Ebanyelio saindua San Luken arabera/III CAPITULUA

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
pages 15-19

III CAPITULUA.
Yondoni Baptistac predicatcen eta batha atcen du; Jesus - Christo bathayatua, eta haren sorterroa.
BADA Tibero-Cesaren imperioaren hamabortzgarren urthean, Poncio-Pilatus Judeaco Gobernadore celaric, eta Herodes Tetrarka celaric Galilean, eta haren anaya Philippe Tetrarka Itureaco eta Trachonitaco lurretan, eta Lysanias Tetrarka Abilenian:
2 Annas eta Caifas aphez nagusi cirelaric, Jaincoaren hitça adiaracia içan cen Joannes Zachariasen semeari, desertuan.
3 Eta ethorri cen Jordaneco inguru gucietarat urriquizco bathayoa predicatcen çuela, bekhatuen barkhamenduaren ardiesteco;
4 Escribatua den arabera Esaias Profetaren hitcen liburuan, dioela: desertuan oihu eguiten duenaren boça; aphain çaçue Jaunaren bidea, chuchen çatçue haren bidescac.
5 Beheratasun guciac betheac içanen dire, eta mendi guciac eta bizcar guciac aphalduac içanen dire, eta bide makhur guaciac chuchenduac içanen dire; eta bidesca gaitz gucia errechtuac içanen dire.
6 Eta oroc ikhusico dute Jaincoaren salbamena.
7 Beraz erraiten çuen hartaz bathayatuac içaiterat ethortcen ciren yende tropei: bipera castac, norc abisatu çaituzte gueroco hasarradurari ihesguitea?
8 Eguitçue beraz urriquiaren araberaco fruituac; eta ez has erraiten çuen baithan: Abraham badugu aitatçat; ecen erraiten derautçuet, Jaincoac sor araz ahal detçaquela, harri hotaric ere, Abrahami haurrac.
9 Bada haizcora yadanic eçarria da arbolen erroan; beraz fruitu onic ekhartcen eztuen arbola, picatua içaiterat doha, eta aurthiquia surat.
10 Orduan yendec galdeguin cioten, ciotelaric: cer eguinen dugu bada?
11 Eta ihardetsi çuen, eta erran cioten: bi arropa dituenac eman beça bat eztuenari; eta yateco duenac eguin beça guisa bera.
12 Eta ethorri çaizcon pagaraztaileac bathayatuac içaiteco, ceinec erran baitcioten, Nagusia, cer eguinen dugu?
13 Eta erran cioten: ez galda manatua çaitçuen baino guehiago.
14 Guerlaco guiçonec galdeguin cioten orobat, ciotelaric: eta guc cer eguinen dugu? erran cioten: ez eguin borcharic, ez enganioric nihoren contra; bainan contenta çaitezte çuen soldatez.
15 Eta nola populuac iguriquitcen baitçuen, eta arraçoinatcen baitçuen bere baithan Joannes ez othe cenez Christo,
16 Joannesec hartu çuen hitça, eta erran guciei: nitaz denaz, bathayatcen çaituztet urez: bainan heldu da ni baino botherexuago dena, ceinaren ezpainaiz gai zapata korden lachatceco; harc bathayatuco çaituzte Izpiritu Sainduaz eta suaz.
17 Bere bahea escuan du, eta osoqui garbituco du bere larraina, eta bilduco du ogui bihia bere bihiteguirat, bainan lastoa erreco du iraunguitcen ezten suan.
18 Eta bertce hainitz exorta eguinez, ebanyelioa adiarazten çuen populuari.
19 Bainan Herodes Tetrarka hartaz mehatchatua içanic Herodias haren anaya Philipperen emaztea gatic, eta eguin cituen gaizquien gatic,
20 Emendatu cituen oraino bertce guciac Joannes presondeguian eçarriz.
21 Bada guerthatu cen, nola populu gucia bathayatua baitcen, Jesus ere bathayatua celaric, eta othoitcean çagolaric, cerua idequi cela.
22 Eta Izpiritu Saindua yautsi cen haren gainerat gorphutcezco itchurapenean, urço colomba batena beçalacoa; eta içan cen boz bat cerutic, erran cioena: çu çare neure Seme ongui maithatua, çu baithan hartu dut ene atseguin ona.
23 Eta Jesus hasten cen hogoi eta hamar urthe hurbil içaiten, Josephen (uste çuten arabera) semea celaric, cein Joseph Heliena baitcen;
24 Mathatena, Leviena, Melchiena, Jannaena,
25 Josephena, Mathatiasena, Amosena, Nahumena, Heliena, Naggeena,
26 Mathena, Mathatiasena, Semeiena, Josephena, Judarena,
27 Johannarena, Rhesarena, Zorobabelena, Salathielena, Neriena.
28 Melchiena, Addiena, Cosamena, Elmodamena, Herena,
29 Josarena, Eliezerena Jorimena, Mathatena, Leviena,
30 Simeonena, Judarena, Josephena, Jonanena, Eliakimena,
31 Melcarena, Maïnanena, Mathatarena, Nathanena, Davidena,
32 Jesseena, Obedena, Boozena, Salmonena, Naassonena,
33 Aminadabena, Aramena, Esromena, Pharesena, Judarena,
34 Jacobena, Isaakena, Abrahamena, Tharaena, Nakorena,
35 Sarugena, Ragauena, Phalegena, Heberena, Salaena,
36 Caïnanena, Arphaxadena, Semena, Noeena, Lamekena,
37 Mathusalaena, Henokena, Jaredena, Mahalaleelena, Caïnanena.
38 Enosena, Sethena, Adamena, Jaincoarena.