Edukira joan

Ebanyelio saindua San Luken arabera/II CAPITULUA

Wikitekatik
pages 10-15

II CAPITULUA.
Jesus-Christoren sortcea, anonciacionea eta Circoncisionea Bethlehemen, Jerusalemen presentatua Templuan, eta Simonez celebratua, etc.—Nazaretherat eramana, handitcen da prestutasunean.
BADA guerthatu cen egun hetan manacunça bat hedatua içan cela Cesar-Augusteren phartez, ekhartcen çuena içan çaiten guciac iscribuz emanac.
2 Eta lehen iscribuz emaite hura eguina içan cen Cyreniusec Syriaco gobernua çuenean.
3 Hortacotz guciac yoaiten ciren iscribuz emanac içaiteco, bakhotcha bere hirian.
4 Eta Joseph igan cen Galileatic Judearat, erran nahi da, Nazaretheco hiritic Daviden hiri Bethlehem deithuarat, Daviden etchetic eta familiatic celacotz;
5 Iscribuz emana içaiteco Maria escontçaz hitcemana içan cion emaztearequin, ceina esperantcetan baitecen.
6 Bada guerthatu cen, han cirelaric, haren erditceco dembora bethe cela.
7 Eta erdi cen bere seme lehembicicoaz, eta trochatu çuen, eta etçan çuen othelaco batetan, cergatic ezpaitcen heyençat lekhuric ostatuan.
8 Bada baciren lekhu hetan arçainac landetan gaua iragaten çutenac eta gauazco orenetan beren arthaldea çaintcen çutenac.
9 Eta huna Jaunaren Ainguerua ethorcera guerthatu cen heien ganat, eta Jaunaren loriac distiratu çuen heyen bazterretan, eta icialdura handi batez sesitu rn an ieiçcac.
10 Bainan Aingueruac erran cioten: ez çaitezte icit; ecen huna, adiarazten dautçuet bozcariozco arraçoin handi bat, halacoa içanen dena populu guciarentçat.
11 Cergatic Daviden hirian sorthu çaitçuen Salbatçailea, ceina baita Christ Jauna.
12 Eta hau içanen çaitçue seinaletçat, aurquitu duçuela haurttoa trochatua, eta othelaco batean etçana.
13 Eta berehala Aingueruarequin içan cen ceruco armada handi bat, Jaincoa laudatcen çuena eta erraiten:
14 Loria Jaincoari lekhu goren gorenetan, bakhea lurrean eta gogo ona guiçonetan!
15 Eta guerthatu cen heyec igan cirenean cerurat, arçainec erran çutela elgarri: goacen beraz Bethlehemerat, eta ikhus deçagun guerthatu den eta Jaunac erakutsi deraucun gauça hura.
16 Yoan ciren beraz lehia handirequin eta aurquitu çituzten Maria, eta Joseph, eta haurttoa othelacoan etçana.
17 Eta ikhusi çuten ondoan, hedatu çuten haurttoaren gainean erran içan ciotena.
18 Eta hauc aditu cituzten guciac harritu ciren arçainec arran gaucez.
19 Eta Mariac beiratcen cituen arthozqui gauça hauc guciac, eta bere gogoan ibilcen cituen.
20 Guero arçainac itçuli ciren lorificatcen eta laudatcen çutela Jaincoa ençun eta ikhusi cituzten gauça hetaz guciez, mintçatu çaizcoten arabera.
21 Eta çortci egunac bethe cirenean hauraren circoncisionea eguiteco, orduan haren icena deithua içan cen Jesus, ceina icendatua içan baitcen Aingueruaz, sabelean concebitua içan cen baino lehen.
22 Eta Mariaren garbitceco egunac bethe cirenean, Moisen leguearen arabera, eraman çuten Jerusalemerat, Jaunari presentatceco.
23 (Jaunaren leguean iscribatua den arabera, muthilki lehen sorthu guciac içanen direla icendatuac Sainduac Jaunari);
24 Eta Jaunaren leguean manatua den ofrendaren eskaintceco, ceina baita urço tortoil pare bat, edo bi urço ume.
25 Bada huna, Jerusalemen bacen guiçon bat Simeon icena çuena, eta guiçon hura çucena cen eta Jaincoaren beldur, eta iguriquitcen çuen Israeleco atsequida, eta Izpiritu Saindua hura baithan cen.
26 Eta abisatua içan cen cerutic Izpiritu Sainduaz, etcela hilen, non etçuen lehenic Jaunaren Christo ikhusi.
27 Hura beraz Izpirituaz eramana ethorri cen Templurat, eta nola aitac eta amac ekhartcen baitçuten Jesus haurra Templurat, hartaz eguiteco legueco ohitçaren arabera.
28 Hartu çuen besoetan, eta benedicatu çuen Jaincoa eta erran:
29 Jauna, orai uzten duçu yoaitera çure cerbitçaria bakhean, çure hitçaren arabera.
30 Ecen ene beguiec ikhusi dute çure salbamena,
31 Ceina preparatu baituçu populu gucien bekhokian;
32 Arguia yendayen arguitceco, eta çure Israeleco populuaren loria içaiteco.
33 Eta Joseph eta haren ama harritcen ciren hartaz erranac ciren gaucez.
34 Eta Simeonec benedicatu cituen, eta erran cion bere ama Mariari: huna, hau eçarria da hainitcei Israelen, erortececo eta berriz alchatceco aurguina bat içaiteco, eta seinale bat ceintan contra erranen baitute.
35 (Eta orobat ezpata batec chilhatuco du çure arima) amoreagatic hainitz bihotcen gogoetac içan daiten aguertuac.
36 Bacen ere Anna emazte profeta bat, Phanuel Asereco Tribucoaren alaba, ya adin handitan cena, eta çazpi urthez bere senharrarequin bici içan cena;
37 Eta laur hogoi urthe hartan hurbil alharguna, etcen templutic higuitcen Jaincoa cerbitçatuz barurez eta othoitcez, gauaz eta egunaz.
38 Huraz beraz han guerthaturic memento hartan berean, laudatcen çuen ere Jauna, eta mintço cen hartaz erospena iguriquitcen çuten guciei Jerusalemen.
39 Eta complitu cituztenean Jaunaren legueaz manatuac diren guciac, itçuli ciren Galilearat, beren hiri Nazaretherat.
40 Eta haurttoa handitcen cen eta azcartcen izpirituz, çuhurtciaz bethea içanen; eta Jaincoaren gracia haren gainean cen.
41 Bada haren aita eta haren ama yoaiten ciren urthe guciez Jerusalemerat Bazco phestetan.
42 Eta hamabi urthe bethe cituenean, Joseph eta Maria iganic Jerusalemerat phestaco ohitçaren arabera,
43 Eta itculcen cirelaric phestaco egunac bethe ondoan, Jesus haurra guelditu cen Jerusalemen; eta Joseph eta haren ama etciren ohartu.
44 Bainan ustez bidayanten mulçoan cela, egun bat ibili ciren; guero bilhatu çuten beren ahaiden eta beren eçagunen artean;
45 Eta ez baitçuten aurquitcen, itçuli ciren Jerusalemerat, hura bilhatcen çutelaric.
46 Bada guerthatu cen hirurgarren egunean aurquitu çutela templuan, irakhastailen erdian yarria, ençuten eta yauquiten cituela.
47 Eta hura ençuten çuten guciac estonatcen ciren haren çuhurciaz eta haren arrapostuez.
48 Eta ikhusi çutenean, estonatuac ciren, eta erran cion amac: nere haurra, cergatic eguin deraucuçu horrela? huna, çure aitac eta nic bilhatcen cintugun, ansia handitan guinelaric.
49 Eta erran coiten: certaco bilhatcen ninduçuen? eztaquiçue nere Aitaren eguitecoan içan behar naicela?
50 Bainan etçuten endelgatu cer erraiten cioten.
51 Orduan yautsi cen heyequin, eta ethorri cen Nazaretherat; eta heyeri ethordum cen; eta haren amac hitz hauc guciac beiratcen cituen bere bihotcean.
52 Eta Jesus aitcinatcen cen çuhurcian, eta gorphutcean, eta gracian, Jaincoaren eta guiçonen alderat.