Edukira joan

Ebanyelio saindua San Luken arabera/I CAPITULUA

Wikitekatik

I CAPITULUA
pages 3-10



EBANYELIO SAINDUA
S. LUKEN

ARABERA.

I CAPITULUA.
Aingueruaren aguerçapena Zachariasi, Marianen Anonciacionea, Bisitacionea, eta Canticoa; Joannesen sorcea, eta Zachariasen Profecia.
CEREN hainitcec artharequin eçarri baitute herroncan gure artean osoqui segurtatuac içan diren gaucen condu bat,
2 Guri adiaraci daucuten beçala ikhusi dutunec berec hastetic, eta hitçaren ministro içan direnec;
3 Neroni ere iduri içan çait ongui, gauça guciac artharequin ikhartu ondoan hastetic, gainditu Theofila, hetaz çuri escribatcea herroncan;
4 Amoreagatic eçagut deçaçun erranac içan çaitçun gaucen segurtantça.
5 Herodes Judeaco erreguearen demboran, bacen Sacrificatçaile bat Zacharias icena çuena, Abiasen herroncacoa; eta haren emaztea Aaronen alabetaric cen; eta haren icena Elizabeth cen.
6 Eta biac yustuac ciren Jaincoaren manamendu gucietan ibiliz, eta Jaunaren manacunza gucietan; eta estacururic gabe ciren.
7 Eta etzuten haurric, ceren Elizabeth agorra baitcen, eta hainitz çahartuac baitciren.
8 Bada guerthatu cen Zachariasec apheztasuna eguiten çuelaric, ?unaren aitcinean, ?e aldian;
9 Apheztasuneco cos?maren arabera, chor?n erori cela usain ?çoaren ofritceco, eta ?a Jaunaren tem? ?an sartceco.
10 Eta yeden guciac ?mpoan ciren othoit?an, usain goçoa o?tcen çuten orenean.
11 Eta Jaunaren Ain?erua aguertu çayon, ?ain goçoco aldarearen ?uineco aldean çago?chutic.
12 Eta Zacharias tru?tu cen, hura ikhusi ?enean, eta beldurrez ?tu cen.
13 Bainan Aingue?c erran cion: Zacha?, ez içan beldurric, ?n çure othoitça en?a da, eta Elizabeth ?e emaztea erdico ?çu seme batez; eta ?huco duçu haren ?a Joannes,
14 Eta çure bozcariora eta çure alegrantcia içanen da; eta hainitçac bozcariatuco dire haren sortceaz:
15 Ecen handia içanen da Jaunaren aitcinean; eta eztu edanen ez arnoric, ez licurric; eta Izpiritu Sainduaz içanen da bethea amaren sabeletic beretic.
16 Eta hainitz Israeleco haur combertitu ditu bere Jainco Jaunrai.
17 Ecen yoanen da haren aitcinean Eliasen izpirituaz eta berthuteaz indartua, amoreagatic bihur ditçan aiten bihotaç haurren ganat, eta errebelatuac yustuen çuhurciarat, Jaunari preparatceco populu bat ongui disposatua.
18 Orduan Zachariasec erran cion Aingueruari: nola eçagutuco dut? ecen çaharra naiz, eta ene emazteac adin handia du.
19 Eta Aingueruac ihardestean erran cion: Gabriel naiz Jaincoaren aitcinean chutic nagona, eta çure mintçatcerat egorria içan naicena, eta berri on hoyen çuri adiarazterat:
20 Eta huna, içanen çare mintçatu gabe, eta etzare mintçatuco ahal, gauça hauc ethorrico diren eguneraino; cergatic ez baititutçu ene hitçac sinhetsi, ceinac içan baitira complituac beren demboran.
21 Bada populuac iguriquitcen çuen Zacharias, eta estonatcen ciren, ceren haimbertce berancen çuen Templuan.
22 Bainan athera cenean, etzaitequen heyei mintça, eta eçagutu çuten ikhusi çuela cembait itchurapen Templuan; ecen aditcerat emaiten cioten seinalez; eta guelditu cen hitça gabe.
23 Eta guerthatu cen haren akhabatu cirenean, bere etcherat itçuli cela.
24 Eta egun heyen ondotic, Elizabeth haren emazteac concebitu çuen, eta gorde cen bortz hilabethez; cioelaric:
25 Ceren Jaunac hola eguin baitu enequin behatu nauen egunetan, neure laidoaren khenduco guiçonen artetic.
26 Bada seigarren hilabethean, Aingueru Gabriel egorria içan cen Jaincoaz Galileaco hiri batetarat, Nazareth deithua,
27 Biryina baten ganat escontçaz hitcemana Joseph icena çuen guiçon bati, ceina baitcen Daviden familiatic, eta biryinaren icena Maria cen.
28 Eta Ainguerua sarthuric hura cen lekhuan, erran cion: ô, çu gracian errecebitua çarena; Jauna da çurequin: benedicatua çare emazte gucien artean.
29 Eta Mariac ikhusi çuenean, asaldatu cen hitz hoyen gatic: eta bere baithan betuzten çuen cer cen agur hau?
30 Eta Aingueruac erran cion: Maria, ez içan beldurric; ecen aurquitu duçu gracia Jaincoaren aitcinean.
31 Eta huna, concebitu duçu çure sabelean, eta içanen duçu seme bat, eta deithuco duçu haren içena Jesus.
32 Handia içanen da, eta Oroetacoaren Semea deithua, eta Jainco Jaunac emanen dio David bere aitaren tronua.
33 Eta Jacoben etchearen gainean erreynatuco du bethi; eta haren erreynuac eztu içanen akhabantçaric.
34 Orduan Mariac erran cion Aingueruari: nola ethorrico da hau, eztut eta eçagutcen guiçonic?
35 Eta Aingueruac ihardestean erran cion: Izpiritu Saindua guerthatuco da çu baithan; eta Oroetacoaren indarrac ugarituco çaitu; hortacotz çure ganic sorthuco dena Saindua içanen da deithua Jaincoaren Semea.
36 Eta huna, Elizabeth, çure ahaideac, concebitu du orobat seme bat bere çahartzean; eta hemen da agorra deithua cenaren esperancetaco seigarren hilabethea;
37 Ecen deusic ezta ecin ahal içanen Jaincoari.
38 Eta Mariac erran çuen: huna Jaunaren nescatoa; eguin bequit çure hitçaren arabera! eta Ainguerua yoan cen haren ganic.
39 Bada egun hetan Maria alchatu cen, eta yoan cen lehiaca lekhu mendixu Judeaco hiri batetarat.
40 Eta sarthu cen Zachariasen etchean, eta agurtu çuen Elizabeth.
41 Eta guerthatu cen Elizabethec ençun çuen becen laster Mariaren agurtcea, haurttoac yauci eguin çuela haren sabelean; eta Elizabeth bethea içan cen Izpiritu Sainduaz.
42 Eta oihu eguin çuen goraqui, eta erran: benedicatua çare emazten artean, eta benedicatua da çure sabeleco fruitua.
43 Eta nondic heldu çait hau, ene Jaunaren ama ni ganat ethortcea?
44 Ecen huna, çure agurtceco boça ethorri den becen laster ene beharrietara, haurttoac yauci eguin du bozcarioz ene sabelean.
45 Bada ongui dohaxua da sinhetsi duena; ecen Jaunaz erranac içan diren gaucec içanen dute beren osandea.
46 Orduan Mariac erran çuen: ene arimac goratcen du Jauna.
47 Eta ene izpiritua alegueratcen da Jaincoan, ceina baita neure Salbatçailea.
48 Ecen behatu du bere nescatoaren beheratasunari; huna, eguiaz, hemendic aitcina adin guciec deithuco naute ongui dohaxua.
49 Ecen Botherexuac gauça handiac eguin derauzquit, eta haren icena Saindua da.
50 Eta haren misericordia ethorquitic ethorquira haren beldur direnentçat da.
51 Botheresqui eraguin du bere besoaz; herraustu ditu soberbios cirenac beren bihotcen gogoetan.
52 Botheretsuac aurthiqui ditu beren tronuetaric, eta alchatu ditu aphalac.
53 Onthasunez bethe ditu gose cirenac; aberaxac igorri ditu hutsic.
54 Lagundu du bere bothereaz Israel bere cerbitçaria, haren misericordiaz orhoit çadin;
55 (Huntaz mintçatu den arabera gure aitei, hala nola Abrahami eta haren ondocoei) bethicotz.
56 Eta Maria egon cen harequin hirur hilabetheren ingurua; guero itçuli cen bere etcherat.
57 Bada Elizabethen erditceco dembora bethe cen: eta seme batez erdi cen.
58 Eta haren auçoec, eta haren ahaidec adituric Jaunac goratu çuela bere misericordia haren alderat, bozcariatcen ciren harequin.
59 Eta guerthatu cen çortcigarren egunean ethorri cirela haur ttipiari circoncisionearen eguiteco, eta Zacharias deitcen çuten, bere aitaren icenaz.
60 Bainan haren amac hartu çuen hitça, eta erran: ez, bainan içanen da deithua Joannes.
61 Bainan erran cioten: ezta nihor çure ahaidetan icen hori duenic.
62 Orduan kheinu eguin cioten haren aitari erran ceçan nola nahi çuen içan çadin deithua.
63 Eta Zachariasec galdeguinic escribatceco mahainac escribatu çuen: Joannes da horen icena; eta guciac estonatu ciren.
64 Eta berehala haren ahoa idequi cen, eta haren mihia çalhutu, halaco guisaz non mintço baitcen laudatcen çuela Jaincoa.
65 Eta auço guciec beldurrac hartu cituzten; eta gauça hauc guciac hedatuac içan ciren Judeaco mendi gucietan.
66 Eta hec ençun cituzten guciec, eman cituzten beren bihotcean, ciotelaric: cer içanen da haur ttipi huntaz? eta Jaunaren escua hunequin cen.
67 Orduan Zacharias haren aita bethea içan cen Izpiritu Sainduaz, eta profetisatu çuen, cioelaric:
68 Benedicatua içan bedi Jauna Israeleco Jaincoa, ceren bisitatu duen eta erosi bere populua;
69 Eta ceren eman deraucun Salbatçaile botherexu bat David bere cerbitçariaren etchean,
70 Profeta saindu bethi danic içan direnen ahoz erran çuen arabera.
71 Salbatuac içanen garela gure etsaien escuz, eta gu gaitcesten gaituzten gucien escuz;
72 Haren misericordia gure aiten alderat ibilcatceco, eta haren legue sainduaren orhoitçapena içaiteco;
73 Abraham gure aitari eguin dion cinaren arabera.
74 Erran nahi baita, eguinen çuela, gure etsaien escutic gu libratu ondoan, cerbitçatuco guinuela beldurric gabe,
75 Saindutasunean eta çucentasunean haren aitcinean, gure bicico egun guciez.
76 Eta çu haurttoa, deithua içanen çare Oroetacoaren Profeta; ecen Jaunaren aitcinean yoanen çare, haren biden aphainceco,
77 Eta salbamenduco eçagutçaren emaiteco haren populuari; beren bekhatuen barkhamendutçat.
78 Gure Jaincoaren misericordiaren bihotçaz, ceintan gaineco iguzqui atheratceac bisitatu baicatu,
79 Amoreagatic ilhumbetan eta hilceco itçalean direnac argui ditçan, eta gure urhatsen guidatçeco bakhezco bidean.
80 Eta haurttoa handitcen cen eta borthizten izpirituz; eta desertuetan egon cen Israeli erakutsia içan behar cen aguneraino.