Edukira joan

Ebanyelio saindua San Luken arabera/XXII CAPITULUA

Wikitekatik
pages 106-113

XXII CAPITULUA.
Judasen concertua Jesus-Christoren contra; Bazcoaren eta Cena Sainduaren ondoan atheraric Jesus agoniatua, hartua eta eramana aphezhandiari, Pierresez ukhatua, escarniatua, etc.
BADA alchagarriric gabeco oguien phesta Bazco deitcen dutena, hurbilcen cen.
2 Eta sacrificatçaile aitcindariec, eta Scribauec bilhatcen çuten nola hilaracico ahal çuten: ecen populuaren beldur ciren.
3 Bainan Satan sarthu cen Judas baithan, Iscariot icengoititua, ceina baitcen hamabien nombreco.
4 Ceina yoan baitcen eta mintçatu sacrificatçaile aitcindariequin eta capitainequin, cer guisaz libratuco cioten hura.
5 Eta bozcarioz içan ciren, eta comundatu çuten emanen ciotela cembait diru.
6 Eta hitceman cioten: eta bilhatcen çuen dembora guisacoa haren libratceco asalduraric gabe.
7 Bada alchagarriric gabeco oguien eguna, ceintan sacrificatu behar baitcen Bazcoa, ethorri cen.
8 Eta Jesusec igorri cituen Pierres eta Joannes, erraiten ciotelaric: çoazte, eta prepara deçaguçue Bazcoa, yan deçagun.
9 Eta erran cioten: non nahi duçu prepara deçagun?
10 Eta erran ciotçaten: huna, noiz-ere sarthuco baitçarete hirian, buruz buru eguinen duçue guiçon bati pegar bat ur buruan, segui çaçue sarthuco den etcherat;
11 Eta erroçue etcheco nagusiari: Nagusiac igortcen dautçu erraiterat: non da Bazcoa yanen dudan etchea neure discipuluequin?
12 Eta erakhutsico dautçue guela handi gora bat, aphaindua; han prepara çaçue Bazcoa.
13 Beraz yoanic, khausitu cituzten gauça guciac erran cioten beçala; eta preparatu çuten Bazcoa.
14 Eta orena ethorri cenean, eman cen mahainean eta hamabi apostoluac harequin.
15 Eta erran cioten: hainitz guticiatu naiz Bazco hunen yatea çuequin pairatu baino lehen.
16 Ecen erraiten dautçuet eztudala huntaric yanen guehiago complitua içanen den arteraino Jaincoaren erresuman.
17 Eta khalitça harturic, esquerrac bihurtu cituan, eta erran çuen: har çaçue eta partiçaçue çuen artean.
18 Ecen erraiten dautçuet eztudala guehiago mahastico fruitutic edanen, Jaincoaren erresuma ethorri den arteraino.
19 Guero hartuz oguia, eta esquerrac bihurturic, hauxi çuen eta eman cioten, ciotelaric: hau ene gorphutça da, çuendaco emana dena; eguin çaçue hau ene orthoitçapenetan.
20 Orobat ere eman cioten khalitça afaldu ondoan, erraiten çuelaric: khalitça hau Testament berria da ene odolean, ceina ichuria baita çuentçat.
21 Bizquitartean huna ni trahitcen nauenaren escua enequin mahainean da.
22 Eta eguiaz Guiçonaren Semea yoan da, debeditua den arabera; bizquitartean çorigaitz guiçon hari ceintaz trahitua baita.
23 Guero hasi ciren galdeguiten elgarri, nor içanen cen heyen artean ceinari guerthatuco baitçayon eguintça hunen eguitea.
24 Guerthatu cen ere leya bat heyan artean, yaquiteco nor içanen cen heyen artean ustequidatua handiena.
25 Bainan erran cioten: yendaquien erregueac nausitcen dire hetaz; eta heyen gainean nausitasuna equersitcen dutenac deithuac dire onguileac.
26 Ezta içanen orobat çuetaz; bainan, çuen artean den handiena, içan bedi ttipiena beçala; eta gobernatcen duena, cerbitçatcen duena beçala.
27 Ecen cein da handiena, mahainean dena, ala cerbitçatcen duena? ez othe da mahainean dena? bada çuen artean naiz cerbitçatcen duena beçala.
28 Bada enequin ene tentacionetan iraun duçuenac çarete:
29 Hortacotz confiatcen dautçuet erresuma ene Aitac confiatu dautan beçala,
30 Amoreagatic yan deçaçuen eta edan ene mahainean neure erresuman; eta içan çaitezten yarriac tronuen gainean yuyatcen ditutçuela Israeleco hamabi tribuac.
31 Jaunac erran çuen orobat: Simon, Simon, huna, Satanec galdeguin du arraikiz çuen cetabetcea ogui bihia beçala:
32 Bainan othoitz eguin dut çuretaco çure fedea eztadin flaca; çu beraz, içaiten çarenean egun batez conbertitua, azcar çatçu çure anayac.
33 Eta Pierresec erran cion: Jauna, prest naiz çurequin yoaiteco, ala presundeguirat ala heriotcerat.
34 Bainan Jesusec erran cion: Pierres, erraiten derauçut eztuela oilarrac cantatuco egun, non ez nauçun lehenic hiruretan ukhatcen eçagutu nauçula.
35 Bainan erran cioten: igorri çaituztenean molsaric gabe, çacuric gabe, eta zapataric gabe, cerbaitec huts eguin dautçue? ihardetsi çuten: deusec.
36 Eta erran cioten: bainan orai molsa bat duenac har beça hura; eta orobat çacu bat duena; eta ezpataric eztuenac sal beça bere arropa, eta eros beça ezpata bat.
37 Ecen arraiten dautçuet, hau escribatua dena ere, içan behar dela complitua ni baithan: Eta eçarria içan da gaistoen herroncan. Ecen eguiazqui nitaz aitcinetic erranac içan iren gauçac complitcerat doatça.
38 Eta erran çuten: Jauna, huna bi ezpata. Eta erran çioten: asqui da.
39 Guero partitu cen, eta yoan cen, bere ohitçaren arabera, Olibetaco mendirat; eta bere discipuluec seguitu çuten.
40 Eta igan cenean lekhu hartarat, erran cioten: othoitz eguiçue etçaitezten tentacionetan sar.
41 Guero hetaric urrunduric harri aurthiquitce batez hurbil, eta belhaunicaturic, othoitz eguiten çuen,
42 Cioelaric: Aita, baldin nahi bacinu, ni ganic khalitz hau urrun eçaçu; halaric-ere, ene gogoa ez bedi eguina bainan bai çurea.
43 Eta aingueru bat aguertu cion cerutic, indarcen çuela.
44 Eta hura agonian celaric, othoitz eguiten çuen garrazquiago, eta haren icerdia eguin cen odol chortac beçala lurretat ichurcen direnac.
45 Guero alchaturic bere othoitcetic, itçuli cen bere discipuluetarat, ceinac khausitu baitcituen lo çaudela tristeciaz;
46 Eta erran cioten: cergatic çaudete lo? alcha çaitezte, eta othoitz eguiçue etçaitezten sar tentacionetan.
47 Eta mintço celaric oraino, huna yende mulço bat, eta Judas icena çuena hamabietaric bat ethorri cen heyen aitcinerat, eta hurbildu cen Jesus ganat huni musu emaiteco.
48 Eta Jesusec erran cion: Judas, trahitcen duçu Guiçonaren Semea musu batez?
49 Orduan haren inguruetan cirenec, ikhusiz cer guerthatcerat çoan, erran cioten: Jauna, yoco dugu ezpataz?
50 Eta hetaric batec yo çuen sacrificatçaile aitcindariaren sehia, eta ebaqui cion beharri escuina.
51 Bainan Jesusec hartuz hitça erran çuen: utz çatçu eguitera huna artino. Eta hunquituric hari beharria, sendatu çuen.
52 Guero Jesusec erran cioten sacrificatçaile aitcindariei, eta templuco aitcindariei, eta haren contra ethorri ciren çaharrei: ethorri çarete ohoin baten ondotic beçala ezpatequin eta makhilequin?
53 Nahiz egun guciez çuequin nintcen templuan, eztuçue eçarri escua ene gainean; bainan hemen da çuen orena, eta ilhumbetaco botherea.
54 Harturic beraz hura, eraman çuten, eta sarraraci çuten Sacrificatçaile aitcindariaren etchean; eta Pierres yarraiquitcen cen urrundanic.
55 Bada yende hauc pizturic sua basacortearen erdian, eta yarriric elgarrequin, Pierres ere yarri cen heyen artean.
56 Eta nescato batec ikhusiz hau su ondoan yarria, eta beguia guelditua hunen gainean, erran çuen: hau ere harequin cen;
57 Bainan ukhatu çuen, cioelaric: emaztea, eztut eçagutcen.
58 Eta handic laster, bertce batec ikhusiric, erran çuen: çu ere yende hetaric çare. Bainan Pierresec erran çuen: o guiçona! ez naiz hetaric.
59 Eta handic oren baten buruan hurbil, berce batec segurtatcen çuen, eta erraiten çuen: segurqui hau ere harequin cen; ecen Galileacoa da.
60 Eta Pierresec erran çuen: o guiçona! eztaquit cen erraiten duçu. Eta ordu berean, mintço celaric oraino, oilarrac cantatu çuen.
61 Eta Jaunac itçuliric, behatu çuen Pierresi, eta Pierres orhoitu cen Jaunaren hitçaz, ceinac erran baitcion: oilarrac cantatu baino lehen, ukhatuco nauçu hiruretan.
62 Orduan Pierres atheratic camporat, nigar eguin çuen saminqui.
63 Bada Jesus atchiquitcen çutenac trufatcen ciren, eta yoiten çuten.
64 Eta beguiac estaliric hari, yoiten çuten bisayan, eta interrogatcen çuten, ciotelaric: profetisa çac nor den yo hauena?
65 Eta bertce hainitz gauça erraiten çuten haren contra, escarniatcen çutelaric hitcez.
66 Eta eguna ethorri cenean, populuco çaharrac eta sacrificatçaile aitcindariac, eta Scribatuac bildu ciren, eta eraman çuten bilcurat;
67 Eta erran cioten: baldin Christo beçare, erraguçu. Eta ihardetsi cioten: baldin erraiten badautçuet, eztuçue sinhetsico.
68 Nic ere interrogatcen baçaituztet, eztautaçue ihardetsico, eta ez nauçue utcico yoaiterat.
69 Hemendic harat Guiçonaren Semea içanen da yarria Jaincoaren botherearen escunean.
70 Orduan erran çuten guciec: beraz Jaincoaren Semea çare? Erran cioten: ceronec dioçue hala naicela.
71 Eta erran çuten: cer dugu guehiago lekhucotasun beharric? ecen gueronec ençun dugu haren ahotic.