Dolores'i

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Dolores'i
Bilintx

Dolores'i


Zeiñ dan nai al zenuke
jakiñ, daguena
nere biyotz gaxuan
sartuba barrena?
Bai? Banekiyen zala
naiko zenubena;
beraz, jakiñ dezazun
alik laisterrena,
eskribitzera nua
D ta O aurrena,
L eta berriz O
eleren urrena,
R ta E ondoren
S bat azkena;
oraiñ letzen badezu
segiruban dena,
nere maite politak
orla du izena.