Zaldun gazte

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Zaldun gazte
Bilintx

Zaldun gazte


Zaldun gazte bozal egoki batek
esan ziyon batian Filys'i:
«Zeru eder maite maitagarriya,
nai al dezu zuk nerekiñ bizi?
Aberatsa naiz zuri kunplitzeko
nai dituzun ainbeste kutizi;
ukatzeko prebenitu baña len
ondo pentsatu zazu lenbizi.»


Galaiari esan ziyon Filys'ek:
«Nere aurretik zuaz beriala!
Uste al dezu lenagoko faltsiyak
orren laster aztu zaizkirala?
Igartzen det zure eskeñi denak
fiñtasunik gabiak dirala;
naiago det onrakin pobre bizi,
ez aberats onrik ez derala.»