Edukira joan

Ebanyelio saindua San Luken arabera/X CAPITULUA

Wikitekatik
pages 53-58

X CAPITULUA.
Jesus-Christoc igortcen ditu bere hirur hogoi eta hamar discipuluac predicatceco eta sendatceco, alegueratcen da izpirituz bereen dohatstasunaz, legueco irakhastaile bati erakhusten du bere proximoa Samaritanoaren parabolan, eta irakhasten du Martha Mariaren hautaren gainean.
BADA gauça hoyen ondotic icendatu cituen orobat bertce hirur hogoi eta hamar; eta igorri cituen birazka bere aitcinean, yoan behar cen hiri eta lekhu gucietara.
2 Eta erraiten cioten: uzta handia da, bainan languile guti; othoitz çaçue beraz uztaco Jauna, bota ditçan languileac bere uztarat.
3 Çoazte, huna igortcen çaituztet bildotch batçu beçala otsoen erdira.
4 Ez ekhar ez molsaric, ez çacuric, ez çapataric, eta ez nihor agur bidean.
5 Eta cein-nahi etchetan sar çaitezten, erraçue lehenic: bakhea içan bedi etche huni!
6 Baldin bada han bakhezco cembait haur, çuen bakhea erautsico da haren gainerat; bertcela itçulico da çuen ganat.
7 Eta egon çaitezte etche hartan, yan eta edanez çuen aitcinerat ekharri içanen denaz; ecen languileac mereci du bere saria. Ez iragan etchez etche.
8 Eta cein-nahi hiritan sar çaitezten eta errecebitcen baçaituzte, yan çaçue çuen aitcinean eçarria içanen denetic.
9 Eta senda çatçue han içanen diren eriac; eta erroçuete: Jaincoaren erresuma çuen ganat hurbildua da.
10 Bainan cein nahi hiritan sar çaitezten, ez baçaituzte errecebitcen, yalgui çaitezte hango carriketara, eta erraçue:
11 Iharrosten dugu çuen contra çuen hirico herrauxa guri lothu çaicuna; bizquitartean yaquin eçaçue Jaincoaren erresuma çuec ganat hurbildua dela.
12 Eta erraiten dautçuet: egun hartan Sodomacoentçat eztiago içanen dela hiri harentçat baino.
13 Çorigaitz çuri, Chorasin, çorigaitz çuri, Bethsaida! ecen çuen erdian eguinac içatu diren miraculuac, eguinac içan balire Tyren eta Sidonen, aspaldi du urrikituco cirela, çacu batez estaliac, eta hauxaren gainean yarriac.
14 Hartacotz Tyren eta Sidonentçat eztiago içanen da çuentçat baino yuyamenduco egunean.
15 Eta çu Capernaum, ceruraino alchatua içan çarena, beheititua içanen çare ifernuraino.
16 Çuec ençuten çaituztenec, ençuten naute; eta arbuyatcen çaituztenec, arbuyatcen naute; bada ni arbuyatcen nauenac arbuyatcen du ni igorri nauena.
17 Bada, hirur hogoi eta hamarrac itçuli ciren bozcariorequin ciotelaric: Jauna, demonioac ere sumetituac çaizcu çure icenean.
18 Eta erran cioten: beha nindagon Satani erortcen cela cerutic chimista bat beçala.
19 Huna emaiten dautçuet botherea ibilceco suguen eta harrobien gainean, eta etsayaren indar guciaren gainean; eta deusec eztautçue gaitz eguinen.
20 Bizquitartean ez bozcariotan sar izpirituac yautsuac çaitçuelacotz, bainan lehenago aleguera çaitezte çuen icenac escribatuac direlacotz ceruetan.
21 Ordu berean Jesus bozcariatu cen izpirituz, eta erran çuen: laudatcen çaitut, o Aita! ceru eta lurreco Jauna, ceren gorde ditutçun gauça hauc çuhurrei eta adituei, errebelatu haur ttipiei; hola da, o Aita! ceren holacoa içatu baita çure atseguin ona.
22 Gauça guciac escurat emanac içan çait ene Aitaz; eta nihorc eztu eçagutcen cein den Semea, Aitac baicen; ez-eta cein den Aita, Semeac baicen, eta nori ere Semeac errebelatu içan nahi duenac baicen.
23 Guero itçuliz bere discipuluen alderat, erran cioten berechiqui: ongui dohaxuac dire çuec ikhusten ditutçuena ikhusten duten beguiac.
24 Ecen erraiten dautçuet hainitz profeta eta hainitz erregue guticiatu direla ikhusten ditutçuen gaucen ikhusteco, eta eztituzte ikhusi, eta ençuteco aditcen ditutçuen gauçac, eta eztituzte aditu.
25 Orduan huna legueco irakhastaile bat chutituric haren frogatceco, erran cion: Nagusia, cer eguin behar dut bethico bicitcearen içaiteco?
26 Eta erran cion: cer da escribatua leguean? cer irakhurtcen duçu?
27 Eta ihardetsi çuen, eta erran: maithatuco duçu çure Jainco Jauna çure bihotz guciaz, eta çure arima guciaz, eta çure indar guciaz, eta çure gogo guciaz; eta çure proximo laguna ceroni beçala.
28 Eta Jesusec erran cion: ongui ihardetsi duçu; eguiçu hori, eta bicio çare.
29 Bainan hare bere burua garbitu nahiz, erran cion Jesusi: eta nor da ene proximo laguna?
30 Eta Jesusec ihardestean, erran cion: guiçon bat yausten cen Jerusalemetic Jericorat, eta erori cen ohoinen escuetarat, ceinec biluci baitçuten, eta colpatu ondoan hainitz colpez, yoan ciren, utciz hura erdi hila.
31 Bada, sacrificatçaile bat yauxterat guerthatu cen bide beretic, eta hura ikhusi çuenean, bertce alderat iragan cen.
32 Levita bat ere ethorriric lekhu hartarat eta ikhusiz guiçon hura, iragan cen orobat bertce alderat.
33 Bainan Samaritano bat bere bidean çabilaric ethorri cen hura ganat, eta hura ikhustean, hunquitua içan cen urricalmenduz.
34 Eta hurbilduz, bere çauriac lothu çaizcon, eta heyen gainerat ichuri olio eta arno; guero eçarri çuen bere çaldiaren gainean, eta eraman çuen ostaturat, eta içan çuen hartaz artha.
35 Eta biharamunean abiatcean athera cituen bere molsatic bi diru peça, eta eman cituen ostalerari, erraiten cioelaric: içan çaçu hortaz artha; eta cer-ere gostuco baituçu guehiago, bihurtuco dautçut itçulcen naicenean.
36 Cen beraz hirur hetaric iduritcen çaitçu içan dela ohoinen escuetara erori cenaren proximo laguna?
37 Ihardetsi cion: haren aldean urricalmendu içatu duena. Jesusec beraz erran cion: çoaci, eta çuc ere eguiçu gauça bera.
38 Eta yoaiten cirelaric, herri batetan sartcerat guerthatu cen; eta emazte batec Martha icena çuenac errecebitu çuen bere etchean.
39 Eta baçuen ahizpa bat Maria deithua, ceinac yarria çagolaric Jesusen oinetan, ençuten baitçuen haren hitça.
40 Bainan franco arthez erabilia cen Martha; eta ethorriric Jesus ganat, erran çuen: Jauna, eztuçu ansiaric ene ahizpac utz neçan bakharric cerbitçatcera? erroçu beraz lagun neçan bere aldetic.
41 Eta Jesusec ihardestean, erran cion: Martha, Martha, khechatcen çare eta muguitcen hainitz gauça gatic.
42 Bainan gauça bakhar bat da beharra, eta Mariac hautatu du alde ona, khendua içanen etçayona.