XV CAPITULUA.
Jesus-Christoc yustificatcen du bere comportamendua bekhatorosen alderat, ardiaren, adarmearen eta haur prodigoaren parabolaz.
BADA pagaraztaile eta bici gaistoco yende guciac hurbilcen çaizcon haren ençuteco.
2 Bainan Pharisauec eta Scribauec murmuratcen çuten, ciotelaric: hunec errecebitcen ditu bici gaistoco yendeac, eta yaten du heyequin.
3 Bainan aiphatu cioten parabola hau, ciotelaric:
4 Nor da çuen artean guiçona ehun ardi içan eta hetaric bat galcen badu, uzten eztituena laur hogoi eta hemeretciac eremuan, eta abiatcen eztena galdua denaren ondotic, hura atceman duen artino;
5 Eta huna atceman ondoan, bizcarrean ekhartcen eztuena bozcario handitan;
6 Eta bere etcherat ethorri ondoan, deitcen eztituena bere adisquideac eta bere auçoac, eta erraiten eztiotena: aleguera çaitezte enequin, ecen aurquitu dut galdua cen ardia?
7 Erraiten dautçuet, guisa berean içanen dela alegrancia ceruan bekhatoros bakhar urriquitcerat yoaiten den batendaco, laur hogoi eta hemeretci yustuendaco baino guehiago, ceinec ezpaitute behar urriquiric.
8 Edo, nor da emaztea hamar adarmea (diru peça) dituelaric, baldin galcen badu adarme bat, arguia pizten eztuena, eta etchea garbitcen eztuena, eta hura bilhatcen eztuena arthosqui, hura atceman arteraino;
9 Eta atceman ondoan, deitcen eztituena bere adisquideac eta bere auçoac, erraiten diotelaric: aleguera çaitezte enequin, ecen aurquitu dut galdu nuen adarmea?
10 Guisa berean erraiten dautçuet badela bozcario Jaincoaren aingueruen aitcinean bekhatoros bakhar urriquitcerat yoaiten den batendaco.
11 Erran cioten orobat: Guiçon batec cituec bi seme;
12 Eta gaztenac erran cion aitari: aita, indaçu onthasunetic niri helcen çaitan partea; eta partitu ciozcaten bere onthasunac.
13 Eta egun gutiren buruan, gaztenac bildu cituenean guciac, yoan cen camporat lekhu urrun batetarat; eta han chahutu çuen bere onthasuna debauchquerian bici içanez.
14 Eta chahutu cituenean guciac, gosete handi bat guerthatu cen lekhu hartan; eta escasian içaiten hasi cen.
15 Orduan yoan cen handic, eta lur hartaco yaun baten cerbitçuan yarri cen, ceinac igorri baitçuen bere lurretarat urden bazcatceco.
16 Eta lehia baçuen urdec yaten çuten thequetaric asetceco; bainan nihorc etcion emaiten.
17 Bada bere baithan sarthuric, erran çuen: cembat sehi ene aitaren etchean, oguia frangancian dutenac, eta ni goseac hilcen hari nau?
18 Yaiquico naiz, eta yoanen naiz neure aita ganat, eta erranen diot: Aita! bekhatu eguin dut ceruaren contra eta çure aitcinean;
19 Eta ez naiz guehiago gai çure semea deithua içaiteco; eguin neçaçu çure sehietaric bat beçala.
20 Yaiqui cen beraz, ethorri cen bere aita ganat, eta hura oraino urrun celaric, aitac ikhusi çuen; eta urricalçapenez hunquitua içan cen, eta laster eguinic hura ganat, yauci eguin cion lephorat eta besarcatu çuen.
21 Bainan semeac erran cion: ene aita, bekhatua eguin dut ceruaren contra eta çure aitcinean; eta ez naiz guet hiago gai çure semea deithua içaiteco.
22 Eta aitacerran çuen beren sehiei; ekharçue arropa ederrena, eta yauntz çoçue, emoçue erhaztun bat erhian, eta çapatac oinetan;
23 Eta ekhar eçadaçue aretche guicena, eta hil çaçue, eta eguin deçagun ase on bat hura yanez;
24 Ecen ene seme hau hil cen bainan piztu da, galdu cen bainan ediren da. Eta hasi ciren ongui yaten.
25 Bada haren seme çaharrena landan cen, eta ethorcen celaric eta etcherat hurbilcen, ençun cituen cantu eta danzac.
26 Eta deithuric sehietaric bat, galdeguin cion cer cen.
27 Eta sehi harc erran cion: çure anaya ethorri da, eta çure aitac hil du aretche guicena, ceren osoric aurquitu duen.
28 Bainan hasarratu cen, eta etcen sarthu nahi içan; eta bere aita ilkhiric othoizten çuen sar çadin.
29 Bainan ihardetsi çuen, eta erran cion bere aitari: huna, badu haimbertce urthe cerbitçatcen çaitudala, eta eztut behinere çure manuriciragan; eta bizquitartean eztautaçu egundaino eman pittica bat ene adisquidequin atseguin harceco.
30 Bainan çure seme hau, ceinac iretsi içan baitu çure onthasuna bici gaistoco emaztequin, ethorri içan denean, hil içan doiçu aretche guicena.
31 Eta aitac erran cion: ene haurra, çu bethi enequin çare, eta ene onthasun guciac çureac dire.
32 Bada ase ona eguin behar cen, eta alegueratu, ceren çure anaya hau hil baitcen, eta piztu baita; galdu baitcen, eta ediren baita.