Edukira joan

Euskal artearen historia (II): Gotikotik Errenazimendura/Euskal ikonografiaren urrezko aroa

Wikitekatik
Euskal Artearen historia (II): Gotikotik Errenazimendura Juan Apaolaza
Euskal ikonografiaren urrezko aroa
Euskal Herri Enblematikoa bilduma (Etor-Ostoa)


Testuingurua

[aldatu]

Erreforma Katolikoa eta Urrez­ko Aroa

[aldatu]

Historialariak ohartu dira Europan eta Espainian, bereziki, XVI. mendearen erdial­dean bai politikan eta bai erlijioan gertatu zen giro-al­daketaz. Karlos enperadoreak aitortu zuen heresia protestantea desegiteko eta enperadore katoliko baten agintepeaz Inperioa batzeko ahaleginak porrot egin zuela eta bertan behera utzi zuela, eta tur­koen meha­txuetatik Europa kristaua aska­tze saioak huts eginda. Erlijio-gerrek XVII. mende ongi aurreratura arte iraun zuten eta Espainia barruan sartuta zegoen. Toleran­tziaren haizeak ufaka hasiak zirela ere egia da eta Wesfaliako Bakean oinarriz­ko puntua zein izango den suma­tzen hasia zenik ere bazen: “cuius regio, eius religio”. Baina, iberiar penin­tsulan artean ezinez­koa zen halako amaiera sumatzea.

Europako estatuetan, politikan monarkia absolutista joerakoek aurrera egin zuten sendo­tze bidean. Espainiak bere baitan ixtera egin zuen eta erregearen aginpidean Felipe II.aren erregeal­diak mar­katu zuen gailurra eta baita nobleziaren al­detik botere politikoaren sakabana­tzeko xedeen amaiera ere.

Mende horretan erlijioan ar­nasten zen giroaz era berezian arduratu behar dugu, katolikotasuna beroa baitzen eta, Baskonian bezala, gainerako Espainia osoan ere erlijio katolikotik jaio baitzen sormen artistikoari dagokion guztia.

Kontrarreforma esan izan zaion horren lehen fasea, az­ken batean, erreforma katolikoaren al­di luze baten bukaera izan zen (beste ba­tzuek katolikotasunaren zaharberri­tzea diote), eta horretan Kon­tzilioa izan zen garran­tzi handiko erdigunea, zeren eta, beranduegi iri­tsi zenez, ezin izan bai­tzuen galarazi Elizaren zatiketa, erreforma protestantea izeneko mugimendu bereiz­lea.


Aro baten argi-ilunak

[aldatu]
Antxietaren taila

Gezurra badirudi ere, Espainiako historialariarentzat iberiar penin­tsulako letra eta arteen “Urrez­ko Aroa” inkubatu zeneko garaia zen eta guretzat euskal ikonografiaren “urrez­ko mendea” izendatzera ausar­tzen garen aldi hori akats handi bat zen eta hispaniar erresumekin etena egin zen al­dien. Felipe II.aren erregeal­dia garaipen ain­tza­tsuengatik nabarmendu zen, baina, baita porrot eta huts egite ugarirengatik ere. Nagusi­tza politikoa ez zen Gaztela pobretuz baizik lortu eta fede katolikoaren segurtasuna, kalbindar eta islamdarren aurrean ez zen bermatu Inkisizioaren bitartez baino, honek guztiak indarren eta pozbideen xahu­tze izugarri bat ekarri zuelarik. Zuzentasunez hitz egin da “gu­txi-asko arrazionalismo filosofikoak eta burgesia kapitalistak mol­datutako”[1] Europako herrial­deetan sor­tzen ziren joeren aur­ka Felipe II.ak ezarri zuen norabide al­daketaz. Hispaniako gizarteko maila gorenetan, bederen, Errege Zuhurraren herio­tza, arin­dualdi moduan hartu zen. Felipe II.ak, bere botere eta guzti, ez zuen asmatu bere erresuma gerraren, zorren eta gainbeheraren zurrunbiloan harrapaturik gelditzea eragozten.[2]

Baina gaitz horien kon­tzien­tzia orokorra ez zen hurrengo mendera arte hartuko. Bitartean, ekonomiari zegokionez, sortuko zuten bizitzeko lain Mundu Berriko urreak sortzen zituen irabazietatik; politikari zegokionez, an­tzinako erresumak eta “Espainiako” aginpidezko batasunaren gainetik zegoen errege boterearen harrotasunetik, eta erlijioari dagokionez, berriz, Trentokoaren ondoren, heresien garaipenak sor­tzen duen pozetik eta dotrina katolikoa sendo­tzetik nahiz moralaren eraberri­tze eta diziplina-sentimendu orokorretik. Baskonian. Hala ere, Fran­tzia al­deko Euskal Herria aipa­tzerakoan ezin daiteke gauza bera esan, zeren eta kalbindarra den erregina baten garrak, Albreteko Joanarenak, gehiengoz katolikoa den Nafarroa Behereko populazioa etengabeko gerraz aztoraturik eduki baitzuen.

Pirinioen az­piko Baskonian gainbehera demografikoa mendearen az­ken al­dera nabarmendu zen eta krisial­di ekonomikoa areagotzen hasi, eta XVII. mendean lehertu ziren beronen ondorioz­ko gizarte gataz­kak.


Monar­kia eta eliza

[aldatu]

Artean ere, XVI. mendearen hirurogeiko hamar­kadan, erlijioan eta gizartean giroa itxaropentsua eta baikorra zen, bizigarria arte ekimenetarako. Besteak beste, Trentoko Kontzilioaren eta Pio V.a eta Gregorio XIII.a aita santuen politikaren ondorioz­koa izan zen, elizaren eskubide eta askatasuna onartua izatearen eskakizuna, kristau-zerbi­tzuan, kudeaketan eta bizi­tza zibilean hierar­kia katolikoaren aginpideari zegokion guztian, nahiz eta horren ordez, Felipe II.a “pase regio” delakoari eusten saiatu zen, Elizaren kargu nagusiak errege aul­kiari leialtasuna frogatu zioten per­tsonei emanak izan zitezela eskatu eta lortuz. Herriaren eta eliz jendearen al­derdi askotan, benetako bizimodu ebanjeliokoak beti lagungarri izan ez zuen erlijio-suhartasuna nabarian azal­du zen eta santutasun goreneko per­tsonaiengan forma bizigarria hartu zuen, eta horren ondorioak kulturan eta arte munduan ere agertu ziren.


Lehen Errenazimentua –platereskoa–, Errenazimentu klasikoa

[aldatu]

Georg Weise historialari alemanak adi­tzera ematen duenez, Felipe II.a etorri eta gu­txira, 1560 al­dera, Trentoko Kon­tzilioaren az­ken etapan “bat‑bateko” etena eman zen: Errenazimentu betea gerora barroko al­dia izenez ezagutzen denarekin bereizten duena. Italian eten hau ageriagoa da Espainian baino.

Euskal Herrian Errenazimentuak gehiago iraun zuen eta, aurreko atalean esan bezala, ez da erraz Lehen Errenazimendua eta Errenazimendu klasikoa bereizten dituen mugak zehazten, zeren eta lehenbizikoa platereskoarekin lo­tzea normala dela kontuan hartuz, gruteskoak eta min­tzaera horren beste apaingarriak aur­ki­tzen ditugu, Errenazimendu hel­du baten ordez­ko gisa izendatu behar ditugun artelanak eta lan-mul­tzoak uztai­tzen eta osa­tzen.


Tran­tsizioko pintura

[aldatu]

Artelanak eta ertilariak. Gotikotasunaren mugak gaindi­tzeko ahaleginak suma­tzen zaiz­kien margolanak mia­tzetik hasiko gara, kronologia orientazio modura hartuz.

Bestal­de, XVI. mendearen erdial­dera iri­tsiz gero, artelanei buruz­ko dokumentu ugari izaten hasi garenez, has gaitezen arte historia hau ertilarien izen berezietan oinarrituz aurkezten, lehenago sarritan gaiz­ki gordetako artelanen barruko azter­ketak uzten ziz­kigun zalan­tzak eta ezin zehaztuak behin betirako gaindituz.

Italiako Errenazimentu manieristan, 1550ean zeha­tzago esanda, argitaratu zen Italiako Arte Historiaren lehen lana –Giorgio Vasari‑ren Bizi­tzak– nolabait ere, artelan eta estiloen historia baino gehiago ertilariena izango dena. Adibide bera jarraituko dugu hemen eta, batez ere, ertilarien izenez baliatuko gara XVI.go data aurreratu horretatik gure historia kronologikoki muga­tzeko eta bidera­tzeko.

Lurral­dea. Beste al­de batetik, gremioen antolaketak eta bertako ertilarien lantegiek mende honetara bitartean izan duten eta oraindik ere duten garran­tzia kontuan izanda, gure ikerlana Baskoniako hainbat lurral­deetara heda dezakegu, haietan ardura berezia jarririk, nahiz eta jakinaren gainean gauden zenbait ertilariren­tzat, garran­tzi­tsuenen­tzat batez ere, Euskal Herriko hainbat probin­tzietan lan tratua egitea erago­tziko zien mugarik ez zutela izan.

Pintura eta eskultura. Historialari ba­tzuk aipatu dute, margolanen ondoan, XVI. mendean, euskal eskulturek garran­tzi eta kalitate hobea duela dirudiela. Iriz­pide hau bat dator errealitatearekin, Kantabria al­deko probin­tziei buruz­koa bal­din bada, batez ere, baina ez da hain zeha­tza gerta­tzen Nafarroako erresuman pen­tsa­tuz, non margolariak gu­txiestea badirudien, bertako ikerlarien merezimenduz­ko lanari es­ker, orain­tsu agertuz joan diren dokumentuak ez ezagu­tzeak ekarri duen ondorioa. Nafarroa izango da, beraz, Goiz Errenazimentuko margolariei buruz­ko aipamena egiten hautatu dugun eskual­dea.


Nafarroako margolari eta lantegiak

[aldatu]

Ororbia maisua

[aldatu]
Ororbiako Juan Santuaren erretaula

Ororbiako San Julian parrokiak du Nafarroan XVI. mendearen lehen erdial­dean margotu ziren ohol mul­tzo estimagarrienetako bat. Eliza XV. mendekoa da, baina inola ere ez zen bukaturik izango hurrengo mendearen lehen hamar­kadak baino lehen.

Dataz 1530ekoa[3] izan daitekeen erretaula hiru gorputz eta bost kalez osatua da, eskulturak eta margolanak nahasturik dituelarik. Lehen gorpu­tzeko ohol margotuek Urrez­ko Legendatik ateratako San Julianen bizi­tzako eszenak azal­tzen dituzte: oreina santuari bere gurasoak hil­tzera doala berri emanaz, San Julianen emazte berari giza hil­ketaren berri ematen, eta abar.

Bigarren solairuak Kristoren Haur­tzaroko pasadizoak azal­tzen ditu; goiko solairuan, Gizakundea, Birjinaren Ikustal­dia, Abdon eta Senen santuen artean Haurrarekin Birjina, Jaio­tza eta Ager­kundea. Atikoan Guru­tzil­tza­tzearen irudiak.

Ororbiako Maisu ezezagun honek konpromisoz­ko estilo bat ager­tzen du, germaniar‑flamenko eta errenazimentuaren italiartasun joerako eraginen artean. Badaki konposaketa simetriaren bidez oreka­tzen; kontaketa maite du; paisaietan ardura azal­tzen du eta beroien gainean nabarmen­tzen ditu irudiak; hauetan berriz keinuen dotoreziak nahiago ditu; eta gozatu egiten du bere ar­kitek­turan, perspek­tibaren iker­ketan; horrek guztiak adierazten du Italiatik iri­tsitako joera berrien ezagu­tza izan zuela margolariak.

Baina, al­di berean, eta mendearen lehen urte hauetan ohikoa zen, zan­tzu hauek Flandes eta Alemaniatik iri­tsitako beste ba­tzuekin nahasten dira: xehetasunetarako isuria, konposaketaren osagai guztiak lan­tzen ditueneko zehaztasuna, per­tsonaien jan­tzien tolesdura urratuek eta paisaien hondoek eragin bat iradoki­tzen dute, Durero eta Flandesko rafael­dar margolarien estanpetakoa.[4]

Joan Bustamante

[aldatu]

Beharbada, nafar margolarien artean Joan Bustamante hartu behar­ko da, bere belaunal­diko iaioena delako. Honen lanik onenetako bat Uharteko San Joan Bataia­tzaileren errenazimentuko erretaularen margolan-mul­tzoa da. Ertilari honek, 1553ko testamentuan, erretaula hau ordain­tzeko falta ziren 120 dukatez hitz egiten du; eta Iturmendiko Katalina, margolariaren alarguna 1555ean parrokiarekin tratu bat egitera iri­tsi zen, eta, esa­ten duenaren arabera, lan hori 20 bat urte lehenago bukatu zen (c. 1535 edo 1536).[5]

Zizur Nagusikoaren garaikidea izan behar duen Uharteko erretaulak bere bigarren solairuan lau ohol ditu margoturik: Gizakundea, Mariaren Jaio­tza, Ager­kundea eta Elizan Sar­tzea; erdiko horma-hobian dagoen taila Birjinaren Koroa­tze da. Atikoan berriz, Nekez­ko Bidearen eta Guru­tzetik Jaisteari buruz­ko margolanak, Maria eta San Joanen artean Guru­tzil­tzaturiko Kristo baten tailaren saihe­tsean.

Joan Bustamanterengan ezaugarri az­pimarragarriak dira: marraz­kigin­tza mendera­tzea eta margo hunkigarrien konposaketa. Konposaketek garai horretan hispaniar lantegietan bana­tzen ziren grabatuetan oinarriturikoak dirudite. Guru­tzetik Jai­stea mul­tzoaren­tzat, adibidez, eredu bat Marcantonio Raimon­di‑ren estanpan aur­kitu zuen. Guru­tzea sorbal­dan eramatearen eszena Zizur­ko erretaularen berdin‑berdina da. Bestal­de, Gizakundearen eta Jaio­tzaren efek­tu berezietan azal­tzen den maisuaren italiartasunez­ko estiloan ez dira oihar­tzun flamenkoak falta.

Zizur Nagusiko Erretaula. Benetako monumentu mul­tzoa den Zizur Nagusiko erretaula bestea bezain garran­tziz­ko eta balio­tsua da.

Roke santua, Orio

Lau gorpu­tzeko eta bost kaletako erretaula da, eta hamabost ohol margotu erakusten ditu, izan ere, erdiko kalean erdiko hiru ni­txoetan eskulturak ditu. Aul­kian, Juan Bustamantek Nekal­diko bost eszena margotu zituen. Lehenbiziko gorpu­tzean, elizaren zaindari den San Andresen bizi­tza eta martiri­tza konta­tzen da; bigarrenean, Birjinaren bizi­tza; atikoko bi oholek al­de batean Santiago eta San Roke ager­tzen dituzte eta San Migel eta San Julian bestean.

Zizurren Joan Bustamanteren estiloan areagotu egiten da ukitu espresibista. Italiar eta Eskandinaviar ezaugarrien nahastea, konposaketa korapila­tsuenganako nolabaiteko zaletasunari eta per­tsonaien mugimenduari lotuta dago. Larritasun hau argi asko gel­di­tzen da aul­kian gara­tzen diren eszenetan. Beste bereizgarri ba­tzuk ere baditu Joan Bustamantek, margoen bizitasuna, eta gizonez­koen irudietan, zer­txobait behartutako jarreren al­derako zaletasuna, ba­tzuetan biz­karrez ikusten direlarik; gorputz indar­tsuak eta sakonuneak dituzten aurpegiak, eta baita Errenazimentu ondorengo al­dietan desagertuz joango den nolabaiteko “horror vacuia” ere.

Galar­ko erretaula. Agirietan ez azal­du arren, Galar­ko (Espar­tza) erretaulako margolanak Joan Bustamanterenak direla esan daiteke. Banku baten gainean (eskulturadunak) bi gorputz zuti­tzen dira, bost kale (eskulturak dituen erdikoa bar­ne delarik) eta hiru gorputz dituen atikoa. Denetara hamar dira margoturiko xaflak, Jesusen Haur­tzaroa, San Estebanen bizi­tza eta Nekal­diari buruz­ko gaiak dituztenak; margolan hauek 1945ean izan ziren zaharberrituak.

Estiloari dagokionez badira, perspek­tibaz­ko efek­tu interesgarrietan eta per­tsonaien aurpegi eta jarreretako larritasun biziekin nahasten diren hondo-ar­kitek­tura handietan isla­tzen diren italiar kerak.

Hau dena, oinarriz­ko margoen bizitasun-al­derako joerari loturik, Rogelio Buendiak gaineratu zuen Joan Bustamanteren ingurumarian koka­tzen dela obra, eta oso litekeena dela bere lantegian, izan ere irudiek ez baitute Uharte eta Zizur Nagusiko erretauletan maisuaren ezaugarriak dituzten manierista aurreko luzamendurik. Angulo Iñiguezek, aldiz, Joan Bosque margolariaren lana den (Nafarroako Museoan) Burlatako San Joan Bataia­tzailearen erretaulako margolanekin zerikusirik baduela dio.

Izendapenak. Gu­txienez Joan Bustamanteren ingurukoak direla esaten den margolan ba­tzuk dituena da Zabal­tzako Jasokunde parrokiako erretaula.

Gauza bera esan daiteke, gaur egun Nafarroako Museoan den Setoaingo erretaulaz ere.

Joan Bosque

[aldatu]

Oriz jauregiko (gaur egun Museoan) “Batailetako aretoa” apain­tzen zuten margolanei ere loturik ager­tzen da Joan Bosqueren izena, han baitzeuden Mühlberg‑en Karlos V.aren garaipenaz bukatu zen Saxoniako Guduko pasarteak irudiztaturik. Garai hartako grabatuetan inspiraturik daude zalan­tzarik gabe eszenak eta grisailaz eginak dira. Ematen zaien data 1550 al­dekoa da.[6]

Burlatako erretaula. Burlatako San Joan Bataia­tzailea parrokiako erretaulako margolanak ere Joan Bosquerenak dira, eta Foru Al­dundiak 1956an erosi eta (garai bateko Iruñeko Erruki‑ospitalean) Museoko kaperara eraman eta bertan kokatu ziren.

Bankua, bi gorputz eta bost kale dituen erretaula San Joan Bataia­tzaileari eskainia dago; eta bankua eta Esteban Obray‑ren eskultura-lanak bar­nean dituen erdiko kalea izan ezik, ikonografiaz­ko mul­tzoa hainbat margolan-oholek osa­tzen dute.

Erretaularen lehenengo tal­deak Bataia­tzailearen eszena ba­tzuk ager­tzen ditu: Kristoren Bataioa, santuak Herodes eta Herodiasi eginiko ohartaraz­penak, Bataia­tzailearen burua ematea –Lucas de Leyden‑en eredu bat errepika­tzen duen eszena, berau– eta Bide-erakusle Santuaren zin­tzur ebaketa.

Bigarren gorpu­tzean binaka jarritako santuen konposaketak aur­ki­tzen dira. Atikoko behereneko sortan, Deikundea, Jaio­tza, Birjina Haurra duela eta San Joan Txiki, Ikustal­dia eta Epifania; erretaularen koroa­tzea berriz, aingeruz inguraturiko (Dueroren grabatu bati jarraiki) Hirutasun Santuaren­tzat jasoa dena San Lukas eta San Mateo ebanjelarien artean.

Estiloagatik, Joan Bustamanterenean dela esan daiteke, Joan Bosquerenean ere suma­tzen dira italiar kerak eta flamenko inspirazioen nahasteak, Aragoi al­deko eskolako margolarien nolabaiteko eraginez osatuak. Zoladuretan eta ar­kitek­turetan perspek­tibak bistara­tze joerak eta enperadorearen modaren arabera jan­tzitako irudien dotoreziarekiko zaletasunak Italiar jatorrikoak dirudite. Hala ere, al­diz­ka egitura luzeko aurpegietako adieraz­kortasunetan, janz­keren zehaztasunetan, ada­tsen forma eta, oro har, irudien itxura eta paisaien hondoetan pintura flamenkoaren korrontearekin nolabaiteko lotura nabarmen­tzen zaie.


Erramun Oskariz eta bere lantegia

[aldatu]
Antzaldatzearen elizako erretaularen xehetasuna, Akerreta

Iruñeko Oskariztarren lantegitik irtendakoa da XVI. mende honetako lehen erdiko margolanen emai­tza oparoa.

Hiru belaunal­ditan izan zituen familia honek ertilariak. Familia edo leinu honetako burua Menaut Oskariz izan zen; baina bere emai­tzen kantitate eta kalitateagatik gailendu zena honen seme eta oinordeko Erramun Oskariz izan zen. Bere garaikoen al­detik oso estimatua zen ertilari honi “Arma Errege” [7] karguaren ohorea eman zi­tzaion, beraren aurretik kargu horretan Joan Bosque izana zelarik. Egiarretako erretaula. Bere lehenengo lan estimatuenetako bat Egiarretako Santa Maria parrokiako erretaularako margotu zuen ohol-mul­tzoa da.

Joan Landaren (1540) eskultura-lanak erakusten diren erretaula platereskoa da. Pintura lanak urte ba­tzuk beranduago eginak izan behar dute, 1551 eta 1553 artean.

Margolanak. Erretaularen hirugarren gorpu­tzean kokaturik dauden pintura hauek San Pedroren bizi­tza eta martiri­tza konta­tzen dute, santu ba­tzuen irudiak ere eran­tsi zaiz­kiolarik: Fran­tzisko eta Domingo Santuak, Brixida eta Marina emakume santuak, eta abar. Dokumentua duen lehen lan honetan Erramun Oskarizek ager­tzen du berea duen estilo berezi bat, batez ere, zenbait eszenei ematen dakien larritasunean, eta per­tsonaien keinu adieraz­penak gogor­tzeko joeran kanpora­tzen den flamenko eraginak bereganatuak dituen ertilaria dela erakutsiz. Gainerakoan, italiartasun zale neurri­tsuagoa da eta irudien estilizazioan eta sakonerako ar­kitek­turekiko zale azal­tzen da. Bere‑berea duen ezaugarrietako bat da paisaien gainean nabarmen­tzen diren santuak binaka jar­tzea, oihalez, brokatuz eta harribi­txiz bere per­tsonaiak janztea eta oinarriz­ko margoak, gorri, hori eta berdeak erabil­tzearen zale da. Aginagako oholak. Aginagako San Pedro parrokiatik Elizbarrutiko Museora eramanak izan ziren Erramun Oskari­tzek 1550a baino aurreagoko urteetan margoturiko zor­tzi ohol.

Maisuaren eskuek egin zuela sumatzen den Nekal­diaren eszena adierazten da hauetako lau aletan; San Pedroren bizi­tzari eskainitako gainerako lauetan, estiloz lerroz­koagoak direlarik, bere lantegiko langileek eginak direla ematen du.

Akerretako erretaula. Egiarretako lanen estilistikaz duten an­tzagatik, Erramun Okarizenak direla irizten da, Esteribarko Akerretan erretaulako errenazimentuko margolanak ertilariaren erdiko etapakoak izan daitez­keelarik.

Idul­ki txiki baten gainean lehen gorputz bat al­txa­tzen da, Nekal­diaren eszenak adierazten dituzten oholak ager­tzen direlarik; bigarren solairuan gizon santuen irudiak ikusten dira; hirugarrenean, emakume santuen irudiak eta Mendekoste.

Margolan hauetan Erramun Oskarizek flamenkoaren eta italiarraren erdi bidean iraunez jarrai­tzen du.

Berriogoitiko al­darea. Berriogoitiko (An­tsoain) Santa Eulalia parrokiako al­dare nagusian Erramun Oskariz aritua izango zen bere iloba Pedro Al­tzo eta Oskarizekin batera, mukulu eskulturak eta ohol margotuak nahastuzko egitarau misto bat osa­tzen.

Bigarren gorpu­tzean bata bestearen atzetik azal­tzen dira Santa Eulalia epailearen aurrean, emakume zaindari santuaren irudia mukuluduna eta beronen martiri­tzako irudia. Hauts‑ba­besetan, Ebanjelioaren al­detik Santa Luzia eta San Ferminen margolanak gainjar­tzen dira eta kontrako al­dean Santa Barbara eta San Martin.

Okariztarren lantegiko estiloari dagoz­kien margolanak dira: kanon luzeko irudiak, konposaketa osoa estal­tzen dutenak –hauts‑babeseko santuen kasuan–, edo trazu sendoko ar­kitek­turez uztaituriko eszenak.

Arreko erretaula. Arreko San Erromanen erretaulako margolanak, Erramun Oskarizen lanik adieraz­korren eta onenekoak gisan har­tzen dira.

Mazoneria platereskoz uztaiturik dauden lehenengo gorpu­tzeko pinturek San Erromanen bizi­tzako gertakariak adierazten dituzte: guru­tzil­tza­tzea, sutearen prestaketa, santua erregeren aurrean eta atxilo­tzea. Santuaren estatua-irudia erdieneko horma-hobian dago kokaturik. Bigarren gorpu­tzeko pinturek Birjinaren bizi­tza konta­tzen dute, Jesus Haurrarekin eseritako Mariaren eta San Joan Txiki aingerudunaren eskultura, tal­dearen al­de banatan kokaturiko oholetan. Atikoa berriz, Kalbarioaren saihe­tsetan Nekal­diaren eszenak dituela.

Armetako Erregearen emai­tza zabalaren barruan, Arreko erretaula bere al­di hel­duan koka­tzen da, 1570.a baino lehenago... Hondoak paisaiarekin bana­tzen diren errenazimentuko ar­kitek­tura handien aurrean mugi­tzen dira per­tsonaiak. Oskarizek bere ezaugarri duen giza eredua errepika­tzen du, masail-albo irtenak eta begi gorriak, gogortasun apur bat falta ez zaion keinu berezia ematen diotelarik, karikaturarako joeran.

Beste lan ba­tzuk. Leteko (Itza) Donemiliagako parrokian, San Blasi eskainian, 1554ko data duen erretaulako margolanak ertilari berari zor zaiz­kiola dirudi. Baditu San Blasen zigor­ka­tze eta martiri­tzaren eszenak eta beste santuen irudiak adierazten dituzten oholak.[8]

Esan beharrik ez da, Nafarroako erresuman banaturik ez dela erretauletako beste margolanik falta honako toki hauetan (Sarriguren, Irotz, Al­datz, Zia, eta abar.) non, badirudien Erramun Oskarizen edo bere lantegiko lagun­tzaileen eskua ikus daitekeela.

Migel Bakedano

[aldatu]

Itsasoko erretaula. Adituek Migel Bakedano margolaria Joan Bustamanterekin batera, Nafarroan Rafaelen formen sar­tzailetzat har­tzen badute ere, eta nahiz eta Itsason (Basaburua, Nafarroa) bere lanen dokumentuetako data goiztiarra izan (1546), Iruñeko biztanle izandako ertilari hau, kronologikoki mendearen bigarren erdiko manieristen artean kokatu nahiago dugu. San Pedro zaindariaren bizi­tza ospe­tsuari buruz margotu zituen Itsasoko erretaulako hamalau oholak, nafar artea az­ken italiar Errenazimentuko sor­kun­tzetara egiaz eta behin betirako ireki zeneko frogak dira.

Joan Bustamanteren eta Erramun Oskarizen estiloan aztoramendu eta margo ani­tzetatik urrutiratuz, Bakedanorengan nagusi dira lerroz­ko perspek­tiba ia guztiz mendera­tzea, konposaketan Rafaelen argitasuna, paisaiaren esparruari emaniko zabalera handiagoa eta irudien plastikotasun bilaketan, argi-ilunen arteko kontraste joko iaioa. Koadro erdia ilunpean hondoratuarekin, San Pedroren askapeneko eszenak Caravaggioren aurrerapen bat dirudi. Tamalgarria da ertilari honen dokumentuetako lanetatik Itsasoko elizako hau besterik ez gel­ditu izana.[9]


Pertustarrak

[aldatu]

manierismo erromanistaren eraginpekotzat hartu behar da, XVI. mendearen az­ken herenean, nahiko dokumentaturiko nafar margolari ba­tzuen jarduera, besteak beste, Pertustarrak, Joan Landa eta Joan Lumbier nabarmendu daitez­keelarik.

Pertustarrek, al­di horretako euskal historian hain sarritan eman ohi den margolarien beste leinu bat osa­tzen dute.

Pedro Pertus. Tuterako Martin Mez­kita, Tarazonako katedraleko diruzaina zena eta Tuterako katedralean zegoen San Martinen kaperaren nagusiak, 1578an Zaragozan bizi zen Pedro Pertusekin tratua egin zuen, San Martinen erretaula Tourseko go­tzainaren bizi­tzari eta izen bereko Apaiz Nagusi Santuari eskainitako erretaulako margolanak egitekoa. “Ohol guztiak estilo bat bera dute, kalitate apalekoa, veneziar manierista al­derako jarrera eta margoekin eta argi‑ilun efek­tu biziekin”.[10]

Migel Pertus. Cascanteko Garaipenaren parrokian, Paulako San Fran­tziskoren kaperan oihal handi bat gorde da zaindaria adierazten duena eta 1587an Migel Pertusek margotua.[11]

Pertusen ingurukoa ere izan liteke (Joan Lumbierrekoa al­de batera ez badaiteke utzi ere) San Korellako San Migel parrokian erretaula­txoko bankua apain­tzen duen San Bartolomeren martiri­tzari buruz­ko koadroa eta delako nafar herri horretan Arte Sakroko Museoak duen beste margolanen bat ere.


Joan Landa

[aldatu]
Santa Mariako erretaularen xehetasuna, Antxieta, Tafalla

Iruñean eta bere eskual­dean jardun zuen Joan Landak (ez da nahastu behar belaunal­di bat lehenagoko batekin, izen bereko eskulturagilearekin) XVI. mendeko az­ken hamar­kadan eta hurrengoaren hasierakoan hartu zuen ospea. Ospe hau, hein handi batean, margolanak egiteaz gainera, eskultura-lanen eta erretaulen apain­tzaile, estofari eta margolaritzan tratuak egiten zituelako ere lortu zuen. Margolaritzan, bere estiloaren berezitasunak dira, aurreko al­dietakoak baino konposaketa argiagoak eta askatuagoak izatea, bere eskor­tzoak, gizonez­koetan nabarmen­tzen duen muskulatura eta kera indar­tsuen kontrastean emakumez­koen irudiei ematen dien dotorezia eta edertasuna.

Margolanak Tafallan. Dokumentuetako bere lanen artean, 1596an eta 1599an egindako tratuengatik Tafallako Santa Marian daude bere margolanak.

Sagrarioko margolanak Landarenak dira, baita Joan An­txietaren erretaula osa­tzen dutenak ere, Landa bera arduratu zelarik polikromiaz eta estofatuaz. Aipatutako lan hauek, 1976an eginiko zaharberri­tzearen ondoren eder distira­tzen dute, marradurak, puntea­tzeak eta arreta handiko eskemen bitartez burututako lan fina nabarmenduz. Bereziki aipatu behar dira aingeruekin, txarteletako paisaiekin eta bi­txien an­tzera perladun zerrendekin xehetasun handiz margoturiko bankuetako frisoak. Era berean, sagrarioko margolana ere fina da, zutabeartetako laukietan ager­tzen diren soin‑enbor txikietan bereziki. Landa berari zor zaio “del Miserere” izeneko Guru­tze an­txietarraren haragi­tzea ere.

Kasedako erretaula. Kaseda parrokian, XVII. mendearen hasieran jada, An­txietaren erretaula margo anizten eta urrezta­tzen zuen bitartean, Landak Santa Katalinaren erretaula margotu zuen.

Bankuan emakume santuaren zigor­ka­tzearen eszena, eliz gurasoekin izandako eztabaida eta gurpilaren miraria daude adieraziak. Erretaularen gorputz bakarra emakume santuaren martiri­tza eta gorespenaren oihal handiak estal­tzen du eta atikoan bere gorpuaren lekual­da­tzea. Atikoaren al­de bakoi­tzean, nahiz bere zeharkako simetrian, erromanista erako apostolu bat ikusten da. Zaindariaren oihal handian emakume santuaren zin­tzurra ebaki­tzea konta­tzen da eta manierismo aurreratuak berea duen handitasun eta dotoreziaz osatua da, ukitu ilun ba­tzuekin.

Balterrako Santa Maria parrokiako Santa Katalina eta Santa Luziaren erretaulako margolanaz ere gauza bera esan ldaiteke. Oholak eta Erretaulak. Eran­tsuseko (c. 1600) erretaula nagusiko lau oholak Joan Landaren estilokoak dira, eta 1611kobalioa eman zaie. Kristoren Haur­tzaro eta Nekal­diaren ebanjelioetako pasarteei eskainiak daude, baina zori­txarrez, oso egoera txarrean gordeak. Sagasetako oholak ere harenak direla esaten da, baina beste margolari batzuen partaide­tza ere ikusten da. Bi mul­tzoetan lehen aipaturiko ezaugarriak ikusten dira, ilun al­derako joera apur batez bada ere.

Dokumentatuak ez dauden An­tsoaingo erretaula nagusiko pinturak ere, Landaren margolanen bide berean topa­tzen dira. Une hartako ohituraren arabera, bankuan eta alboetako kale muturretan banatuak daude (eskultura-lanak erdirako utzita). Predelan lau irudi daude: Birjina Haurrarekin, Santa Ana Birjinarekin, San Jeronimo eta San Agustin. Kaleetako oholetan, San Pedroren bizi­tzako pasarteak; atikoan berriz, Kalbarioa; dena ere, mendearen az­ken al­deko manierista estiloan.

Ertilari beraren eskua suma daitekeen beste margolan ba­tzuk Ari­tzaleta eta Ilundainen aur­ki di­tzakegu. Baina ez da gure asmoa hemen Joan Landaren margolanen katalogo osoa agor­tzea, eta zenbatu eta estimatu ere ezin izango ditugu Nafarroan, besteak beste, Tafalla, Irunberri, Obanos, Añorbe eta abarretan urrezta­tzaile eta estofari gisa egindako lanak.

Joan Lumbier eta bere lagunartea

[aldatu]

Badugu beste margolari bat ere, Joan Lumbier, Joan Landaren garaikidea dena, mendearen az­ken al­dian berez­koak diren manierismoaren ezaugarri bertsuak dituena.

Cadereitako erretaula. Cadereitako San Migel parrokian, Guru­tze Santuaren Goralpenaren erretaulan, bankuko margolanak manierismo italiartzaile erakoak dira. Margolari honen ezaugarri handiak dira konposaketa eta koloretasunak. Beronek, 1608an hartu zituen tratuz margolan hauek, Tuterako protokoloetako Ar­txibategian dokumentuetan azal­tzen denaren arabera.

Erretaula beraren beste ohol ba­tzuk guru­tzaduraren aurreal­deko hormetan gordeak dira oraindik. Litekeena da beronenak ala bestela, bere lantegikoak izatea, eliza bereko Jasokundearen erretaulako ohol gainekoak, dokumentuetan Blas Arbizukoa erretaula‑mihizta­tzailearena dela azal­tzen da.

Beste zenbait lan. Joan Lumbierrenak dira Nafarroako Cortesko San Joan Bataia­tzailearen erretaulan margotu ziren Bertuteen alegiak. Beronek 1608an tratua egindakoak dira.

Baita Cascanteko Garaipenaren elizako San Joanen erretaula eta sakristian aur­ki­tzen diren Santa Ageda eta Santa Garaziri eskainitako oholak ere.

Argetasko San Esteban parrokiako Arrosarioko Amaren erretaulako margolanak Iñiguez Angulok[12] mendearen az­ken urte horietan koka­tzen ditu, italiar al­deko estiloan. Aragoi al­deko eskolan ikasitako maisuenak direla esan daite­ke, hauetako batek Joan Lumbierren estiloa ekar­tzen badu ere gogora. Rafael­dar estiloa lehen gorpu­tzeko laukietan suma­tzen da batez ere, Birjinaren bibliografia egiteari eskainitakoetan. Lehen mailako per­tsonaiak, hondo ilunen gainean egoki argiztatuak nabarmen­tzen dira. Efek­tu hau Jaio­tza eta Haurra Aur­keztearen eszenetan bereziki bikaina eta asmatua da. Bigarren gorpu­tzean, Arrosarioko Ama Letanien sinboloak dituela, bere oinetan Santo Domingo eta Ikustal­dia irudizta­tzen diren horretan esku ezberdinez eginiko margolanak daude eta kalitatez apalagoak.

Ablitasko Santa Madalenaren parrokian italiar manierista estilo berekoak dira Kristoren Haur­tzaroko eszenak, Guztiz Garbiaren erretaulako margolanak.[13] Juan Lumbier eta Pedro Fuentesek 1625ean tratua egindako erretaula da. Hemen, Egiptorako Ihesa nabarmen­tzen da, bere konposaketa eta argi kontrasteengatik, gainerako eszenak eta konposaketaren orekak rafael­dar eragina apur bat sala­tzen dute.

Tuterako merindadean, zenbait elizetan sakabanaturik, erromanista ukitu argia duten margolanak aur­ki­tzen dira, XVII. mendearen hasierakotzat har daitezkeenak (Joan Lumbierren ingurumariakoak ba­tzuen ba­tzuk):

- Cabanillasko parrokiako sakristian;

- Cintruénigoko San Joan Bataia­tzailea parrokiako Santa Anaren erretaulan;

- Corellako San Migel parrokiako San Bartolome eta San Joakin erretauletan;

- Corellako Arte Sakro Museoan;

- Alesbeseko parrokiako San Isidororen erretaulan;

- eta Fiteroko parrokiako beste erretaula batean.

Joan Lumbierren ingurumaria ekar­tzen dute gogor, halaber:

- Tuterako katedraleko koru atzeko horma-irudiak, hil­dakoen piztuera eta Az­ken Epaiari buruz­ko gaiak dituztenak;

- baita Tuteran, Kristoren Eskolako klaustroko kaperan aur­ki­tzen den an­tzinako San Joakinen erretaulakoak ziren zenbait oholek ere, gaur egun zatikatua dagoena.


Arabako margolari manieristak

[aldatu]

Ez dira kalitate handikoak Arabako erretauletan aur­ki daitez­keen Lehen Errenazimentuko margolanak. Hauetan, margolan herrikoi batek bereak dituen bereizgarriak gailen­tzen dira eta arte gu­txiespen horrexegatik agian, denboraren gorabeherei ihes egin dieten zati ba­tzuk besterik ez dira gel­ditzen.

Aipa­tzea merezi duten bi margolan mul­tzo Morillaskoak dira:

- Martin Oñatikoaren pin­tzelari zor zaiz­kion San Pedroren bizi­tzari buruz­ko margolanak dituena,

- eta Morillasko Subillako erretaula mistoa, 1563an enkantean emana; margolana eginda, hurrengo urtean Joan Salazarrekin egin zen tratua, 1967an delako tratua Tomas Oñate eta Andres Miñanoren eskuetara al­datu bazen ere. Gure Amari eta Kalbarioari eskainitako erdiko bi eskultura-mul­tzoak salbuetsita, gainerako erretaula, Kristoren Haur­tzaro eta Nekal­diaren misterioari, Ebanjelariei, emakume santuei eta Bertuteen alegiei buruz­ko margolan oholez osaturikoa da. Guztietan ere garaikidea den Valen­tziako eskolako ereduen imita­tzeak oso nabariak dira, hala nola, Massip‑tarrenak, eta Joan de Joanesenak.[14] Hemen aipa­tzea agian merezi duten margolan ba­tzuk egoera zatikatuan iri­tsi zaiz­kigu:

- Muniaingo San Joanen erretaulako Kristoren Bataioko adieraz­pen bat,

- Eginoko Sor­tzez Garbia,

- Gereñako Astegietako erretaulako bi Joan Santuekin Birjina,

- gaur egun Gasteiz­ko Museoan diren Añesko Jaio­tzaren eta Epifaniaren oholak, grabatuetatik Martin Vosen lanetan inspiraturikoa.

Horma‑pintura. Margolan figuratibo eta jaieraz­koa baino gehiago ugaritu zen mendearen az­ken al­di honetan halakoxe margolan-mota bat, apainketa osagarria dena eta horma pin­tzelada deritzona. Apainketa mota honen arrastoak gorde dituzten Araba al­deko elizak 39ren bat dira; ia erabat apaingarriak diren trazuetako margolanen gainjar­tze modukoak dira, margo bel­tz ala grisak, lehorrean emandako tenpera teknikaz eginak. Apaingarri berezi moduan aipa daitez­ke:

- Oteoko San Mames parrokian (1541) Martin Oñatek buruturikoak,

- Joan Elexal­derenak (Arta­tza 1569),

- Tomas Oñaterenak (Ariñiz 1578),

- Eskolunbeko koruko grisallak Joan Armonak (1541) sinaturikoak.

Mendearen az­keneko margolanetan, ba­tzuetan nolabaiteko gurari figuratiboz eginiko margo berezitasun hau, garai hartan bereziki estimatua eta preziatua zen eskulturen estofatu eta margo ani­tzen artearekin lotu behar­ko li­tzateke.


Margolan Manieristak Biz­kaian

[aldatu]
Santa Maria elizako erretaula, Markina

Ziortzako erretaula. Ziortzako (Mar­kina‑Xemein) an­tzinako Santa Maria kolegio-elizako erretaulak bibliografia ugaria du; izan ere, historialariei arreta sortu zien bere konplexutasunak, ar­kitek­tura osagaien, eskulturen, erliebeen eta margolanen nahasketa bat delako. Orain berriki, P. L. Etxeverria Goñiren zuzendari­tzapean eta Eusko Jaurlari­tzak babesturik, Euskal Herriko erretaula nagusiak azter­tzen dituen lan bikainean sar­tzeko hautatu dute.[15]

Ziortzako erretaulak baditu bankua, predela, bi gorputz eta atikoa; Hiru kale ere baditu, erdikoa eskulturaz­koa eta alboetakoak margolanez­koak.

Lehen gorpu­tzeko erdiko horma-hobian dagoen XIV. mendeko Andra Mari eta goieneko mailetan XV. mendeko Mariaren Koroa­tzea eta Kalbarioa bazter utziz, Birjinaren ohiko lau gertakariak azal­tzen dituzten alboetako lau margolan-oihalen arte kalitatea jakinarazi nahi dugu. Fran­tzisko Vazquezenak direla uste da.

Gure ustez Lehen Errenazimentua gaindi­tzen duten ohol hauen kalitatea ez da behar beste handie­tsi. Anatomian jakitun, konposaketen maisu; perspek­tiba sar­tzen eder­ki asma­tzen duen eta urrutiko urdinen erabilerarekin margo beroen koloreaniztasun harmonia­tsua, denek ere maila handiko manierista bat azal­tzen dute.

Mazoneria lana, Joan Aialarena dela uste dena ere, konplexua da, zutabeak eta harroinak dituena, tinpanoak atikoan, plateresko apaingarritako zerrenda, banda eta barroko osagai zenbait.

Ibarruriko erretaula. Hemen aipatu beharrez­ko beste erretaula­txoa Aiuriako parrokiatik (Ibarruri) ekarri eta gaur egun Elizbarrutiko Museoan jasorik dena da, Guru­tzil­tza­tzearen gaia adierazten duelarik; guztiz flamenkotzat har daiteke.

Portugaleteko erretaula. Ardura eta estimua merezi dituen beste bat, Santiago (ala “Gorostizarena”) izeneko kaperan buru izan ondoren, Portugaleteko Santa Mariako sakristian jasorik den erretaula txikia da.

Hiru ohol dituen triptiko flamenko eder bat da, eta erdikoan Birjinaren Koroa­tzea eta alboetan Jaunaren Igokundea eta Birjinaren Jasokundea adierazten ditu.

Bertako irudietan nolabait ere fintasun manierista azal­tzen da; egilea berriz, ba­tzuen ustez Guiot de Beaugrant izan zitekeen; Mem­ling‑en margolanekin lotu izan bada ere, italiar­tze ku­tsua baztertu gabe.

Mende erdiko isiltasuna. Jaurerrian sortu den hu­tsuneaz hitz egiten du Sesmerok, mendearen erdiko urteetako bertako bi margolan-mul­tzoen artean, gorde direnetan bederen (Ziortza eta Ibarruri), esaterako, Elorrion jaiotako ertilari eta eliza-apainketari zen Fran­tzisko Mendieta margolari batengana iri­tsi arte; honek mendea gainbehera doan garaian, besteak beste, “Eskumuinak Fer­nando Katolikoaren aurrean” lana egin zuen, eta ikaragarri deskriba­tzailea den koadroa izanik, bere esanahi historikoagatik gehiago estima­tzen da sor­kun­tza-lana izateagatik baino.

Gipuz­kora inportaturiko margolanak

[aldatu]

Probin­tzia honetan, eskulturak urrezta­tze eta koloreanizta­tze lanetan jakitun egin ziren ertilari familiez kanpo (Araotz, Olazaran, Breheville, Elexal­de), ez dugu aur­ki­tzen XVI. mende bigarren erdi horretan, benetan artez­koa den bere lanagatik gogoangarria izan litekeen inolako ertilaririk.

Balioz­korik gorde izan bada, dena ere kanpotik ekarritakoa da; zeha­tzago esanda, triptikoak ziren gehienetan ale hauek, kapitain eta almiranteek beren kapera eta elizetako al­dareak eder­tzeko asmoz Flandesko lantegietan erosi ala eginarazten zituzten aleak. Triptiko flamenko hauek, Flandesko maisu onak italiar errenazimentuko artearen eraginpe osoan zeuden garaikoak dira, XVI. mendean jada oso aurreratua zen garaikoak, alegia. Inportazio horiek, mendearen bukaera al­dera espainiar margolarien lanekin egin ziren: Luis de Morales, Grekoa eta abarrekin.

Az­pimarra di­tzagun duten balioarengatik nabarmen­tzen diren aleak.

Zumaiako triptikoak. Zumaiako parrokian San Ber­naberen kaperan, Elorriaga almiranteak eginarazi zuen triptiko bat gorde da. Erdiko oholean Guru­tzil­tza­tzea adierazten da, emailea behekoan eta bien artean San Pedro.

Honako hau XVI. mendeko margolari bat da, baina aurreko mendeko maisu flamenko handiak imita­tzen ala kopia­tzen zituena, Van der Weyden ala Van der Goes, agian. Ikerlari ba­tzuei, konposaketak, marraz­ketak eta kolorezta­tzeak Jan Joest de Calcar‑en eta baita Quentin Me­tsys‑en arrastoak ere gogorarazten diz­kiete.

Zumaiako eliza berean, erdiko etxean eskultura-mul­tzoa duen triptiko txiki batean (1,75 m x 1 m) Ikuz­ketaren eta Madalenari eginiko Ager­tzea ditu ateak gai margotuak; al­deran­tzian, aldiz, paisaian eta ar­kitek­turan duten estiloa dela eta, Van Connixloo‑renak bezala hartu diren ebanjelioko beste pasarte ba­tzuk daude margoturik.

Bergarako poliptikoa. Gipuz­koara ekarritako errenazimentuko margolanen atal honetan lanik garran­tziz­koena, inolako zalan­tzarik gabe Bergarako San Pedro parrokian jaso den poliptikoa da (sakristian gorderik dena); hala ere, ezer ere ez dakigu jatorriaz, egileaz eta bere funtzioaz.

Baditu hiru kaleetan bedera­tzi ohol; erdiko ohola desagertua da. Ohol bakoi­tzak 0,66 m x 0,61 m neur­tzen du. Emaileak eta beren familia handia ikusten direnak dute arte baliorik handiena, eta erditik gertuen daudenak dira. Besteak, San Gregorioren Meza izan ezik, uler­tzen zailak diren gaiak dituztenak, kalitatez apalagoak dira.

Orain­tsu ezagutu dira oholetako gaiak: San Migelen Gargamo Mendiko elezaharra. Gauza jakina da erretaulako zaindaria Goiaingeru Santua zela, gaur egun XVII. mendeko San Pedroren taila batez ordez­katurik, erdiko horma-hobian.[16] Apostoluen irudiak dituzten predelako ohol­txoak bereziki balio­tsuak dira. Poliptiko honek enkoadratze gotikoa du; XVI. mendeko laugarren hamar­kadan datatua da eta ziurtasun osoz ez bada ere, Van Orley‑rena dela uste izaten da.


* * *


Bertako ertilariengan delako lanak sortu dezaketen eraginagatik bederen, kanpotarren eskua duten eta aipa litez­keen lanak dira:

- Elgetako triptikoa. Nahikoa zahar­kitua;

- Haurra duen Birjinaren ohol bat. San Telmo Museoaren jabegokoa da, Gerard David‑en ingurukoa (lehen esan bezala) ez bada, aipatutako Van Connixloo‑ren lantegikotzat har daitekeena, eta beste bi (Museo berekoak) XV. mendeari dagoz­kion San Joanak adierazten dituztenak.

- Loiolako Deikundearen ohola. Berri gehiago badugu Loiolako Dorre­txeko An­tzinako Otoiztegiko Deikundearen ohol txikiaz, jakin, bai baitakigu Erregina Katolikoak bere dama zen Araoz­ko Madalena andereari Loiolako lehensemearekin ez­kontzera zihoala egin zion ez­kon­tza-oparia zela. Joan Prevost margolari flamenkoarena dela esan izan da.

- Aizar­nako triptikoa. Aizar­nako parrokian gorde den triptikoa interes eta kalitate berezikoa irudi­tzen zaigu. Kristoren haur­tzaroko gaiari hel­tzen diolarik, erdian ohol handian Ar­tzainen Gur­tzari buruz­ko lana erakusten du eta saihe­tsetako ateetan, berriz, al­de bakoi­tzean Jesusen Haur­tzaroko bi irudi.

Marraz­ki eta kolorezta­tzeek sentiberatasun manierista bat erakusten dute (c. 1540) eta ertilariak (Anberesko Aer­tsen‑en ingurumariaz pen­tsatu izan da) oso konplexuak eta per­tsonaietan abera­tsak diren eszenak iaiotasun berezi batez osa­tzen asmatu zuen. Oholen kontrako al­dean (beste eskuren batek margotuak), emaile bikotea ikusten da, gizona zal­diz­ko Santiagok babestua eta anderea Alexandriako Santa Katalinak.

- Donostiako San Telmo museoan. Donostiako San Telmo Museoak gaur egun dituen inportaturiko margolanen artetik flamenko jatorriko ohol ba­tzuk ere az­pimarra daitez­ke, hala nola:

- XVI. mendearen hasierakoa den Veronika

- eta Mahasdun Birjina, Gerard Daviden jarrai­tzaileren batena izan daitekeena,

- Susana Garbia izenekoak XVI. mende betekoa dirudi;izan ere, italiar arte klasikoan zaletua den flamenko bat suma­tzen da (Jan de Me­tsys, agian).


Trantsizioko eskultoreak

[aldatu]

Platereskoaren lorra­tza

[aldatu]

Pierres Picart. Oñatin lan egiten zuenean Gaspar Tordesillasen eragina nolakoa izango zen lehen ere hitz egina dugu. Pierres Picart‑ek hiribil­du honetan egin zituen eskultura-lan garran­tzitsuen aurrean ere gel­ditu izan gara. Dokumentuetatik dakiguna da ertilari hau Nafarroan eta Araban lan egina zela eta az­kenik Uhar­te Ara­kilera etorria zela bizi­tzera.[17]

Uharte Arakileko erretaulak. Han urte ba­tzuetan bizitua izango zen, 1574an, gorde ez diren hiru erretaulen tratua egin bai­tzuen, eta lagun­tzaile tal­de batekin [18] erretaulako eskultura-lanak zizelka­tzen hasi. Erretaula hau beranduago askatu eta beste rococo batez ordez­katu zen; baina, hala ere, an­tzinakoaren eskultura-lanak jaso egin ziren. Nekal­diaren erliebeak Picart eta bere lagun­tzaile Pedro Fran­tziskoren eskuz eginak direla jo­tzen dira eta Haurra duen Birjinaren eskultura, Salomeren erliebea eta emakume santu ba­tzuen irudiak berriz “Fraidearenak”.

Agurainen ere lan egin zuen Picartek, Uharte Arakil­dik ez oso urruti; hemen herritartu eta bere alaba, berehala hitz egingo dugun Lope Larrea eskulturagilearekin ez­kondu zuen. Hemen aipa dezagun, Picarti urte luzez bizi izanak estilistiko mailan gara­tzeko aukera eman ziola Erromanismorako trantsizioari hel­duz. Prestaketa­txoren bat ere bazuen horretarako, zeren eta, irudien mugimenduan, oihalen tolesturetan eta ilajeak trata­tzeko eran Berrugeteren eragina suma daiteke.[19]

Domingo Segura. Mendearen bigarren herenean lehen Errenazimentuari leialtasuna gorde dion eskulturagile da eta izena gogoan jaso behar zaio.

Tuterako Santa Maria Madalenaren erretaula nagusiko enkantean eskain­tzak egin zituzten maisuak beste ba­tzuk izanik ere, egiaz 1552.etik aurrera hura egin zuena Domingo Segura izan zen.

Aurreko atalean aipatua dugu mazoneria-lana platereskoa duen erretaula honek badituela bankua, lau gorputz, eta atikoa, bost kale eta lau kalearte. Angeluzuzenak diren etxeak garai hartako al­dareetan ohikoak ziren santuen irudiz beteak daude: Apostoluak, sartal­deko Eliz Guraso Santuak eta beste gizon eta emakume santuak, erdiko kalean berriz, Guru­tzil­tzatuaren irudiak, Ecce‑Homo bikain eta berezi bat eta az­kenik, Madalenaren Jasokundea aingeruz inguraturik.[20]

Lan honek, Weiseren ustez, Tuterako San Nikolas elizaren hegoal­deko zatiko sartal­deko kaperan gorde izan den erretaula txikiaren arrastorik badu. “Horrela izatekotan, ertilarien artean Domingo Segura sartu behar­ko li­tzateke; zeren eta mendearen erdia igaro arte, luzez iraunarazi bai­tzuen Joly eta Forment‑en Zaragoza al­deko tradizioa: Errenazimentuaren hasierako fasean sustraitu zen estiloa”. Horrexegatik, egoki iruditu zi­tzaigun aurreko atalean Tuteran Domingo Segurak burutu zuen lana aipa­tzea.[21]

Pontrubeleko Pedro. Mendearen erdial­de horretan norabide nagusi erakusten zuen beste eskulturagilea Tabarreko (Nafarroa) al­dare nagusian behe al­deko erliebeak landu zituena da. Litekeena da lan horregatik eta Ez­karozen San Erromanen erretaula hasi zuelako soilik ezagutzen zen Pedro Pontrubel izatea.

Zalan­tzarik gabe mendearen az­kenekoak diren goieneko gorpu­tzetako eskulturen kontrastean, Tabarreko Pontrubelen lanak aurreagoko estilo bat ekar­tzen du gogora, gorpu­tzen liraintasuna eta mugimenduen urduritasun ñabardura zalearengatik ere.[22]


* * *


Euskal probin­tzietan badira, Joan Aiala II.aren kasuan ikusiko dugun bezala, espresibismoaren al­dera gara­tzen diren eskulturagileak. Zera esan nahi du honek, Lehen Errenazimentuko korrontea ez zela bat-batean eten, ezta mendearen erdia igaro izanagatik ere.

Baskoniara, bestal­de, Valladoliden Berruguetek adierazten zuen korrontea eu­tsiezinez­ko indarrez iri­tsi baino lehen, Briviescan Lopez Gamiz eta An­txietaren lanaren bitartez soilik azal­du zen korrontea izanik, beste eragin ba­tzuk bar­neratu behar­ra iritsi zen.[23]


Erbesteko eraginak. Europa Iparral­deko Errenazimentuaren arrastoak

[aldatu]

Euskal probin­tzietako artea, XVI. mendearen bigarren herenean, Errioxatik, Gaztelatik eta Europa iparral­detik datozen eraginen arragoa da. Argi dago kanpoko eragin horiek Gasteizera eta Arabako Errioxara iritsi zirela, eta han Ortega Cordova burgostar ertilariak bistaratu zituen, izan ere, harena da Fontechako erretaula (1539).

Europatik ertilariak ere iri­tsi ziren, flandestarrak batez ere, eta artean motel zebilen errenazimentuko eskulturaren garapenean laguntza izan ziren. Atzerritar horien artean merezi du nabarmen­tzea:

- Pedro Borjesek (Brujasen jaioa izango zen agian, Barrio Lozak Biz­kaia al­deko jatorria ematen badio ere), 1548an bukatu zuen Arriolako elizako erretaula plateresko eder eta aztoratua eta Amorotoko San Martin elizako beste erretaula xumeago eta baita manieristagoa denaren egilea ere izan zen;[24]

- eta Beaugrant‑tarrak eta Ar­nao Bruselakoa, halaber; laster batean Joan Aiala II.a eta Andres Araotz bertako ertilariek ordez­katu zituztenak; hauek beste horien estiloaren jabe eginik, gerora Euskal Herri eta Nafarroa osoan hedatu zuten. Berauek dira gerora pixkanaka lasaituz joan zen euskal eskultura manierismo espresibista moduan nabarmendu dutenak, ondoren italiarturiko Gaztelaren bitartez, uhol­de erromanista bilakatua.


Beaugrant‑tarrak

[aldatu]

Euskal Herrian izan zuten jardueragatik gehien axola zaiz­kigun Beaugrant‑tarrak hiru dira: familia-mul­tzoaren buru zen Guiot, Joan bere anaia ere, nafar euskal­dun gunean errenazimentu plastikoan per­tsonaia gailena izan zena, eta hirugarrena, Mateo izenekoa, aurrekoen iloba.

Guiot. Guiot Beaugrant 1526an jada Flandesen agirietan azal­tzen da eta Brujasko tximinia sonatua berari zor zaio (1529‑1532). Ez­kondurik etorri zen Euskal Herrira eta Bilbon finkatu zen (1533).

Barrio Loza irakaslearen iritziz, Beaugrant‑tarrei[25] eskainitako oinarriz­ko monografiaren arabera, jasoa den diseinuan agertzen da 1533.etik 1546.era Bilboko katedralean desagerturiko erretaulan lan egin zuela; eta Guiot‑en estiloaren aztar­nak ikusten ditu lan horretatik geratu diren zatiren ba­tzuetan. Katedraleko Guraso Santuen lau estatuak bereak izan daitez­ke. Bestetik, San Anton elizako Errukia berea dela dio Weisek.

Guiot Beaugrant‑en artean Gaztelako manierismoaren eragina eta bereziki Berrugueterena nahikoa agerian azal­tzen da. Portugaleteko Andre Mariaren erretaula Nagusia. Dokumentaturiko bere lehenengo lanaren tratua 1549an eginikoa da.

Mul­tzo handi bat da, harriz­ko zokaloa, bost solairu, hiru kale eta atikoa, Kalbarioa ordez­ka­tu duen Hirutasunarekin. Bost gorpu­tzen kale-tartetan Ebanjelarien, Apostoluen eta Eliz Gurasoen estatuak daude. Gauza jakina da Deikundearen, Jasokundearen eta Hirutasunaren erdiko eszenak Guiot Beaugrant‑enak direla. Gainerakoei buruz, berriz, gu­txienez bi estiloetakoak diren susmoa azaldu dute azter­ketek. Eskuin al­deko eskulturetan Guiot Beaugrant‑en lantegiko tradizioa nabarmenki azal­tzen da: kanon oso luzeko irudiak, jarrera koloka eta aztoratuak, aurpegietan edertasun klasikoa eta tolesdura txiki eta biguneko janz­kerak. Barrio Lozaren ustez, Guiot eta Joan Beaugrant‑en lantegiko eskulturatzat hartu behar dira.

Ez­ker al­dean, berriz, lehortasun handiagoko irudiak gailentzen dira, sakonuneak dituzten aurpegiak eta tolesdura gogorreko soinekoak. Georg Weisek ere iri­tzi bera adierazten du “gorpu­tzen liraintasun gotikoranzkoa” ikusiz.[26] Eta agirietan erretaula horretan Joan Aiala II.ak esku hartu zuela azal­tzen denez, bi historialariak ados daude ez­kerretako eskulturak hark eginak direla esaterakoan.

Portugaleteko Andre Maria elizako Erregeen erretaula. Portugaleteko eliza berean, alboko kapera batean dagoen Erregeen Gur­tzako erretaula txikia ere Guiot Beaugrantena izan daiteke, kanon luzea, toles zabaletako soinekoak eta Birjinaren aurpegi luzea azal­tzen baitira irudietan.

Balmasedako al­darea. Gu­txi gorabehera 1545 al­dekoa izan behar du Balmasedako San Seberinon, kaperako Santo Kristoren al­dareak, Guru­tzil­tzatuaren ondoan, Kalbarioetan ematen diren irudi normalak ikusten baiti­tzakegu. Egia da Guiot‑en lanetan zokaloko irudiak normala baino kanon mo­tzagoa dutela, eta tal­deko langileenak bizan daitez­keela; baina, lantegiko nagusiaren eskua berriro azal­tzen da Kristoren irudian eta Birjinaren eta San Joanen eta San Pedro eta San Andres eta apostoluen aurpegi luze eta iharretan. Horietan, berriz, “gorpu­tzen liraintasunean, sakonuneak dituen tailan, mugimenduen gehiegiz­ko kontrastean, izurdura finean eta tolesen pilpira apeta­tsuan manierista al­derako joera garbia ezagut daiteke”.[27]

Ziortzako erretaula. Beaugrant‑en lantegitik irten zen, datarik ez duen arren, 1540 eta 1550 bitartekoa izan daitekeen Ziortzan Kolegio-elizan dagoen Irusta abadearen kaperako erretaula ere. Hemen Nahigabeetako Birjinaren eszena tailatu zen, eta, ezaugarrien arabera, ba­tzuen­tzat Guiot Beaugrant‑ena edo bere iloba Mateorena da eta beste ba­tzuen­tzat, aldiz, Joan Aiala II.arena izan daiteke.

Jasokundeko erretaula nagusia, Bilar

Bilarreko erretaula. Arabako Errioxa osoan zalan­tzarik gabe Guiot Beaugrant da erromanista aurreko erretaularik hoberena den Bilarreko erretaula hasi zuena. Maisua, 1549an zendu zenean, hainbat maisuren bitartez bukatu zen erretaula interesgarri hau: Joan eta Mateo Beaugrant, Andres Araotz eta Ar­nao Bruselasen bitartez, hain zuzen.

Gotiko berantiarrean eraikitako elizako al­dare eder honetan oso argi ikusten da Ez­karaiko Errukiaren erliebeekin eta, beronen bitartez, manierista flamenkoaren estilistikako tal­de osoarekin duen zerikusia. Artean haren ar­kitek­turaz­ko egitura platereskoa izanik eta eskulturaz­ko xehetasunengatik Bilarreko erretaularen jatorria 1549‑1560 urte al­dera koka­tzeko aztar­nak direla pentsatu behar da; urte horietan bertan bukatu­tzat eman zen Portugaleteko al­darea ere. Beaugrant‑tarrek, gu­txienez, 1548an hasi zenetik 1550era arte gidatu zuten lan hau, gero Andres Araotz gel­ditu zelarik arduradun 1559ra arte.

Erretaulak baditu zokaloa, bi solairu, hiru kale eta lau kale-tarte, eta hiru etxe atikoan. Erakusgai jarria den ikonografia garai hartako al­dareetan ohikoa zenari dagokio: Kristoren Haur­tzaroko eta Nekal­diko eszenak, santuen irudiez tartekaturik.

Iker­keta estilistikoak dioenez, badirudi Beaugrant‑enak direla eskuin al­deko irudirik gehienak; aldiz, ez­ker al­dekoak Arao­tzenak, Jasokundekoaren irudia berea delarik hazpegiengatik.[28]

Mar­kinako erretaula. Hauxe izango da, bada, Mar­kinako erretaula handia aipa­tzeko garaia. Jarduera luze eta korapila­tsua izan zen; eta Birjinaren eta Kristoren (Haur­tzaro eta Nekal­di) misterioei, ebanjelariei eta gizaseme eta emakume santuei eskainitako 36 etxe­txotan kokaturik dauden lan ugari hauek ez daude nahiko dokumentatuak. Errioxako imajinagilea zen Diego Ruizekin, Martin Basabe Aulestiakoarekin eta Joan Beaugrant‑ekin loturak aur­kitu zaizkie. Nolanahi ere, estilo espresibista garbia duten zenbait erliebe badirudi az­ken honenak direla.

Beste lan ba­tzuk. Beaugrant‑en lan eta estiloaren azter­keta oso batek, batez ere, Errioxan egin ziren beste lan asko baitaratu behar­ko lituz­ke, esaterako:

- Sonsierrako San Bizente,

- San Esteban eta Abalosko Santa Maria,

- Cañas‑ko Santa Maria,

- eta Ez­karaien,

- baita Biz­kaia eta Nafarroako (Lapoblacioneko Meanon eta Buston) beste elizetan ziur asko esku hartu izandakoak ere.

Ar­nao Bruselakoa

[aldatu]

Logroñon finkaturiko flandestarra zen Ar­nao Bruselas‑ek izan zuen partaide­tzaren bat, aipatu dugun bezala, Bilarreko erretaulan. Hispaniar Errenazimentuko imajinagilerik hoberena da eta irudien liraintasuna, ilajea eta bizar landuak, asal­durazko jarrerak eta janz­kera biziengatik bereizten da.

Weisek atal luze bat eskain­tzen dio Ar­naori eta erretaulokin lo­tzen du:

- Alberiteko San Martin (Logroño)

- eta Jauregiko Santa Maria (Logroño)

- eta Genevillako edo Genevillako (Nafarroa) erretaulekin.[29]

Erdiko horma-hobian Santa Kolomaren taila berezia nabarmen­tzen den Angostinaren erretaularekin ere lotu izan da (c. 1550), beronek garran­tzi berezia du, Arabako eskulturaren barruan alerik ederrenetakoa delarik, bere aurpegiaren adieraz­kortasunari erromatar manierismora gertura­tzen duen jarrera barea kontrajar­tzen zaiolako.[30]

* * *


Bereziki Errioxa, Araba eta Biz­kaiko al­derdietan lan egin zuten ertilari atzerritar hauen izendapenari Nafarroan herritartu zirenak eran­tsi behar zaiz­kio, besteak beste, Jorge Flandeskoa, nafar manieristen atalean beranduago gogoratuko duguna nabarmen­tzen da.


Andres Araotz eta bere lagunartea

[aldatu]

Andres Araotz, Gipuz­koako Oñatitik kilometro gu­txira, hegoaldean dagoen bere izeneko herri txiki horretan­txe jaio izango zen. Baina bere bizial­dian hainbat lekutan herritartua izan zen (Gasteiz, Genevillan...), bere langin­tzak Nafarroako, Arabako eta Gipuz­koako beste puntu ba­tzuetan “bertako” biztanle gisa sina­tzera behar­tzen bazuten ere.

Araotz da Valladolideko korrontea ongien adierazten duena, Errioxan Burgos al­dekoarekin eta Forment‑enarekin el­kar­tzen denean. Bere estilo berezian Berrugueteren arrastoa Gaspar Torresillaskoaren bitartez hartua izango zuen. Bestetik, ez da erraza, kasu bakoi­tzean Ar­nao Bruselakoarengandik zerk bereizten duen nabarmen­tzen.

Euskal eskulturagile handi honen jarduera zenbait lekutan dokumentatua dago: Bilarren, Genevillan, Lapoblacionen,orregatik agian, ezaugarri zaiz­kion bere estiloko zantzu ba­tzuk hain konplexuak ez diren beste erretaula ba­tzuk begira­tzetik atera behar­ko genituz­ke, esaterako, Gipuz­koakoan bereak dituen lan ba­tzuetatik: Zarau­tzen, Aian eta Oikian.

Aiako elizan jardun zuen 1554.etik 1556ra arte. Lan bat buka­tzen atzeratu egin zela-eta, 1559an epai bat izan zuen eta, bera 1563an hil zenean, artean ez zen bukatua izango. Oso litekeena da atzerapen horren arrazoia beste lan baten tratua izatea, agian, 1597an zori­txarrez sute batek iren­tsi zuen Getariako elizako koruko aul­kiteriarena. Arao­tzek “bertako” jarrai­tzen du Aian, (1561) bitartean, Genevillan eta Lapoblacionen hitz emanda dago.

Genevillako erretaula. Genevillan egon izana dokumentuetan azal­tzen denez, San Esteban parrokiako erretaula bikaina berea obratzat har­tzeko froga izan behar­ko lukeela dirudi; nahiz eta egilea Ar­nao Bruselakoa dela proposa­tzen duenik ere baden.[31] Lehen gorpu­tzeko erliebeak Andres Araoz­koarenak edo bere lagun­tzaile minenenak izan behar dute: ar­ku eskar­tzakoetan hirunaka bil­tzen diren Apostoluak eta zaindariaren bizi­tza eta martiri­tzari eskainiak diren bigarren gorpu­tzekoak. Erdiko etxean dagoen lehen martiriaren eseritako irudia da Ar­naoren obratzat har­tzen dena, klasikoena dela-eta.

Lapoblaciongo erretaula. Lapoblaciongo Jasokundeko parrokiako erretaula nagusia ere, tradizioaren arabera, Andres Araoz­koaren obratzat hartu izan da. Edergarri platereskoz egokitutako egitura da, zokaloa, hiru gorputz, hiru kale, bi kale-tarte eta hiru gorpu­tzetako atikoa dituelarik. Ikonografiak erliebeak nahasten ditu eskultura solteekin. Estilistikaz Genevillakoekin duen an­tzagatik Andres Araoz­koa eta Ar­nao Bruselakoaren inguruan kokatu izan da. Lanaren zatirik handienaren egilea bi ertilari hauetan bigarrenarena dela esatearen al­deko azal­du da kritikarik berriena.[32]

Bilarko erretaula. Arao­tzek Arabako Bilarren esku hartu zuela esana dugu jada, Guiot Beaugrant‑en herio­tzan, bere erretaula bikaina buka­tzeko lana bere ardurako eginez. Zeruetara Jasotako Birjinaren erdiko irudian ezagut daiteke bere eskua eta ez hor soilik, zeren eta, gure ustez berea baita erdiko ar­kuaren ar­ku-artea bete­tzen duen Deikundearen eszena, bederen. Eibar­ko erretaula. Arao­tzi zor zaio Eibar­ko San Andres elizako erretaula nagusiaren zati bat. Izugarriz­ko tramankulu horretan zokalo txiki baten gainean zaz­pi kale dituzten (erdikoa bar­ne) lau gorputz eta atiko bikain bat al­txa­tzen dira. Angeluzuzenak dira horma-hobiak eta zutabe klasikoz bereizirik daude. Eskulturari dagokionez, Araoztarren lana, beheal­deko taila ikusgarriak egitea besterik ez zen izan.

Lehenagotik dokumentatuak diren lanekin al­deratuz gero, azter­keta estilistikoak ziurtasun hau ematen du, bankuko eskulturak baino ez direla Andres Arao­tzenak, eta bere seme Joanenak, berriz, erlaitz gainetako eta bigarren gorpu­tzeko erliebeak. Andres Araotz. Kristoren Nekal­diko eszenak dituen bankuko erliebe txikietan eta lehen gorpu­tzeko Apostoluen irudi zoragarrietan ezagu­tzen da aitaren eskua. Andres Araoz­koarengan Berrugueteren eragina suma­tzen da, baina ez zuzen-zuzenekoa, Ar­nao Bruselakoaren bitartez jasotakoa baizik.[33]

Hala ere, Ar­naorekin an­tzekotasunak baditu ere, giza irudia lan­tzeko hain modu per­tsonala duenez, Mª Asunción Arrazolaren ustez, erraz samar ezagut daitez­ke bere lanak: buru hezur zabal eta hezur­tsuak, ile nahasi eta kiz­kurrak, esku eta oinetako zainen erliebe nabariak eta tolesdura ugari eta meheak ager­tzen badituzte ere, beti egiaz­ko gorpu­tzak garden­tzen dira, janz­keretako tolesdurak jada erromanismoaren ezaugarri diren baliabide guztiz plastikoen min­tzaera horren bila abiatu balitz bezala da. Joan Araotz. Beherenean, bankuko erliebeen Sorrerako lehenengo gertaerei eskainitako estiloa (Adan eta Evaren, Kain eta Abelen eta abarren kreazioa) bere seme Joan Arao­tzena dena, ezberdin samarra da.

Bere gorputz biluziak indar eta errealismo nabarmena dute bar­nean, bere aita Andresen lantegian ikasitako modela­tze sendoak dira, baina jan­tzien tolesdurak sinpletu egiten ditu eta bere per­tsonaiak hondo lauetan nabarmen­tzen uzten, espazioaren antolaketa trebezian ezintasun baten ezaugarri bat bezala har litekeena,[34] baina konposaketaren argitasun al­deko errenazimentuaren gustutik gertuago dagoen sentiberatasun baten zeinua da.

Zarauz­ko erretaula. Andres Araoz­koa, 1560tik aurrera Zarauz­ko erretaula nagusiaz arduratuko da. Eibar­koaren an­tzekoa da bere ar­kitek­tura: erlaitz gaina, banku zabala, lau gorputz, bost kale eta atikoa; ia ez du plateresko zan­tzurik. Errenazimentu oso aurreratu bateko sarrera da. Agirietan azal­tzen da erretaula hau Araoztarrek egina dela.[35]

Erlaitz gain bezala balio duen frisoko erliebeak, bankuko zati ba­tzuk eta Jasokundearen erdiko tal­dea Andresenak direla erakusten du estiloak. Nekal­diko gertaerak konta­tzen dira erliebeetan. Irudien konposaketa trinkoek, adieraz­kortasun al­deko joerak, per­tsonaien mugimendu aztoratuek, soinekoen tolesdurek eta eskor­tzoren ba­tzuk baieztatu egiten dute izendapen hori.

Jasokundearen (aingeruz inguraturiko Birjina) erdiko mul­tzo handia, eta eki-santuko ni­txoaren saihe­tsetan dauden Moises eta Eliasen bi irudiak ere maisu handiarenak direla dirudi –jatorriz­ko lanak desagertua izan behar du.

Andres hil zenean, haren seme Joan arduratu zen lanak aurrera eramateaz, baina amaitu gabe utzia izango zuen, hirugarren gorpu­tzetik gora atikora arteko eskulturak kalitatez maila apalagokoak dira eta XVII. mendeko eskulturagileenak bezala hartu behar­ko dira (agian Domingo Garoa, Diego Mayora eta abarrenak).

Oikiako erretaula. Oikiako herri txikian orain­tsu zaharberritu dute San Bartolomeren erretaula ederra. Hari buruz­ko dokumenturik ez dugun arren, Andres Arao­tzena dela baieztatu ahal izateko adinako egitura-zan­tzu ikonogra­fiko erakusten du. Erdiko kalean, lehen mailako egitura txikia da eta zaindariaren estatua bat erakusten du, ederra da baina bete­tzen duen tokirako propor­tziorik gabea, uste izatekoa da erretaula baino beranduagokoa dela; Kalbarioa gainean eta Betiereko Aita atikoan. Lukas eta Mar­kos ebanjelariak alboetako bi kaleetan eta San Bartolomeren martiri­tzako lau eszena goieneko bi gorpu­tzetan.

Plateresko al­dia gainditu zela eta XVI. mendearen bigarren erdian gaudela erakusten du mazoneriak. Zaindari Santuari eskainitako goi-erliebeek oso nabarmen sala­tzen dute Andres Arao­tzen estiloa eta hauetan igartzen da: bizitasuna adieraz­penetan, tolestura ugari eta meheak irudiztaturiko per­tsonaiengan eta adats uhol­de­tsuak. Uste izatekoa da lan hau, eskulturagilea Aiako San Pedron bizi eta lan egin zuen urteetan (1554‑1563) tailatua izan zela.

Bustoko erretaula. Bustoko erretaula nagusian ere Arao­tzen eskua ikusi behar dela dirudi Nekal­diko irudietan gorpu­tzak garden­tzen dituzten oihalak, ilaje kiz­kurrak eta, oro har, per­tsonaien mugimendu aztoratuen espresibismoa gogoan har­tzen badira. Gauza bera esan daiteke Armañan­tzasko elizako erretaula txikiaz.

Sagrarioak. Gasteizen bizi izandakoa izanik, zalan­tzarik gabe, Araba al­deko zenbait elizetako sagrarioak ere bereak dira, hala nola: San Erroman, Cortes, Apinaiz, Bikuña.


Joan Lizarazu

[aldatu]
San Pedro elizako erretaulako xehetasunak, Itsaso

Andres Arao­tzen lorra­tzean kokatu behar­ko li­tzateke jaio­tzez Urre­txuarra zen Joan Lizarazu eskulturagilea, Pedro Lizarazuren anaia, lehen Mer­kado Zuazola go­tzainak agindutako lanak egiten Oñatin topatu duguna.

Gipuz­koako Itsasoko erretaula. Agirietan Joan Lizarazurena denik gel­ditu da zerbait: Itsasoko erretaula, mendian dagoen herri txiki honetako San Bartolomeri eskainitako elizak erretaula eder bat du, 1575ean dataturikoa, baina mazoneriaren arabera, mendearen erdial­dera eraikia izan behar zuen, zeren eta jada zutabe klasikoak azal­tzen badira ere, gehiago dira osagai platereskoak: maskorrak, kalostrak, aingeru buru­txoak, gruteskoak.

Errezilgo erretaula. Andres Arao­tzen talentuak Euskal Herrian sortuko zuen miresmenaren bitartez ziur asko, Berrugueteren eragina suma­tzen da Errezilgo (Gipuz­koa) San Martin parrokiako alboetako bi erretauletan. Baina, txiki samarrak dira. Bietako bat San Pedrori eskainia dago, zaindariaren irudi handi bat erdiko ni­txoan duela; bestea, Birjinari eskainia, 1562ko data ematen duen idaz­kuna duela, Martin Arbizuk eginiko obratzat hartzen da dokumentuetan. Honetan, Haurrarekin dagoen Birjinaren erdiko estatua eta Santiago, San Joan Bataia­tzailea, Santa Barbara eta Santa Luzia dituzten erliebeak bikainak dira eta egileari Andres Arao­tzen estiloaren an­tza hartzen zaio.

Arao­tzen oroigarria: Errukiak

[aldatu]

Kristoren Nekal­diaren historia, XVI. mendearen lehen erdian kristau herriaren jaiera edo debozioa erdigunera ekarri zuen gaia izan zen, XV. mendean Europan zehar hedatu zen “devotio moder­na” delakoan goiargitu edi inspiratu ziren idaz­le espiritualen eraginez ziur asko. Jaiera honek kristau hunkiberatasunaren sakoneko gai hauei buruz­ko gogoeta eska­tzen zuen, guru­tzil­tzaturiko edo hil­dako Kristoren adieraz­penaz gain, baita erretaula-mul­tzoez kanpo Errukiaren gertakaria ere. Gotiko berantiarrak berea zuen xamurtasun trinkoa, Errenazimentuko aurrelarien­tzat zenbait gorputz biluzi eta jan­tziak konposaketa pilatuan adierazteak zuen erakarmenarekin el­kar­tzen zuen gaia zen.

Euskal Herrian gorde diren halako eskultura-motak ez dira gu­txi, zalan­tzarik gabe, arte balioa duten erliebeak, gehienetan. Hauetako zenbaitetan Andres Arao­tzen oroi­tzapena esna­tzen da berez. Gogora di­tzagun ba­tzuk:

- Az­peitiko Sebastian Soreasuko parrokian, alboko kapera batean gur­tzen den Kristo;

- Her­naniko San Joan Bataia­tzailea parrokian aur­ki­tzen da, agian konposaketa eskasagoko bat duena.

- Zalan­tzarik gabe aipatu hauek gaindi­tzen dituena Her­naniko parrokia berean al­dare aurrean kokaturik bukatu zuena: Eroslearen gorputz hilaren gainean pila­tzen den errukiz­ko tal­dearen erliebea da, ohiz ­kanpoko laztasun sakona eta konposaketan edertasun handkoa.


* * *


Elgetako erretaula. Elgetako Santiago kaperako erretaula gogora­tzeko lekua eta unea den ez gaude oso seguru; agian, hobe izango li­tzateke beranduxeago, Joan An­txietaren lanekin batera azal­tzea.

Mendearen bigarren erdiko lehen urteetan egina dela dirudi; izan ere, ar­kitek­turak atzean utziak ditu fantasi platereskoak, eta mazoneriaz­ko ohiko zutabe il­daskatuek eta kapitel jonikoek, nahiz hiru gorpu­tzetako eskultura solteek italiar manierismora garama­tzate zuzenean. Weisek nahiz Camon Aznarrek[36] Nafarroa Inkisidorea lanaren nagusia izanik, nafar lantegiren baten ekarpena dela iradoki­tzen dute.

Nolanahi ere, harri­tzekoa gerta­tzen da bertako historialariek erretaula hau hain gu­txi ikertu izana eta, gure ustez, baita merezi duen estimu handia azal­du ez izana ere.[37] Gure iri­tzian eta dastamenerako, behereneko bi gorpu­tzetako ni­txoetan irudikaturik dauden lau santuen (San Santiago, San Andres eta San Joan Bataia­tzailea eta beste bat, ezezaguna) contraposto ausartak, gorpuz­keren eta janz­keren modelatu oreka­tsuak maisu handi bat ager­tzen dute. Orain berriki eginiko dokumentu batek[38] Migel Llorente eskulturagilearen izena eta lan-tratuaren data ematen digu: 1564.


Manieristak Araban

[aldatu]

Joan Aiala II.a

[aldatu]

Euskal Herriko eskulturaren historian, arreta berezia merezi duen ertilaria dugu arabar hau, ez bere lanen berez­ko balioagatik soilik, baita espresibismo tradizionalaren eta birjaio­tzen ari den italianiza­tze inbasorearen el­kartasunaren trantsizioa mar­ka­tzeagatik eta sormen sentiberatasuna Baskonian korronte erromanistaren egonkortasunerantz joanaraztegatik ere.

Joan Martinez Aiala “zaharra” izenetik bereizi egin behar da, aita baitzuen berau; 1526an jada, Mar­kina‑Xemeingo erretaula handian lanean baditu tailari eta margolari gisa ari zeneko dokumentuak: Tuiuko (c. 1540) Santa Anako erretaula ere zor zaio.

Joan Aiala II.aren lehen urra­tsak. Joan Aiala II.a oso gaztetan hasi zen bere langin­tzan, zeren eta Aberasturin aur­ki­tzen bai­tzen lanean 1531rako, eta horren jarraian, Arabako zenbait tokitan gomendatu erretauletan. Ikusia dugun bezala, 1536ko uztailean Oñatiko parrokiako Errukiaren kaperako erretaulan esku hartu zuen.

Biz­kaian lan egiten zuen 1543an, Ziortzako Kolegio-elizako erretaularen mazonerian; on Diego Irusta abadearen hilobian ere jarduna izan behar zuen.[39]

Era berean, Mª Asunciónen iri­tzian, oso litekeena omen da Aialak Itziar­ko erretaulan ere esku hartu izana, Oñatiko Errukiaren kaperako erretaulako panelak gogorarazten dituen zenbait erliebe badituenez.

Joan Aiala II.ak bere anaia Fran­tziskorekin batera eginikotzat har­tzen da, Berrogei eta hamarreko hamar­kadan bukatu zen Domaikiako (Araba) elizako erretaula mistoa.[40]

Joan Aiala II.ak Beaugrantarrekin batera jardun zuen Portugaleteko erretaula nagusian urte horietan. Ordurako Gasteizen bizi zenez, urteak joan ahala etsi‑etsian espresibismora ireki­tzen ikusi zen.

Katadianoko erretaula. Garai hartan Gasteizen bizi zen eta urteak joan ahala ikusi zen espresibismo al­dera ausardi­tsu ireki­tzen. Honen lanik garran­tziz­koena da Katadianoko santutegiko erretaula nagusia, dokumentuetan egiazta daitekeena. Hirurogeiko hamar­kadan eginiko erretaula hau bereziki garran­tzi­tsua da zenbait arrazoiengatik: Aialaren lanen artean, agiriduna, berau bakarra delako, gorde diren lanen artetik; fantasiaz­ko manierismotzat izenda­tzen da bere edergarri bereziengatik, Urduñako ertilaria eta nazio al­derako joerakoa, Gaztelan erromanismoaren sor­tzailea izan zen Jeronimo Noguerasen lagun­tzagatik. Erretaulako lanak, erdibana zatitu ziren Nogueras eta Aialarren artean, Ebanjelioaren al­deko zatia Aialari agindu zi­tzaiolarik.[41]

Eraginak eta bereizgarriak. Berrugueteren bihur­ketarik gabe, badirudi Aialak bere eskolako hainbat ezaugarrien eraginak bereganatuak zituela. Pierres Picart, Inberto eta Pedro Troasen moduetara zorroz­ki lotzen ez den arren, ez da haiengandik asko al­den­tzen. Camon Aznarren iri­tziz, aurpegietan edertasun nahia, eskuetan kurba an­tzako joera, erliebe gizen eta erritmo biribileko plastikotasun nabarmenean hedatuko direnak eta al­di berean, buruetan bat‑bateko errealismo herrikoia nahas­ten den errenazimentuko artea da Aialarena. HAren gorpuz­kerak honela erabaki daitez­ke, “aurpegi luzaxkak, koko­tsa zorro­tzak, txapel moduko ilaje zurrunak eta matrail hezur irtenak”.[42]

Atxiki­tzeak. Ezaugarri estilisti­ko horiek direla eta, Joan Aiala II.arenak jotzen dira,

- Gastiaingo erretaula,

- Uribarri Ibiñako erretaula,

- eta Mar­kiz­ko Santa Eulalia elizako erretaula.

Biak ere mul­tzo ar­kitrabedunak dira eta delako “fantasiaz­ko manierismo”ari dagokion apainketak: grutesko nabarmenak, a candelieri osagaiak, maskarak, bustoak, txartel eta kerubinak.

Estilistikaz­ko arrazoi berberegatik, Weiseren ustez, Bergarako San Pedro elizako behereneko zatian ikusten diren Eliz Gurasoen eseritako irudiak bereak izan daitez­ke.

Eskultura hauek, inguruan dituzten apaingarri plateresko abera­tsak direla eta, Ziortza eta Gastiaingo lanekin duten an­tzagatik, bere Portugaleteko lana baino aurreagokoak (c.1548) izango lirateke.

Georg Weisek, Mª Asunción Arrazolaren onespenaz, berea dela dio, Gasteiz­ko San Pedro elizako erretaulan dagoen Erregeen Gur­tzaren mul­tzoa, 1564‑1567.a bitartean burutu zena (behera etorritako Santo Domingo komentuko erretaulakoa zena dirudienez). Joan Aiala izeneko bat, 1563an, “Gasteiz­ko herritar gisa” azal­tzen da dokumentuetan; eta hiri horretan egingo zituen bere anaia Fran­tzisko lagun zuela, desagertuak diren erretaularen ba­tzuk.

Az­keneko urteetan, agirietatik jakin daiteke “Zuñigako biztanle” zela. Al­di horretan badirudi Zuñigako erretaulaz arduratu zela. Nolanahi ere, bukatu behin­tzat (1577) bere seme Diego Aialak bukatua da.

Joan Aiala II.aren az­ken lanetan –eta Araban lan egin zuten beste ertilari biz­kaitar ba­tzuen lanetan ere manierismo nabarmen bat suma­tzen da– erromanismoa al­darrikatu nahi zuen.

Trantsizioko joera hau bera erretauletako mazonerietan bistara­tzen da:

- gruteskoak al­de batera uzten dira,

- apainketa manieristak osagai har­tzen,

- eta zan­tzu erromanista ba­tzuk azal­tzen.

Adibidez, kartelak, hermes, arrauz­karak eta geometriaz­ko katea­tzeak azal­tzen dira Guardiako San Joanen eta El­tziegoko koruko aul­kiterietan, 1558an hasita Parisko Joan Bertin tailari fran­tsesak eginak, lehenengoan Nikolas van Haorlem‑en lagun­tzaz eta bigarrenean Martin Otaloraren partaide­tzarekin, Lagrango erretaula nagusia ere egin zuten Otalora eta Bertinek (1563).[43]


Nafar manieristak

[aldatu]

Eragina duen irudi bat: Jorge Flandeskoa. Erromanismo aurreko ertilariez hitz egin baino lehen, egokia dirudi atzerritar baten izena gogora­tzea, Jorge Flandeskoa, alegia; inolako dokumenturik ez badugu ere, ez beharrez­ko zaigulako haren lanez hitz egitea, baizik eta mendearen bigarren erdi honetan Zangozako merindadean bertako ertilariengan eragina izan zuelako.

Douai‑n jaioa zen, Lille‑ren hegoal­dean. Jorge Eriguet zuen izena, baina 1552an Zangozan kokatu zenetik Jorge Flandeskoaren izena eman zi­tzaion eta hiri honetako ertilarien munduan nagusi izan zen,1586an hil zen arte. Lantegi bat antolatu zuen eta bertako nahiz atzerriko beste ertilari askorekin harremanak izan zituen.[44]

Aragoiko elizetan egin zuen lan, batez ere, Jaca, Val­donsella eta Cinco Villas eskual­deetan; baina Jakako Seo‑ko abside erromanikoaren buru den San Jeronimoren erretaula bikainak eman zion ospea. Lan horrek ezaugarri plateresko ugari ditu bere mazonerian. Zangozako Santa Mariaren erretaula berea dela esaten da.


Migel Espinalekoa

[aldatu]

Migel Espinalekoa 1553tik 1590era jardun zuen ertilaria dugu, eta erromanismo estilotik oso gertuko zenbait erretaula egina da nafar elizetan.[45]

Badoztaingo erretaula. Badoztaingo erretaularen egilea da eta bere banku, hiru gorputz, hiru kale eta atikodun bi kale-tarte dituen egiturakoa izanik, platereskoa al­de batera uzten hasi eta bere angeluzuzeneko etxeez eta eskultura solte ugariaz hurbileko erromanismoa al­darrika­tzen zuen.

Ikonografiaz berriz, garaiko jaierari dagokion kristau santuen erakusketa bat egin zuen: ezer baino lehen Apostoluak, Eliz Guraso garran­tzi­tsuenak, hainbat emakume santu eta erdiko kaxan zaindariaren irudia, San Migel.

Garai hartako sagrarioa ere gorde da, atean Piztuerari eta alboetako aurpegietan San Pedro eta San Paulori eskainitako erliebeak dituela. Jatorriz­ko koloreani­tzez eginiko estatuak kalitate bikainekoak dira.

Mendioroz­ko erretaula. Ertilari beraren lan dokumentatuan Mendioroz­ko zaindaria den San Pedroren bi irudi on gorde dituen parrokiako erretaula da: zaindariarena eta eseririk dagoen Madonna eder batena; forma beteak, gizen­txoak eta mugimendu arinekoak dira.

Urroz­ko erretaula. Espinalek 1570ean Urro­tzeko erretaularen tratua egin zuen, honek berekin baditu beheko banku edo predela, haren gainean, hiru kaletako eta bi kale-tartetako hiru gorputz al­txa­tzen direlarik, hiruko atiko batean bukatzeko. Goitik behera, eskultura-lana erdiko kalean, taber­nakuluari, Haurra duen eseritako Birjinari, Jasokundekoari eta atikoaren saihe­tsetan bi profeta dituen Kalbarioari eskainitakoen artean bana­tzen da. Bi kale-artetako horma-hobietan San Pedro eta San Pauloren, bi emakume santuen eta bi profeten taila solteak daude; eta kaleetako sei etxeetan Birjinaren bizi­tzari buruz­ko goi-erliebeak dituzte ikusgai. Platereskoa gogorarazten duten apaingarriz­ko osagairik falta ez bada ere –kerubinak zerrendetan, eta erliebeak kalostretan–, ar­kitek­turaz manierismo al­derako joera nabaria da, Migel Espinalen eskultura-lanetan ere azal­tzen dena: adieraz­pen urritasuna eta irudien zutitasun al­deko joera.

Otsagiko erretaula. Espinalen lanik garran­tziz­koena Otsagiko parrokiaren­tzat 1574an eginiko tratua zuena izan zen: erretaula nagusia eta bere alboetako biak. Hauek Santiago eta Santa Katalinari eskainiak dira.

Maisuaren lanik garran­tziz­koena erakusten duena erretaula nagusia izan zen eta azter­keta- eta ziurtapen-prozedura luzeak ekarri zituen bere data jakin nahiak. San Joan Bataia­tzaileari eskainitakoa da Nafarroako handiena eta estimatuena. Traza oktogonala du eta baditu bankua, lau gorputz, hiru kale eta lau kale-tarte eta hiruko atiko bat ere. Apaingarritako xehetasun ba­tzuk gorde baditu ere, erliebeetan nagusi da soiltasun klasikorako joera.

Bi triptikoko kale nagusian arreta berezi batekin jardun zuen ertilariak, lehenengoak San Joan duelarik erdian eta Ama Birjina bigarrenak. Eskultura-lanetan berriz, mukuluak eta erliebeak daude txandakaturik. Ikonografia Badoztaingoaren an­tzekoa da: Apostoluak, Eliz Gurasoak, beste emakume eta gizaseme santuak, Bataia­tzailearen eta Kristoren Nekal­diko bizi­tzako eszena gehiago.

Espinalen eskulturak bihurri­tze espresibista txiki bategatik bereizten dira; klasizismo joerako beste eskulturagileenak direla esaten den plomuz­koagoen al­dean.[46] Erretaula handi hau oso az­kar margotu, urreztatu eta estofatu zuten, hain zuzen, XVII. mendeko lehen urteetan, eta 1988an zaharberritu ederra hartua da.

Elurretako Birjinaren erretaula. Migel Espinalen lantegitik irtena izatea oso litekeena da Iruneko Santiago Monasterioko Elurretako Birjinaren erretaula eder­tzen duen Ahaide­ Sagaratuaren gaiari buruz­ko panel ezin ederragoa ere, zalan­tzarik gabe an­tzinako beste erretaula batetik ekarritako panela delarik. Nolanahi ere, tal­de berezi bat da, Birjina, Jesus Haurra eta Santa Anaren tal­dea ingura­tzen duen hamabi irudiko tal­dea. Ezezaguna zaigun egileak irudi bakoi­tzaren zizelketan erromanismo al­dera egiten zuen, baina ez zuen Goiz Errenazimentuko ertilari handiak bereizten dituen konposizio-ahalmenik.

Gauza jakina da Migel Espinal beste erretaula askotako jardueran esku hartu zuela, XVI. mendeko bigarren erdian; baina kasu bakoi­tzean bere eskutik edo bere lagun­tzaileen eskuetatik zein­tzuk irten ziren jakitea ez da gauza erraza. Bere lantegitik gertukotzat har­tzen diren taillak badira zenbait:

- An­tsoaingo Larragetako elizako sakristian Haurra duen Birjina;

- Burutaineko erretaulako eskulturak,

- Egoz­kueko San Migel parrokiako erretaulako eskulturak;

- Zigandako San Esteban parrokiako erretaula nagusiko eskulturak

- Erbitiko parrokiako erdiko horma-hobia bete­tzen duen eseritako Birjina Haurrarekin;

- Ziritzako parrokiako sakristian gorderik den Jesus Haurra duen Birjina eta San Joan Txikiren tal­dea;

- Madonna ba­tzuk Orikain eta Atondon (Iza);

- Al­da­tzeko San Martin parrokiako emakume santu bat eta abar...

Erromanismoa

[aldatu]

Italiako eragina

[aldatu]

Fer­nando Katolikoaren erretzal­dian eta Karlos I.aren lehengo urte bitartean Espainia eta Italiako estatuen artean gauzatu ziren harreman politiko eta militarrek Errenazimentuko eskulturagile italiar famatu ba­tzuen etorrera erraztu zuten: Domenico Fancelli, Pietro Torrigiano, Jacopo Tor­ni, Giovanni Moreto, eta abar.

Al­di berean, Italiatik korronte berriak berenganatu ondoren, Espainiako ertilari handiak itzuli ziren, hala nola: Zarzako Euskal­duna, Bartolome Ordoñez, Alonso Berruguete eta Diego Siloe.

Ertilari hauen lanak kronologiako iriz­pidez azter­tzen badira, gotikotik Errenazimentura doan garapenaren lekukoak aur­ki daitez­ke beraiengan, adieraz­kortasun indarra maiteago izatetik hasi eta edertasun formalari emaniko lehentasunera arterainokoak.


Espainiar era bat

[aldatu]

Garapen hau, hala ere, ez zen bat batean eta zalan­tzarik gabekoa izan. Mendearen lehen herenean oso laster desagertu ziren Zarzako Euskal­duna eta Bartolome Ordonez salbuespenarekin, Hispaniako eskulturagile hoberenak, beren italiar ereduen handitasunaren miresle izanik ere, ez zioten Hispaniako ikonografia tradizionalaren ezaugarri den espiritualtasunari ukorik egin.

Burgos eta Granadan burutu zituen lan bikainetan eskolatua izan behar zuen, Espainiako Errenazimentuko ar­kitek­to eta eskulturagile handienetako bat izan zen, Diego Siloeren lanari buruz­ko aipamenean honela dio Az­karatek “Cinque­cento‑ko idealismoari, lerroen goxotasunari eta edertasunaren zen­tzu klasikoari ere ukorik egin gabe, bere estiloa espainiartu egin zen”, espainiar tradizioarekin ongi koka­tzen den erlijio-adieraz­pen ku­tsu hori bereganatzen zuela.

Joan Valmasedarengan, mendearen lehen erdiko palen­tziar eskual­deko eskulturagile en­tzute­tsu honengan, oso nabaria da gotiko estiloa konposaketan eta formetan, gorputz‑adarren mehe­tze al­derako joeran, egitura klasikoen erabateko lasaitasunaren ordez, dramatikotasun eta adieraz­kortasun indar­tsua nahia­go izate horretan.

Berruguete, italiarren artean halako harridura sortu zuen delako “Alonso spagnuolo” harengan, eta gerora Espainian ere, Valladolid, Toledo eta Extremadurako bere erretauletako keinu okertuekin sentipen bera sortu zuen honengan, oraindik ere nabarmenagoa da halakoxe naturaltasunaren aur­kako, gorputz zuzenekiko gurariz­ko zabar­keria eta lasaitasun klasikoa gu­txiesten duen gehiegiz­ko dramatikotasun hori, inor­txok ere ez dakielarik gotiko gisa ala bere az­ken muturrera eta zoratutako adieraz­penera eramaniko manierismo klasizista gisa hartu behar den.


Manierismoa

[aldatu]

Bestal­de, Italian bertan gertatu zen mendearen hirugarren hamar­kadan klasikotasunetik irtetea esan dezakeguna, arte plastikoetan, eta zuzenago esanda, ikonografiaren alorrean –hemen benetan axola zaigunean.

Manierismoa naturaltasunaren aur­kako joera izan zen, eta ez da erraza bere esen­tzia eta arrazoiak zehaztea, lanetan oso nabaria bada ere. Itxura formalaren ikuspuntutik, ezaugarri orokor gisa az­pimarra daiteke:

- pintura manierista espazioaren perspek­tiba-legeari eta errealismoari uko egite baten antzera azal­tzen da;

- eta eskulturan, berriz, lasaitasun eta orekaren arbuia­tze baten antzera.

Zaletasun hauengatik definitu ohi da: nabarmen eta su­tsu, ohiz ­kanpoko eta biz­korgarri, ezohiko eta zizta­tzaile antzera.

Manierismoaren izaera zizta­tzaile eta paradoxiko hori, alderdi hauetan legoke: “edertasuna az­ken muturreraino eraman beharraz errealitatetik kanpoko egiten duela; indarra, hain neurriz gain erabil­tzeaz akrobazian amai­tzen dela; edukia, zama­tzearen zama­tzeaz, ezer esatekorik gabe uzten duela; forma, hainbesteko garran­tzia emanaz, aske, bere kasako eta huts bihur­tzen duela”.[47]

Manierismoa zer den argi eta garbi defini­tzera ez bagara iri­tsi, oraindik eragin zuten arrazoiei buruz­ko adostasunera ere iri­tsi ez garelako da. Soziologia mailako arrazoiak jar­tzen dituzte ba­tzuek, adibidez, urte haietan Italian eman zen ezegonkortasun soziopolitikoa beste ba­tzuek, al­diz, erlijioz­ko eta espirituz­ko arrazoiak aipatzen dituzte.


Migel Anjel eta bere kutsua

[aldatu]

Eskulturan, Migel Anjelen talentua izan zen klasizismoaren edertasun idealarerekiko desengainu hori lehendabizi bizitu zuena, eta Floren­ziako Medizistarren hilobi kaperetan jada hasi zen edertasun klasikoaren kanonak apur­tzen. Pinturan, bere erromatar garaian batez ere, (Sixtina Kaperako Az­ken Epaia) azaleratu zen aurrerabide espiritualak eta giza bizi­tza etengabeko borroka etsia delako ulermenak, espiritualitate goren baten atzetik dabilen eskultura bat iradoki­ zion, haragiaren edertasun adieraz­korrak baino gehiago.

Fran­tziako Fran­tzisko I.aren gortean, ez Erroman eta ez Toscanan, eskolarik osatu gabe Buonarroti imitatua izan zen, gaur egun “Manierista” izenda­tzen ditugun eskulturagileez. Eta Erromatik, bertatik zetozen grabatu eta marraz­kien eta zenbait ertilarien immigrazioen bitartez sar­tzen hasi zen “erromanismoa” Espainian.

Juan Junik eta Alonso Berruguetek,1522an, Oviedoko katedraleko erretaula egiteko tratua sinatu zuenean, Gasteiztik igaro zela dioten hauek [48] joera berria “Espainia al­dera” ekarri zutenak direla esaten da, Gaztela al­deko eskolan nolabaiteko manierismoaren sor­tzaile izanez.

Baina, Gaspar Becerra da, batez ere, migelanjel­dar min­tzaera Espainiari emango diona. Floren­tziar talentu handiarengandik jasoko du irudien muskulu jorien haziera, “Berruguetenak baino haragi gehiagokoak”, Juan Arfek zioen bezala. Bere lanik adieraz­korrena Astorgako erretaula (1558) da, joritasun handiko irudi deigarriz jan­tziak diren hiru gorputz eta bost kale dituen tramankulu izugarria; hemen Joan An­txietak bere lehen esperien­tzia gauzatua izatea oso litekeena da, artean inkon­tzienteki bazen ere, eskulturak eskaini zi­tzakeen baliabide plastiko soilen bitartez adieraziz.

Estilo al­daketa bat. Gure iri­tziz, eskola erromanistak ez du al­derdi ikonografi­koan al­daketa zehatzik adierazi nahi, al­daketa estilistiko bat baizik. Ikonoen edukiei dagokienez, Trentoko Kon­tzilioak eraginik izan zuenik ez dugu ikusten, ez bai­tzen 1563ko abenduaren 3ko az­ken saiora arte imajinagin­tzaz arduratu, ezta Kon­tzilioaren jarraian iri­tsi ziren Konstituzio Sinodalak ere. Ordurako ezaguna zen jada Buonarrotiren lanen “terribilita”.

Gaietan berrikun­tza gisa aur­ki daitez­keenak, erreforma zaleen bul­tzadatzat hartu behar dira, ortodoxoak ala disidenteak izan, hasi Erasmorengandik eta Karlos Borromeorengana arte eta Sabonarolagandik Guru­tzeko San Joanganaino ebanjelioen historiari eta benetako tradizioari zegoz­kien ikonografien iriz­pide garbitasuna al­darrika­tzen bai­tzuten. Eta Trentoko eta Kontrarreformako artearen garai hori beranduxeago agertu zen, mendearen az­ken bi hamar­kadetan, hain zuzen ere.

Oraingoz bederen –kontuan hartu Espainian 1550‑1570 bitartea gaudela– erromanismoa uhol­deka ari zen sar­tzen. Bada erromanismo klasikoa, espresionismoa itsa­tsian duen erromanismo manierista, eta baita arte “trentino” edo “escurial­dar” esan den horretan amaituko duen erromanismo zorrotz eta indar­tsua ere.

Alemaniar iker­tzaile Georg Weisek kontu handiz jarduten du Baskonia eta Espainia iparral­dean errenazimentuko eskulturari buruz­ko hain funtsez­koa den bere lanean, aurreko etapan gertueneko eskulturagileetan hunkigarritasun adieraz­penaren pixkanakako gu­txi­tzea, berak “arbitrarietate pik­toriko subjektiboa” izendatzen duena, al­de batera utzia zela adierazten.[49]


Euskal erromanismoa

[aldatu]

Gaspar Becerra eszenan sartzearekin mar­ka­tzen den Hispaniako Migel Anjel al­deko hirugarren eta az­ken etapan koka­tzen da euskal‑nafar eskulturaren erromanismoa ondoen Joan An­txietaren bitartez, nahiz eta berarengan aurreko etapen arrastoak ikustea ez den zaila gerta­tzen, beste ertilariekin gertatu ohi den bezala.

Ezaugarri estilistikoak. An­txietaren erromanismoak ezaugarri dituen trazu estilistikoak, keinu handi­tsu eta heroikoak, eskor­tzo ausartak, arimaren adieraz­penarekin zerikusirik ez duen muskuluen betetasuna, ez­pain estuetan azal­tzen den basatasun lasaia, profil iharrak, koko­ts tinkoak, ile banatuak... hau guztia tolesdura ile­tsuen soineko astunen bitartez sendotzen diren jarrera bake­tsutan.[50] Erretauletako ar­kitek­tura. Min­tza­tzen aritu gareno araz­tasun edo garbitasuna erretauletako ar­kitek­turan ere igartzen da. Gainak dituen ar­kitek­tura da, konposaketa oso garbikoa, aurreko al­diko gehiegiz­ko apaingarri guztiak sun­tsi­tzen direnekoa, gruteskoak desagertu eta lerroen geometriaz­ko zorroztasuna bila­tzen delarik.

Hauek, erretaula‑fa­txadak dira, mailaketa klasikoak geruzetan azal­du baitira eta irudiak gorde­tzen dituzten etxeak, ar­kitek­turako atariak antzo, diseinaturik dauden il­daskaz­ko zutabeen, erdi-puntuko ar­kuen eta batez ere kurbatuak eta triangeluarrak, osoak ala zatiak diren era askotako frontoien bidez.[51] Horrela, horma-hobi zabaletan azal­duko dira eskultura solteak, eliztarraren begirada berenganatu eta berenez biziki adierazgarriak izatea lortuko da.

Bi lantegi. Euskal Herriko erromanismoan zalan­tzarik gabe, bi lantegi izan ziren eragin zutenak; haien jatorria Astorga eta Brivieskako erretauletan ikus daiteke: Lopez Gamiz­koa Burgostarraren lantegia eta Joan An­txieta gipuz­koarrarena, berau izan zelarik, zuzenean ala bere ikasleen bidez, estilo berriaren heda­tzailea Espainia iparral­de osoan.

Pedro Lopez Gamiz­ko mirandarrak Burgosen ikasi zuen, Joan Karran­tza bere koinatuaren lantegian, gerora berriz Diego Guillen eskulturagilearekin. Brivieskako Santa Klararen erretaulako bere lanak Gaztelako eskolako maisu ospe­tsuenen oniri­tzia jaso zuela azal­tzen da dokumentuetan, besteak beste, Joan Juni azter­tzaileena. Miranda de Ebron kokatu zuen bere lantegia eta 1561 eta 1584 artean bere agintepean izan zituen ikasle eta ikasi sail bat, hauetatik sona irabazitakoak ba­tzuen ba­tzuk; hauetako ba­tzuekin garran­tzi handiko lanak egin zituelarik, esaterako, aipatu berri dugun Briviescako erretaula eta Estavillokoa.[52]

Mirandako eskulturagile honek Estavilloko San Martinen (1561‑1566) erretaula nagusi honekin Arabako nahiz Euskal Herri osoko erromanismoaren aurrelaria izan zen; honen bidez al­darrika­tzen dituelarik egituretan eta irudietan eskulturako hiz­kera berriaren italiar sustraiak.[53]

Briviescan bere lana zuzen­tzen zuen bitartean, Lopez Gamiz iparral­deko eskual­dean Erromanismoaren eragile nagusia zenarekin harremanetan jarri zen: Joan An­txietarekin, hain zuzen ere.


Joan An­txieta

[aldatu]
Zigorkatzearen erliebea Migel santuaren elizan.

Penin­tsula Iberikoan, Erromanismoko eskulturagilerik handiena Gipuzkoan, Az­peitiko Urrestila auzoan jaio zen, agirietan datarik azal­tzen ez den arren, 1533an ziur asko. Abizen horretako bi eskulturagile, Migel eta Joan izan zirelako iri­tzia behin betirako ezeztaturik geratu da. Gu­txi gorabehera 1533an jaio zela, eskulturagileak berak 1579an 46 urte zituela eginiko aitorpenetik suposa­tzen da.


Trebakun­tza al­dia

[aldatu]

Haren trebakun­tzako urteei buruz­ko dokumenturik ere ez daukagu, eta Italiako lantegietatik An­txieta igaro izana oso ziur­tzat hartu duenik ere falta ez izanagatik, gaur egun bere arte prestaketa Gaztelan eman zelako iritzia zabaldua da, Valladoliden hain zuzen ere; italiar Errenazimentuko maisuen marraz­ki eta grabatuak eskuz esku ibil­tzen ziren zenbait obradoretan.[54]

Dokumentuetan azal­tzen denez, An­txieta Valladoliden bizi izan zen 1564tik 1569a artean, Juan Juniren arte mardula nagusi zen eta An­txietak hartan zen partaide; baina, berez, Gaztelako hiriburu horretan hiritar izana izango zen urte ba­tzuk lehenago, zeren eta Astorgako erretaula (1558‑1560) lanetan Gaspar Becerraren zuzendari­tzapean esku hartu zuela gauza ziurra da, agian baita Simancasko Salbatore parrokiako erretaulan ere.

Era berean, dokumentuen bidez eta iker­keta estilistikoen ondorioz, An­txietaren partaide­tza baiezta daiteke, 1569ra arte amaitu ez zen eta arduradun nagusia Pedro Lopez Gamiz Burgosko eskulturagilea zen Brivieskako Santa Klararen erretaulako (bertara Valladolidik etorriko zenez) lan honetan.[55]


Euskal­dun al­dia

[aldatu]
Azpeitiko kristo saminetan

Az­peitian herritartu zen An­txieta 1570ean eta Ana Agirrerekin ez­kondu. Harrezkero Iruñean ere bizitu zen al­diz­ka, eta Zaragozako Seoko San Migelen kaperako erretaulan ere jardun zuen.[56]

Jakako katedraleko Sarasako kapera urte horietakoa da, “Moisesi eginiko eran­tzunetan Migel Anjelen handiena den” Hirutasunaren tal­de hunkigarriarekin.[57]

Onarpen handiko izena duen maisu izanik jada, hirurogeiko hamar­kadan, al­di berean lan egin zuen gipuz­koar ertilariak bai euskal probin­tzietan, bai Nafarroan eta bai Aragoin.

Gipuz­koan, San Pedroren erdiko irudia besterik gel­ditu ez zaion Asteasuko erretaula (1572) egin zuen.

Zumaiako San Pedro erretaula (1574). Bertan, geroztik eran­tsitako erlaitz gaina izan ezik, bankuan Az­ken Afariari eta Oinak Garbi­tzeari buruz­ko bi panel bikain kontenpla daitez­ke, eta saihe­tsetan migelanjel­dar San Pedroren irudia eta bere bizi­tzako bi gertaera, eta aingeruen artean zeruetara jasotako Madonna bikain baten alboetan, Mariaren Deikunde eta Jaio­tzaren eszenak. Guztiz An­txietarena den mul­tzoa jator hau bereziki estimatua da, Gipuz­koan Az­peitiko maisuaren lanetatik osorik dagoen bakarra izategatik eta erromanismo estiloaren amaierari dagokiona izategatik.[58]

Zumaian lanean ari zen bitartean An­txietak egina izan behar du, egun desagertua den Az­koitiko parrokiako (1575) Ana Idiakez Anderearen kaperarako erretaula; eta baliteke bereak izatea gaur egun Donostian eta Az­peitian aur­ki­tzen diren eskultura ba­tzuk ere.[59]

Gasteiz­ko San Migelen erretaula. Urte horietan bertan Gasteiz­ko San Migelen erretaula nagusiaz (1575) ere ardura­tzen hasia zen, baina bukatu gabe gel­ditu zen eta gerora, 1624 eta 1632 bitartean Gregorio Fer­nandezek egin zuen beste batez ordez­katu zen. San Migel eliza beraren bazterretan orain berriki topatu diren erretaula horretatik salbatuak izan dira zenbait erliebe eder, erretaularen bankurako eginak zirenak, Kristoren Zigor­ketaren eta Aran­tzaz Koroa­tzearen gertaerak adieraziz, Moisesen eta Dabid erregearen irudiak, elizako zaindari San Migelen eskultura bat eta San Pauloren soin erdi bat.[60]

Iruñeko lantegia

[aldatu]
Antxietaren tailan Agoitzen

Gipuz­koan al­diz­ka bizitzen bazen ere, An­txieta 1577an jada iruindarra zen, bere lanerako erdigune izanik, bal­din­tza bikoi­tza bete­tzen zuen, erresumako hiriburu izatea eta go­tzaindegia eduki­tzearena, horrek errazten baitzion go­tzainarekin eta kalonjeekin harreman zuzena eta etenik gabekoa.

Lantegi handi bat eraiki zuen Iruñean eta handik jardun zuen garran­tziz­ko mandatu ba­tzuei eran­tzuten:

- Kasedako erretaula (1577),

- guru­tzil­tzaturiko Kristo miresgarri bat (1579) Iruñeko katedralerako, formalismo manieristaren hunkiberatasun eta edertasuna laburbil­tzen dituena,

- eta gaur egun Nafarroako Museoan mire­tsi daitekeen San Jeronimo;

- beste guru­tze txiki bat

- eta Agustindar Errekoletoen­tzat gorputz erdiko Madonna polit bat;

- Añorbeko' erretaula (Nafarroa), berau dokumentatua ez badago ere, erdiko Birjanarengan eta mul­tzo osoaren gainean dagoen Jasokundearengan, An­txietaren Birjina erromanistak betiko ezaugarria duten edertasun bikaina ongi asko adierazten da, Juan Juni bere maisuarengandik jada ongi urrutiratua den min­tzairaz.

Baskoniatik kanpora irteten da haren sona eta Las Huelgas‑ko monasteriorako (1577) erretaula bat eska­tu zioten, zorionez zenbait eskultura gorde­tzen delarik oraindik.[61]

Lagun­tza eska­tu zioten, halaber, Burgosko katedraleko erretaula handirako (1578), bi estatua bikain bederen eskaini zituelarik: Jasokundea eta Birjinaren koroa­tzea.

Az­ken lanak. Bidaietan eta bere garaikoak ziren lanen (Balterra, Otsagi, El Escorial, Donostia eta Gipuz­koako beste hainbat lekuetan) tasa­tzaile lanetan murgil­durik, bere ardurapean har­tu zituen:

Tafallako eliza, errege magoen gurtza

- Tafallako Santa Mariako erretaula (1581-1583)

- eta zori­txarrez sakabanatua den Agoi­tzeko San Migelena (1584).

Az­ken urteetan egindako beste tratu ba­tzuk Nabarrete, Fuenmayor, Moneo[62], Sotes, Tolosa eta beste lekuetara eraman zuten. Zatiturik ala sakabanaturik diren erretaula hauen aurrean jakitunak zalan­tzan jar­tzen du egile zuzena An­txietaren gubia izan zen ala bere ikasleren batena.

An­txietaren lanak dira egiatan Obanosko San Joan Bataia­tzaileren erretaula, horretatik gordeak ditugularik Haurra duen Birjina zoragarri bat eta San Joan Txiki.

Tafallako Santa Mariako erretaula nagusia, “nafar erromanismoaren lanik garran­tziz­koena”, bankuko eta erlaitz gaineko erliebeak besterik ez zuen egiterik izan.[63] Garai horretan iri­tsi bai­tzi­tzaion herio­tza (1588ko azaroaren 30ean), erretaula amai­tzeko lanak San Pedro bere ikasle Pedro Gonzalezen esku geratu zirelarik.

Bost urte lehenago (1583) Tafallako parrokia bererako tenplete tankerako sagrario mires­garri bat tailatua zuen, bata bestearen gaineko hiru ordenetakoa eta eukaristiako gaiei buruz­ko erliebe finak zituena, ar­kitek­turaren eskulturekiko nahasketa harmonia­tsu batean.

Tafallan eman zuen bere az­ken etapakoa izan behar du Urrikalpenaren Guru­tze famatuak, eskultura honetan badirudi An­txietak al­de batera uzten dituela erromanismoaren gehie­gikeriak eta Kristok az­ken ar­nasa eman zueneko unea adierazten du apoliniar edertasunean eta zutikako jarreran betiereko jainkotasunaren bakea iri­tsi duela eraku­tsiz.[64]

Manierismo erreforma­tzailea

[aldatu]

Edertasun ideala. An­txieta Errenazimentu hel­duko ertilaria dugu batez ere. Italiar ereduek giza soina teknikoki mendera­tzen iraka­tsi eta greziarrek beren jainkotasunak adierazteko lortutako edertasun ideal harekin per­tsonaia sagaratuak hor­ni­tzeko ilusioz­ko desio hura sartu zioten. Añorbeko bere Jasokundea arrazoiez izendatu izan da “jainkosa klasikoa” modura, eta aipamen metaforiko bera ezar diezaiekegu besteak beste, Zumaia, Burgos, Tafalla, eta abarretakoei. Manierismoari aur­ka egiten. Maisu handi honetan hasieratik bukaerara azal­tzen da edertasunaren gur­tza, manierismoaren gutizia itxuragabeen aurrean makurtu nahi ez duen iraupena azal­duz.

Baina, al­di berean eran­tsi beharrez­koa da Espainia iparral­dean An­txieta bada Migel Anjelen ikaslerik sonatuena, bere inspirazioetako eredua ez zela edertasun paganoaz harrapatua izan Migel Anjel gaztea, Buonarroti hel­dua baizik: espiritualtasun mistiko baten idealen eta al­di berean eskulturaren min­tzaera oinarriz­koaren atzetik ibilia, bolumenen adieraz­kortasunean eta kontrajarritako formetan aur­kitu zuelarik.

An­txietari egokitu zi­tzaion Gaztela al­deko lehen erromanisten bihurri­tze epileptikoak lasai­tzea, baliabide plastikoen ahalbide adieraz­korrak aur­ki­tzea ikonoetakoak baino gehiago, eta horrela, beren baitan jainkotasuna duten izakiek berez­koa duten bake eta handitasuna gogora­tzea.

Espiritualitate mistikoa. Ingurune erreformista batean kokatu behar da An­txietaren artea, eta jada eman ez zaion eta ongien egoki­tzen zaion izena eman “manierismo erreformatua”,[65] edo hobeto esanda “manierismo erreforma­tzailea”.

An­txietaren erromanismoa hein batean bederen Gaspar Becerragandik dator, bere Birjina eta emakume santuetan edertasun plastikoarekin batera bizitasun espiritualaren adieraz­pidea bila­tzen duen neurrian behin­tzat; hortik dator bere gizonez­ko irudiei heroi indar­tsuen izaera ematea. Jakako katedraleko Sarasa kaperako al­darean Guru­tzil­tzaturiko Kristori eusten dion Betiereko Aitak, ezinbestean Migel Anjelen Moises oroiteraz­le duelarik, edozein sinestedunengan ahan­tzi ezinez­ko tal­ka egiten du. Beroni buruz hara zer dioen Camon Aznarrek, “sartal­deko artearen barruan Jainkotasunaren adieraz­penik jatorrenetarikoa da agian”.

Mundu mental baten adieraz­pidea. Juan Junik 1577ko bere testamentuan adi­tzera ematen du “no ay otro ninguno del dicho arte de quien se puede fiar la dicha obra (bukatu gabe uztera zihoan Medina de Rioseco‑ko erretaula) si no es el dicho Juan de Anchieta, escultor residente en Vizcaya, que es persona muy perita, hábil y suficiente y de los más esperitos que hay en todo este reyno de Castilla”.[66]

Baina An­txietak bere berea duen estiloa sortu zuen Junirengandik jaso zuen erral­doitasuna, baina keinu eta kanpoko jarreretako hunkiberatasunaren esku ez zuen utzi adieraz­kortasuna. Saiatu zen juniar bihurri­tze bereizgarria eta bere eskuetako espantua al­de batera uzten, masen indar abstrak­tuetan eta bolumenen kontrasteetan buru‑belarri sar­tzeko.

Etorri handikoak dira bere irudiak, baina beren adieraz­kortasunaren indarra ez dator mimikatik; bere per­tsonaietan azal­tzen diren eskor­tzoak sarritan sinesgai­tzak dira ala biz­karra ematen digute (Agoi­tzeko bankuko Apostolu ba­tzuk, Kasedako Az­ken Afarikoak, Tafallako zenbait irudik eta abarrek). Nabaria da per­tsonaiak gehiegiz­ko naturaltasunetik husteko egiten duen ahalegina. Camon Aznarrek dioen bezala, sor­tzen dituen formak “buru premisetatik abiaturikoak” dira. Izan ere, An­txietak gorpu­tzen bikaintasun fisikoetan, neurri gabeko muskuluen ahalmenean, soingainekoen neurriz kanpoko hanpaduretan eta aurpegietako bekoz­ko adierazezinetan, egunoroko benetako munduaren ikuskerarekin zerikusi gu­txi duen mundu mentalean sar­tzen gaitu.

An­txieta adituetan. Buka­tzeko, An­txieta arreta handiz ikertu duten historialariek eman dituzten iri­tzi laburtuak berriro aipa­tzea komeni da.

An­txietari buruz hara zer dioen Az­karatek, “mendearen az­ken heren honetako eskulturagilerik garran­tziz­koena... Migel Anjelen manierismoaren ordez­karietan talenturik handienekoa” da.

Berrikun­tza estilistikoak neurtuz, honako hau baiezta­tzen du Elena Gomez Morenok “klasizismoaren az­kenal­dietan meha­txatutako eskultura dekadenteari gizontasun latz eta benetakoa eransten dio”.

Camon Aznarren­tzat “Migel Anjelen ordez­ko logiko eta talentuz­koa da. Heren­tzian har­tzen ditu bere egitura eta espiritua, eta irudi ilun eta etsiak, maisuak berak ezarri ziz­kien mugak baino hara­tago joanarazten ditu. Migel Anjelengan hu­tsaltasun klasiko hartatik, behe-erliebetako pasadizoz­ko guztia, desagertu egiten da An­txietarengan eta oinarriz­koa, itxuren hiz­kera ozen eta apokaliptikoa besterik ez da bil­tzen”.

An­txietaren lankideak

[aldatu]

An­txietaren bi lankide nagusiak Anbrosio Bengoe­txea eta Pedro Gonzalez San Pedro izan ziren.


Pedro Gonzalez San Pedrokoa

[aldatu]

Nafarra zen, Arabako mugan, Cabredon jaioa. An­txietaren lankiderik gertuenekoa izan zen lan ba­tzuetan, honen lan egiteko modua hain bereganatu zuen, non zaila gerta­tzen den dokumentatu gabeko zenbait lanetan erabaki­tzen maisuaren eskua ala lankidearena noraino iristen den.

An­txieta beraren iriz­pidea jarraituz, hil zenean bukatu gabe gel­ditu zen Tafallako Santa Mariako erretaula buka­tzeko egin zi­tzaion tratua. Gonzalez San Pedroren lan garran­tziz­ko honek sona eman zion eta laster garran­tziz­ko lanetarako beste tratu ba­tzuk egin ziz­kioten. Iruñeko go­tzainak 1598an katedralerako erretaula baten eraikun­tza bul­tzatu zuen, Gonzalez San Pedroren lantegian egiteko emana zena, hain zuzen ere. Gerora hiri bereko San Migel parrokiara eramana zena. Ar­kitek­turaz Errenazimentu klasikoak bere‑berea duen erretauletako hoztasuna du; eta kalitatez­ko eskultura-lan bati egiten dio leku. Bereziki deigarria da Jasokundea eta baita Kristoren Haur­tzaroko erliebeak ere.[67]

Cabredon, bere jaioterrian bertan, 1600ean lantegia ireki zuen ikaslez eta lankidez inguraturik, denen artean Diego Jimenez gailendu zelarik eta honekin batera Arabako Errioxan An­txietaren ikurra garbi azal­tzen den erretaula ba­tzuk egin zituen.

Desagertu ziren bi erretaula. Anbrosio Bengoe­txearekin batera guztiz bikaina izan behar zuen Cascanteko Jasokundeko Parrokiako erretaularako (1593‑1601) tratua egin zuen, baina zori­txarreko sute batean sun­tsitu zen. Gaur egun Santo Kristoren kaperako sarreran ikus daitez­keen San Esteban Harrika­tzea eta gorputz hilaren zurez­ko bi erliebe polikromiarik gabeak aipatu erretaula honetakoak izango ziren.

Calahorrako katedraleko erretaula nagusiaren geroa an­tzekoa izan zen, 1602an Gonzalez San Pedrok hasi zuena, bera hil zenean bukatu gabe gel­ditu baizen (1608); bere suhia zen Joan Baz­kardok bukatu bazuen ere, XVII. mendeko sute batean jausi zen az­kenean. Bere eragina Errioxan. Batez ere, Gonzalez San Pedro nafarraren bidez hedatu zen Errioxan An­txietaren erromanismoa, atzerapen apur batez iri­tsi bazen ere, ordurako Gaztelako (Briviesca eta Miranda) lantegietatik eskual­dera etorria zen errenazimentuko manierismoaren ondoan.[68]

Honen bidez oso nabarmenki uler daiteke Cabredoko eskulturagile handiak egina ez dela esatea Azueloko San Jurgi erretaula, eta espresibismoko arrasto ba­tzuengatik “Errioxako maisu erromanistaren batena” dela pen­tsatu nahiago izatea.[69]


Anbrosio Bengoe­txea

[aldatu]
Aieteko Andre Maria
Anbrosio Bengoetxearen Alkizako Sagrarioa

An­txietaren beste ikasle sonatua, Anbrosio Bengoe­txea Al­kizan (Gipuz­koa) jaio zen, 1552 al­dera; baina bere ohiko bizilekua Asteasun izan zuen, hara ez­kondu baizen. Agirietatik [70] gauza jakina bada ere, Nafarroako eliza ba­tzuetan lan egina zen Bengoe­txearena da, eta gordea izan delako guganaino iri­tsitakoa, Gipuz­koako probin­tzian aur­ki­tzen da.

San Bizenteren erretaula. Bere maisua oraindik bizirik zela, Bengoe­txeak Donostiako erregidoreei hitz eman zien San Bizente parrokiako erretaula egingo zuela. An­txietak esku hartu zuen beronen iker­keta eta tasa­tze-lanetan. Berak, era berean An­txietak egin zuen Asteasuko erretaularen kolorezta­tze eta urrezta­tze lanetan esku hartu zuen.

Donostiako erretaula da (1583‑1596) gorde direnetan Bengoe­txearen erretaularik handiena. Joan Villarreal marraz­ketari eta ikuska­tzaileak tratuan jarritako bal­din­tzetan lana hiru urtetan amaitua izatea eska­tzen zen. Oso zorro­tzak izan ziren 1586ko erretaularen iker­tzaileak eta zenbait irudi eta erretaula-mul­tzoan zuten kokapena al­da­tzera behartu zuten Bengoe­txea, berarekin desadostasunean bai­tziren, bai neurri eta formetan, bai ikonografiaz­ko gaietan eta Trentoko arauarengatik (kontura gaitezen 20 urte igaro zirela ordurako, kon­tzilioa amaitu zenetik), non sagrarioak ez zuen erretaulan egon behar al­dare gainean baizik.

Bengoe­txearen lagun­tzaile modura, Joanes Iriarte arduratu zen frisoko oholen paisaietan –Nekal­diaren, aran­tzaz Koroa­tzearen, Gurutz Bidearen eta Guru­tzil­tza­tzearen– kalitate bikaineko lau gertaerak zizelkatzeaz. Friso honen az­pian eta harroinaren gainean, Az­ken Afaritik hasi eta Pilatoren epaia arteko eszenak dituen bost paneletako banku bat doa.

Bereiz­ketarako dagoen frisoaren gainean al­txa­tzen da erretaula bera, hiru gorputz, zaz­pi kale eta Kalbario polit batez amai­tzen den atikoa dituena.

Gel­ditu zen bezala eta gaur egun arte iri­tsi diren bezala, erdiko kaleko eskulturak eseritako San Bizente, bere martiri­tzako San Sebastian eta Jasokundea dira. Beste etxeetan, berriz, bi zaindari martirien martiri­tzako historiak azal­tzen dira eta baita Kristoren eta Birjinaren bizi­tzako eszenak ere. Kale tarteetako hu­tsuneetan eta kalerik baztertuenetan hamabi Apostoluak agertzen dira. Desberdin­tzen duten ezaugarriak. Estilistikoki, erdiko Jasokundekoaren tal­deetan, batez ere, suma­tzen da An­txietaren Birjinen gertutasuna.

Hala ere, Bengoe­txearen lehenengo erretaula handi horretan, bere maisuarengandik aldentzen zuten zan­tzu ba­tzuk suma­tzen dira: irudiak An­txietarenak baino lirainagoak dira, al­de batera makurtutako buruak contraposto pitin bat hasiz, sarritan irudiak begira­tzen duen norabidea eraku­tsiz gorputzaren gainetik guru­tzaturiko beso bat; beste eskua berriz jasota ala gainjan­tzia edo tunikari hel­duz; beso gihartsuak eraku­tsian uzten dituen jan­tziak; oihaletan oparotasun handia eta tolesdura sakon eta biribil­duak azal­tzen dira janz­kera horietan,[71] eta honek ez du esan nahi tolesdura hau­tsi eta zoko­tsuak gusta­tzen hasi ez zitzaizkionik.

Weiseren iri­tziz, “Bengoe­txearen Apostoluak, gorpuz­keraren dotoretasuna eta oihal finez eginak diruditen janz­kerak uler­tzeko modu trebeagatik ezagut daitez­ke; hor­txe adierazten da Pedro Gonzalezen irudien ondoko aldea”.[72] Orokorrean, manierismotik urrutira­tze apeta­tsu eta trebe moduko bat suma­tzen da, errealismo klasizista joera duena.

Bengoe­txeak 1592an Gazteluko parrokia-elizarako Kristo bat egin zuen, altueran bi metro dituen taila eder eta barea; handik gu­txira Pedro Gonzalez San Pedrorekin tratua egin zuen, esan dugun bezala, zergatik ez dakigula sute batean gal­du zen Cascanteko erretaulan. Berastegiko erretaula (1600‑1602). Donostiako San Bizentekoaren an­tzeko egitura ar­kitek­­toni­koa du eta ia‑ia hangoa bezain galanta da. Zokaloa, bankua eta zerrenda bereizgarria baditu, gainean berriz hiru kale eta lau kale‑tartetako hiru gorputz. Neurriz egindako edergarriak eta atalak klasikoak dira.

San Bizenten bezala, zerrendan Nekal­diko gertaerak daude irudikaturik; bankuan al­diz, Itun Zahar eta Berriko historia eta per­tsonaiak, bakoi­tza berari dagoz­kion ezaugarri ala sinboloak dituela. Lehen gorpu­tzean erdiko kalea San Martin go­tzain zaindariaren lekua da, eta al­de bakoi­tzeko bere saihe­tsetan bi martiriak, Sebastian eta Esteban, eta bazterretako kale-tarteetan San Pedro eta San Joan Bataia­tzaile. Bigarren gorpu­tzean San Loren­tzo da erdigunea eta emakume santuena alboetako tarteak; hirugarren gorpu­tzean jasokundeko Birjina dago erdian eta alboetako erliebeek Kristoren haur­tzaroko gertaerak erakusten dituzte.

Lan honetako kide guztietan joera bat bera suma­tzen da, erromanista estilotik aska­tze al­dekoa, errealitate natural eta berez­koaren nolabaiteko arintasun eta bat‑batekotasun al­deko joera duena.

Tolosako erretaula. Tolosako San Frantzisko elizarako erretaula egiteko tratua egin zuten 1604an. Nagusiek tratu hau zuritu nahiez hara zer dioten “porque el dicho Ambrosio de Bengoechea era de los mejoren que por estas tierras al presente se hallaban”.[73] Hondarribiko erretaula egin behar zela eta, Joanes Iriarterekin tratua egiterakoan, Bengoe­txea lagun har zezala gomenda­tzen zi­tzaion; izan ere, “es ombre de primor para semejantes obras”. Lan hau 1609rako amaiturik egotea erabakia bazegoen ere, 1615era arte ez zen bukatu.

Gaur egun bere estofatua'' eta ongi gordetako polikromia dela eta distira­tzen duen erretaula honek baditu hiru gorputz, bost kale eta ni ni­txoen arteko Kalbarioa. Er­tzetako bi kaleetan badira San Fran­tziskoren bizi­tzari buruz­ko erliebeak, erdiko kalean eta ondo ondoko etxeetan fran­tziskotar santuen irudiak ikus daitez­ke. Badirudi Bengoe­txearen eskuak zaindariaren gaztaroko gertakariak konta­tzen diren lehen gorpu­tzeko erliebe ba­tzuk eta beste santu ba­tzuen estatuak besterik ez zituela tailatu.

Erliebe hauetan, Bengoe­txearen prestutasuna nabaria da, bai aurpegietako adieraz­penei nahiz janz­keren ugaritasunari naturaltasuna emateko, nahiz eta espazio perspek­tiban ondorioak sor­tzeaz arduratu ez.

Santuen estatuen artean, San Antonioren eta estasian dagoen San Fran­tziskorena nabarmen­tzen dira. Arte kalitate nabaria duena da sagrarioa ere, Hilobira­tze Santuaren erdiko adieraz­pidean konposaketa politagatik.

Beste lan ba­tzuk. Hiru mul­tzo handi hauetaz gainera, Bengoe­txeak eman digunetik gera­tzen direnak lan apalagoak edo zatiak dira. Adibidez, Tolosako fran­tziskotarren elizan Petronila Idiakez Andereari eraiki­tzeko baimena eman zi­tzaion kapera bateko erretaula bertan behera erori zen XIX. mendean eta Tolosako Santa Maria parrokiara eramanaz salbatu direnak, Kalbarioko hiru irudiak besterik ez dira: Guru­tzil­tzaturiko Kristo, benetan an­txietar estilokoa, eta al­de bakoi­tzean zutik, Nekeetako Birjina eta San Joan, Al­kizako eskulturagilearen irudi bereizgarri bikainak.

Badirudi desagertu zen erretaula honetakoak direla, halaber, Hilobira­tze Santua batak eta Errukiarena besteak, adierazten zituzten bi erliebeak eta gaur egun parrokia horretan bertan gorde­tzen dira. Bi erliebe hauek harridura sortu zioten Jovellanosi.[74] Sagrarioak. Gipuz­koan herri txiki askotarako egindakoak dira Bengoe­txearen taber­nakulu ba­tzuk, maisutasun berezi batez tailatu ziren irudiak gaur­ko gizonaren­tzat bereziki erakargarriak gerta­tzen dira dituzten neurri txikiengatik eta ikusiak izan daitez­keen gertutasunagatik. Halakoxeak dira:

- bere jaioterrikoa den Al­kizako sagrarioa (gaur egun Elizbarrutiko Museoan jasorik dena);

- eta Her­naniko San Joan Bataia­tzailea parrokiako sagrarioa (1069), gorputz bakarra eta oinplano biribilekoa, Eraistearen erliebe polit bat erakusten duena.

- Bengoe­txeak 1615ean Errenteriako Santa Maria parrokiarako sagrario bat egin zuen, beheal­deko zatia besterik gorde­tzen ez bada ere, atean Az­ken Afariko adieraz­pen eder bat du.

Erretaula txikiak. Bengoe­txea berarenak dira Zarauz­ko parrokian (1612) gorde diren bi erretaula txiki: - lehenengoak diseinuan zorroztasun klasikoa du, mukulu biribileko lau estatua eta Deikundearen erliebe zoragarri bat dituelarik; - bigarrena oraindik ere xumeagoa da, erdiko erliebe baten az­pian familia santua (Santa Ana, Birjina eta Haurra) adierazten duten hiru estatua ditu, kalitate ederrekoak hauek ere.

Ondorioa

[aldatu]

Bengoe­txearen lanen ibilbide motz honen laburpen trinkoan, esan egin behar­ko li­tzateke, Antxietaren erromanismotik hasita, Al­kizako maisua urrutiratu egin zela bai An­txietaren tankeratatik nahiz Lopez Gamizenetik. Ez da ahaztu behar, An­txieta desagertu eta 37 urte beranduago hil­ zela Bengoe­txea.

Espainia iparral­dean artez­ko erromanismoa luzaroan ikasi duen Georg Weise alemaniar historialariak baiezta­tzen duenez, Anbrosio Bengoe­txearengan azaltzen da erromanismoaren halakoxe egitura suharren deusezta­tze bat eta XVII. menderako trantsizio bat;

Eta maisuaren berez­ko ezaugarri estilistikoak az­pimarra­tzen diru:

- ertz gehiago dituen formak erabil­tzea,

- tolesduretako biribiltasunen eta izurren modela­tzean zuritasuna desager­tzea,

- buruetan nolabaiteko idealtasuna,

- eta errealismo al­derako joera orokorra.[75]


An­txietaren eskola

[aldatu]

An­txietaren eragina kanpora­tzen duten XVI. mendeko eta XVII. aren hasierako eskulturagileak asko dira. Hain izan zen handia eragin hau, non Camon Aznarren iri­tziz “al­di guztietako espainiar maisurik handiena izan zela ziurta daiteke, artean aztar­na gehien utzi zituena... Mendearen az­ken horretako eta hurrengo ia guztian Nafarroako arte guztia An­txietaren formalismoarekin kateaturik zegoen. Eta ia beti halakoa izanik maisutasuna eta leialtasuna, dokumentuetako frogarik ezean An­txietari atxiki­tzera jo­tzen dugu bere ikasle ala imita­tzaileenak diren lanak”.

Nahiz eta historia honetan eta erromanismoaren ataletan Baskoniako mugetan geratu nahiko genukeen, logikak Errioxako eskulturagile erromanistak ahanztea erago­tzi egiten digu, hauetako ba­tzuk ongi jarduten bazekitenaren lekukoak utzi bai­tzituzten Nafarroako elizetan. Beste al­de batetik, logika horren ondoan, metodologia zuzen bati zor zaion leialtasunak lehenengo tokian oroi­tzera behar­tzen gaitu, Joan An­txietaren garaikideak baitira izan ere, hauetatik garran­tziz­koenak.


Errioxako erromanistak

[aldatu]

Pedro Arbulo Marguvetekoa. Berauen artean ospe­tsuena izan zen 1565ean Oz­kabartekoa zena eta gerora Briones hirikoa (Logroño) eta 1608an han hil zena. Arte kontutan bere nagusitasuna tasa­tzaile gisa esku har­tzeetan nabarmendu zen; An­txietaren iri­tzi berekoa ez izanik, bere erabaki ba­tzuetan; bere ertilari kategoria Cean Bermudezen iri­tziarekin gomenda­tzen da, zeren eta honek “Alfonso Berrugueteran ikaslerik trebeena” modura izenda­tzen baitu.[76]

Gaztaroko lan dela esan daiteke Brionesko Santa Maria parrokiako Guztiz Garbiaren erretaula, 1564 al­deko data ematen zaiona, Birjinaren bizi­tzako erliebeak eta erromanista estilo garbiko zaindariaren irudi ederra dituena.

Fer­nandez de Vallejorekin batera bere lanik handiena San Asentsioko (Logroño) erretaula nagusia izan zen (1570) sute batean desagertua.

Desoioko (Nafarroa) erretaula bezala, bere al­dirik gorenekotzat hartu daitekeena, 1571n Arbulok tratua egindakoa. Lan honetako lau erliebek (Deikundea, Egiptoko Ihesa, Ge­tsemani eta Guru­tzetik Eraistea) eta irudi ba­tzuk bizirik irauten dute, eskulturagilearen balioa neur­tzeko adinako aurriak, lehen mailan, maisu honetan oso berez­koa den lerromakur jarreran dagoen apostoluarekin Bara­tzeko Otoi­tzean oso bereziki adierazten denez eta Eraistearena, bere ezaugarri zuen maskor‑itxu­rako erliebea eskainiz.[77]

Juan Fer­nandez de Vallejo. Fer­nandez de Vallejo errioxarrak An­txietaren aurretik Baskonian erromanismoa sartu izanaren merezimendua du, Lan­tziegoko bere erretaula Gipuz­koarra bere herrira itzuli aurretikakoa (1567‑1570) baita, hain zuzen. Erretaula miragarri honek (lehenago Weise eta Camonek, Arbulo Marguvete‑rena zela zioten) baditu zokaloa, hiru kaletako hiru solairu, telamonak edo atlanteak dituelarik bankuetan eta medizien hilobi modura, frontoien gainetan era­tzanik dauden haurrak.

Fer­nandez Vallejoren estiloa, Pedro Arbuloren oso an­tzekoa da, halakoxea: “oso nahasian dauden erliebe eta eskultura mul­tzoak dira eta Migel Anjelen ar­kitek­tura batean benetako espazioarekiko larritasun bat adierazten dute”.[78] Egundoko mul­tzo honen erdigunean dagoen Jasokundeko irudi itzel honetan ere Sansovino eta Migel Anjelen oihar­tzunak suma­tzen dira eta nahiezean ere An­txietaren Birjina indar­tsuak gogorarazten diz­kigu.

Vallejorena da Lezako San Martinen erretaula ere, gaur egun Berganzon San Migelen izenpean ikus daitekeena.[79]


Erromanismoa Gipuz­koan

[aldatu]

Jeronimo Larrea eta Goizueta. An­txietaren ikasleen artean izendatu behar den hau, beharbada Jakan jaiotakoa izango zen (c. 1562-1616), baina Gipuz­koako emakume batekin ez­kondu zenetik aurrera probin­tzia honetan kokatu zen.[80] Honako hau, historialarien al­detik, 1945ean bere testamentua azal­du zen arte ia ezagutu ez eta estima­tzen ez zen ertilaria zen. Hala ere, eskulturagile estimagarria izan zen eta sona handi samarrekoa gainera, lan askoren iker­ketak eta tasa­tzeak egitera dei­tzen bai­tzuten. Ugariak izango ziren bere lanak, baina ez da asko salbatuta gure arteraino iri­tsi dena.

Ezagunena 1595etik hasita ein zen Oiar­tzungo Ospitaleko erretaula da. Estilo klasikoa duen erretaula da, garai hari zegokion soiltasuna berekin duena.

Bankua, bi gorputz eta beren baitan sei estatua dituzten hiru kale ni­txodun ditu, baita Kalbarioaren­tzat atikoa ere alboetan bi irudirekin: San Migel Goiaingerua eta San Joan Bataia­tzailea. Bi solairuak bereizten dituzten zerrendetan Kristoren Lurpera­tzeari eta Piztuerari dagoz­kien erliebeak daude. Bere erdiko kalean, mukuluetan San Joan Bataia­tzaile zaindaria eta Haurra duen Birjina daude irudikaturik; besteak santuen estatuak dira.

Egilea Larrea dela froga­tzen duen dokumenturik ez bada ere, ia ziurtasun osoz berea dela uste da San Sebastianen estatua, Larreak bere testamentuan aipamenak egiten dituen Az­peitiko “Kristo Nahigabetua”‑rekin duen estiloaren koheren­tzia dela-eta.[81] Arrazoi beragatik esan daiteke Pasai Donibaneko Bareal­diko Kristo ere berea dela, garbitasun oihala Az­peitiko Kristoren berdina baita.

Erretaulako beste irudi ba­tzuk Larreak egin zituela ere azal­tzen da, adibidez;

- Donostiako Santa Mariaren kofradia baterako,

- eta An­tzuolan Uzarragako San Joanerako; baina ez da erabat ziurra, aipatu erretaula horietatik gorde dena benetan berea denik.

Ezaugarriak. Biluziak trata­tzeko moduagatik ezagu­tzen da Larrea, gihar eta zainak nabarmenak ditu, baina biguntasun eta leuntasunez, Joan An­txieta oso gertutik jarrai­tzen duelarik. Baina oso urruti dago az­peitiar maisuaren indar itzel eta edertasun plastikotik.

Joanes Iriarte. Al­tsasun (Nafarroa) jaioa bada ere, Joanes Iriarte gipuz­koartzat (1595) hartu behar­ko li­tzateke, ia bere bizi­tza osoan Donostiakoa izan bai­tzen.

Bere lanik garran­tziz­koenak:

- Donostiako San Bizenteko erretaula, Bengoe­txearekin batera egindako lana, ikusi dugun bezala.

- Hondarribiko parrokiako (1590) an­tzinako erretaula,

- eta ezer ere gorde ez den Oiar­tzungo parrokiako Santa Katalinarena (1594).

Iriarteri buruz hara zer esaten zen “dicho maestro es hombre perito en el arte de la imagineria y de escultor y esta reputado, por haber hecho otros retablos semejantes” parrokiako erretaula nagusiaren diseinua zela eta. Bukatu gabe hil zen ertilari hau eta beste esku ba­tzuk aritu behar izan zuten (Martin eta Esteban Ostizatarrenak, batez ere) bukatuko bazen urrezta­tze eta estofatu lanetan. Erai­tsi eta askatu egin zen eta bere ordez beste bat jarri XVIII. mendean. Iriarteren “erretaula aberats” hartako lanetatik, sakristian gorde­tzen dira Kristo eta Birjinaren bizi­tzako erliebe eder ba­tzuk, erromanismo arrasto garbikoak.

Beste Jarrai­tzaile ba­tzuk. Hemen laburbil­tzen ditugun gipuz­koar maisu gu­txi hauen lanen inguruan, profesionalen beste lan ugari ematen da, guztiz arte ikuspuntutik begiratuta, gogora di­tzagun Mª Asunción Arrazolak bere dokumentu ugariko azter­lanetan egiten duen bezala, estimazio berezia merezi duten lanak:

- Joan Basayazenak;

- Domingo Garoarenak;

- Pedro Goikoe­txearenak diren ia guztiak, beste ba­tzuk, Al­tzo, Ibarra, El­dua eta Irurakoak ez dute maisutasun berezirik eskaintzen; - az­kenik, beste ba­tzuen agirietako berriak baditugu, baina erromanismo garbiko arrastorik ez izateaz gainera, kalitatezko baliorik ezak berak eragin zuen sakabana­tze eta disiecta membra mailan geratzea.


Erromanismoa Araban

[aldatu]

An­txieta Araban azal­du izanak eraginik izango zuen erromanismoko kanonak har­tzeko eta erabil­tzeko unean Probin­tziako elizgizon, nagusi eta ertilarien artean.

Lope Larrea eta Erzilla (c. 1540‑1623) da Arabako erromanismoaren talenturik aipagarriena. Agurainen jaioa zen eta hiri horretatik garatu zuen batez ere bere arte jarduera Nafarroan, Gipuz­koan eta Araban. Ertilari honi, luzez bizi izanak (83 urte zituela hil zen) etengabeko lan egiteko aukera eman zion, Lehen Errenazimentuko espresibismotik hasi eta Barrokora bitartekoa den arrazoiz­ko garapena suma­tzen zaiolarik.[82] Pierres Picartekin hasi zuen bere trebakun­tza eta inola ere honek, Nafarroako artelanetako ibileretan lagun izango zuen, eta bere alabarekin ez­kondu zen az­kenean.

Larreak, 1572 al­dera, Agurainen lantegia ireki zuenean bertako kide egin zuen Picart bere aitaginarreba, baita al­di baterako Lizarrako San Joanen erretaulako eskulturagile bikaina izan zen Juan de Beauves fraidea ere, ofizial mordo batekin batera. Horrela, eskual­de hartako tradizioko espresibista hoberenetakoa bar­neratu eta eguneratu zuen Erromanismoko hats berri bat emanez. Lope Larrea ez da, beraz erromanista garbi bat, beregan bai baitaude Picarten adieraz­pen-zan­tzu ba­tzuk eta baita Erromanismoko neurrigabetasun erakarleetatik aska­tzen duen formei eusteko modu bat ere.

Agirietan azal­tzen den lehenengo bere lana Ulibarri Aranako (Araba) erretaula nagusia da, (c.1572‑1575), oraindik ere Picarten irakaspena erakusten duelarik. Hemen azal­tzen dira Birjinaren Bizi­tzako eta Kristoren Nekal­diko al­diak eta baita San Joan Bataia­tzailea zaindariaren bizi­tza eta martiri­tzakoak ere.

Urte hauetan zehar, Lope Larreak Irañetako (Nafarroa) erretaularako tratua egin zuen (1574), Picarten egiteko modua azal­tzen delarik eta, kasu honetan gainera, bere partaide­tza dokumentaturik.

Bestal­de, kontutan izan behar da, garai­tsu honetan, Gasteiz­ko erretaularako tratua sinatu zuela An­txietarekin batera. Maisu gipuz­koarraren lagun­tzagatik izan behar­ko zuen, arabar katedraleko traza eta lanen hasierako garai honetan, maisuaren lanik gorenena den Aguraingo Santa Mariako erretaula nagusian jada lora­tzen den erromanismo al­derako garapen argiaren arrazoia.

Aguraingo Santa Mariako erretaula nagusian, maisuaren lan goren honetan nabarmen­tzen da garapen hau.

Diseinua eta gauza­tzea Larrearenak dira, 1584an eginiko tratuaren arabera, bankua, hiru gorputz eta atikoz osaturiko tramankulu izugarria eraiki zituen. Lan honen eraikun­tza gorabehera askorekin egin zen, Larrearen bizial­dian en chantier moduan, eta bere herio­tza ondorenean ezin bukatu izan zen 1638ra arte, urte honetan hartu zuelarik kolore aniztasuna. Nolanahi ere, bankuko ongi trazaturiko eseritako irudietan dauden Ebanjelarien erliebeak aski lirateke Larrea eskulturagile handitzat har­tzeko. Merezimendu horiei eran­tsi behar zaiz­kie Deikundearen (Uso jainkotiarraren eta zeruko mezulariaren aurrean Maria eskor­tzo ezin ederragoan belaunikaturik) eta Ikustal­diaren eszena zoragarriak (zeinetan, era berean Elixabete bera den jada Jainkoaren Ama denaren aurrean belaunika­tzen dena), bi erliebeak dira garai hartako Italiako arterik hoberenarekin lehia zezaketenak eta iparral­deko Erromanismorik hautatuenen artean kokatzekoak.

Biloriako erretaula. Eskulturagileak XVII. mendea hasia zelarik jada hasia zuen, Migel Anjelen Moises isla­tzen duen San Andres zaindariaren Biloriako erretaula (Nafarroan). [83]

Emai­tza ugari. Pierres Picartekin ikasia zen eta une horretan harremanetan zegoen lanbide honetan trebatuenak zirenekin, hala nola, Joan de Beauves edo Joan An­txieta berarekin ere eta, esan bezala, bere bizi­tzaren luzeak Larreari estilistikoki Barroko al­dera gara­tzen lagun­tzeaz gainera, estatua eta erretaula oparo uzteko bidea eman zion.

Bikuñako parrokian, Rodrigo Saez Bikuñakoaren hilobi‑eskulturan ere aritu zen, defuntu otoiz­lariaren alabastrozko irudian, hain zuzen.

Erretaula-diseinuak. Hauek buru­tzeko bi eratako diseinuen al­de erabaki zuen: handienerako zor­tzial­dekoa eta zuzena alboetarako, bere irudietan, berriz, egituren akabera on bat erakusten du eta gainerako eskulturagile erromanistetan suma­tzen ez den nolabaiteko idealismoa.

Aipa daitez­keen lanak dira:

- 1 Bikuñako San Pedroren kapera bateko erretaula, 598an tratua eginikoa

- eta Narbaxako elizaren erdian dagoen erretaularen bankua eta lehen gorpu­tza (1596‑1616).

Esteban Belasko. Gasteiz al­deko gunean estilo berriaren eragile­tzat har daitekeen Esteban Belaskorengan eragin handikoa izango zen An­txietaren itzala. Mota askotako lanbideei hel­tzeko jarrera bereizgarri zuen familia batekoa zen, erretaulak nahiz hilobietako monumentuak edo armarriak ere egiten baitzituen. Gasteiz­ko San Migelen erretaularen diseinua egin zuen 1575ean An­txietarekin, baina hiru urte beranduago az­peitiar ertilariari eskual­datu ziz­kion bere mandatua eta eskubideak.

Arriagako San Bizenteren erretaula nagusia (c.1575) nabarmen­tzen da, berak esku hartu zueneko lan ugarien artean. Hemen, nekez­ko erliebeetan An­txietaren arrastoak nabarian daude: per­tsonaia ba­tzuetan bekoz­ko lehorrak, ilaje nahastuak, sufrimen keinuen arin­tzeak, eta abar; baina az­peitiar maisuagandik aldentzen dute giza kanon mo­tzagoak nahiago izateak eta klasizismo nabarmenagoak.

Esteban Belaskoren estiloa igar­tzen da, 1573an tratua eginda eraiki zuen Gazteluko erretaulako banku al­dean ere. Ale hauek XVII. mendeko erretaula baten oinarritarako balio dute eta bertan penin­tsulako Erromanismotik baliatu izandako zenbait gai aur­ki­tzea ere litekeena da: landare gaiez eginiko apainketak, geometriaz­ko katea­tzeak, eta Julio II.aren hilobiko jopuen estiloko telamoi edo atlanteak ala Sixtina Kaperan margoturiko ignudi‑eta­koak.

Etxabarriko erretaularen zati bat ere Belaskorena dela esaten da; are zeha­tzago, bere eskuz eginak dirudite bankuan tailaturik dauden Bara­tzeko Otoi­tza eta Ikuz­ketako erliebeak, eta banku bereko kale-tarteetan kokaturiko emakume eta gizaseme santuen irudi handi eta dotoreak.

Bereak direla onartzen da, halaber, Araba al­deko eliza ba­tzuetako sagrarioak ere.

Joan Araotz. Ez li­tzateke lekuz kanpokoa izango hemen Gasteizekin el­karturik dagoen Joan Araotz ertilaria gogora ekar­tzea, aurreko orrial­deetan bere aita Andres Arao­tzi lagun­tzen Eibar­ko erretaulan ikusi genuena, alegia. Aitaren lerro ba­tzuk bazterrera utzi zituen, An­txietaren hiz­kera itzelak liluratuta beharbada.

Joan Arao­tzek Orbisoko San Andresen erretaula nagusia utzi digu oinordeko, gaur egun XVIII.go rococo antolaketa batean izendaturik datorrena. Horretaz, Mª Asunción Arrazolak idazten duen bezala, agian pen­tsa daiteke Andres Arao­tzen lana Berrugueteren lanaren argitan hobeto uler daitekeen bezala, era berean bere seme Joanenak An­txietarena ekar­tzen duela gogora.[84]

Beste eskulturagile ba­tzuk. Maila apalagoko beste eskulturagile ba­tzuk ere hemen aipa­tzea mereziko luke, hala nola: - Ozanan (1579‑1585) eta Añastron (1584-1593) gorde diren erretaulen egilea den Diego Mar­kina.

- Joan Martinez Periztegi, 1595 inguruan Agiluko San Pedroren eta Urarteko Jasokundearen erretaulen egilea.

- Andres Gar­tzia Urigoitia, mendearen az­ken urte horien inguruan jardunean ari zen, arte herrikoiaren oso gertuko estiloa zuen eta jatorriz Biz­kaitarra (Otxandio) bazen ere, Araba al­deko elizetan lan egin zuen. Berari zor zaiz­kio, besteak beste, Marietako sagrarioa (1593), Buruagako erretaula nagusia eta San Lukasen busto bat, eta Gasteiz­ko San Pedro elizan kokaturik zegoen eskribau-gremio baten­tzako burutu zuen erretaula baten hondarra (c.1586).

- Araban lan eginak dira Mirandako lantegiko hainbat ertilari, Briviescako Santa Klararen heren­tzia bizirik duteneko ertilariak, berauek.

- Naiarako lantegikoak eta bertan sustraiak bota zituzten Kantabria al­deko Juan Alvarado eta Juan Gomez de Barcena egileena azal­tzen da Billako San Andresen erretaula nagusiaren (1587‑1594) ale hau.


Erromanismoa Biz­kaian

[aldatu]

Martin Ruiz Zubiate. Al­di honetako egilerik sonatuena da, Arra­tzun (Biz­kaia) jaio bazen ere, Burgosen nahiz Briviescan bizitua omen zena eta an­tza denez hor­txe ikasia. Beronek Burgos al­deko arte guneetan izandako harremanak dokumentatuak daude eta gauza jakina da Burgos probin­tziako erretaula onen egilea zen Domingo Amberesen lantegitik hartu zuela lantegiko tresneria, ertilari hau hil zenean. Dokumentuetan erretauletako ar­kitek­to gisan izenda­tzen den Ruiz Zubiate hau eskulturagile ona zen eta Briviescan An­txietarekin aritua zen, Huelgasko monasterioarekin gipuz­koarrak zuen tratua honen ondoan amaitu zuelarik.

Behin Bilbora bizi­tzera etorri zenetik aurrera, Ruiz Zubiatek Durangoko Uribarriko Santa Mariako erretaula nagusia egin zuen, beronen diseinua, ederturiko zutabeak dituelarik, Briviescakoan inspiraturikoa da. Lehen begirada batean, erretaula honen ezaugarria handitasuna da (erlaitz gaina, bankua, hiru solairu, hiru kale eta bi kale-tarte, eta baita Kalbarioa ere amaieran), eta baita bere jatorria Gaztelako manierista eskolako egituran erakusten duen apaingarri arrandi­tsuak izatea gainera. Ertilariari larritasun ekonomikoak pasarazi ziz­kion eraikun­tzak 1578tik 1598ra arte iraun zuen. Ohiko gaien banaketak, Nekal­dikoak bankuan eta Mariarenak goieneko etxeetan direla, erromanista estiloa nabarmendu egiten du irudi eta keinuetan, erdiko ni­txoan aingeruz koroatua den Mariaren irudi arrandi­tsua eraku­tsiz. Zubiateren erromanismoa zuhurra da.

An­txietaren min­tzaera suminetik urruti samar dagoena. Aurrez aipatu ditugun euskal erromanisten indar erakargarria falta zaio.[85]

Martin Basabe. Ruiz Zubiaterekin jardun zuen Aulestikoa Martin Basabe eskulturagileak, gaur egun desagertua den Mungiako San Pedroren erretaularen eraikun­tzan.[86] Basaberenak direla esan daite­ke:

- Maruriko San Loren­tzoren erretaula, 1582an eginiko tratuaren arabera.

- Lekeitioko Nekal­dikoarena gaur egun osagai barrokoez nahasia dena, 1587koa.

- Aulestiko San Joan Bataia­tzailearena (1600),

- eta Zeberioko Olabarrietako San Tomasena 1592. al­dera bukatu zena.

Zeberioko honetan badira bankua, bi gorputz eta hiru kale, mazoneria zorrotz eta erromanista moduari guztizko leialtasunaren barruan, beheko erdiko etxean, Tomas eta Loren­tzo bi Santu zaindarien estatuak eta goienekoan, berriz, Mariaren Jasokunde‑Koroa­tzearena; albokoetan Zigorral­dia eta Aran­tzez Koroa­tzearen gertakariak eta San Loren­tzoren martiri­tza eta, halaber, San Tomasen sinesgaiztasuna, perspek­tiba efek­tuak bar­ne badituztelarik. Bankuko erliebeetan, paisaia moduan konta­tzen dituzten eszenak –Harrapa­tzearen eta Ge­tsemanikoa– kalitate bikainekoak eta erromanista estilo onekoak dira.


* * *


Oraingoz, dokumentuen iker­ketan nozi­tzen dugun eskasiak eta, horren ondorioz, Biz­kaiko erromanista eskulturari dagokionaren bibliografian ez du inola ere froga­tzen al­di horretan eskulturagile erromanista onik ez zenik. Julen Zorrozuak jaso ditu hauetako ba­tzuen izenak: Fran­tzisko Urizar, Joan Arriola, Pedro Goitisolo, Joan Perez Gorrio, eta abar.[87]


Lantegi Erromanistak Nafarroan

[aldatu]

Lehenagotik ere aipatu dugu An­txietari Camon Aznarrek eskain­tzen dion gorespen hi­tzal­dia, “mende honen az­keneko eta hurrengoaren ia osoko nafar arte guztia An­txietaren egituretan kateaturik dago”. Egiaz, hiru nafar lantegi nagusiek az­peitiar maisu handiaren eraginak erakusten dituzte: Iruñeak, Zangoza, Irunberri eta Lizarra auzoan izateak eta arte lankide­tzak el­karturik [88] An­txietarekin zorretan dira.


Iruñeko lantegia

[aldatu]
Aezkoako erretaula

Joan Gazteluzar. Logikoki, garran­tziz­koena da bera, jardunean iraungo duelarik ia XVII. mendearen erdial­dera arte. Joan Gazteluzar mihizta­tzailea edo munta­tzailea izan zen Iruñeko per­tsonaiarik famatuena, nahiz eta honek benetako eskulturagile eta sagrario eta liturgia tresnerietarako urregin­tzan trebeziarik falta ez izan, mihizta­tzaile lanbidean zen ezagutua eta batez ere estimatua. Aez­koako erretaula berak egina da, eskulturgin­tzaz Anbrosio Bengoe­txea arduratu bazen ere.

Gazteluzarrek bere garaiko eskulturagilerik hoberenekin egin zuen lan eta estilo erromanistari leialki jarraitu zi­tzaion; hala, erretaula asko diseinatu eta burutu zituen delako parrokia hauetan: Zolian, Eguesen, Imar­koainen, Elbeten, Larraian, Eneri­tzen, Latasan, Ororbian, Sunbillan, Arrai­tzan eta abar.

Domingo Bidartekoa. Erromanista garaiko beste mihizta­tzaile sonatu bat Domingo Bidarte izan zen, Iruñeko go­tzaina zen Antonio Zapatak bereziki estima­tzen eta lagun­tzen ziona.

Iruñeko katedraleko Errukiaren erretaula txikiaren egilea da, aipatutako ikonografiatik eszena bakarra duena, beraietan Migel Anjelen gisako estereotipa­tzeak azal­tzen direlarik.

Domingo Lusa. Bidartek bere suhi Domingo Lusarekin el­kartuta egin zuen lan, nahikoa talentu duen eskulturagile honek bere eskulturan erromanismo berantiarra gorde zuen, Gregorio Fer­nandezen eraginarekin el­karturik. Honen lanetan ikusten da aurpegi biribil­ak eta janz­kera hanpurusen atzean dauden gorpuz­kera indar­tsuak gogoko zaiz­kiola. Dena dela, Valladolideko jatorria izan dezakeen honetan zenbait angelu­etatik errealismo barrokoa bistara­tzen da jada. Delako ezaugarri horiek hauetan azal­tzen dira:

- Arroniz­ko Santa Maria Madalenaren erretaulako erliebe bi­txietan;

- Ardanaz­ko Santa Katalinarenean (santaren irudia zer­txobait estereotipatua da);

- guru­tzil­tzatutako hainbat Kristorengan,

- Imar­koain eta Ziri­tzan.

Orokorrean, nafar parrokia ba­tzuetarako egin zituen erretauletako tailetan:

- Galar­ko Espar­tzan,

- Muru Artederretan,

- Olatz Nagusian,

- Berriobeitin, (1621‑1629)

- eta Ziri­tzan (1632).[89]

Zangozako lantegia

[aldatu]

Mugatik hain hurbik egoteagatik, lantegi honek auzoan zuen Aragoi erresumatik zetozen mandatuak har­tzen zituen. Zangozako bi ertilarik, Nikolas Berastegi eta bere suhi Joan Berroetak 1587 eta 1594 bitartean Erromanismoko ederrenetarikoa den Huescako katedraleko aul­kiteria bikaina burutu zuten, biz­karral­dean gorputz osoko irudiak dituela; denen artetik San Mikel Goiaingeru biluziaren adieraz­pen eder bat nabarmen­tzen delarik.

Nikolas Berastegi. Dokumenturen batean, “ar­kitek­to” lanbidea izendatzen da. Berastegik lehenago Mirandako Jasokundeko parrokiaren koruko aul­kiterian, Agoi­tzeko San Migelerenean eta gaur egun desagertua den Santiago monasterioarenean (Iruñea) jarduna zuen.

Joan Berroetak. Joan Berroetak bere al­detik, Huescako elizetako erretaulak, San Loren­tzo eta San Pedro Zaharrarenak egin zituen.

Gerora bere jarduera Nafarroan kokatu zuelarik, Zangozako San Salbatoren (1608) hasita.

Joan Etxenagusia mihizta­tzaileak trazaturiko bere erretaula nagusirako lan plastikoa Joan Berroetak burutu zuen, Joan Huiziren lagun­tzarekin. Tafallako Santa Marian inspiraturikoak dira erliebe eta eskulturak.

Lagun­tzaile bera izan zuen San Bizente elizako eskulturak lan­tzeko Urraulbeitin. Zangozara itzuli zen segidan, Joan Burdeosen lagun­tzarekin Karmel komentuko elizaren eskultura ba­tzuetaz ardura­tzera. Lan honen ondoren etorri ziren beste tratu ba­tzuk:

- Tafallan Sor­tzez Garbiaren Ordenako komentuko sagrarioa egin zuen;

- Uxueko erretaula nagusirako harriz­ko hiru irudi (1617);

- eta Galipentzu, Ledea, Irunberri, Zare eta abarretako erretaula nagusietarako zenbait taila eta erliebe.


Irunberriko lantegia

[aldatu]
Girgillanoko erretaula

Irunberriko fokuan gehien nabarmendu ziren ertilariak dira Joan Huizi, Gaspar Ramos eta Joan Hera mihizta­tzailea. Hauek, XVII. mendeko lehen herenekoak diren ar­kitek­tura zuzeneko eta eskultura onargarriak dituzten erretaula-multzo bat egin zuten.

Gaspar Ramosek eskulturak egin zituen eta Joan Herasek mihiz­ta­tu; hauei zor zaiz­kie zenbait erretaula bikain:

- Santakarako Jasokundearen erretaula nagusia,

- Gere­tzeko San Sebastianena, Urraulbeitin,

- Abaurregainako San Martin (1611), egitura oso klasizista duena, mukulu eskultura nabarmenak, horietako ba­tzuk edertasun handikoak –Jasokundea eta San Estebanena– Gaspar Ramosen ezaugarri klasizistarekin.

- Garaioa parrokiakoa,

- Espar­tzakoa benetako maisu lana,

- eta Irunberriko parrokiako bi alboetakoak ere;

- Orotz‑Betelukoa buka­tzeaz ere arduratu zen.

Beste erretaula ba­tzuk ere bereak direla esaten da, besteak beste, Arbonies, eta Armeño parrokietakoak. Gaspar Ramos egile izan zen era berean:

- Orreagako erretaularen egoki­tze lanean, Esako San Esteban elizan burutu zuelarik (1618‑1624);

- Lakun­tzako San Salbatore elizako erretaula korapila­tsuaren (eskultura eta erliebeak) egilea, lan honetan tratua zein datarekin egin zuen gogoan harturik, (1637) bere seme Fran­tzisko Ramos ertilariaren lagun­tza izan zuela uste izatekoa da.[90] Dena dela, erretaula honetan Orotz‑Betelukoan bezala, naturalismo barroko al­derako nolabaiteko gertura­tzea suma daiteke.

Lizarrako lantegia

[aldatu]

Lizarrako lantegia, batez ere, eraginkor azal­du zen denbora luzean –belaunal­diz belaunal­di– datozen familiako lantegietan bil­tzen ziren ertilarien jarduerari esker. Troas eta Inbertotarren familiak gailenduko dira.


Troastarrak
[aldatu]

Fran­tses jatorriko familia batekoak dira Troas‑tarrak (Troyes‑ekoak), beroietatik Pedro, Joan Nagusia, Joan “Gaztea” eta Julian dira Nafarroan ezagunak.

Joan Troas Nagusia mihizta­tzaile-lanetan zen ezaguna.

Bestea, Joan Troas “Gaztea” alegia, bere testamentuan (1600) aitor­tzen zuen Gal­deanoko San Pedro parrokian erretaula nagusia hasia zuela, eta 1570erako eginak zituen jada zaindariaren irudia eta sagrarioa. Larrioneko erretaulan ere esku hartua zen Jasokundeko irudi erromanista zizelkatzen. Berari zor zaiz­kionak dira:

- An­tzingo San Fausto parrokiako eretaula (c.1576),

- Aiegiko sagrarioa

- eta Etaiuko erretaula nagusia ere (c.1600).

Pablo Troas. Lizarrako Troastarren eskulturagilerik gogo­tsuena Pedro izan zen. Beronek lehenbizi egin zituen lanen artean kokatu behar­ dira, beharbada, Alloko parrokiako saihe­tsetakoak, berau buka­tzeko Logroñon bizi ziren lagun­tzaile fran­tsesen esku-hartzea behar­ izan zuen, erretaula horietan plateresko eta espresibista arrasto garbiak utziz.

Honako erretaula hauetan jarduna zela dirudi:

- Iguz­ki­tzakoan (c.1580)

- eta Biloriakoan.

- Sorladako erretaula nagusia berea obratzat hartu da (c.1580), baita Villamayor de Monjardineko beste lan ba­tzuk ere.

- Arbeitzako erretaularen tratua egin zuen 1595ean, gerora Ber­nabe Inbertok bukatu zuena, hain zuzen ere;

- Ira­txeko klaustroan ere partaide izan zen,

- eta San Berebundoren ku­txatilaren egilea ere bera izan daiteke.

Pedro Troas Villatuertako San Migeli eta Santa Katalinari eskainitako alboetako bi erretaulen egilea da (c.1596). Egiaz­koa dela dirudi Troastarren arte lanei dagokionez, ia erabat XVI. mendearen bigarren erdira muga­tzen dela eta mende honen bukaeran amai­tzen.


Inbertotarrak
[aldatu]
Andosillako elizako erretaularen xehetasuna

Inbertotarrekin ez da gauza bera gerta­tzen, zeren eta, katalogoan erromanismotik eskultura barrokorako igaroal­diaren hasiera ikus baitaiteke.

Joan. Familiako lantegiaren sor­tzailea, Troastarren lehenengoa izan zen Joan Inbertok, XVI. mendearen lehen erdiko espresibismoan jan­tzi zenak tailatu zituen Lizarrako San Joanen parrokian eta Abartzuzarakoan erretaulak, erromanista baino platereskoa gehia­go dutenak. Esteno­tzeko erretaulan eta bere semeen lagun­tza izan zuen beste elizetan bistara­tzen da erromanista arrastoren bat.

Pedro. Hiruetatik –Pedro, Joan II.a eta Ber­nabe– lehengoak, Joan An­txietak diseinaturiko Alloko aul­kiterian esku hartu zuen, baina oso gazterik hil zen.

Bere anaiek, Joan eta Ber­nabek, hartu zuten 1590etik familiako lantegiaren emai­tza garran­tziz­koenen ardura.

Familiako beste bat –Tomas Troas– Zamoran porturatu zen eta han (c.1600) San Andres elizan jaso den Haurra duen Birjina tailatu zuen in­txaurrondo-zuran.[91]

Joan II.a. Badu ezaugarri bat Joan Inberto II.aren erromanismoak: zakartasun apur bat; bere erretauletako taila ba­tzuetan, esaterako, Muz­kiko Madalenaren elizan (1596), Urbiolan, Ollobarrenen, Jai­tzen, Villatuertan ikus daitekeenez.

Ber­nabe izan zen bere familiako eskulturagilerik jan­tziena eta garaikoen artean aipamenik gehie­nak berak bereganatu zituen. Fiteroko parrokian beretik gorde denetan Kristo guru­tzil­tzatua maisulan bikaina da: okerturiko gorpu­tzaren edertasun plastikoak eta bere gorputz biluziaren profil eta bolumenen kontraste harmonia­tsuek An­txietaren oroitzapena pizten dute, nahigabe ere. Gauza bera esan daiteke Mendigorriarako tailatu zuen Kristoaz eta berdin Mañeruko Kristoaz ere, Ber­nabek erretaula­txo erromanista bat ere utzi baitzuen.

Ber­nabe Inberto izango zen agian XVII. mendeko lehen urte horietan Nafarroan erretauletako eskultura eta erliebeak egiteko eskulturagilerik bilatuena. Mazonerian traza­tzaile ona zen gainera.

Garisoaingo elizako erretaularen xehetasuna

Mendigorriako erretaula. Mendigorriako erretaula bikainean 1594 eta 1610 artean diseinaturiko bankua, erlaitz gaina, bi solairu, hiru kale eta bi kale tarte, frisoa eta atikoan eder­ki eraku­tsi zuen Ber­nabe Inbertok egiten zekien guztia eta erromanismo estiloarekiko leialtasuna. “Gorputz mota indar­tsuak ugari dira, menperatutako indarra azal­duz. Eseritako San Pedroren irudia, bere bekoz­ko iluna eta ile, bizar eta tolesduren tratamendu plastikoagatik bereiziki nabarmen­tzen da, egitura bigunagoak eta keinurik gabeko emakumez­ko per­tsonaien ikusmol­dearen aurrean. Inberto iaioa zen eszena korapila­tsuen konposaketan”.[92]

Mendigorriako eliza berean, Berpizturiko Kristoren erretaularik askatua izan zenetik salbatu den Kristoren irudia –sakristian dagoena– azal­tzen da, migelanjel­dar ku­tsukoa, ertilari beraren lana den Andosillakoaren antzera; alboetara zabal­dutako beso biluziak, berpiztutako gorpu­tza zati batean mantuz estalia, honen mutur bat aingeruak jasotzen duela eta beste bi guru­tzeari eusten: benetan lan bereizi eta indar­ handikoa da.[93]

Erretaula nagusia eta alboetako bi Andosillan. Tratua egin zuen 1597an erretaula nagusia eta alboetako birengatik. San Sebastiani eskainitako erdikoan ikusten da garbi erromanismoari leial zaion maisuaren eskua: “konposaketa egokia da, barru al­dera sail­katuriko per­tsonaien pilaketak, Erromanismo jatorreko aurpegi bekoz­kodunak dituena, nahiz eta lanketako laztasunak lantegiaren esku-har­tzea suposa­tzen duen”.[94]

Bereak dira:

- Alloko erretaula, 1592.ean tratua egin eta bikain diseinaturikoa, erromanismo bete‑betekoa da.

- Etaiuko San Sebastian elizako erretaula eta taber­nakulua, 1603an ordaindu zitzaizkionak.

Bereak direla esan ohi da:

- Ira­txetik datorren Deikazteluko erretaula,

- Murilloko San Estebanen erretaula (c.1588)

- eta zenbait irudi eder, besteak beste, Desoioko Haurra duen Birjina, solte geratu diren baina, inola ere, askatu eta sakabanatu diren erretauletakoak.

Ber­nabe Inbertok 1622an Eneri­zko parrokiako Madalenaren erretaula nagusia bukaturik zuen jada, erdiko horma-hobian emakume zaindari Santuaren irudi lirain bat zuelarik.

Garisoaingo Jaio­tzaren elizako erretaula nagusia eta alboetako biak izan ziren XVII. mendeko lehen hamar­kadan mandatu garran­tziz­koak. Beste maisulan handi bat da erretaula nagusia. Ikusleak berehalakoan ikusiko ditu ugaritasun harmonia­tsu eta ekin­tzaile jarreretan irudiak maisuki pila­tzen jakitegatik Joan Juni eta An­txietaren arrastoak.

Ber­nabe Inberto 1632an hil zen, bere aitak hasi zuen Etxabarriko erretaula nagusia bukatu berria zuela.

Inbertotarren lantegiaren erreferen­tziak etengabekoak dira, zeha­tzago esanda, Ber­naberen eskuari buruz­koak, XVII. mendearen hasieran egindako lanak hiz­pide direnean, eta beroien dokumentuak falta dira, 40 urte lehenago Joan An­txietaren aipamenekin gertatu zen moduan. Joan III.a Inberto familiako az­ken laguna, lantegiaren sor­tzailearen iloba da, berau ere Joan zeritzona eta XVII. mendeko erromanista tradizioari eu­tsi ziona.

Etxarrentxuloko elizako erretaularen xehetasuna
Etxarrentxuloko elizako erretaularen xehetasuna

Aipatu Joan III.aren leialtasun erromanista honako erretaula hauetan suma­tzen da:

- Amillaoko San Erroman zaindariaren irudi bikain bat tailatu zuen erretaulan,

- eta Etxarren­txuloko elizan (1618);

Baina gerora nolabaiteko naturaltasun barrokoa azal­tzean al­di berri bat al­darrikatu zen:

- Gal­deanoko erretaulan –Joan Troasek bukatu gabe utzi zuen hartan–,

- Ziraukiko bi albokoetan erretauletan (1614)

- eta gehiago oraindik Zubiel­kin (1624), Sesman (1625) eta Villatuertako (1641) erretauletan; kanon luzez­ko irudiak dira, aurpegietako ezaugarri errealistetan eta tolesdura zoko­tsuetan eragina sortu zion gaztelar eskoletan inspiraturiko zaletasuna suma­tzen den, zeren eta agirietan azal­tzen denez 1614an Valladoliden eta 1621ean Segovian lan egina zen.

Laburpena

[aldatu]

Errenazimentua erlijioan, artearen gorakada

[aldatu]

Euskal Herriko arte historialariari deigarri gerta­tzen zaion lehenengo gauza, aurreko ala hurrengo al­dietakoekin al­deratuz gero, garai honetako emai­tzen ugaritasuna da, eskulturena batez ere. Leher­tze artistiko hau (atal honi izenburutzat jarri diogun Urrez­ko aroa zuritu behar zenez gero, zenba­tze neke­tsu baten bitartez nabarmendu nahi izan duguna) hainbat bal­din­tzagatik adierazten da.

1.go. Mendearen lehen hamar­kadetako garapen ekonomikoa da eta historialariek horretarako arrazoiak nahikoa aztertuak dituzte, aur­kitu berriak diren lurral­deetara eman zen emigrazioaren eta Kantauriko portuen jarduera komertzialaren emai­tzatzat kontuan hartuz. 2.a. Bigarren arrazoia ez da arreta berarekin aztertu. Kristau-gizartean –baita Baskonian ere– Europa osoan XV. mendearen az­ken al­dietatik jada ematen ari zen erlijio-erreforma eta erreforma katolikoaren mugimenduak, hain zuzen ere gerora Trentoko (1545‑1563) kon­tzilioak bideratu eta az­ken egoki batera eramango zuen mugimenduak sortu zituen ondorioak dira.

Ez da inolako zalan­tzarik urte horietan erlijioak piz­kundea, fedearen gorakada eta erlijio-jaiera Euskal Herriko kristau herriaren maila guztietan eman zela, erreformarako ar­nasten zen giro espiritual baten eta hurbil­tzen suma­tzen zen estatus ofiziala emango zion Kon­tzilio Ekumeniko baten ondorio gisa. Erlijio artearen eragile haren arrazoi nagusia itxaropen hauxe izango zen ziur asko, herriz herri ku­tsatuta, Herriko elizarik urrutien eta behar­tsuenetara ere iri­tsi zena.


Trentoko Kon­tzilioa eta go­tzain euskal­dunak

[aldatu]

Al­darrikaturiko hainbat erreformei eta, merezimenduak eta kulpak bana­tzeari dagoz­kion izenei buruz ematen zaiz­kion interpretazio desberdinen aurrean, hain beranduko Kon­tzilio uniber­tsal deituriko baten ukaezinez­ko errealitatea da Europan aberastasun direla, Trentoko Kon­tzilioaren emai­tzak ondorengo ehun urteetan, moralaren, kulturaren eta artearen ikuspuntutik. Baina, kon­tzilioaren aurre gertueneko al­diari dagokionez, euskal elizbarrutietako go­tzain goren ba­tzuk eragin eta bul­tzaturikoa zen moralaren erreforma eta erlijio berritu baten nahia ikusten da.

Iruñeko elizbarrutia. Arte eta erlijioz­ko sormen bikaineko urte hauetan Iruñeko elizbarrutia, Nafarroaz gainera Gipuz­koaren zati handi bat ere osa­tzen zuten go­tzaindegiko Pedro Pacheco (1539‑1545), gero kardinala izango zena, Antonio Fonseca (1545‑1550) eta Albaro Moscoso (1550‑1561) hiru go­tzainak ar­tzain ardura­tsuak izan ziren, elizbarrutiko sinodoak deitu, ohituren erreforma eragin, elizgizonen prestakun­tza bul­tzatu eta Jainko Gur­tzaren duintasuna area­go­tzen saiatu ziren.

Pacheco go­tzainaren garaian egina da Iruñeko katedraleko koru bikaina; hurrengo go­tzainal­dian Pasai Donibaneko parrokia eraiki­tzen hasi ziren, Lezokotik askatuta, eta Donostiako elizetara hainbat bisita eginda, Foncheca go­tzainak sortu berria zen Jesusen Lagundiko ikaste­txeak sor­tzen lagundu zuen.[95] Bere al­detik, Moscoso go­tzaina erreforma katolikoaren eragile su­tsua izan zen, Miserikordia ospitaleko estatutua berritu zuen han, haur behar­tsuentzat ikaste­txe bat sortu eta bere erreforma ahalegina Trentoko Kon­tzilioraino eraman zuen. Ba­tzar nagusi horretan Pacheco kardinala ere nabarmendu zen. Berauekin lantegi honetan bertute eta jakindurian itzal handiko hiru nafarrek esku hartu zuten: Bartolome Karran­tza, Pedro Iruroski domingotarra eta tuterar humanista Domingo Gaztelu, Badajozeko go­tzainak.

Calahorrako elizbarrutia. Calahorrako elizbarrutikoa den Euskal Herriaren beste zatiari dagokionez, aurreko besteak bezala Trentoko Kon­tzilioan esku hartu zuen itzal handiko beste ar­tzain bat aur­kituko dugu han. Jaio­tzez gasteiztarra zen Ber­nal Dias de Luco gar­tsua, Loiolako Inazioren laguna zen eta Kon­tzilioaren garaian, bere Herrira[96] bertako hiz­kun­tza hitz egiten zekiten Lagundiko predikari ba­tzuk bidal zi­tzala eskatuz ez zen isil­du, eta apostolu­tzako ardura sobera izan zuen Biz­kaiko parrokiak bisitatu ahal izateko, arrazoirik gabeko eta ohituraz “Calahorrako go­tzaina ez zedila Jaurerrian sartu” esaten zenari jaramonik egin gabe.


Artisau­tza eta arte plastikoak probintzietan eta Nafarroan

[aldatu]

Ez da zalan­tzarik ere, kristau berrikun­tzako mugimendu orokor horrek une hartako kultur eta arte gauzetan ere eragin handia izango zuenik. Erlijioz­ko eta herriminez­ko kar­tsutasunak, XVI. menderen lehen erdian egitekorik behinena gur­tzaren duintasuna eta elizen garbitasuna eta eder­tasuna izanik bere lehenengo adieraz­penetako bat izan zen, zuzenean liturgia zerbi­tzuari, zen­tzu osoan loturiko erlijioz­ko artisau-lanak lortu zituen eskariz eta kalitatez, zilargin­tza eta metalgin­tzako lantegi ugari sortuta, al­di horretan jardundakoen emaitza zen. Platereskoari eskainitako atalean jada gogoratu dugu eta hemen aski zaigu hara bideratzea benetako artisau­tza-tradizioak sortutako emai­tza ugariari eta eu­tsitakoari dagokiona.

Liturgiako zilargin­tzan, hiru dimen­tsio-motatako artisau­tzaren eskakizun suhar honek izango zuela eraginik pen­tsatu behar dugu zen­tzu estetikoaren lorratz orokorrean eta, are zeha­tzago, zerikusirik izango zuela al­di horretan gu­txi-asko plastikak zuen nagusitasunak, euskal probintzietan bederen, beste apainketako eta pinturaz­ko hain jarduera pragmatiko ez zirenen aurrean.

Kontua da eliza berrietako al­dareetan oihal eta panel pintatuak jar­tzeko eskariei eran­tzuteko Nafarroan pintura lantegiak ugaritu egin zirela, baina Kantauriko beste probin­tzietan ia ez zela teknika hori erabili. Eta ez dirudi probin­tzia hauetako espirituak zora­tzen zituztela esateko adinako kopurua ekar­ri zenik ere hasierako ohol flamenkoetatik.

Pinturaren loral­dia Nafarroan. Zein izan daiteke XVI. mende horretan Nafarroako pinturaren loral­di bikain honen arrazoia? Gai honi buruz, duela asko ez dela, zorionez, bertako ikerlariek gainditu dute estetikoki balioz­ko lanik ez zenaren gezurrez­ko uste subkon­tzien­tepean az­ken hamar­kadetan egon zen axolagabekeria. Gaur egun, bal­dintzak baditugu hainbat margolari nafarren lanen balioa aitortu eta estima­tzeko­, hala nola, Joan Bustamante, Joan Bosque, Erramun Oskaritz eta abarrenak, ziur dakigularik ongi jasaten dituztela beste hispaniar probin­tzietako eta europar garaikideen al­deraketak.

Al­diak bereizi eta ezaugarriak bilatu. Ar­kitek­turari eta eskulturari dagokienez, bertako maisuen iker­ketako lanik berrienen zorioneko emai­tzetan mende oso bat bete duen arte sormeneko korronte aberats horren hainbat al­di bereizi eta ezaugarriak bilatu beharra gertatu da. Historialaria, bete beteko Errenazimentua buka­tzera doala dirudien al­diaren eta Barroko al­diaren arteko bereiz­keta garbi bat koka­tzera behar­tzen duen korrontea da, Elizaren eta Kontrarreformako gizartearen hispaniar adieraz­pide jatorraren bila ikerlariaren begiak senez jo­tzen duten korrontea.


Handitasuna eta monumentutasuna. barrokoaren Aurreko ezaugarriak

[aldatu]

Barrokoaren espiritua oraindik jaio ez eta une horretan Espainia iparral­dean arte plastikoaren ezaugarri den handitasunaren jatorri eta arrazoiaren arazoa mahaigaineratu duen ikerlariak kanpotarra izan behar zuen. Georg Weiseren ustez, Berrugete eta Joan Juni, Ordoñez eta Balmasedaren, Giralte eta Diego Siloe­koaren “barroko aurrea” da bere garaian, nolabaiteko apartekotasunez espainiar arte plastikoaren azalpena kokatu duena, estilistika generikoaren esparru barruan monumentuz­ko eta egituretan zorrotz gisa bereiziz, “pinturaz­ko joera subjektibo eta espresionista guztien aurrean erreakzio bezala eman zena eta bere egituraz­ko eta espirituz­ko oinarriak Errenazimentu hel­duarekiko harremanetan aur­kitu zituena, Andrea Sansovino eta Migel Anjelen lanetako osagai klasiko eta heroiko-ide­a­letan, alegia”.

Abangoardia sor­tzaile eta barroko aurre horren barruan kokatu eta balioe­tsi behar dira, hain zuzen ere, Andres Ara­otz, Joan An­txieta eta berauen gertueneko jarrai­tzaileen lanak.

Felipe II.aren garai horretako gizartean, nahiago izan zituen handitasun eta monumentaltasun plastikoa areago­tzearen, irudi solte eta erliebeen egitura eta estiloari dagokionez, bere baitan itxitako gorpuztasun horren eta XVI. mendearen bigarren erdian egitura handi eta dotoreko gustuaren erreakzio indar­tsu hori, eta beharbada, historialariari dagokio euskal nafar herriaren jite estetikoaren barru adostasuna aur­kitu zuen ar­kitek­tura mul­tzoetan kokapen argi eta logikoa areago­tzearen arrazoiak aur­ki­tzea.


Erromanismoaren zen­tzua

[aldatu]

Euskal­dunen ezaugarriak eta pre­sen­tzia. Osotasunez­ko fenomenoaren aldetik, Erromanismoak duela gu­txira arte historialarien arretarik ia aur­kitu ez izana –eta gauza bera esan daiteke tal­de honetako euskal maisu nagusien arte balioari dagokioneaz–, sor­tzaile “erromanistek” artearekiko atsegin eta sentiberatasun moder­noa (XX. mendekoa) ez goraipatu izanarekin lotu behar­ko li­tzateke, ez Grekoaren espresionismoak edo bere ahaidetasuna duen aurreko espainiar Errenazimentuko eskulturako eskolak adinako arreta, behin­tzat. Guztiz­ko soiltasunera eramaniko formalismoa ezaugarri duen mugimendu horretakoak dira gorengo mailako eskulturagile ba­tzuk, eta ar­kitek­turaren alorrean garaikide diren Herreraren an­tzeko sormen lanekin lora­tzen da –Weiseren iri­tziz–zigilu nazional nabarmena eta goren mailako esanahi historikoa duen korrontea.

Mugimendu horretan euskal ertilariak esku hartu zuen arte kontutan garbitasun eta handitasun joerakoa den eskolako lehen mai­­lan kokatuak ziren lanetan, mugimendu horrek Felipe II.aren erregeal­dia ongi aurreratua zen al­dira arte iraun zuelarik, eta, aipatu historialariak esan bezala, “beharrez­koak diren bal­din­tzak Espainiak eman ditu Barroko al­diko erlijiozko artean, distira nazionaleko al­dian esku hartu ahal izateko”.[97]

Artea eta erlijiozko pen­tsaerak. Arte erromanistak –Weisek izendatu zituen moduan– estilo baten estasi espresionista joerak ezabatu ondoren, errege Zuhurra (1556) tronura igo­tzearekin indarrean jarri ziren neurri zorro­tzei eran­tzuten dio, neurri hauek heresiaren aur­ka egitea eta “argituen” gizabanakoaren pentsamolde mis­tikoa sun­tsi­tzea zuten helburu.

Erdi Aroan, hamabost mendeetako tradizio baten kristau heroienganako jaiera, legenda herrikoiak bereganatu eta irudi solte mirarigileetan hezurmamitutako zenbait irudietan kokatu zen; irudi hauek herri bakoi­tzean eta eskual­de bakoi­tzean naturaz gaindikoaren lagun­tzaren beharretan eta larri ziren erromesen herri mugimenduaren muina ziren. Baina, herriaren kultur aurrerapenarekin batera jaiera hau, gehiegiz­ko sentimendu eta fantasiaren loturetatik garbituz joan zen eta formula soil, objektibo eta handi­tsuak bilatu zituen. Berauekin Kon­tzilioaren mentalitateari eran­tzuten zi­tzaiola dirudi.


Ikonografia gehiegi

[aldatu]

Baina, XVI. mendeko “leher­keta ikonografi­koa”, bestal­de, ez da hartu behar, besterik gabe eta lehentasunik handienekoa balitz bezala, Erromatik saihestutako erreformista ikonoklasten gehiegikerien aur­kako erreak­ziotzat, ezta Kon­tzilio ekumeniko batek Kristautasuneko Martiri eta Santuenganako gur­tza eragitea espero balu bezala ere.

Dezentez lehenago, al­dare aurretan ebanjelioetako gertaerak eta santuen “urrez­ko legendak” gogorarazten zituzten predela eta triptiko txikiak, estatua eta erliebeetan, gertaera horiek konta­tzen zituzten egitura erral­doi bihurtuz joan ziren eta, kristau-gur­tzaren fun­tsari galera nabaria eraginez, az­kenik elizetako absideak guztiz estal­tzera iri­tsi ziren.


Eliza kolumnarioak

[aldatu]

Euskal Herriko elizetara eginiko ikustal­dietan Jovellanosi harridura sor­tzen zion handi­tsu eta itzel al­derako atsegin horrek eta gainera Euskal Herriko erretaula izugarri haietako ikonografietan ere nabaria egiten zen hori –Arao­tzena zen Eibar­ko San Andresetik hasi eta Aurizberrira arte Otsagin–, hiru habearte­ta­rako ar­kitek­tu­ra trazuak onar­tzen zireneko atsegin horretan ere, berebiziko lekuneak izango zituzten diseinuak nabarmen­tzen hasi zen: gure eliza kolumnarioak.

Bibliografia

[aldatu]

ANDRES ORDAX, S: La escultura romanista en Álava. (Gasteiz, 1973).
ANDRES ORDAX, S: El escultor Lope de Larrea. (Gasteiz, 1976).
ANDRES ORBAX, S: Actuación del escultor romanista Lope de Larrea en Álava. XXIII CIHA-ko aktak Granada 1077. (Granada, 1973) 211‑213. or.
APRAIZ, E.: El arte en Vitoria en los tiempos de Adriano VI. B.I.S.S., IV. libk. 1960, 151‑191. or.
AROCENA, F.: Ensayo de filiación de Juan de An­txieta. B.R.S.B.A.P., (1952), 123‑124. or.
ARTECHE, L.: Anchieta y no Ancheta. B.R.S.B.A.P. (1949), 275‑276. or.
ARRAZOLA ECHEVERRIA, Mª A.: El renacimiento en Guipúzcoa. 2. argit. (Donostia, 1988), 2 libk.
ARRAZOLA ECHEVERRIA, Mª A.: Escultores del siglo XVI en el País Vasco. E.D., X. libk., 45. sorta, 1972, 25‑36. or.
AZCARATE, J.M.: La influencia miguelanjelesca en la escultura española. Goya (1966). 104‑121. or.
BARRIO LOZA, J.A.: La escultura romanista en la Rioja. (Madril, 1981).
BIURRUN SOTIL, T.: La escultura religiosa y Bellas Artez en Navarra durante la época del Renacimiento (Iruñea, 1935).
CABEZULO ASTRAIN, J.: La obra de Ancheta en Tafalla. P.V. (1941), 277‑287. or.
CAMON AZNAR, J.: El escultor Juan de Anchieta. 2. argt.
CAMON AZNAR, J.: Un crucifijo de Juan de Anchieta. P.V. (1947), 145. or.
CAMON AZNAR, J.: La escultura y la rejería españolas del siglo XVI. S.A.n, XVIII. (Madril, 1947).
CASADO ALCAL­DE, E.: La pintura en Navarra en el último tercio del siglo XVI. (Iruñea, 1976).
CASTAÑER, X.: Imágenes y artistas en el Renacimiento del País Vasco: el caso alavés. Kobie (Arte Ederrak), 5. znb., 1988, 97‑112. or.
CASTRO, J. R.: Pintores navarros del siglo XVI. P.V. 1943.
CASTRO, J. R.: Cuader­nos de Arte Navarro. Escultura (Iruñea, 1949).
DIEZ JAVIZ, C.: Pedro Lopéz de Gámiz, escultor mirandés del siglo XVI. (Miranda de Ebro, 1985).
ECHEVERRIA GOÑI, P.L.: Orígenes y proyección del manierismo romano navarro. Symbolae Ludovico Mi­txelena Septuagenario Oblatae (Gasteiz, 1985), 1371‑1382. or.
ECHEVERIA GOÑI, P. L. eta VELEZ, J. J.: López de Gámiz y Anchieta comparados. Las claves del Romanismo norteño. P.V. 185. znb., iraila‑abendua 1988.
ECHEVERRIA GOÑI, P. L.: Las artes del Renacimiento. Álava en sus manos, IV.ean (Gasteiz) 105‑136. or.
ECHEVERRIA GOÑI, P. L.: Nuevas luces sobre la escultura renacentista en Álava. Francisco de Ayala en Estavillo. V.V.n. Estudios de Arte. Homenaje al profesor Martín Gonzalez (Valladolid, 1995), 32‑326. or.
ECHEVERRIA GOÑI, P. L.: Renacimiento. V.V.n : Vitoria‑Gasteiz en el Arte. (Gasteiz 1997), 310‑377. or.
ECHEVERRIA GOÑI eta GONZALEZ DE ZARATE, J. M.: Vitoria renacentista. (Gasteiz, 1985).
ECHEVERRIA GOÑI, P. L., ORBE SIVATE, A., ROL­DAN MARODAN, J. eta MANZANAL NOGALES, R.: Renacimiento y Humanismo en Navarra. El retablo de Geneville. Nafarroako Gober­nuak, 1991.
ECHEVERRIA GOÑI, P. L. eta beste: Erretaulak. Retablos. 2 libk. Eusko Jaurlari­tza (Gasteiz 2001).
ENCISO VIANA, E.: Guiot de Beaugrant en Elvillar de Álava. B.S.A.A., XXVII. libk., 1961, 103‑121. or.
GARCIA GAINZA, M.C.: Miguel de Espinal y los retablos de Ochagavia. P.V. (1967), 339‑353. or.
GARCIA GAINZA, M. C.: La escultura romanista en Navarra. Discípulos y seguidores de Juan de Anchieta (Iruñea, 1969) (1986 berargt.).
GARCIA GAINZA, M. C.: Navarra entre el Renacimiento y el Barroco. XXIII. CIHA (1973), 290‑293. or.
GARCIA GAINZA, M. C.: Escultura. Historia del Arte Hispánico III (Madril, 1980).
GARCIA GAINZA, M. C.: La obra de Juan de Anchieta en Navarra. El Arte en Navarra‑n. 21. znb. El Diario de Navarrak argit., (Iruñea).
GARCIA GAINZA, M. C.: Algunas novedades sobre Juan de Anchieta en el IV Centenario de su muerte. Goya, 1988, 207. znb. 132‑137. or.
GOÑI GAZTAMBIDE, J.: Historia de los obispos de Pamplona. (11 liburuki) III. eta IV. libk. (Iruñea, 1985).
INSAUSTI, S.: El escultor Juan de Anchieta en Asteasu. B.R.S.B.A.P., XIII.a, (1957), 415‑428. or.
LEKUONA, M.: Esculturas anchetanas en Guipuzcoa. El escultor Hierónimo de Larrea y Goizueta. B.R.S.B.A.P. (1955), 47. or.
LOPEZ DE GUEREÑU, G.: Álava. Solar de Arte y de Fe (Gasteiz, 1962).
MARTIN GONZALEZ, J. J.: Juan de Juni. Vida y obra... (Madril, 1974).
MARTINEZ DE MARIGORTA, A.: Los tripticos de la casa Velasco, de Vitoria. V.V. 1958, 54‑58.or.
MONTEVERDE, J. L.: Esculturas de Ancheta en las Huelgas de Burgos. A.E.A. (1955), 77‑79. or.
PORTELA VICTORIA, M. J.: Catálogo Monumental de la Diocesis de Vitoria. 8 libk. (Gasteiz, 1967‑2001).
PORTILLA VITORIA, M. J.: El retablo mayor de Arriola (Álava, País Vasco) y los escultores Pedro Borges, Andres de Araoz y Felipe de Borgoña. Archivum Artis Lovaniensis (Leuven, 1981), 279‑288. or.
PORTILLA VITORIA, M. M.: El retablo de San Blas de Hueto Abajo, Álava. B.I.S.S., II. libk., 1958, 71‑89. or.
PORTILLA VITORIA, M. M.: El Arte en los templos vitorianos. V.V.n Gasteiz, 800 años. 8. znb. (Gasteiz 1981).
SAENZ PASCUAL, R.: Pasión y Resurección en las pinturas alavesa (siglos IV‑XVI). A. P. M., 12. znb., 1994, 69‑119. or.
SAN VICENTE , A.: La capilla de San Miguel del Patronato de Zaporta en la Seo de Zaragoza. A.E.A. (1963), 99‑119. or.
SANZ GARCIA, J. : El retablo de Santa Clara de Briviesca (Estudio documental). B.M.B. (1934), 114‑121, 140‑147. or. (1935), 170‑181, 225‑230, 266‑269, 319‑323. or. eta (1930) 346‑356. or.
SESMERO Francisco: El arte del Renacimiento en Vizcaya (Bilbo 1954).
TABAR ANITUA, F.: Ante un nuevo hallazgo. Estado de la cuestión sobre el retablo de San Miguel de Vitoria contratado por Anchieta, Velasco y Larrea. KULTURA 4. znb., otsaila. 1992, 9‑17. or.
URANGA GAL­DEANO, J.E.: Retablos navarros del Renacimiento. (Iruñea, 1947).
VELEZ CHAURI, J. J. eta DIEZ JAVIZ, C.: El escultor romanista Esteban de Velasco. Pedro López de Gámiz, escultor mirandés del siglo XVI (1985), 26‑36. or.
VELEZ CHAURI, J. J.: Juan de Ayala el Viejo y el retablo renacentista de Tuyo (Álava). AA.VV. Estudios de Arte. Homenaje al profesor Martín González. (Valladolid, 1995), 457‑462. or.
VELEZ CHAURI, J. J. eta ECHEVERRIA GOÑI, P. L.: Nuevos aportes sobre el Romanismo. El escultor de Orduña Juan de Ulivarri y el retablo de Astulez. L. D. 73. znb., 1996, 116‑124. or.
WEISE, Georg: La plástica del Renacimiento y del Barroco en la España septentrional... (Tübingen d/g). (Hurrengo lanaren laburpena da).
WEISE, Georg: Die Plastik der Renaissance und des Frühbarock in nördlichen Spanien (Aragón, Navarra, die Baskischen Provinzen und die Rioja) (Tübingen, 1959).
WEISE, Georg: La sculpture espagnole du temps de la Renaissance et le problème du Manierisme. L‘Information de l‘histoire de l‘Art. (1964), 104‑117. or.
ZORROZUA, J.: Errenazimenduko Artea Araban. El arte del Renacimiento en Álava (Gasteiz, 1999).


Erreferentziak eta oharrak

[aldatu]
  1. V.V., Introducción a la historia de España. (Madril, 1971), 330. or.
  2. Henry KAMEN, Felipe de España. Siglo Veintiuno Argit. 1997, 340. or.
  3. C.M.N., V, 2, 459. or.
  4. P.L. ECHEVERRIA GOÑI, Voz “ORORBIA” . G.E.N.an, (Iruñea, 1990), 422‑428. or.
  5. Margolana 804 dukat zahar eta zilarrez­ko 9 erreal eta erditan izan zen tasatua. Joan Bustamante berak margolanarekin batera egin zuen eskulturari buruzko tratuaz ez da ezer­txo ere esaten.
  6. F. SANCHEZ CANTON, Las pinturas de Oriz y la guerra de Sajonia. (Iruñea, 1944).
  7. Arma liburuak gorde eta Aitoren seme agiriak luza­tzea zen karguaren egitekoa. Oskariztarren leinuari buruz­ko gehiago, ikusi Mª C. GARCIA GAINZA, Los Oscáriz, una familia de pintores navarros del siglo XVI. P.V.n, 114‑115. znb., 1969, 5‑52. or.; P. NAVASCUES PALACIO, R. Oscáriz, pintor navarro del siglo XVI. P.V.n, 1965, 26. or.; E. CASADO ALCAL­DE, La pintura en Navarra en el último tercio del siglo XVI. (Iruñea, 1976).
  8. Bi erretaula hauen xehetasun handiko deskribapena ikusi Mª C. GARCIA GAINZA, O.c., 19‑22. eta 26‑27. or.
  9. C.M.N., V, 1, 263. or.
  10. C.M.N., I, 255. or.; ikusi, halaber, J.R. CASTRO, Cuader­nos de Arte Navarro. Pintura. (Iruñea, 1949), 37‑59. or.; E. CASADO ALCAL­DE, O.c., 56‑59. or.
  11. C.M.N., I, 51. or. eta 139. or.
  12. Pintura del siglo XVI. A.H.n, XII. libk., 1954, 334‑335. or.
  13. C.M.N., I., 5. or.
  14. M. PORTILLA, Los retablos de Morillas y Subijana de Morillas (Álava). B.I.S.S., 1962, 94‑97. or. eta 81‑85. or.
  15. Erretauloak. Retablos. 2 ale. Eusk. Jaurlari­tza, (Gasteiz, 2001).
  16. V.V., Erretauloak. Retablos. II libk., 544. or.
  17. Horrela azal­tzen da 1562ko dokumentu batean “vecino de Oñate, de presente residente en la villa de Huarte de Val­dearaquil”.
  18. Haietako bat Pedro Fran­tzisko oz­kalaria izan zen; beste ba­tzuk, garai hartan oso estimatua izan zen Frai Joan de Beauves eskulturagilea eta Lope Larrea, Pierres Picarten suhia izan zitez­keen.
  19. Mª A, ARRAZOLA, Escultores del siglo XVI en el País Vasco. E.D.n, XX. libk., 45. alea, 1972, 51. or.
  20. C.M.N., I.ean, 295. or.
  21. Domingo Segurari buruz ikus, CASTRO, O.c. 51. or eta hur.; ikusi, halaber, G.WEISE, Die Plastik der Renaissance..., 84. or.
  22. Mª C. GARCIA GAINZA, La escultura romanista en Navarra. Discípulos y seguidores de Juan de Anchieta. 2. argit. (Iruñea,1986), 505. or.
  23. T. BIURRUN SOTIL, La escultura religiosa y Bellas Artes en Navarra durante la época del Renacimiento. (Iruñea, 1935), 191. or.
  24. M. PORTILLA, El retablo mayor de Arriola y los escultores Pedro de Borges, Andrés de Araoz y Felipe de Borgoña. “Aechivum Artis Lovaniensis”. (Lovaina, 1981), 279‑298. or. Ikusi, halaber, J.A. BARRIO LOZA, Pedro de Borges y el retablo mayor de San Martín de Amoroto (Biz­kaia). L. D.n, 22. libk., 56. znb., 1992, 175‑180. or.
  25. Los Beaugrant. En el contexto de la escultura manierista vasca. (Bilbo, 1984).
  26. 26. La Plástica del Renacimiento... Un resumen. (Tübingen, 1959), 28. or.
  27. Idem, 27. or.
  28. Ar­tzainen eszena da Guiot de Beua­grant‑en eskulturarik ziurrena. J.A. BARRIO LOZA, Los Beaugrant. 92. or., Beaugrantarren eta Araoztarren bi lantegi garran­tzi­tsuetako emai­tza, Bilarreko erretaula oso erabakigarria izan zen eskual­de honetan Manierismoaren sarreran. P. L. ECHEVERRIA GOÑI, Erretauloak. Retablos. II, 607. or.
  29. G. WEISE, Die Plastik..., 69‑75. or.
  30. C.M.N. II.ean, 225. orrial­dearen arabera, Santa Kolomaren irudi honi Lapoblaciongo (Nafarroa) eseritako Birjinaren an­tza nabaria atera zaio.
  31. Erretaula honen zaharberri­tze bikaina egin zela eta bibliografia, ikonografia eta estilistikako iker­keta bat egin eta argitaratu zen, erretaula hau bere historia‑artez­ko testuinguruan estimatu ahal izateko eredugarri eta ezinbesteko irizten dugun eguneratutako dokumentuak berekin zituela: P.L. ECHEVERRIA GOÑI, Asunción de ORBE SIVATTE, Fco. Javier ROL­DAN MARRODAN, Rául MANZANAL NOGALES: Renacimiento y Humanidades en Navarra. El retablo de Genevilla. Nafarroako Gob., (Iruñea, 1991).
  32. J. RUIZ‑NAVARRO PEREZ, Ar­nau de Bruselas, imaginero renacentista, y su obra en el valle medio del Ebro. (Logroño, 1981),16. or.
  33. Eragin honi buruz, ikus Mª A. ARRAZOLA, El Renacimiento en Guipúzcoa. 2. argit. (Donostia,1988), 100. or.
  34. Mª A. ARRAZOLA, O.c., 105. or. Andresen herio­tzaren ondoren bere seme Joanek jarraitu zuen tramankulu handi honetako lanetan, Pedro Arbulo Margubetekoaren lagun­tzarekin, eta Hilario eta Joan Bta. Mendizabal eibartar ertilarien esku-har­tzearekin XVIII. mendera arte ez zen amai­tzerik izan. Ikusi Pedro L. ECHEVERRIA GOÑI, Erretauloak. Retablos. II, 617‑624. or.
  35. Mª A. ARRAZOLA, O.c.,II, 107‑109. or.
  36. G. WEISE, Die Plastik...II, 16. or.; J. CAMON AZNAR, La escultura y la rejería españolas del siglo XVI. S.A. XVIII.ean, 302. or.; Jose Mª AZ­KARATE, Escultura del siglo XVI. A.H. XIII.ean, 301. or.
  37. Harrigarria egiten zaigu Az­karatek beraganako estimu berezirik ez azal­du izana, baita Errenazimentuko euskal eskulturagileengan ezaugarri diren balio formalekiko beti hain er­ne agon ohi den Mª A. Arrazolak anatomiako aka­tsak besterik ez az­pimarra­tzea ere. Berruguete apartaren eskulturetan egongo ez balitz bezala!
  38. Mª A. Arrazolaren arabera, O.c., 131. or.
  39. Itxuraz egilea dirudienari buruz G. Weise (Die Plastik..., 55‑56. or.) Sesmeroren iri­tziari lo­tzen zaio: El arte del Renacimiento en Vizcaya. 75. or
  40. P. L. ECHEVERRIA GOÑI eta J. J. VELEZ CHAURRI, Un retablo mixto del primer renacimiento. Martín de Oñate y los Ayala en Domaiquia. Sancho el Sabio, 6. urtea, 2, 6. znb. 291‑316. or.
  41. P. L. ECHEVERRIA GOÑI eta beste, Erretauloak. Retablos. II, 636‑642. or.; Idem. eta J. J. VELEZ CHAURRI, Joan de Ayala y Jeronimo Nogueras: Adan y Eva. Mirari‑n. Un pueblo al encuentro del arte. Erakusketaren katalogoa (Gasteiz, 1989) 1‑1, 1990eko urtarrila, 252‑255. or.
  42. P. L. ECHEVERRIA GOÑI, Erretauloak. Retablos. I, 195. or.
  43. J. ZORROZUA, Errenazimentuko Artea Araban. Arabako Foru Aldundia, (Gasteiz, 1999), 58. or.
  44. Ikusi eere lagun­tzaileen nomina P. L. CHEVERRIA GOÑI eta R. FER­NANDEZ GARCIA‑rengan: Precisiones... P.V. 44, 169‑170. znb., 1983, 30. or.
  45. Mª C. GARCIA GAINZA, Migel de Espinal. P.V.n, (Iruñea, 1985), 145‑160. or.
  46. Garzia Gain­tzaren iri­tziz, “Fray Juan de Beauves‑en eskua egon daiteke atzean, zenbait eszenatan Lizarrako San Joanen erretaulakoekin duen an­tzagatik”. C.M.N., IV, 2, 323. or.
  47. A. HAUSER, El Manierismo. (Madril, 1965), 40. or.
  48. S. ANDRES ORDAX, La escuela romanista en Álava (Gasteiz, 1963).
  49. Georg Weise‑ren itzul­tzaileek “malerisch” izena literal­ki itzul­tzen duten pik­torikoa esanaz, H. Wölfflin‑en­gan ere honako hau adierazi nahi du: teknika plastikoetan suma­tzen den eta berez margoen beharrik ez duen argi-ilunen kontrasteen bizitasun hori.
  50. P. L. ECHEVERRIA GOÑI, López de Gámiz y Anchieta comparados... P.V.n, 105. znb., 1988, 511. or.
  51. J. ZORROZUA, O.c., 60. or.
  52. López Gámizi buruz ikusi S. ANDRES ORDAX, El escultor Pedro López de Gámiz. “GOYA” 129.ean, (1975), 156‑167. or.; G. DIEZ JAVIZ, Pedro López de Gámiz, escultor mirandés del siglo XVI. (Miranda de Ebro, 1985); A. BARRON GARCIA, B. IBARGUCHI eta P. RUIZ DE LA CUESTA, El escultor mirandés Pedro López de Gámiz. (Burgos, 1988).
  53. P. L. ECHEVERRIA GOÑI, Erretauloak. Retablos. II, 666‑672. or.
  54. Bere osotasunean An­txietari buruz, ik.: J. CAMON AZNAR: El escultor Juan de Anchieta (Iruñea, 1943); 2. argit. 199.or.; Mª C. GARCIA GAINZA, La escultura renacentista en Navarra. Discípulos y seguidoren de Juan de Anchieta (Iruñea, 1969); Idem: La obra de Juan de Anchieta en Navarra. “El Arte en Navarra”‑n, 21.znb. Diario de Navarrak Argit. (Iruñea, 1994); Mª A. ARRAZOLA, El Renacimiento en Guipuzcoa. 2. argit. (Donostia,1980); G. WEISE, La plástica. Un resumen. 56‑59. or.; P. L. ECHEVERRIA eta J. J. VELEZ, López de Gámiz y Anchieta comparados. Las claves del romanismo norteño. P. V., 189. znb., 1988, 437‑534. or.; Joan PLAZAOLA, Los Anchieta. Mensajero Argit., (Bilbo,1997).
  55. P. Lopez Gamizekin harreman hau ez zen bakarra izan, zeren eta garai horretan An­txieta, besteak beste, Valladolideko Jordan, Inozen­tzio, Berruguete eta oso bereziki Joan Juni eskulturagile nagusiekin harremanetan zegoen. M. C. GARCIA GAINZA, La escultura en el último tercio del siglo XVI. 146. or.
  56. A. SAN VICENTE, La capilla de San Miguel del Patronato Saporta en Seo de Zaragoza. A.E.A.n, 1963, 99. or.
  57. J. CAMON AZNAR, O.c., 50. or.
  58. P. L. ECHEVERRIA GOÑI, Erretauloak. Retablos. II, 679‑685. or.
  59. Az­peitiko zutabeko Kristoari buruz ikusi Mª C. GARCIA GAINZA, Algunas novedades sobre Juan de Anchieta. GOYAn, 1988, 207. znb., 137. or.
  60. F. TABAR, Del retablo de San Miguel de Vitoria: Una escultura inédita de Juan de Anchieta. A.E.A.n, 1974, 328. or.; Idem: Ante un nuevo hallazgo. Estado de la cuestión sobre el retablo de San Miguel de Vitoria, contratado por Anchieta, Velasco y Larrea. KULTURA, 4. znb., 1992, 9‑17. or.
  61. L. MONTEVERDE, Esculturas de An­txieta en las Huelgas de Burgos. A.E.A.n, 1955, 77. or.
  62. S. ANDRES ORDAX, El retablo de An­txieta en Moneo (Burgos). B.S.A.A.n, (Valladolid, 1977), 437. or.
  63. Garcia gainzaren iri­tziz, “Tafallako erretaulako Berpiztuaren irudiak Santa Maria sopra Minerva‑koa (Erroma) eredutzat har­tzen du”. Navarra ante el Renacimiento y el Barroko. C.I.H.A. XXIII.ean eginiko hi­tzal­dia (Granadan, 1973) 290. or eta hur.; ikusi, halaber, J. CABEZUDO ASTRAIN, La obra de An­txieta en Tafalla. P. V.n, 1947, 772. or.
  64. Ikusi Tafallako guru­tze Iruñekoarekin al­dera­tzearen azter­keta egoki bat, Mª C. Garcia Gainzaren, Algunas novedades sobre Juan de An­txieta...GOYAn 1988, 207. znb., 134‑136. or.
  65. J.A. BARRIO LOZA, La escuela romanista en la Rioja. 17. or.
  66. J. J. MARTN GONZALEZ, Juan de Juni. Vida y obra... 304. or.
  67. M. de LEKUONA, El autor de los retablos de Pamplona y Calahorra. P.V.n, 1945.
  68. J.A. BARRIO LOZA, O.c., 252‑253. or.
  69. Ikusi honi buruz­ko bibliografia C.M.N. II, 1.ean, 139. or.
  70. Anbrosio Bengoe­txeari buruz­ko iker­ketarik osoena Mª A. Arrazolarena da oraingoz, Renacimiento en Guipuzcoa II.ean, 181‑238. or.
  71. Euskal Herriko erromanismoaren garapenean San Bizenteko erretaulak izan duen garran­tzia behar bezala az­pimarratu du P. L. ECHEVERRIAK, Erretauloak. Retablos. II, 702. or.
  72. La plástica del Renacimiento...Un resumen, 63. or.
  73. Mª A. ARRAZOLA, O.c., II, 206‑213. or.
  74. Honela idazten zuen Jovellanosek Hilobera­tze Santuari buruz bere Egunkarian 1791eko abuztuan: “Ezingo nuke nahikoa goratu zenbat gustatu zi­tzaidan eskultura hori, Espainian ikusi ditudanetatik, oso goi mailakoa marraz­ketan, gustuan, adieraz­penean eta gauza­tze fin eta onean. Gregorio Her­nandez eta Joan de Juni oso dira atzean gera­tzen”. Eta Errukiaren mul­tzoari buruz berriz: “Hainbeste errepikatu den misterio honetan, Her­nandezek egin zuen onenaren apustua egiten du”. An­tzeko hi­tzez goraipa­tzen du Kalbarioko mul­tzoa ere: “Neuk honetaz zerbait uler­tzen badut, sinets iezadazu dena harrigarria dela”. G. Melchor de JOVELLANOS, Diarios. (Memorias íntimas) (Madril, 1915) 28. or. Ikusi, halaber, S. INSAUSTI, Visita a ala iglesia del convento de San Francisco de Tolosa en compañía de Jovellanos. B.R.S.B.A.P.n, XI, 539. or.; eta Mª A, ARRAZOLA, O.c., II 216. or.
  75. G. WEISE, Die Plastik...II, 95‑97. or.
  76. J.A. CEAN BERMUDEZ, Diccionario de los más ilustres profesores... (Madril, 1800), I, 43‑46. or.
  77. Pedro Arbulo eskulturagilearen beste lan garran­tziz­ko bat. A.E.A.n, 200. znb., 1977, 415‑417. or.
  78. P.L. ECHEVERRIA GOÑI eta beste ba­tzuk, Erretauloak. Retablos. II, 677. or.; A. BARRON GARCIA, Juan Fer­nández de Vallejo en Lanciego y Obécuri. B.I.S.S.an 1996, 339‑352. or.
  79. J.A. BARRIO LOZA, El retablo de Berganzo (Álava). B.I.S.S.an, 1977, 261‑275. or.
  80. Jeronimo Larreari buruz, ikusi, halaber, Mª A. ARRAZOLA, O.c., II, 239‑257. or.; S. INSAUSTI, Jerónimo de Larrea. B.A.P., 1945.
  81. Arrazolaren ustez, bi irudien arteko berdintasunak asko dira: jarrera, bere lotura eskuak atzean dituela, era berean tolestutako zangoa, zimur minberarik gabeko aurpegiera, eta garbitasun oihaleko formaren an­tza. O.c., 248. or.
  82. S. ANDRES ORDAX, El escultor Lope de Larrea. Gasteiz 1976, 39. or.; ik. Egile beraren, La escultura romanista en Álava. (Gasteiz, 1973).
  83. M. C. GARCIA GAINZA, La escultura romanista en Navarra. 67. or.
  84. Mª A. ARRAZOLA, Escultores del siglo XVI en el País Vasco. E. D.an, 1972, 55. or.
  85. G. WEISE, Die Plastik... II, 93. or.; Dolores de MONTE FER­NANDEZ, Martín Ruiz de Zubiate y el retablo mayor de Santa María de Uribarri de Durango (1578-1590). “ONDARE” 17an, A.P.M., (Donostia, 1998) 321‑334. or.
  86. J. M. ESPARZA GONZALEZ, El retablo de San Pedro de Munguía. L. D., 14 libk., 28. znb.,1984, 43‑58. or.
  87. J. ZORROZUA, Reflexiones acerca de la escultura romanista en Vizcaya. Martín Ruiz de Zubiate en Ceberio. ONDARE 17, A. P. M. 1998, 365‑373. or.
  88. Mª C. GARCIA GAINZA, La escultura romanista en Navarra. Discípulos y seguidoren de Juan de Anchieta. (Iruñea, 1969).
  89. Iruñeko Agustindar Errekole­toen komentuko erretaula nagusia dela eta 1631n, Domingo Lusa eta bere aitaginarreba Domingo Bidarte mihizta­tzaileari honela esaten zi­tzaien: “Erresuman diren ofizialik hoberenak”. C.M.N. V, 3, 315. or.
  90. C.M.N. V, 2, 186. or.
  91. Remembranza. Las Edades del Hombre. (Zamora, 2001), 225. or.
  92. C.M.N. V, 2, 186. or.
  93. Mercedes de ORBE, Estudio histó­rico‑artístico de la parroquia de San Pedro de Mendigorria. II. Esculturas. P.V. 116. znb., mai­tza‑abuz. 1982, 551‑581. or.
  94. C.M.N., II, 2, 168. or.
  95. J. GOÑI GAZTMBIDE, Historia de los obispos de Pamplona. (Iruñea, 1985), III, 346. or.
  96. Lehenengo josulagunak Euskal Herrian kokatu eta Begoñako santutegian beren esku-hartzeari buruz­ko ideiaren inguruan, Ber­nal Diez Lucoren eta Loiolako San Inazioren arteko adiskidetasun eta gutun harremanak sei urte baino gehiago iraun zuen (1543tik 1551ra), Monumenta Histórica S. L. gutun‑sortan azal­tzen denez San Inaziok bar­kamena eska­tzen zuen libre zegoen jende faltagatik, baina Calahorrako go­tzainaren apostolu­tzaren suhartasuna miresten zuen: “Del cuidado que V.Sria. me exhorta a tener a los vascongados, no dudo que, como prelado de tantos de ellos, lo deba tener mucho V, Sria. Y lo haya de mostrar en sus obras; con esto, en lo poco que a nosotros fuere posible, espero en Dios N.S. no faltaremos al debido oficio de la caridad... Por allí anda Araoz fundando un colegio en Oñate...” (1550.eko uztailaren 8ko eskuti­tzak. Mhsi, MI III, 100. or.)
  97. “Felipe II.aren garaiko artea Erromanismoa zen, bere sor­kun­tzetan kontrarreformako eskakizunak gauza­tzen dituena errealitate objek­tibo, soil eta han­diko duintasunarenak, eta prin­tzipio hauen eraginpean, goiz Errenazimentuarekin zerikusia duten heroi‑idealaren oinarriak berrizta­tzen”. G.WEISE, La plástica...Un resumen. 50‑51. or.