrean itxi zuen, eta errege izendatu zuen bere burua. Eduardo VIII.a eta Yorkeko dukea erail egin zituzten, Rikardoren aginduz, itxuren arabera.

Gillermo Colingburn 1483an hil zuten.

24    Tito Oatesen (1619-1705) biografia oso bitxia da. Apaiz anglikanoa zen eta itsasontzi batean kaperau ibili zen hasiera batean, baina lekukotza faltsua leporatu zioten, eta ihes egin behar izan zuen Ingalaterratik. Katoliko egin zen, eta jesuita, eta egotzi egin zuten zenbait ikastetxetatik, Valladolidekotik, adibidez, eta orduan Ingalaterrara itzuli zen eta Touge Doktorearekin batera, Voltairek aipatzen duen historia asmatu zuen: jesuitek, indarra erabiliz, Ingalaterra herri katoliko bihurtzeko eta Karlos III.a (1630-1685) erailtzeko asmoa zutela. Nahiz eta konspirazio honek ez zuen ez buru eta ez hanka, errepresalia handiak egon ziren, eta Lord Stafford exekutatu egin zuten. Oatesek pentsio bat jaso zuen saritzat. Geroago, Jakobo III.aren erregetza garaian (1685-1689) zorrengatik atxilotu zuten, eta betiko espetxea eman zioten, baina Gillermo II.ak birgaitu egin zuen.

25    Francisco Augusto de Thou (1607-1642), erregearen liburuzain nagusia eta Parlamentuko aholkularia. Richelieu kardinalaren babespekoa hasieran, eta etsaia gero.

26    Francesco Guicciardini (1482-1540) historialari eta politiko italiar ospetsua.

27    Henri Coiffier de Ruzé, Cinq-Mars-eko markesa (1620-1642), Frantziako ezkutari handia, Richelieuren begikoa izan zen eta Luis XIII.aren kutuna, baina kardinal boteretsuarekin liskartu zen eta konspirazio bat antolatu zuen haren aurka, zeinetan erregearen anaiak eta Bouillongo dukeak hartu zuten parte. Konspiratzaileak aurkitu zituzten, eta Cinq-Mars urkabean hil zuten De Thourekin batera.

28    Jaurigny (1562-1582); Jauregi esaten diote beste batzuek. Orangeko Gillermo printzea (1533-1584) hil nahi izan zuen, baina zauritzea lortu zuen bakarrik. Lepoa moztu zioten hantxe bertan. Gerard-ek (1558-1584) gauza bera intentatu zuen, eta lortu ere bai. Krimenaren lekuan atxilotu zuten; gero exekutatu egin zuten, tortura izugarrien ondoren. Modu batera edo bestera, espainiarrak egon ziren ekintza bien azpian, Felipe II.a Orangeko Gillermoren etsaia baitzen.

29    Jacques Clementek (1567 j.), katoliko porrokatuek bultzatuta, Frantziako Enrike III.a erail zuen 1589an. Lekuan bertan hil zuten erregearen zaindariek.

30    Jean Chatel (1575 j.) Frantziako Enrike IV.a hiltzen saiatu zen 1594an, erlijoaren aurkakotzat jotzen zuelako, baina zauritzea lortu zuen bakarrik. Laurdenduta hiltzera kondenatu zuten.

31    François Ravaillac (1587 j.) zistertarren konbentu batean sartu zen, baina laster bota zuten; gero jesuita egiten ahalegindu zen, baina ez zuen lortu. Bere fanatismoak Enrike IV.a hiltzera eraman zuen (1610). Laurdenduta hil zen.

32    Famiano Strada (1572-1649), idazle italiarra, flamendarrak espainiarren zapalkuntzaren aurka altxatu zireneko historia kontatzen duen liburuaren egilea: De bello belgico decades II (Erroma, 1632-1647)

33    Letrango laugarren Kontzilioa (1215).

34    Jean Duvergier de Hauranne (1581-1643), teologoa, Jansenioren laguna, jansendarren egoitza izan zen Port-Royalgo abadiaren zuzendari espirituala.

35    Codros, Atenasko azken erregea (XI. mendea K. a.). Leiendak dionez, bere burua hiltzeko agindua eman zuen, igarle batek esan ziolako horixe egin behar zuela, bere herriak doriotarren aurkako guda irabaz zezan.

Mecio eta Marco Curcio, erromatar leiendako pertsonaiak. Tito Liviok dionez, Meziok (VIII. mendea K. a.) urtegi batera bota zuen bere burua, sabinen bahiketaren ondorengo gerran, Romuloren eskuetan ez jaustearren. Markok (IV. mendea K. a.), Tito Livioren arabera hau ere, lurrikara batek ireki zuen eta ixten ez zen leize sakon batera bota zuen bere burua, igarleek esanda.

36    Origenes (185-254), exegeta, teologoa eta apologista kristaua. Irendu egin zen, bere dotrina-ikasleekin harremanak zituela pentsa ez zezan inork.

37    Hutsen bat egon behar du datan, Omer Talon, erregetzaren aurrean Parlamentuaren eskubideak defendatu zituen abokatua, 1595etik 1652ra arte bizi izan baitzen.

38    Erregeen liburua, 21.

39    II. Samuel, 16, 4. Aldatu egin dugu izen hauen ortografia, gaur ohikoena dena erabiliz.

40    Gillaume de Lamoignon (1617-1677), Parisko Parlamentuko lehen presidentea. Lege frantziar guztiak kode bakar batean biltzen saiatu zen.

Voltairek berak jarritako oharrak

a orr.  Ik. Histoire de l’Église.

b XIII. atala, Ad legem Juliam

c Bene ac sapienter, patres conscripti, majores instituerunt ut rerum agendarum, ita dicendi initium a praecationibus capere, etc. (Plinio Gaztea, Trajanoren goraipamena, 1. atala).

d 13. atala.

e Jacob Spon eta Gui Vances.

f Bodin, De republica, III. lib., 5. atala.

g Legeen Espirituaz-en egilea, bere lanean hainbeste egia azaldu diguna, oso oker dabil bere irizpideak indartzeko esaten duenean ohorearen sentimendu ilun bat dela monarkiaren oinarria, eta berturearen sentimendua, berriz, errepublika guztiena, gero txinatarrei buruz zera esateko (VIII, 21): «Ez dakit zer den ohorea txinatarrentzat, gauza guztiak makilaka konpontzen baitituzte». Herri xehea makilaka urrundu behar izaten delako, edo arlote, eskale eta pikaroei egurra ematen zaielako, ez

da pentsatu behar Txinan ez dela elkar babesteko legerik, eta legeok ederto gobernatzeko bidea ematen ez dutenik.

h Gregorio XV.aren konstituzioa 1622ko abuztuaren 30koa da. Ikus D’Aubigny jesuitaren Eliz memoriak, Bularioa kontsultatu nahi ezean.

i Tratatu hau Parisen inprimatu zen 1609an, Toussaint Dubray-ren moldiztegian, erregearen pribilegioaz. Erregearen liburutegian izan behar du orain.

j I. Leg.,XI. lib., 50. tit. De bonis eorum qui sibi mortem, etc.

k IV. Leg., 2,XLVIII. lib., VIII. tit. Ad legem Corneliam de sicariis.

l Ik. 1724ko maiatzaren 24ko ediktua, Fleury kardinalaren eskariz argitaratua.

m Journal du Palais, t, I, 444.

n Eta beharrezkoa balitz, alderatu, dio1670eko ordenantzak, 15. artikuluko 1. tituluan.

ñ Ikus honi buruz Bouhier lehendakariak diona.