Edukira joan

Ebanyelio saindua San Luken arabera/IX CAPITULUA

Wikitekatik
pages 46-53

IX CAPITULUA.
Jesus-Christoc igorteen ditu Apostoluac predicatceco eta sendatceco, asetcen ditu bortz oguiz mila guiçon, irakhasten ditu berceac; guero itchuraz aldatua da, sendatcen du debruztatu bat, irakhasten du humiltasuna berenei, uzten du halaco guiçon bat debruen casatcerat, pairatcen du egon lekhuaren eza, eta nahi du berec segui deçaten behatu gabe guibelerat.
GUERO Jesusec bilduric bere hamabi discipuluac, eman cioten bothere eta nausitasun debru gucien gainean, eta erien sendatceco ahala.
2 Eta egorri cituen predicatcera Jaincoaren erresuma, eta erien sendatcera.
3 Eta erran cioten: ez ekhar deusic bidecotçat, ez makhilaric, ez çacuric, ez oguiric, ez diruric, eta ez içan bakhotchac bi arropa.
4 Eta cein nahi etcherat sar çaitezten, egon çaitezte han handic abiatu artino.
5 Eta errecebituco etçaituzten lekhu orotan, hiri hartaric abiatcean, iharros çaçue çuen oinen herrauxa, lekhucotasunean heyen contra.
6 Hec beraz partituric yoaiten ciren herriz herri, ebanyelioa adiarazten çutelaric, eta orotan sendatcen.
7 Bada Herodes Tetrarkac ençun çuen mintçatcen Jesusec eguiten cituen gauça guciez, eta truble handian cen ceren cembaitec erraiten çuten Joannes hiletaric piztu cela;
8 Eta cembaitec Elias aguertu cela; eta bertce cembaitec, profeta çaharretaric norbait piztu cela.
9 Eta Herodesec erran çuen: Joannesen burua motz araci dut; nor da beraz hau, ceinetaz aditcen baititut erraiten horrelaco gauçac? eta haren ikhustea bilhatcen çuen.
10 Guero apostoluac ethorri ondoan, condatu cioten eguin cituzten gauça guciac. Eta Jesusec eraman cituen berequin, eta bildu cen lekhu desertu batera, Bethsaida icena duen ondorat.
11 Hori yaquinic yendec, yarraiqui çaizcon; eta errecebitu cituen, eta aiphatcen cioten Jaincoaren erresumaz, eta sendatcen cituen sendaturic içan behar cirenac.
12 Bada eguna aphalcen hasi ondoan, hamabi discipuluac ethorri çaizcon eta erran cioten: egor çatçu yende horiec, yoan diten inguruco herri eta herrisquetara, harat bilceco eta yatera aurquitceco; ecen hemen lekhu desertu batetan gare.
13 Bainan erran cioten: emoçuete yaterat ceronec. Eta erran çuten: eztugu bortz ogui eta bi arrain baicic, ez baguira yoaiten yatecoen erostera yendaye hunen guciarençat.
14 Ecen laur mila guiçonen inguru ciren. Eta erran cioten bere discipuluei: eçar çatçu mulçoca, bakhotcha berrogoi eta hamarrecoa.
15 Eta eguin çuten horrela, eta herroncan eçarraraci cituzten.
16 Guero hartu cituen bortz oguiac eta bi arrainac, eta cerura behatuz, benedicatu cituen, eta hauxi, eta partitu cituen bere discipuluei, eman citçaten yende horien aitcinean.
17 Eta hetaric yan çuten guciec, eta ase ciren, eta eraman cituzten hamabi sa qui ogui pusca soberatutic betheac.
18 Bada guerthatu cen nola lekhu desertu batean baitcen othoitz eguiteco, eta discipuluac harequin baitciren, interrogatu cituela, ciotelaric: nor diote yendec naicela?
19 Ihardetsi cioten: batçuec diote Yondoni Baptista çarela; bertce Elias; eta bertcec, profeta çaharretaric norbait piztu dela.
20 Orduan erran cioten: eta çuec nor naicela doiçue? eta Pierresec ihardestean erran cion: çu çare Jaincoaren Christo.
21 Bainan mehatchatuz manatu cioten ez nihori erraiteaz,
22 Cioelaric: ceren Guiçonaren Semeac behar baitu hainitz pairatu, arbuyatua içan çaharrez, Sacrificatçaile aitcindariez eta Scribauez, eta heriotcerat eramana, eta hirurgarren egunean piztu behar da.
23 Guero erran cioten guciei: norbait ethorri nahi bada ene ondotic, ukho eguin beça bere buruari, eta ekhar beça egun guciez bere khurutcea, eta yarraic bedi.
24 Ecen norc-ere salbatu nahico baitu bere bicia, galduco du; bainan norc-ere galduco baitu bere bicia ene amoreagatic, harc salbatuco du.
25 Eta cer progotchu du guiçon batec mundu guciaren irabaztea, deseguiten badu bere burua, eta galcen bada?
26 Ecen nor-ere ahalquetuco baita nitaz eta ene hitcez, Guiçonaren Semea ahalquetuco da hartaz, ethortcen denean bere lorian, eta Aitaren, eta aingueru sainduenean.
27 Eta erraiten dautçuet eguiazqui hemen present direnen artean, badirela heriotcea goçatuco eztutenac Jaincoaren erresuma ikhusi duten arteraino.
28 Bada guerthatu cen çortci egun hurbil hitz horien ondotic, hartu cituela berequin Pierres, eta Joannes, eta Jacques, eta mendi batera igan cela othoiz eguiteco.
29 Othoitcean çagolaric, haren bisayaren itchura bertce bat eguin cen, eta haren arropa churi eguin cen, eta arguitcen çuen ceruco argui batec beçala.
30 Eta huna, bi guiçon, Moises eta Elias, mintço ciren harequin.
31 Eta aguertu ciren lorian eta mintço ciren haren akhabantça Jerusalemen complitu behar çuenaz.
32 Bada Pierres eta harequin cirenac loac pizatuac ciren; eta iratçartu cirenean ikhusi çuten haren loria, eta harequin ciren bi guiçonac.
33 Eta guerthatu cen guiçon hec urruntcen cirelaric hura ganic, Pierresec erran cioela Jesusi: Nagusia, on da hemen içan gaiten, eguin ditçagun hemen hirur etchola, bat çuretaco, bat Moisen, eta bat Eliasendaco; yaquin gabe cer erraiten çuen.
34 Eta gauça hauc erraiten cituelaric, hodei bat ethorri cen bere itçalaz estali cituena; eta nola sartcen baitciren hodeian, icitu ciren.
35 Eta boz bat ethorri cen hodeitic, cioela: Hau da ene Seme ongui maitea; hau ençun çaçue.
36 Eta boza adiarazten celaric Jesus aurquitu cen bakharric. Eta ichildu ciren guciac, eta etçuten egun hetan nihori condatu ikhusi çutenetaric deusic.
37 Bada guerthatu cen biharamunean, hec yauxi ondoan menditic, yendetce handi bat ethorri cela haren biderat.
38 Eta huna, tropaco guiçon batec oihu eguin çuen, cioelaric: Nagusia, othoizten çaitut, aurthic çatçu beguiac ene semearen gainerat; ecen ene bakharra da.
39 Eta huna, izpiritu batec hartu çuen, ceinac berehala oihu eguinaraci baitcion, eta iharrosi çuen borthizqui hederra ahotic atherarazten cioelaric, eta nekhez utci çuen, chehatu beçala ondoan.
40 Bada othoiztu ditut çure discipuluac haren camporat botatceaz, eta eztute eguin ahal içan.
41 Eta Jesusec ihardestean erran çuen: o ethorquia sinhetsgogorra eta galdua, noiz artino içanen naiz çuequin, eta yasanen çaituztet? ekharçu hunat çure semea.
42 Eta hurbilcen celaric choilqui, demonioac iharrosi çuen borthizqui urratu nahi içan balu beçala; bainan Jesusec larderiatu çuen garrazqui izpiritu lohia, eta sendatu çuen haurra eta bihurtu aitari.
43 Eta guciac harritu ciren Jaincoaren indar espantagarriaz. Eta nola guciac estonatcen baitciren Jesusec eguiten cituen gauça oroz, erran cioten bere discipuluei:
44 Çuec ongui ençun ditutçue solas hauc; ecen guerthatuco da Guiçonaren Semea libratuco içanen baita guiçonen escuetara.
45 Bainan etçuten aditu solas hori; eta hain çayoten ilhuna, non ezpaitçuten aditcen: eta etçaitezquen mentura haren interrogatcera solas horren gainean.
46 Guero solasean sarthu ciren cein cen hetaric handiena.
47 Bainan ikhusiz heyen bihotceco gogoeta, hartu çuen haur ttipi bat; eta eçarri bere aldean;
48 Guero erran cioten: norc-ere errecebituco baitu haur ttipi hau ene icenean, errecebitcen nau; eta norcere errecebituco bainau, errecebitcen du ni igorri nauena. Ecen çuen gucien artean ttipiena dena handia içanen dena da.
49 Eta Joannesec hartuz hitça, erran çuen: Nagusia, ikhusi dugu norbait casatcen cituena demonioac çure icenean, eta debekhatu dugu, ceren etçaituen seguitcen gurequin.
50 Bainan Jesusec erran cion: ez debekha; ecen gure contra eztena, gure alde da.
51 Bada guerthatu cen haren khurutcean igaiteco egunac bethetcen cirelaric, goratu çuela bere beguitartea Jerusalemerat yoaiteco arras desegobitua.
52 Eta igorri cituen bere aitcinean meçulariac, ceinac yoanic sarthu baitciren Samaritanoen herri batetan, hari egon lekhuaren aphainceco.
53 Bainan Samaritanoec etçuten errecebitu ceren iduri baitçuen Jerusalemerat yoan cela.
54 Eta Jaquesen eta Joannesec, haren discipuluec, ikhusi çutenean hori erran çuten: Jauna! nahi duçu erran deçagun, Eliasec eguin çuen beçala, cerutic yaux bedi sua, eta ecezta ditçan?
55 Bainan Jesus itçuliz larderiatu cituen borthizqui, erraiten ciotelaric: eztaquiçue cein izpirituz çareten.
56 Ecen Guiçonaren Semea ezta ethorri guiçonen arimen galarazteco, bainan salbatceco. Hola yoan ciren bertce herri batetarat.
57 Eta guerthatu cen bidean yoan cirelaric, guiçon batec erran cioela: seguituco çaitut, Jauna, norat-nahi yoan çaiten.
58 Bainan Jesusec ihardetsi cion: acheriec badituzte cilhoac, eta ceruco choriec badituzte habiac, bainan Guiçonaren Semeac eztu non pausa burua.
59 Gueron erran cion bertce bati: yarraic çaite niri; eta hunec ihardetsi cion: utz neçaçu lehenic neure aitaren ehorzterat yoaitera.
60 Eta Jesusec erran cion: utz çatçu hilac beren hilen ehorztera; bainan çu, çoaci eta adiaraz çaçu Jaincoaren erresuma.
61 Bertce batec ere erran cion: Jauna, seguituco çaitut, bainan utz neçaçu lehenic conyitaren hartcera ene etchean direnen ganic.
62 Bainan Jesusec ihardetsi cion: nihor golde-nabarran escua emaiten duena, eta guibelerat behatcen duena, ezta ongui ekharria Jaincoaren erresumaco.