Edukira joan

Euskal artearen historia (III): Barrokotik XIX. mendera/Barroko apaina

Wikitekatik
Euskal Artearen historia (II): Gotikotik Errenazimendura Juan Apaolaza
Barroko apaina
Euskal Herri Enblematikoa bilduma (Etor-Ostoa)

Testuingurua

[aldatu]

Felipe Borboikoak, Luis XIV.aren bilobak, Espainiako koroaren oinordeko izendatuz Karlos II.ak eginiko testamentuak ez zuen 1713ko Utrecheko Itunera arte luzatuko zen Ondorengo­tza Gerra saihesterik lortu. Data honetatik hasi eta ehun urtean, borboien dinastia bereko bost tituludun izan ziren oinordeko: Felipe V.ak uko egin zion koroari 1724an bere seme Luisen al­de; baina hau hilabete gu­txiren buruan hil zenez, honen aita izan zen berriro errege Espainian, 1746an zendu zen arte. Bere seme eta oinordeko zen Fer­nando VI.a semerik izan gabe hil zenari, Napoliko errege zen Karlos III.a bere anaiordeak hartu zion honen oinorde­tza, zeinak erresuma honi uko egin zion, Espainiako tronuaz 1788ra arte ardura­tzeko. Karlos IV.enak Napoleon Bonaparte Enperadorearen aginpidearen menpe zegoen Europaren egoerari aurre egin behar izan zion; zeinaren Espainiarekiko asmoek “independen­tziako gerra” (1808) deri­tzona eragin zuten, hain zuzen legez­ko seme Fer­nando VII.aren­tzat tronua salbatuko zuen gerra. Harrez gero, Iraul­tza Fran­tsesaren oinarrien eraginak bul­tzaturik, al­di berri bat hastera zihoan Hispaniako erresumen bizieran.

Historialarien iritziz, XVII. mendearen az­ken al­di haietan Habsburgeko gorteko ingurumariari eragin zion motelal­diak eta borboien dinastiapeko Felipe V. gogogabearen akats politikoak gertatu baziren ere, herriak erreforma ku­tsuko politika baten beharra sumatu zuen. Hau, Felipe V.aren eta Fer­nando VI.aren agintal­dietan administrazio aparatu berriaren ezarpena erraz onar­tze horretan ikusi zen.

Luis XIV.aren gose inperialistak ekarri zituen zailtasunak gainditu beharra gertatu zen, eta ondoren borroka luzea, honako hauei eusteko:

  • kanpoal­dean, “Familiako Itunek” eragindako gerretan itsasoko poten­tzien orekari (Ingalaterra eta Holanda),
  • eta barrual­dean, foruen eta Aragoiko Koroaren lurral­deetako pribilegioen ordez­kari ziren indar dinamikoen eta indar gel­di eta defen­tsaz­koen arteko gataz­kari, non Nueva Plantako (1707 eta 1718) dekretuen bidez muga ezar­tzea erabaki zi­tzaien.

Ez da ahan­tzi behar, XVIII. mendeko Espainiari buruz pen­tsatzen hastean, mende horren erdial­dean espainiarrak oraindik erresumez, eta ez erresuma bakar batez, pen­tsa­tzen jarraitu zutela, eta errege borboien jarrera ulertu ere egiten zuten –Olivares jada Felipe IV.arekin saiatu zen bide berean– delako erresuma horiek “Gaztelako estilo eta legeetara” makurrarazteko ahaleginean. Erreforma administratiboaren ezarpenetan sartua zegoen xede hori; horretarako, erabateko ahalbidea erregearen eskuetan utzi beharra zegoen. Zergen batasun prozesuari hel­duz, Estatuak 1749an lurral­de osoko –Nafarroan eta Baskongadoetan izan ezik– errenta nazional guztien administrazio zuzena eman zion bere buruari, Intendente arduradunen antolaketa bidez. Fun­tzionario hauek probin­tzietako ekonomiaren zain­tzaz ardura­tzen ziren, Korrejidoreak al­diz justiziaren administrazioari eskainiak ziren, batez ere.

Baskongadoak eta Nafarroa

Hala ere, Baskongadoek eta Nafarroak autonomia erregimenari eusten jarraitu zuten. Botere zentrala, euskal foru-erregimenean, agerian eta zuzen‑zuzenean esku hartu gabe gel­di­tzen saiatu zen. Planta Nuevako dekretutik “solte” zeritzoten euskal probin­tzietan erregimen honek berekin zekarren sol­daduskatik aske gera­tzea, zenbait zama fiskaletatik kanpo gera­tzea eta, batez ere, herri barruan aduanak eduki­tzea. Probin­tziatan Gaztelako erregea subiranotzat har­tzen zen, baina, feudo­tzat zeuz­katen beren buruak beren jauna beroiek hauta­tzen baitzuten, eta Espainiako beste inongo al­derdietan ez zen hauengan bezain bizia independen­tzia-espiritu hori. “Biz­kaiko Jauna” zen errege eta Karlos III.ak berak aitortu zuen euskal probin­tzietan “legeak, euskal­dunen eta beren jaun erregearen artean egindako zin-itunak zirela”. Horrez gainera, foru‑baimena ere bazuten, “exsequatur” modukoa, zeinaren bidez egiaztatu zezaketen foruen aur­kako ezer gorde­tzen zen ala ez estatuaren erabakietan.

Nahiz eta Karlos II.a hil zenean Espainia politikoki –Cadalsok zioenez– “erral­doi handi baten hezurdura” izan, Ondorengo­tza Gerratik hasi eta Independen­tziako Gerraraino doan mende honetan alor askotan aurrerapen nabariak egin zituen herriak, populazio-hazkundetik hasita, %50a izan baitzen. Mendearen erdial­detik, goraka zihoan egoera ekonomikoan babestuta, aberastasun-iturriak kontutan har­tzeko moduan garatu ziren; gizarteko egituretan, berriz, burges* eta artisau-klaseek aurrera egiten zuten. Halaber, euskal lurral­deetan ere, non nekazari komunitateak zuzen‑zuzenean bertako biztanleen bitartez gober­natuak bai­tziren, eta Felipe V.aren foruen administrazioarekiko ardura eta zain­tza eraku­tsiagatik, izaera herrikoia zuen kon­tzeju tradizional irekiaren ordez, pitinka‑pitinka gertatu zen “ekonomikoki gai ziren” auzoko kon­tzejuaren bitartez ordez­katuak izaten hasi zirela. Eta kon­tzeju asko eta asko –Araban batez ere–, sindikatuen beharrean gertatu ziren “el­karrekiko laguntasun el­karteak” osatu ahal izateko.

Al­daketa sozial eta ekonomikoen joan-etorrian, monar­kiak, politika erreformistaren zeinua zuena bul­tzatu zuen. Europan eta Ameriketan Hispaniak zituen jabegoen zabalerak erago­tzi egin zuen atzean eustea 1559ko Pragmatika ezagunaren bidez Felipe II.ak heresia luteranoarekin ku­tsa­tzeko bel­durrez Espainia denbora luzez ixten saiatu zen itxitura ideologikoa. Inkisizioak bizirik jarraitu bazuen ere, Galileotik hasi eta Newton‑enganaino Europak ezagutu zuen aurrerabide zientifikotik Espainiak ezin iraun izan zuen aparte, XVIII. mende osoan.

Bestal­de, dinastiaren al­daketak Espainia eta Europaren artean berriro harremanetan hastea ekarri zuen. Felipe V.aren erreal­diaren erdial­dera, 1700eko lehen belaunal­di espainiarra azal­du zen, hemen pen­tsamenduaren alorrean irudirik adieraz­korrena A. Feijóo beneditar gailego famatuarena delarik, barroko al­diko Espainiaren mito eta konplexuen aurrean jarrera kritikaria azaleratuko baititu. Bera tradizioaren ortodoxiari leial zitzaion artean, baina, bere lana hartzen da “berreraiki ahal izateko ezinbesteko bal­din­tza denez, hondamenean zegoen eraikinaren hondakinak ken­tzeko”.

Hurrengo erregeal­dian, Marques de la Ensenada buruzagi politikotzat hartuta, belaunal­di bat herriko indar sor­tzaileen heda­tzearen etor­kizuna presta­tzeko osagaiak bil­tzen jardun zitekeen. Zien­tzia historiaren alorrean, lan hori belaunal­di jakitunari dagokio España Sagrada lan erral­doiaren egilea den A. E. Flórez agustindarra buru dela.

Despotismo ilustratua

Karlos III.aren erregeal­diko hurrengo belaunal­dia, despotismo ilustratuaren belaunal­di erreformista da, horretarako monar­karen absolutismoa zuriturik bailegoke, nazioaren ongizate eta aurrerabidea bul­tza­tzen zuten lege estatalen bidez. Rodríguez Campomanes, Aranda eta Floridablanca ministroen buruzagi­tzapean kultura arrunt bihur­tzeko ahaleginak bul­tzatu ziren. Fran­tses en­tziklopedisten arauak mire­tsi eta goraipatu ziren eta Fran­tzia eta Europako beste estatuak imitatu, “goitikako”1 bakez­ko iraul­tza deitu izan zenaren bidez, gehiegikeriarik gabekoa izan bazen ere, denen­tzat gustukoa izan ez zena. Kon­tserba­tzaile eta defen­tsarako zeinua zuten gizarteko sek­toreek beren jarrerak sendoagotuak ikusi zituzten Espainiatik begiratuta auzoko herrial­dean gerta­tzen ari ziren “behetikako Iraul­tzaren” gehiegikeriak kontenpla­tzean. Lo­tsatien eta pazien­tziarik gabekoen arteko borrokek, belaunal­di neoklasikoko iragarlerik handienaren ahaleginak ezabatu zituzten; Gaspar Mel­txor Jovellanos2 zeri­tzan eskola handiko gizon horrek ongi ezagu­tzen zituen Baskoniako jendeak, haien artean ibilia bai­tzen bisitan, eta aurrerago aipatu behar­ko dugun horrek bere Egunerokoan utzi diz­kigu Euskal Herriko arte eta kulturari buruz­ko ikuspuntu zeha­tzaren frogak.

Matxinadak

Baina, Euskal Herriaren bakeari eta gogaidetasunari gehien eraso zioten gataz­ka larrienak ez ziren izan kultura mailakoak, sozioekonomikoak baizik. Nahikoa zaigu mende honetan gertatu ziren ma­txinadak gogoratu eta azter­tzea.

  • Biz­kaian batez ere errepresio basati batez amaitu zen 1718ko ma­txinada (hogeita hamarren bat hil­dako), zeren eta, Gaztelarekiko mugatik Bidasoara aduana ekar­tzeko saial­diak izan zituen ondorioen aurrean egindako al­txamendua zen, langile klaseak aurrez suma­tzen bai­tzuen kon­tsumi­tzen zituen gaietan prezio gorakadak ekarriko zituela foruen aur­kako neurri honek.3 Az­peitia eta Bergaran 1755ean, beste gipuz­koar herri ba­tzuetara ere zabal­duko ziren iskanbila ba­tzuk gertatu ziren, nekazariei beren aziendak kanpoan sal­tzea debeka­tzen zien dekretu bat zela bide.
  • Larriagoa izan zen 1766an ekonomia librekanbista berriak, an­tzinako sistema protekzionista ordez­katu zueneko ma­txinada, dirudun klaseari mesede ederra egin zion al­daketa, bestal­de. Gipuz­koako 15 herri eta Biz­kaiko beste gu­txi ba­tzuk ukitu zituen krisial­dia izan zen, zeinaren benetako arrazoiak “gizarteko tenka jasangai­tza, eta aleen eta lurren espekulazioak nekazari behar­tsuen eta kon­tsumi­tzaile eta tal­de murri­tzago baten –nagusi eta orobil­tzaile– artean sortu ziren gogozko kontrajar­tzeak izan ziren”.4 Ma­txinadak probin­tzia osoa asaldatu zuen, eta beren al­darrikapenek jaun gorenak ukitu zituen zuzenean, ez ordea elizjende sekularra baino gu­txiago, beren interesak orduan oligar­kiaren interesen antzekoak bai­tziren, hauek elizjendearekin, ahaidetasun loturak bitarteko, sarritan el­karturik bai­tzeuden.5
Erreformismoa

Nekazari eta baserritarren gizalegez­ko eskaerei gogor egiten zien eta ma­txinatuen aur­ka justizia zorro­tza eska­tzen zuten jauntxo horien artean, ez zen EHAEko kideen izenik falta, izan ere jauntxo horiei beren ideologia klasistak ez zien beren buruak “kristau jaun zin­tzo” senti­tzea eragozten. Fer­nández Abaladejoren­tzat 1766ko krisial­dia, garran­tzi handiko gertakizun historikoa izan zen, kasik eral­dakun­tza sail baten abiapuntua izan bai­tzen, An­tzinako Erregimeneko Gipuz­koaren Historian, 1833an gogor­ki amaituko ziren gertakizun al­di berri bati hasiera emateko adinako garran­tziarekin.6

Zuzengabeko egoera sozioekonomikoaren eta “jaun gorenen” al­detiko “aukera berdintasuna” izan zitekeen guztiaren aur­kakotasun gogorraren koin­tziden­tzia deserosoak, litekeena da berauen arteko ba­tzuengan klaserik behar­tsuenengan goragoko baten kultur maila bul­tza­tzeko desio noble bat piztua izana. Kontua da Peñafloridako Kondearen eta Campomanes ministroaren erreformismoa Gipuz­koan zertzen ari zela, hain justu 1766an ma­txinada pizten ari zen bitartean. Eta Euskal Herrira gainerako hispaniar eskual­deetara ez bezalako lehentasunez eta eraginkortasunez iri­tsi zen.

EHAE

Euskal Herriko Adiskideen El­kartea fundazioa eta honen eredura penin­tsulako beste lekuetan sortuz joan ziren beste El­karteek fun­tsez­ko antolaketa bat izan zuten Euskal Herriak parte har zezan kultur mugimendu horretan eta Europa osoak ezagutu zuen eta “Ilustrazioaren Mendea” izenez ezagutzen den horretako ideien eta jarreren berrikun­tzan. “Despotismo ilustratua” zeritzona erregimen politikoa aurretik izan zuen Mende horri zegokiona izan behar zuen, Erdi Aroko ondar bezala izendatu zen Barrokoaren zoroal­diak hau­tsi zituen arteak: Neoklasizismoa.

Dena delarik, “Argitasunez­ko mendean” lortutako ekonomiaren eta kulturaren garapena nabaria izanagatik, zenbait historialarik zalan­tzarik gabekoa jo­tzen du arte-sormen bereziaren gainbehera.

Binomio zail bat XVIII. mendean: artea eta fedea

[aldatu]

Sartal­deko artea esaera sintetiko batean laburbil­du behar­ko balitz, XVIII. mendea Estetikaren mendea izan zela esan behar­ko da hasieratik, betiere, neurketa bi al­detatik begiratuta:

  • mende horretan Estetika zien­tzia filosofiko gisa jaio zenaren al­detik,
  • eta arteak, erlijiotik estetikarantz abiatu zen pen­tsamenduaren eta bizi­tzaren sekularizazio batekin ados zegoen bidearen al­detik.

Ahaleginak egin ziren XVII. mendean –betiere, denbora ehunekoz neur­tzeko ohiko gezur hori arretaz hartuta– fran­tses teorikoei esker artea bere egitekoaren arabera defini­tzeko: arteak “atsegin emanaz iraka­tsi” behar zuen. Halakoxea zen, Trenton eta Kontrarreformako idealetan inspiraturiko barroko artearekin iri­tsi eta lor­tu nahi zen helburuetako bat. Egia da, bai, gehiegizkoa edo nabarmen samarra izan zela artea, baina ez inola ere nabarmenkeria mesprezagarria, baizik eta baliagarria eta ugal­korra, sinestunen espirituaren­tzat. Ber­niniren eskulturetan enfasirik ukatu gabe, bere iruz­kingile hoberenetako batek (Hibbard) zioen “Ber­niniren az­ken helburua fun­tsean ez zela eskultorikoa, espirituala baizik”.

Beraz, XVIII. mendea aurrera zihoan heinean, bikoteko horren izenetako bat deseginez eta disolbatuz zihoan. Irakastea baino garran­tziz­koagoa izango zen atsegin ematea. Herri xeheak eta bere zuzendariek subkon­tzienteki hartutako arte-aukeretan eragin handiagoa zuen sentiberatasunaren eskariak adimenaren proposamenak baino.

Egia da, hasieran, Arrazoimenaren argitara seta­tsuki jo­tzeak, herria, Erdi Aroko izuetatik, sineskerien mamuetatik, aginpide hu­tsaren argudioetatik eta Inkisizioaren sinesgarritasunetik aska­tzeko balio izan zuela. Baita, erlijio gaietan, eszeptizismo hasiberri bat az­kar iri­tsiko zela gizarte sekularrera ere. Historialariak luza­tzen duen gal­dera da, sentimenen asebete­tzeari pixkanaka lo­tzea eta gal­dera handi eta an­tzinako gai bikainenganako axolarik eza, ez ote dagoen artea beraren sustraietako nolabaiteko gainbeheran: gainbeheraz hitz egiten baitute gaur egun XVIII. mendeko artearen historialari asko eta askok.

Argitasunez­ko mendean Espainian eman zen hustasun artistikoaz hitz egin izan da, eta zalan­tzarik gabe iri­tzi gu­txiesgarri honek beronen azter­keta bertan behera uztera eraman du. Maila guztietako gertaera izan zen fran­tziar dinastia berriaren etorrerak eragindako gustuen al­daketa eta Espainiako sormen artistikoari nolabait ere lokar­tze bat eragin behar ziola esaten da, besteak beste, Goya jeinu aske eta hispaniar amorratu bat esnatu zen arte.

Laburbil­duz esan dezakegu XVII. mendearen lehen hamar­kadetatik mami­tzen ari zen gizarte honen sakonean pen­tsamol­deen eta jokaeren arda­tzak honela zehaztu daitez­keela:

  • sinesmen tradizionalean krisial­di bat eman zen; arrazoimenaren arauak ezarri ziren misterio-zen­tzuaren aurrez aurre.
  • Baina, paradoxikoki, atseginaren prin­tzipioa lehen mailara igo zen.

Ar­kitek­tura churriguereskoa eta rococoa

[aldatu]

Estilo churriguereskoa

[aldatu]

Jakina denez, churrigueresko izena, hainbat anaia ziren familia batetik dator, Churrigueratarrak,7 hain zuzen; hauetako hiru Jose Benito, Joakin eta Alberto gu­txienez Gaztelan aritu ziren lanean XVII. mendearen az­kenetik hurrengo mendeko bigarren herenera arte, erlijio ar­kitek­turaren esparruan, batez ere.

Jose Benito de Churriguera (1665‑1725) izan zen garrantzitsuena eta berauxe hartu behar da izen‑emailetzat ere. Salamancako katedralaren (dorrea eta kupula) jarraipena eta herri bereko Clerecia (Josulagunen eliza) gidatu zituen 1693tik aurrera. Bere anaiekin Salamancako plaza nagusiko az­ken diseinuan esku hartu zuen. Egin zituen eraikinen ar­kitek­turan neurri­tsua bada ere, Gaztelan, erretaula traza­tzailerik barrokoenetakoa zen, honako hauek erabil­tzen dituelarik:

  • salomondar zutabeak,8 mahats‑hosto eta mahats‑mordoez estaliak,
  • taulamendu mugituak,
  • lorez eta igalizko markoztatzeak,
  • mugimendu jarreran dauden aingeruak (Salamancako San Estebanen erretaulan, Segoviako Sagrarioaren kaperakoan, eta Plasenciako katedraleko erretaulan ikusten direnak).

Dena den, barrokoa gorengo adieraz­penera eraman zuena Pedro de Ribera izan zen (1742), besteak beste, estipitea eta simetriarik gabeko ebakidurak zituen baketa handi gizenak osagai berri eta partikularrak eran­tsiz, non atariei ordura arte Europako ar­kitek­turan ezezagunak ziren mugimenduaren eta edergarrien aberastasuna eman baitzien (Madrilgo Hospizioko ataria). Churrigueraren zenbait diseinutan lo­tsati an­tzean azal­tzen den estipitea –piramide zorrotz baten itxura duen eusgarria– Riberak hedatu zuen, harroina eta kapitela eran­tsita. Ar­kitek­turaz­ko paramentuei mugikortasuna eman nahiak estipete eusgarriaren konposaketa bi­txi bat iradoki zion Riberari, fusteetan zati hauek dituela:

  • lehenengo gorpu­tzean buruz beherako piramidea,
  • beste gorpu­tzean kuboaren propor­tzioak,
  • eta hirugarrenean jarrera zuta duen piramide tankerako gorpu­tza.

Rococo estiloa

[aldatu]

Kronologikoki rococoa, churriguereskoaren ondoren, barrokoaren az­ken al­ditzat har daiteke. Baina bi estiloen arteko mugak ezar­tzea ez da gauza erraza, besteak beste, penin­tsulako hainbat eskual­detan hainbat izaera izan bai­tzituen barrokoak. Andaluziako barroko bat bada, Churrigueraren garaikidea izanik ere, adreilu eta harri zuriz­ko estal­duraz musulman erara joka­tzen duena; barroko katalan bat ere bada, europarraren arrastokoa; baita “pikor‑harriz­ko” beste barroko bat ere, Galizian bertakoa dena eta abar.

Churriguereskoa eta rococoa. Churriguereskoa ar­kitek­turari eta bolumenetako plastikotasunari lo­tzen zaio, “erliebe ugari duen taillari” alegia, eta kanpo al­deko argi naturala eska­tzen duela dirudi: erretauletan euskarriak eta hauen men­tsulak aurrerago ekar­tzera jo zuen.

Rococoa, al­diz, euskarrien lautasunean, lerroen eta profilen jokoetan eta barruetako intimitatean adieraz­pide izatera jo­ zuen espiritua da.

Churriguereskoan simetria nagusi da; rococoan simetriarik eza gailen­tzen da:

  • Gaztela indar­tsuan sortutako churriguereskoak, indar kemen­tsua eta bizi oparoa iradoki­tzen du,
  • fran­tziar gortean sortutako rococoak, grazia, emetasuna eta atseginzaletasun jarioak sorrarazten ditu.

Hispaniar penin­tsulan ulertu egiten da rococoa apenas itsa­tsiriko eskual­deak badirela ikustea.

Rococo estiloa era­tzen duten osagaiak jatorri bat bera baino gehiagokoak direla dirudi. Rococoa bere jatorrian, neurri batean bederen, agian berehalakoa ez izan arren, diseinuan zenbait italiar ar­kitek­toren (Ber­nini, Borromini, Andrea Pozzo) lerromakur, landare eta fatxada ganbilen zalea da.

Ar­kitek­turan mugimendurako joerak eman zion forma, rococoaren ezaugarririk berez­koena dela irizten den erretaula-oskolari. Fran­tziatik ekarria izan zen arrokaia, simetriarik gabeko profilarekin estilo berriaren bereizgarri izango zena. Zutabeei itsa­tsitako plakak dira kanpotik inportaturiko beste berritasun bat eta Oppenord eta Lepautre fran­tses ar­kitek­toek asmaturiko apainketa-gaien grabatu bidez hedatu ziren. Bestal­de, “apainketa honen alemaniar osagaia, apainketa txinatarra deitu ohi zaiona, garran­tzia hartuz joan zen”.9

Barruko ar­kitek­turan, rococoaren ezaugarririk ohikoena eta berriena, orain­tsu esan dugun bezala, absidearen estalgarriari egoki­tzen zaion erretaula‑oskola da, esfera laurdenean diseinaturikoa. Bere ahurrean egoki­tzen da erretaula-tramankulua, eskultura-mul­tzoak eta irudiak kokatzen ziren eszenatoki sakon baten modura, horrela an­tzer­ki‑izaera barrokoak berea duen efek­tu bisual eta plastiko berri bat lortuz. Hainbat tokitan saio ba­tzuren ondoren, erretaula mota honen eredurik beteena Jose Benito Churriguerak egina ikusi zen, 1720 eta 1724 urte bitartean, Madrilgo Calatravatarren komentuko absidean. Inolako horma-hobia eta uztai­tzerik gabeko estatuak al­txa­tzen dira absideko mazoneria ahurrari itsa­tsirik.

Har dezagun gogoan, halaber, Berninik asmatu zuen erretaula-bal­dakinoa. Rococo artean izenda daitez­ke tenpleteak, erretaulatik isolatuta agertzen diren mul­tzo horiek. Erretaula mota hori asko hedatu zen Gortean eta handik beste eskual­deetara igaro zen, osorik nahiz zatitan.10

Euskal Herriko hainbat eskual­detan barrokoa churriguereskoz ala rococoz jan­tzi zeneko denbora tarteen al­dea ikusita, hemen ez zaigu batere erraza gure ohiko kronologia iriz­pideari leial eustea. Bestal­de, gogoan har­tzekoa da bertako eskulturagileen lanei dagozkien dokumentuetan dagoen urritasuna, mende honetan ar­kitek­toen diseinuari eta mihizta­tzaileen lanari fun­tsez­ko garran­tzia ematen zi­tzaienez, hauen eskuetan uzten bai­tzen taillagileekin eta eskulturagileekin tratuak egiteko ardura. Hortaz, ez gara ziurtasunez erabaki­tzen saiatuko, oso nabarmenak direnak salbu, aipa­tzera goazen eraikin eta erretauletako eskultura-lan horien egiletasuna.

Nafarroa

[aldatu]

Normala da churriguereskoa eta rococoa behatu nahi dituen historialaria elizetan barrura sar­tzea erretaulak kontenpla­tzera, edergarrietako berrikun­tzak, zeren eta, hauexetan hartu bai­tziren ikusteko modu garbian. Batez ere, XVIII. mendea bete‑betean zen garai hartan eraiki izan ziren komentu‑elizetan ikusten da ar­kitek­turaz­ko egituren diseinatzaileek (Ordena Erlijiosoetako kideak normalean) ez dutela inolako goserik aurreko mendetik jasotako eskema tradizionalak hausteko.

Churriguereskoa

Zalan­tzarik gabe, oraingoan edergarriz jori janzten diren egituretan eta euskarrietan oso nabarmen azal­tzen diren ezaugarri barrokoen oharpenak aipatu behar­ko ditugu. Baina, churriguereskoa eliza barrutan hedatu zen oparotasun nabarmenez eta ausardia handienaz.

Nafarroan XVIII. menderako jada, barrokoa ganga, kupula eta beste ar­kitek­turaz­ko zatietan adierazten zen, oso lauak baina konposaketa dinamikoa duten erroleo modukoak osa­tzen dituzten zenbait igel­tsuz­ko sareen bitartez. Ezin nabarmenago ager­tzen da hau, Tuterako Domingotar lekaimetan, Alesbeseko Portalean eta Cascanteko Erromesaren eliza berrian, adibidez.

Modu berean edergarriak karga­tzeko joera Nafarroako bi dorre nagusietan azal­tzen da: Tuterako katedralekoan eta Alesbesko Santa Eufemiakoan, baina erretauletan bereziki.

Nafarroan, XVIII. mende honetan, erretaulen tailla­tze-langin­tza gremio eta kofradietan antola­tzen jarrai­tzen zuten. Tuterakoak nabarmendu ziren berritasun alderako zaletasunagatik. Erriberako hiriburu horretan, 1783an go­tzain‑hiri bihurtu zen horretan Gurrea, San Juan, Viñes, Sola eta Serranotarren lantegiak ari ziren lanean eta erretaulen hi­tzarmenak egin eta ikonografia osatu ahal izateko, irudien eskulturagileekin eta oihalen margolariekin az­pi-hi­tzarmenak eginez jarduten zuten lantegi hauek eta delako egitasmo hauek ordain­tzeko ez zuten nagusi eta mezenasen beharrik izan.

Rococoa

Beste zenbait lekutan bezala, Nafarroako Erriberan barroko soilaren klasizismo al­dia igaro ondoren, XVIII. mende al­dera, al­daketa bat gertatu zen Barrokoaren “apaina” deritzonaren al­dera, bi al­di desberdinetan hedatuko zelarik:

  • lehengoan XVII. mendearen az­ken hamarkadetan hasitako apainketa joerak jarraitu zuen, Churrigueraren lanean inspiraturikoak;
  • bigarrenean, Nafarroak ordain eskasa eman zion: rococoarena. Espiritu horri eran­tzun ziona, berehalako batean neoklasizismoari bideak ireki­tzeko izan zen.
Tutera

Tuterako Karmenen elizako erretaula. Neoklasizismo al­derako al­daketaren hasiera, aurreko atalean jardun dugun Fran­tzisko Gurrea Casadoren lana den Tuterako Karmengo erretaulan suma daiteke jada. Al­di hau, aurretik eraikiak ziren elizen eraikun­tza osa­tzeko dorre ba­tzuk al­txa­tzen zireneko garaia da. Barrokoa gainazalen apainketan iri­tsi zen bere gailurrera, klimaxera; nahiz lerromakurrak izan igel­tsuak eskain­tzen zituen erraztasunak egiazta­tzean.

Domingotar lekaimeen komentuko erretaula. Churriguereskoaren ezaugarri den landare-formen loral­di harrigarri hori Tuteran ikusi zen goizenik, Domingotar lekaimeen komentuko erretaula nagusian, hain zuzen ere.11 Esana dugu jada, manierista ukituko bere erretaularen eraikun­tza 1623an hasia zela, baina erretaula bera 1685ekoa dela. Hau ere Fran­tzisko Gurrea Garziak diseinatua delarik, badirudi Madriletik eral­datua izan zela une hartako gustu abangoardistaren arabera.

Gorputz bakarreko erretaula dugu hau, Berdusanen zaz­pi margolan markoztatzeko zeregina duena, hosto­tza fineko lau men­tsula gainetan kokaturiko salomondar ordenako zutabe erral­doien eremu batean. Landare apainketa hau panel eta euskarriei itsasten zaie: salomondar zutabeetan sare trinko bat osa­tzen dute, berauen berez­ko kiribilak desager­tzeraino ere iri­tsiko direlarik.12 Santa Ana kapera. Baina, estilo berri hau bereziki ikusgarria katedraleko Santa Ana kaperan agertu zen, horretarako beste aurreko kapera bat erabili zelarik. Lanak Joan Laz­kano eta Joan Estanga ar­kitek­toen diseinuaren arabera 1716an hasi eta 1724an amaitu ziren.

Oinplanoa ok­tagonala du eta fatxadan horma-ataletan txirlez estalitako horma-hobiak darraiz­kio, eta beroien gainera zuzenean igo­tzen diren tondoak pe­txinetan; zor­tzi leihoz markaturiko danbor-kupula batez estal­tzen da, Rafaelek Erromako Popoloko Santa Marian eraiki zuen Chigi kapera imitatuz.

Honen apainketa oparoa, marmol oktogonaletan eta dena estal­tzera egiten duen gaineko polikromiazko igel­tsuetan oinarri­tzen da; gai geometriak dituen armazoi bat ikusten da eta bertan zeregin garran­tziz­koa duten xaflatuak, eta bereuen gainean aingeru eta kerubin piloak, itxuraz­ko errezelak, hosto­tzak eta lore kordak azal­tzen diren.

Horrez gainera Kaperan Familia Santuari, sartal­deko Eliz Gurasoei eta Ebanjelariei eskainitako egitarau ikonografiko korapila­tsu bat gara­tzen da.

Oparotasun bera ikus daiteke kaperako sarrerako atearen apainketan. Kanpotik eraikun­tza adreiluz­koa da, harriz­ko zenbait osagai badituelarik.13

Espiritu Santuaren kapera, Tuterako katedralean, 1737 eta 1739 bitartean eraiki zen aurreko bi kaperen lekuak el­kartu eta Epistola al­deko habearteari itsa­tsirik, tarte horretako zati bat arma gangaz estalia gel­ditu zen eta bestea berriz linter­nadun kupula arrauz­karaz. Baina, benetan barrokoa eta deigarria bere igel­tsuz­ko apainketa oparoa da, eta, Santa Ana kaperako egitarau ikonografikoaren al­dean oso bestelakoa ez delarik, apainketa modu hain geometrikoa ez izatea du bereizgarri.


* * *

Tuterak, XVIII. mendean barrena, jaiera handiko nagusi eta mezenasen eskariei eran­tzun beharrez, barrokoaren ugal­tze bidean, zenbait elizetarako ale bikainak eskain­tzen jarraitu zuen:

San Jose eliza. Tuterako kolegio‑eli­za birmol­datu zuten Jose eta Antonio del Rio anaiak arduratu ziren (1749. al­dera) apainketa oparoaz Josulagunen eliza (gerora San Jurgi parrokia) “egunera­tzen”, jada rococoa al­darrikatuz.

Mariaren alaben Lagunartearen eliza izan zen birmol­daketa nabarmenena izan zuena; rococoaren presen­tzia azal­tzen da esfera laurdenetan, irudiak eta margolanak baitaraturik dituzten laukien profiletan eta aurrekoak haina akidura sorrarazten ez zuen apainketa osoaren grazia atseginzaleetan.

Lekaime Kapu­txinoen eliza. Nafarroako Erriberan, ar­kitek­turari dagokionetan, az­ken barrokoaren erakusle on bat da lekaime Kapu­txinoen Tuterako eliza ere. Adreiluz­ko fatxada ager­tzen du XVIII. mendearen erdial­dera eraikitako honek mugimendu handiagoa du, aurreko al­diko komentuetako fatxada rococo jatorraren al­daera izanik, atarietako eta horma‑konketako taulamendu makurrei eta azalera osoa zehar­ka­tzen duten mol­dura lerronahasiei esker.14

Corella

Arrosarioaren eliza. Tuteratik Corellara jauzi eginez gero, 1657an eraiki­tze lanak hasitako Arrosarioko elizan konturatuko gara oraindik oso mami­tsuak eta beren trataeran gu­txi landuak diren lehenengo igel­tsuz­ko lan barrokoak azal­tzen direla, erlai­tzetan eta elizaren beste leku jakin ba­tzuetan itsa­tsirik.

Eliza honi sakristia eran­tsi zi­tzaion eta Arguedasko eliza bere garaikidearekin batera barrokoaren eredu da. Biak ere, saskigin­tzako lanak imita­tzen dituzten igel­tsuz apainduak daude, Yugoko Ama Birjina deri­tzanaren elizako guru­tzaduran heda­tzen direnen an­tzekoak.

Mikel Donearen eliza. Urte horietan bertan, XVIII. mendearen lehen herenean Mikel Donearen parrokiako hiru habearteak guru­tzaduradun igel­tsuz­ko landare eta aingeru apaingarriz estali ziren eta tailla­tze lanak Joan Antonio Gutierrez eta Pedro Onofrek egin zituzten. Maisu horiek berak izan ziren erretaula nagusiko nahiz bertako irudigin­tzaren arduradunak.15

Hasierako kanpaina batean, 1696an, churriguereskoaren eztanda horretan zenbait ertilari jardun zen inguru eta garaiko gustu orokorrari aurrea hartuz, besteak beste, Joan Martinez, Santiago Raon eta Joan Antonio Jimenez Romano. Jose Benito Churriguera bere Madrilgo erretauletan bistara­tzen hasi zenaren il­dotik. Al­di horretako ia erretaula guztietan bezala, oraingo honetan lan ar­kitek­tonikoak hara­tagoko garran­tzia zuen, ikonografiarekin alderatuz.16

Alesbeseko Santa Eufemiaren eliza bere osotasunean XVIII. mendeko eraikina da, aurretik izandako eliza baten oinplanoa aprobe­txatuz guru­tze latindarra aukeratu bazuen ere.

Eraikin-lanak 1716an atera ziren jendaurrera eta urte horretan bertan Antonio Olea, Alfaroko maisua azal­du zen haien arduradun. Corellako San Migel parrokiako maisuetako batek, lehendik aipatua dugun Joan Antonio Jimenezek, “eraikinaren traza” ere egin zuenak, garran­tzi handiagoa izan zuen, dokumentuen arabera. Bere gidari­tzapean hartu zituen, 1725ean, lau urtetan amai­tzea lortu zuen guru­tzadurako lanak.

Habeartea 1728an hasi, Anaia Luis Tafallako kapu­txinoaren planoarekin eta Jose Arizmendi hargin‑maisuaren esku har­tzearekin hasi zen eraikitzen, eta az­keneko hau arduratu zen sakristiaz eta eror­tzen ari zen kupularen berreraikun­tzaz, 1734 eta 1736 bitartean.

Zabalera baino garaiera handiagoko duen habearteak, ilargixkak dituen kanoi‑erdiko gangaz estalitako hiru tarte ditu, eta saihe­tsetako bi kaperez gain: Ebanjelio al­detik bata eta honen kontrako al­dean bestea. Egitura honen gainean igel­tsuz­ko apainketa barroko bat gara­tu zen, Tuterako katedraleko Espiritu Santuaren kaperakoaren an­tzekoa.17 Karmel­dar oinu­tsen eliza, al­diz, berea eraikuntza-data berantiarra (1754‑63) izan arren, eta erdiko paramentuaren bukaerako frontoi kurbatua kenduta, aurreko mendeko komentuen eskema bereri jarrai­tzen zaio.

Sorlada (Lizarra)

San Gregorio Ostiakoaren santutegia. Ebroren Erriberatik ez oso urrun, Lizarrako merindadean, Sorlada baserriaren barrutian, mendiaren gainean kokamen hartuta aurkitzen da San Gregorio Ostiakoaren santutegia, 1044an Logroñon hil zen Ostiako kardinal santuaren hilobia XIII. mendean aur­kitu zutenean erromes leku bihurtuz joan zen erromaniko aurreko an­tzinako ermitaren ordez­koa dena. Oraingo eraikina laurogei urteko lanaren emai­tza da, orain daukan rococo itxura emanaz hasi 1694an eta 1771ean bukatu zena. Bere al­derdirik garran­tziz­koenak: ataria, dorrea, eta bere gela­txoa duen burual­dea dira.18

Ataria egin zuen Bizente Lopez Friasek, Nafarroako hainbat elizatan egin zituen igel­tsuz­ko apainketa-lanak medio, ospea hartu zuen Lizarrako ar­kitek­toak berak. Hemen, gertuan duen Vianako Santa Mariaren atarian inspiratu nahi izan zuen. Bere ereduaren arabera, exedra erako ataria du eta esfera-laurdenean amaitua. Hormaren ahurtasuna, hegal handiz el­kartutako eta az­pil eran zabal­dutako bi solairutako erretaula dela ulertu zuen, zeinetan Vianako euskarri klasikoak, bere kiribiletan bil­dutako lore‑uztaiak dituzten zor­tzi zutabe salomondarrez ordez­katu ziren: beheko solairuaren al­de bakoi­tzean hiruna, men­tsula sendoetako frisoetan ezarriak, eta beste biak zaindari santuaren irudiaren horma-hobia uztai­tzen dutela. Txartelak, armarriak eta irudiak bete­tzen dituzte barruti guztiak, landare gaiak nonahi direla.

Dorreak, atariaren ondoren eraikia izan behar du, Joan Larrearen ardurapean. Har­gin-lan bikaineko erakina da, barroko neurri­tsu erakoa, txikiagotuz doan oinplano gainean hiru gorpu­tzez osatua, eta, hiru ordena klasikoen arabera, angeluetan diseinaturiko pilastrak itsa­tsiak dituena.

Elizaren barruan sar­tzen bagara, diseinu plastikotik begiratuta, harrituta uzten du habearteari eman zi­tzaion garbiketa neoklasikotik aske geratu zen kapera nagusiak.

Burual­dea, Anaia Jose San Juan de la Cruz zeri­tzanaren trazari jarraikiz eraiki zen honi, egitura hirugingil­dun eman zion esfera-laurdenekoekin, mul­tzo osoa, danbor airoso baten gainean kupula ok­tagonal eder batez erdiratu eta koroaturik.

Ez da oso urruti Errenazimentuko eraikin handien oroi­tzapena; baina barrokoaren ikusgarritasuna nonahi eta bere zati guztietan azal­tzen da:

  • barrunbea betez kupula-danborreko leihateetatik sar­tzen den argitasun distira­tsuetan;
  • hirusta itxurako guru­tzaduraz lortu den al­derdi eszenografikoan;
  • edergarrien arrokaia osa­tzen duten era askotariko igel­tsuzko sortetan;
  • gangetako gailoietan ezarritako ni­txoetan, pe­txinetan eta horma-ataletan kokaturik dauden imajina konplexuetan;
  • al­dare nagusiaren atzeal­dean irekitako erlikitegi-ganbara­txoan.

Egituren, argien eta urreen antolaketa harmonia­tsu bat era­tzen da horrela, barrunbe hau Nafarroako rococoaren mul­tzorik erakargarrien eta liluragarriena bihurtuz.

Iruñeko Merindadea

Ugari dira eliza barrokoak Iruñeko merindadean ere. Adibide ba­tzuk baizik ez aipa­tzearren, gogora dezagun sarritan ematen direla aurreko elizen birmol­daketak.

Beste ba­tzuk, al­diz, ia oinplano berrikoak bezala hartu behar dira, esaterako Az­pil­kuetako (1751‑52) San Andres eliza, Michoacan‑eko (Mexiko) go­tzaindegiaren diruz eraiki izan zena.

Beste zenbaitetan berriz, rococoa alboko erretauletan azal­tzen da erakusgai, Car­carreko Tomas Martinez ar­kitek­toak trazatu zuen Eneri­tzeko (1762‑63) Santa Katalina eta San Mar­tzialen erretauletan adibidez.

Eliza barroko zabala den Iturmendiko elizan orduan (1750) eraiki ziren bere guru­tzadura eta burual­dea, Martin Karrera (1758) gipuz­koarraren trazaren arabera.

Garesen garran­tzi­tsua da San Pedro parrokiako birmol­daketa, eta baita herri bereko Hirukoiztarren komentuko mul­tzoa ere, neoklasizismoa al­darrikatuz.

Iruñeko hirian estilo berri honetakoak dira:

  • ar­tzapez­pikutegi Jauregia,
  • San Joan Seminarioa,
  • eta San Zer­nin parrokian eraikiak dauden kapera barrokoak.
Kanpandorreak
[aldatu]

Nafarroan ez dira falta barroko estiloaren adieraz­le ederrak, hemen aipatu eta gogorarazi behar diren XVIII. mende honetan eraikitako kanpandorreak.

Erriberan, kanpandorreak harria eta adreilua nahasian erabili izanak bereizten ditu; hauetan nabarmena gerta­tzen da mudejarren tradizioa. Bereziki eder eta bikainak dira aurrez aipaturikoak:

  • Tuterako katedralekoa, Domingo Gil eta Jose Ez­kerrak 1682an hasitakoa,
  • eta Jose Ez­kurrak berak eraiki zuen Alesbesko Santa Eufemiarenekoa.

Gehienetan, aurreko al­dietako oinarri prismatiko garai baten gainean al­txa­tzen den kanpai-gorputz bat izan ohi da. Lizarra al­deko eskual­dean. Dorre horietan Logroñoko Santo Domingo eta Santa Maria la Redondakoaren eragina ikusi nahi izan da. Hauek, kanpai gorputz ok­tagonaletan amaitzen baitira:

  • erdi‑puntuko ar­kuak dituztela,
  • eta idi-begiak pilastra tartetan,
  • kupula buru­tsu eta liter­naz amaituz,
  • beste erdi‑puntuez hor­nituak
  • eta kiribil­dura eta piramide bidez eginiko apainketa abera­tsa.

Zenbait al­dagai dituzten arren, modu horretako adibideak ikusi ohi dira Aguilarren, Desoion, Deikaztelun, Andosillan, Carcarren eta abarretan; San Adriangoak ezaugarri rococo bat erakusten du.

Erriberriko merindadean badira adreiluz­ko barroko al­diko dorre ba­tzuk, mudejarren trazeriaz janzten direnak: Funes, Milagro, Miranda eta abar.

Kantabriar probin­tzietatik gertueneko beste zenbait lekutan, maisu gipuz­koarren eragina suma­tzen da; esate baterako, Inazio Gorriaran maisu donostiarrak diseinaturiko Iturmendiko San Migel dorrean (1753).

Erretaulak eta aul­kiteriak

[aldatu]

Oraingoan Nafarroako elizetan sartu eta erretauletako arteari so eginez gero, kanpoko maisu ba­tzuen eragin bul­tza­tzaileaz ohartuko gara lehendabizi. Halakoa behar zuen izan mende horretan gertatu zen erretaulen eskariak, non, gauza ziurra dirudien aipatutako Tutera inguruko ertilariek ezin izango ziotela hainbeste eskakizuni eran­tzun. Corellan, esaterako, Aragoiko, Andaluziako eta Mur­tziako beste ertilari ba­tzuk onartu behar izan ziren erretaulak egiteko ala apain­tzeko.19 Gauza jakina da, Lesakako komentu ba­tzuetan ere, laster aipatu behar­ko ditugu eragin handia izan zuten kanpoko maisu ba­tzuen esku-hartzeak.

Agoiz­ko San Migel parrokian, beste erretaula nagusi handi batek ordez­katu zuen Joan An­txietak 1584an hi­tzartu zuen erretaula; erretaula horretatik, bere tokian esan genuen bezala, taillatutako zenbait ohol gorde dira eguneko erretaularen idul­ki txikian, bankuan eta kaleetan. Eguneko erretaula nagusia 1745 eta 1748 bitartean eraikia da Jakako Juan Tor­nés eskulturagile eta erretaulagilearen eskutik. Bankuko lau men­tsula handiengatik nabarmen­tzen den eraikun­tza da, zeinaren gainetik al­txa­tzen diren erretaularen bi solairuak, hiru kaleak eta atikoa artikula­tzen dituen kapitel konposatuzko lau zutabe erral­doi kalostradunak. Kaleen artetik gehien ikusten dena zaindariaren bal­dakinoa duen erdikoa da.

Juan Tor­nés beraren lana, Agoitz­ekoaren oso an­tzekoa da, Irunberriko erretaula, 1748an egile ahazturen baten Errenazimentuko ikonografia baitara­tzeko eraikitakoa.

Erriberriko merindadean eta XVIII. mendeko ar­kitek­turari dagokionez, fun­tsez­ko atal gisa adierazi izan da lehendabizi, XVII. mendeko az­ken urteetan eta XVIII.aren lehen erdial­dean Birjinari eskainitako ermitena, eta garai horretan eraikitako komentuak gainera.

Tran­tsizio al­di horretakoak dira beste zenbait erretaula:

  • Caparrosoko nagusia,
  • Larragakoa, Fermin Larrainzar, Iruñeko ar­kitek­toak diseinaturikoa.

Lizarrako maisuek esku hartu zuten Erriberriko merindadeko erretauletan, esate baterako:

  • Dionisio Bilodakoaren Sor­tzez Garbiarenean,
  • Fal­tzesko Arrosarioarenean, Neoklasizismo al­derako rococo estilo garbitu batean gainera,

-Erriberriko20 fran­tziskotarren Komentuko San Fran­tziskoren estigmatizazioaren erliebean, 1779an Lucas de Menak egindakoan. Aul­kiteriak. Erriberriko merindadean bertako zenbait tokitan aul­kiteria interesgarriak, erliebe ugari eta barroko aurreratuak, rococo al­derakoak ere ikus daitez­ke: Mendigorrian, Uxuen, Caparroson eta abar.

Gipuz­koa

[aldatu]
Elizak

Gipuz­koan XVIII. mendean oinplano berri gainean eraiki ziren elizak ez direla bost baino gehiago izan esan daiteke; hain zuzen ere, honako parrokia-elizak:

  • Donostiako Santa Maria (1742),
  • Andoaingo San Martin (1758),
  • Eskoria­tzakoa (1759),
  • Pasai San Pedrokoa (1763),
  • Loiolako Santutegia.

Ai­tzitik, ez dira gu­txi churrigueresko eta rococo estilo berriaren arabera apain­tzen diren atariak, koruak eta batez ere, erretaula berriak dituzten kaperak. Halakoa izan zen mende horretan ar­kitek­tura zibilak iri­tsi zuen garran­tzia, non atal berezi bat mereziko baitu.

Loiolako San Inazioren Santutegia. Euskal Herriko eraikun­tza barrokorik handiena eta, bertako ar­kitek­toengan sortu zuen eraginagatik, inolako zalan­tzarik gabe garran­tziz­koena ere badena, eliza aparta eta ikaste­txe galant bat bere baitan dituen Loiolako San Inazioren Santutegia da.

Loiolako San Inazioren jaiote­txearen jabeak, 1681an, Alcaziñasko Mar­kesak ziren; eta hauek Loiolako maioraz­koa zena ez zatika­tzeko eta ez besteren­tzeko ardura zeukaten. Austriako Mariana anderea, Erregina Amak, josulagunak eraginda, inola ere, leku horretan santutegi handi bat eraiki­tzeko nahia agertu zienean baino ez zuten erabaki “sal­du, ukoa egin eta delako etxe ohoragarriaren eskual­da­tzea, bere Maioraz­koarengandik bereiziz...”, beraren eskubideak erreginari emanaz, eta zenbait bal­din­tzetan aipatu helburuarekin etxearen eta bere lurren Zaindari­tza erreginarengana eskual­datuz.21

Konpainiaren Funda­tzailearen jaiolekuan bertan eraikitako Santutegia izanik, uler­tzekoa da Institutu bereko kideak izatea hainbat herrial­deetan, eta batez ere Indiak deritzanetan eraikin lanak ordain­tzeko baliabideen bila ibiliko zirenak, eta Erroman bizi zen Joan Pablo Oliva, Nagusi Orokorra izatea, bere aginpide eta ahol­kuez, diseinuaren egilea nor izango zen eta zein eratara eta bal­din­tzatan burutua izan behar zuen erabaki zuena.

Ber­niniren ikasle izan zen Carlo Fontana italiar ar­kitek­to ospe­tsua arduratu zen eraikinaren planoak egiteaz, Santua jaio zeneko Dorre­txea bere barrenean har­tzeko, baina guztiz aske uzteko bal­din­tzapean; bal­din­tza hau ez zen bete. Fontanak, onartu eta Loiolara22 bidali ziren planoak diseinatu zituen, baina inoiz ez zen etorri, fun­tsez­ko al­daera ba­tzuk eginez, bertako maisu sonatuen bidez burutu ziren lanak zuzen­tzera edo in situ gainbegira­tzera.

Johannes Begrand josulagun flandestarrak zuzenduak izan ziren 1688an lur‑berdinketa eta zimenduak jar­tzeko lanak. Gidari­tza-lanak, 1693an, Martin Zal­dua euskal maisuak hartu zituen. Asteasun jaioa zen Zal­dua (1654‑1726), Loiolako eraikun­tza-lanetan denbora osoko maisu nagusi sartu zena zuzenean 1693an.23

Fontanaren planoetan, eraikinaren oinplanoak, hegoak zabal­duriko arrano baten itxura iradoki­tzen du. Delako planoei lo­tzeko eran­tzukizuna zorro­tza bazen ere, ar­kitek­to italiarrak aurreikusi ez zituen gure herriko bal­din­tza klimatikoek beharturik, zenbait al­daketa egin ziren.

Ikaste­txearen eraikun­tza ez­kerreko hegaletik hasi zen,24 elizan lanean jarduten zen bitartean josulagun el­karte txiki batek lehenbailehen bertan jarri behar­ko bai­tzuen bizi­tzen.

Elizan, beronen erdiko biribilunea eraiki­tzen ari ziren eta baita eraztun itxurako habeartea ere –dirudienez, Martin Zal­duaren zorioneko asmakun­tza izan zen–, Fontanaren planoak al­daturik.

Lanen gidari­tza 1719an Oiar­tzungo Sebastian Lekuonaren (1662‑1733)25 eskuetara pasa zenean, arazo larri bat agertu zi­tzaion honi elizaren egitura biribila, bere ar­ku eta gangak eta ar­kupe zabalari hel­tzerakoan.

Orduan Salamancako katedraleko maisu nagusiari, Joakin Churriguera ar­kitek­toari, deitu zi­tzaion kon­tseilu eske. Churriguerak egun ba­tzuk igaro zituen Loiolan eta elizako ar­kuen arazoa konpon­tzeko bere ahol­kua erabakigarria izateaz gainera, ar­kupeko tinpanoari eman zi­tzaion benetako churriguereskoaren izaera zehaztu egin zuen, erdian armarria, bi al­deetan kalostrak, eta bertako taillagile askori eman zi­tzaion apainketa sakona zituela.

Diametroz 20 m eta eraztun itxurako habeartean 33,50 m-tara zabal­dutako elizaren biribiluneko esparrua, marmol bel­tzeko zor­tzi ar­ku ausartez mugatua dago, lau zabalagoak eta garaiagoak ardatz nagusietan, eta hauen artean txandaka, beste lau makurragoak eta estuagoak, denak ere friso dotore batez koroa­tzen direnak.

Bigarren solairua marmol argiagoko danbor zabal eta garai batek osatua da, gerra‑gaiez apainduriko frisoa duela zokaloan eta zor­tzi leihate berdin lurrin‑on­tziz uztaiturikoak, dena marmolean landua.

Lekuona 1733an hil zenean, eraikun­tza-lanetan Inazio Ibero (1694‑1766) az­peitiarrak ordez­katu zuen.26 Loiolako Santutegiko lehen maisuaren lanaz gain, Inazio Iberori esker ditugu eraikun­tza eta erretauletako lan ugari eta garran­tziz­koak. Berak eta bere seme Fran­tziskok egin zituzten “une hartako hirietako birmol­daketa eta eraikun­tza hidrauliko hoberenen enkarguak, eta peritu­tza, tasa­tze eta lur‑neur­ketak bereganatu zituzten, eta baita probin­tzia osoko komunikabide bizien norabideen trazaketa ere”.27

Fran­tzisko Ibero (1725‑1795) Churrigueraren eraginarekiko bereziki sentikorra izan zen eta elizaren eraikun­tza bere amaiera arte gidatu zuen. Linter­nako lanak egin ziren 1731 eta 1734 urte bitartean. Pinakulua erremata­tzen duen eta 65 m-tako garaierara iristen den guru­tzea, 1735ean, urriak 25ean jarri zen.

Data horretatik abiatuta danborraren eta laranjaerdi-formakoaren apainketari hel­du zi­tzaion, arrosa tankerako marmol landuz­ko pabiloi az­piak erregeen ez­kutuez jan­tzi ziren eta Bertuteen alegiaz­ko zor­tzi estatua handiz apaindu.

Al­dareetako eta erretauletako lanei 1739an eman zi­tzaien hasiera.

Erretaula nagusia eta bi pulpituak Inazio Iberoren diseinuaren gainean eraiki ziren. Lau salomondar zutaberen titakadura lan fina (al­de bakoi­tzeko bina, baina zeihar­ka jarreran jarrita), hirugingil­dun ar­kuak ni­txoetan, margo ugaritako marmol bi­txiz­ko mosaiko horretako hainbeste eta hain finki landutako ale ugariek erakusten dute Iberotarrak Churriguerarekin izan zuten harremanaren eragina. Erdiko ni­txoan 1758an jarri zen zaindariaren estatua, Fran­tzisko Bergara valen­tziar eskulturagilearen lan bikaina, ikusiko dugun bezala.

Gerora jarraituko zuen beste erretaula, al­dare, sarrerako burdin hesi, al­dareetako eta ar­kupeko estatuekin eta abar. Ikaste­txea. Eraikinari dagokionez, eskuinal­deko hegala bukatu gabe gel­ditu zen, josulagunak 1773an Espainiatik boteak izan zirenean. Lanak, XIX. mendean zehar, gel­dial­di asko eginaz jarraitu ziren, eta 1885ean az­ken bul­tzada emanda, 1888an amaitu zen eraikun­tza. Elizaren bikaintasun barrokoaren al­dea handia da ingura­tzen duen Ikaste­txearen soiltasun ia herreratarraren ondoan.

Erabaki ausarta izan zen baina asmatu egin zuen elizako Erretoreak, Fontanaren planoetan patiotarako izendatuak ziren bi leku zabaletan harriz­ko eskailerak(al­de banatan bata) jar­tzeko erabil­tzean. Beren eskailburuetan santu eta Aita Santuen estatua handiak jarri ziren gero. Harriz­ko eskailera dotore horiek, jangela aurrea, jangela, liburutegia, sakristiak eta hiru klaustroek edertasunez harrituta uzten duten mul­tzoa osa­tzen dute, eta harmoniaren zen­tzua handitasun soil baten gustuarekin nola el­kartu daitekeen erakusten. Otto Schubert‑ek “espainiar lur-azaleko josulagunen monumenturik distira­tsuena” izendatu zuen.

Donostiako Santa Maria basilika. Gaur­ko Koruko Andre Mariaren basilikak hiri honetako parrokiarik zaharrenetarikoa dela dirudi. Dokumentuetan azal­tzen denez, leku horretan Urgull mendiaren magalean, bat bestearen atzetik Birjina Mariari eskainitako elizak izan omen ziren, XII. mendetik hasita hiri honek nozitu zituen suteen ondorioz desagertuz joan zirenak, az­kenekoak 1575ean eta 1688an Mota zeri­tzan gazteluko bolborategiko bi leher­keten ondorioz. Koruko Andre Mariaren eta San Inazioren babespean 1728an sortutako Caracasko Errege Konpainia Gipuz­koarra bere zeruko zaindariari eliza berri bat eraiki beharrean gertatu zen.28

Lanak 1738an hasi ziren, diseinuaren begirunez klaustro gotikoa eta alboko etxeak bota beharrean gertatu zirelarik. Bere lehenengo ar­kitek­toak, Pedro Inazio Lizardi29 eta Migel Salezan izan ziren eta hauek joan beharrean gertatu zirenez, Loiolako Santutegiko ar­kitek­toaren seme Fran­tzisko Iberok ordez­katu zituen. Beronen eraikun­tza 212.000 peso kosta zen eta ofizial­ki 1774an inauguratu zen.

Azaleran 2.773 m bete­tzen ditu. Barrutik baditu luzeran 55, 50 m eta 32,70 m zabaleran, eta 28 m garaieran (ganga jarraituraino eta 35 m laranjaerdi-formako loroiraino). Barruan 4.000 lagunen­tzako edukiera du. Barrokoa da bere estiloa, halakoxe rococo ku­tsua duena, atarian hobeto ikus daitekeenez.

Areto oinplanoa eta garaiera bereko hiru habearte dituena dugu, baina gangak gotikoak izaten jarrai­tzen dute, garaiera handiko pilastrez eu­tsitakoak, kapitelak kapitelen gainetan jarriaz disimula­tzen saiatu ziren arren.

Barruan badira churriguereskotik eta rococotik hasi eta neoklasikora arte doazen kapera eta erretaulak. Mul­tzo aberats eta harmonia­tsua da horren ondorioa, eliza honi gipuz­koar hiriburuko elizarik ederren eta dotoreena izatearen sona eman zaio.

Andoaingo San Martin eliza. Indiano eskuzabal batek ordaindutako beste eraikin bat Andoaingo San Martin eliza dugu. Historia honen datu guztiak A. Manuel Lekuonak ikertu eta aztertuak dira.30 Andoainen jaioa zen Agustin Lei­tza eta Latijera, Peruko Erreinuko Kapitain Jeneralak, 1756an jada agindu zuen eta 1763ko abuztuaren 19an hil baino pixka bat lehenago bere testamentuan baieztatu, halaber, bere ondasunetako zati handi bat bere jaioterriaren al­deko beste eskain­tzen artean, hiribil­duko herri plaza era­tzen zihoan lekuan aurrez aurre al­txa behar zen parrokia berri baten eraikun­tzarako erabilia izan zedila. Behar haina lur erosi zen eta A. Manuel Larramendi euskaralari sonatuaren kon­tseiluz, egitasmoaren diseinua eta obra, urte horietan Loiolako Santutegiaren lanen bukaera bere gain zuen Fran­tzisko Ibero maisuari eskatu zi­tzaion.

Badirudi ar­kitek­toaren traza, Lucas Longak Elgoibar­ko elizan hartu zuen oinplano gurutze latindarrari jarrai­tzen zaiola, baina Andoainen Fran­tzisko Iberok, dorreaz gainera, bost tartetako ar­kupe luze bana eran­tsi zuen habeartearen luzeran.

Eliza berriaren eraikun­tza 1759an hasi zen, Burun­tza mendiko harrobiko harriez, eta 1770ean bukaturik zegoen jada. Fran­tzisko Iberorekin hargin* eta eskulangile-tal­de espezializatu handi batek esku hartu zuen, Fran­tzisko Azurmendi taillagilea jardun zelarik al­dare nagusiko oskolari az­ken ukituak ematen eta Arrosarioko Andre Mariaren albokoa eraiki­tzen.

Karmengo Andre Mariaren beste albokoa egiteaz Fran­tzisko Ugartemendia arduratu zen, Azurmendi beraren diseinuaren gainean. Sor­tzez Garbiari eta San Agustini eskainitako beste alboetako bi, hurrenez hurren, Jose Inazio Lavi eta Ugartemendiaren diseinuaren arabera gauzatu ziren.

Ar­kitek­tura mailan emai­tza sendo eta trinkoa da, eta bere barrokotasuna ez da barrunbean bilatu behar, apainketan eta kan­pandorrearen estiloan baizik. Eraikinaren fatxada bete eta ataripea sortuz al­txa­tzen den kanpandorrean alegia. Eliza 1770ean inauguratu zen, dorreari az­ken ukitua ematea besterik falta ez zenean.

Eskoria­tzako San Pedro eliza. Beste behin ere, indiano eskuzabalen dirua izan zen, hondamen-zemaika zegoena ordez­ka­tzeko, oinplano berrian eraiki behar izan zen Eskoria­tzako elizaren gastuak ordain­tzeko erabili zena. Hiribil­du hau Calahorrako elizbarrutiari zegokionez, go­tzaindegitik behin baimena ateraz gero, Martin Karrerak31 egin zuen 1759ko lehen hilabeteetan eliza honen diseinua, ziur asko egun horietan harremanetan zegoen Inazio Iberoren ahol­kuak en­tzun ondoren. Eliza berriaren sagara­tze-meza ospa zitekeen 1762aren az­ken al­dera jada, baina lanak ez ziren hamar­kada horren amaiera arte bukatu.

Eliza. Ia ezin esan daiteke bere oinplanoa guru­tze latindar erakoa denik, zeren eta bere besoak oso sakonera txikikoak baitira. Fajoi‑ar­ku eta ar­ku toralen euskarriak kapitel dorikoen pilastretan ezarriak dira. Elizak presbiterioa poligonala du, eta lau tarte, guru­tzadura eta koroarena kontuan hartuz gero. Kanoi‑gangak ilargixkadunak dira eta al­dare nagusiaren aurrea ertz‑gangaz estalia. Pe­txina gainetan atseden har­tzen du guru­tzadurakoak. Barrunbe honek ia ez du apainketarik.

Tenpluaren oinetan kokatua dagoen dorrea da XVIII. mendearen erdial­deko giroan gaudela sentiarazten diguna; bere egituran Elgoibar eta Andoaingo ereduei jarrai­tzen zaie, habeartearen paraleloan bi al­deetara ar­kupeak dituela.

Pasai Donibaneko eliza. Pasai Donibaneko parrokia-eliza da Gipuz­koan oinplano berrian eraikitako elizen adibide bakarretakoa. Jose Lizardiren plano bat txikiegia zelako eta Inazio Iberoren beste bat garestiegia zelako bazterrera utzita, egun haietan Tolosako Santa Mariaren kanpai-horma eta dorreetan ari zen Martin Karrerari dei­tzea erabaki zen az­kenean. Eraikun­tza-lanak 1763an hasi eta Martin Karrera 1768an hil zenez, lanak bere seme Manuel Martinek (1742‑1804) jarraitu eta amaitu zituen, 1774an.

Elizak, al­derdi ba­tzuetan Herriko eliza kolumnariaren eskema jarrai­tzen du:

  • pilastraz eu­tsitako guru­tze-gangak;
  • garaiera bereko hiru habearte, erdikoa besteak baino zabalagoa;
  • hiru tarte;
  • presbiterioa;
  • korua, oinetan;
  • bi­txia bada ere, baoak gu­txi: bi leiho hegoal­dean; beste ba­tzuk gezilehio modura dorrearen al­detik, leiho bat koruan eta beste bat presbiterioaren saihe­tsetara.

Deigarria da barroko airea oraindik ar­nasten den garaian eraikitako eraikin honen soiltasun eta apaltasuna, esate baterako, bere garaikidea den Donostiako Santa Maria elizaren al­dean.

Dorrea elizaren eranskina da eta egokiago dator­kio kanpai-horma dei­tura, Martin Karrera bere diseinatzaileak esan zion moduan.

Atariak

Euskal Herria XVIII. mendean ez zen nabarmendu eraikun­tza berri ugaritan, ez nolabait ere, zabal­tze, berrizta­tze eta lehendik egoki­tzapenetan zirenetan bezainbat. Egoki­tzapen eta osa­tze hauek az­ken batean, eliza atarietan gauzatu ziren, estilo berri baten eta gustu berri baten adieraz­penak horretan suma­tzen baititugu.

Her­naniko San Joan Bataia­tzaileren ataria. Gipuz­koan, horren adibide garbi bat Martin Zal­duak, 1707an, Loiolako eraikinean ari zen bitartean, Her­naniko San Joan Bataia­tzailea parrokiarako diseinatu zuen fatxadan aur­kituko dugu.

Fatxada angeluzuzen bat da, frontoi triangeluar bati eusten dioten bi pilastra handiz mugatua, eta hauts‑babes baten modura ar­ku erral­doi batek baitaratua duena. Atearen gainean zaindariaren irudia duen horma-hobia dago; eta saihe­tsetan, zutabe bikoi­tzen tarteek San Joan Bataia­tzailea eta San Pedroren irudiak har­tzen dituzte barruan –dokumentuetan oso argi ez dagoen egileren batenak–, idul­ki garai ba­tzuen gainetan. Horretan guztian bada atari platereskoen ku­tsurik, baina suma­tzen da une hartako barrokotasun neurri­tsua ere: ar­kuarte eta pilastretan gai naturalistak apainketetan, lore eta hosto-sortak, mahats mordoak eta lurrinon­tzi lerronahasiak.

Oñatiko San Migelen ataria. Barrokotasun neurri­tsu horretan diseinatu zuen Martin Zal­duak berak Oñatiko San Migelen ataria. Her­nanikoak bezala, atari handi honek ar­ku handi bat du buruan: baina hemen ar­kubar­nera deigarri bat darama, kerubinez eta bolutaz guztiz estalirik.

Ez da erraza Asteasuko maisuaren egiletasuna zenbatekoa den erabaki­tzea, zeren eta atari galant hau buru­tzen igaro ziren hiru urteren buruan beste maisuen lankide­tza eskatu bai­tzen, eta horma-hobietan jarritako irudiak eta apainketaren zati handi bat behin­tzat Juan Bautista Suso eskulturagileari agindu zi­tzaiz­kion, eta berehalako batean hi­tzartu zen elizaren erretaula nagusirako.

Az­koitiko Santa Maria elizako ataria. Ar­kupea, petrila eta atarirako lehen diseinua Jose Lizardik egina izan zen 1725ean, baina eraikun­tza (Inazio Iberoren al­daketaren bategatik edo) ez zen bukatu­tzat eman Xabier Inazio Etxeberriaren zuzendari­tzapean 1734ra arte.

Ataria aparteko mul­tzoa da: ni­txo handi baten irudikoa, elizaren kontrahormen artean sartuta, eta ordena erral­doiko bi pilastraz mugaturik.

Bere ez­kerral­deari atxikirik doa ar­kupea, luzeran elizaren az­keneko bi tarteak beteaz, eta zutabe dorikoen gainean atseden hartuz erdi‑puntuko sei ar­ku dituela.

Atariaren exedra basamentu garai batez osaturik dago eta honen gainean zutabe bikoi­tzak alboetan, Joan Bautista Mendizabal eibartar eskulturagileak beranduago landu zituen eskulturak barruan har­tzen dituzten horma-hobiak hegaletan dituela. Erdian dagoen erdi‑puntuko ar­ku batek ematen du elizarako sarbidea. Taulamenduaren gainean pi­txerrez apainduriko apala. Kabujoiez ederturiko bost galloietako oskolak ni­txo bat eskain­tzen du erdikoan, Birjina zaindariaren­tzat.

Mul­tzoak plastikotasun alaia duen arren, klasizismoko soiltasun ku­tsuak irauten duela esan daiteke.32


* * *

Gipuz­koako beste lekuetan hainbat atari zuhurxeago ikus daitez­ke, Zegamako parrokian guru­tzadurakoa esate baterako, Inazio Iberok diseinatua.

Dorreak

Kanpaientzat eraiki ziren dorreak dira une hartako barrokoa ez­kuta­tzen duen egitura ar­kitek­tonikoen beste kapitulu bat, fun­tsean eta uniber­tsal­ki kristaua zen gizartean esanahi bat zuen kanpaiak jo­tzeak, gaur egun herrial­de askotan desagertua bada ere.

Urre­txuko San Martin elizako dorrea. Jose Lizardi, Asteasuko maisuari zor zaio, Tours‑eko San Martin elizako kanpandorrearen az­keneko gorpu­tzaren diseinua. Poligonoz­ko oinplanoa, angeluetan pilastrak, eta ia apaingarririk gabea da, kupula buruz eta baita ere buruduna den kupula­txo batez estalia dago, 1720 eta 1724 bitartean egina da.

Bergarako San Pedro elizako dorrea. Urre­txukoaren estilo berekoa da Bergarako San Pedrorena (1737‑1743) eta goitik beheraino ar­kupeko dorre hau Jose Lizardi berak diseinaturikoa da eta kupula burudunen al­deko zaletasun berdin­tsua agertzen zaio, baina oraingoan barrokotasuna nabarmendu egin zuen, frisoen gainetan plakak sarriago, erlai­tzetan zabalera handiagoko eta hu­tsarte eta konkorren txandaka­tze handiagoko edergarri ugarien bidez, horrela argi-itzalen jokoa areagotuz.

Zestoako Andre Maria Birjinaren Jaio­tza elizako dorrea. Zestoako dorrean (1735‑1738), Jose Lizardik aurreko dorreen ezaugarri berdinak eraku­tsi zituen, dorrearen oinarri angeluzuzeneko oinplanotik kanpaien gorpu­tzaren oinplano karraturako igarobidean irtenbide egokiak aur­kituz eta barrokotasun zuhur berari eu­tsiz; beronen edertasuna goraipatu egin zuen Loiolako maisu nagusi ospe­tsua zen Inazio Iberok.33

Elgoibar­ko San Bartolome elizako dorrea. Inazio Ibero eta honen seme Fran­tziskori zor diegu Elgoibar­ko San Bartolome parrokiako dorrea, goial­deko zatia bederen, kanpaien mul­tzoa, alegia; bi maisuek sinaturiko barrokotasun eder eta lirain honi buruz­ko dokumentu irudidun interesgarriak eta zeha­tzak gel­ditu zaizkigu.34

Andoaingo San Martin dorrea. Lehenago ere aipatu dugu, elizaren fatxadan bertan, Fran­tzisko Iberok eraikitako Andoaingo kanpandorrea. Elizaren sarrerari aterpea egiten dion dorrearen kokamen honek nortasuna ematen dio eraikinari. Mul­tzoaren batasuna simetrikoa areagotu egiten du, elizaren fatxada zabalera nabarmenduz. Honen barrokotasuna bere edergarri xehe eta oparoetan dago. Eraikin-masak landare moduko osagaiez apainduak dira, eta eraikin-lana estal­tzen duen laranjaerdi-formako abiagunea harriz­ko loroi handiek ingura­tzen dute. Kupula­txoari ere eransten zaio osagairik, kiribil­durak eta loroi ñimiñoak. Hau eta erdi‑puntuko ar­kuak koroa­tzen dituen zatituriko frontoi bakar batek eta beste xehetasun ba­tzuk alai­tzen dute eliza honen kanpoal­deko mul­tzoa, ia ku­tsu rococoz.

Fran­tzisko Iberoren beste dorre batzuk

  • Ia an­tzeko gauzak esan daitez­ke Usurbilgo Salbatore parrokia-elizako dorrerako ar­kitek­to berak diseinatu zuen kanpandorreaz, kupularen abiagunean kalostra eder batez jan­tzi zuen horretaz (1761‑1764).
  • Hondarribiko Jasokundeko parrokia-elizako dorreak ere osagai lerronahasi ugari ager­tzen du (1764‑68).
  • Fran­tzisko Ibero berak diseinaturiko Her­nani, Gaztelu eta Ordiziako dorreek, al­diz, bestelako estilo bat dute nabarmen, trinkoagoa eta soilagoa, az­peitiar maisu iaioa, gustu neoklasikoaren argitasun eta xumetasunarekiko sentikorrago izaten hasia balitz bezala.

Neoklasikorantz garatuz

Hain zuzen ere, Gipuzkoako dorreen ardura kronologikoak erakuts diezaguke garapen estilistikoa, barroko churriguereskotik neoklasikoa al­darrika­tzen duen egitura soilen al­derakoa.

Ibarrako San Bartolome elizako dorrea. Hala, Ibarrako elizarako Martin Karrerak diseinaturiko kanpandorreak (1761‑70), adibidez, Iberoren dorreekin kidetasun garbia du. Eliz aurrea dorrearen eredu bera da, baina hemen ar­kupeak ez doaz habeartearekin paraleloan.

Karreraren ardura bere fatxadaren aurrekotasuna sendo­tzea da, eliz­pearen estalguneko itzalak aurrearen goieneko horma-atalen lautasunarekin kontrastea bilatuz, ar­kupearekin batasun estua osa­tzen duten hegalen bidez.

Erdiko bal­koiaren gainean zutasuna az­pimarra­tzen duen biribil-formako baoarengatik bereizten da Iberotarrengandik eta apaingarrien soiltasungatik eta kanpaien mul­tzoa eder­tzen eta muga­tzen duten pi­txarren berdintasun eta bikaintasunagatik, halaber.

Tolosako Santa Maria elizako dorrea. Hala ere, Martin Karrerak barrokoaren al­deko izaten jarraituko du kanpai‑horman, alboetan bi kanpai mul­tzo dituela koroatu baitzuen Tolosako Santa Mariaren fatxada galant eta biluzia.

Erretaulak

Baina ez da zalan­tzarik, elizetako erretauletan azal­tzen dela, luze eta zabal, barrokoaren espiritu askea; beharbada, une honetako zaletasunak eragiten duen gehiegikeria formala eta apainketa birtuala harriaren taillan baino errazago gerta­tzen delako zuraren taillan.

Sebastian Lekuona

Pasai Donibaneko San Joanen erretaula nagusia. Sebastian Lekuonari agindu zi­tzaion erretaula hau lantzeko, Loiolako eraikinean maisu nagusi ziharduen bitartean.

Gorputz bakarrekoa da, bankuarekin eta biribileko errematea gorpu­tzaren neurri berekoa duela. Alboetako kaleetan, idul­kiko kerubin buruez ederturiko men­tsula handien gainetan eta horma-hobiak saihe­tsetan dituela, salomondar bi zutabe handi zuti­tzen dira. Euskarri hauek, orbel eta mahats mordo gizenez nahaspila­tzen diren hamaika zuztarrez inguraturik daude. Horma-hobietako hiru ar­kuak ohiko erdi‑puntukoak dira, sakonera txikiz baina edergarri ugariz egin eta eu­tsiak.

Zaindariaren irudia, alboetako Pedro eta Paulo Santuenak eta goieneko mailako San Mikel Goiaingeruaren taillak Felipe Arizmendik eginak dira, gerora oroitaraziko dugun bezala.

Oiar­tzungo San Estebanen erretaula. Bere jaioterria zen Oiar­tzungo parrokiako hiru erretaula Sebastian Lekuona berari esker ditugunak: Guru­tzil­tzaturiko Kristori, eta Loiolako Inaziori zein Xabier­ko Fran­tziskori eskainiak (1721).

Hiru ale hauek ia egitura bera eta oso an­tzeko apaingarriak dituzte, ar­ku hirugingilaren az­pian dagoen Guru­tzeak izan ezik. Neurri txikikoen erakoa da, kupulako danbor kalostraren az­pian osaturiko ilargixkekin oso egoki lo­tzen dena. Hemen ere, ar­ku batek erdira­tzen du erdiko horma-hobia,salomondar zutabeekin.

Inazio Ibero. Bikaina da Inazio Iberoren erretaulen emai­tza, eta historialariaren­tzat garran­tziz­koa da az­peitiar maisu handiaren aurrerabidea ezagu­tzea, egituraz­ko eta klasizismoko zorroztasun batetik hasi eta ia gehiegiz­koa den Loiolako erretaula nagusi barroko eta rococo arterainokoa.

Az­peitiko Sor­tzez Garbiaren erretaula nagusia (1737). Hiru kale ditu, erdikoa tenpletearen­tzat, solairu bakarrekoa eta saihe­tsetakoak bi solairutakoak, irudien­tzat horma-hobiak dituztela, eta landarez jositako bost kiribileko salomondar zutabeak igo­tzen dira, churrigueresko zen­tzu oso nabarmena dutela.

Loiolako Santutegiko erretaula nagusia. Aipatu berria dugun eta M. Isabel Astiazarainen iker­keten ondoren zein egilerena den zalan­tzan jar­tzen ez den Loiolako Santutegiko erretaula nagusia, oso litekeena da Az­peitiko erretaularen garaikidea edo lehenagokoa izatea, agian.35

Harri­tzekoa ere bada, baina badirudi hurrengo erretaulen eskarietan –Az­koitiko (1742) eta Tolosako (1744) Klaratarren­tzat– Iberok segurtasunez egiten duela rococo al­dera:

  • erretaula‑oskola hauta­tzen du,
  • salomondar zutabeak al­de batera uzten ditu,
  • apaingarrietan neurri­tsuagoa da, aurreko erretauletan irtenegia eta handiegia izan bai­tzen.

Fermin Larrainzar. Urte horietan Iraurgiko haranetik, Goierrikora igaro­tzen bagara, erretaula barrokoetan ale ugari topatuko dugu.

Laz­kaoko erretaula zistertarra. “Langin­tza ani­tzekoa, ar­kitek­to, eskulturagile, mihizta­tzaile eta arotz”36, halaxe sina­tzen zuen Fermin Larrainzar nafar maisuari esker dituzte Laz­kaoko Santa Anaren Zistertar Errekoletoen komentuko erretaula nagusia eta alboetakoak, 1714an Iruñeko elizbarrutiko ikuska­tzailearen bisita ondoren hi­tzarturiko lanak. Erretaula honek, 1718ra baino lehen eraiki­tzen hasi ez zen honek, baditu idul­kia, hiru kaletan banaturiko gorputz bakar bat, banku garaia, suge il­dasketako lau zutabe erral­doiez mugaturik, eta elizaren burual­deari egoki­tzen zaion zir­kuluerdi-formako profila duen atikoa. Inazio Zendoiak tramankulu hau xehetasun guztiz deskribatu ondoren, lotura kronologikorik eza ikusten du, une hartakoxea zen apaingarrien aberastasun ugariaren eta ordurako erabil­tzen ez ziren il­daska uhin­tsuak zituzten zutabe bihurrikatuen erabileraren artean.37

Joan Antonio Iparragirre

Idiazabalgo San Migelen erretaulak. Idiazabalgo San Migel parrokian arte gaietan arduraduna zen Joan Antonio Iparragirre maisua, ar­kitek­to eta taillagilea ere badena, Idiazabalen jaioa bazen ere, Seguran bizi zena. Berarekin egin zen 1734ko abenduan Familia Santuaren alboko erretaularen hi­tzarmena eta bi urte beranduago, erdiko ni­txoan San Inazioren irudia eta ni­txo apalagoetan Borjako Fran­tziskoren eta Xabier­ko Fran­tziskoren mukuluak” eduki behar­ko zuen beste berdin bat eskatu zi­tzaion. Astigarretako San Martinen erretaula nagusia. Iparragirrek bere ardurapean 1745an hartu zuen. Haren ar­kitek­tura gerora berriztatua izan zenez, ezin jakin daiteke une hartako churriguereskorako zaletasuna zein mailatan bereganatu zuen.

Fran­tzisko Ibero. Fran­tzisko Ibero ar­kitek­toak erretaula asko ditu bere eskuei esker eginak, bere aita Inazioren al­dean. Aizar­nako Jasokundeko erretaulak. Aizar­nako elizaren alboetako erretaulak eskatu ziz­kioten 1751ean, bata Arrosarioko Amari eskainia eta San Inaziori bestea. Egitura ahur samarra duten aleak dira, lau men­tsuletako basamentu baten gainean lau zutabez­ko gorputz bat, eta gainean atikoa osa­tzen dutenak. Apainketak, xaflen, buru hegodunen, loreen eta fruituen bidez estal­tzen du zoru guztia.

Az­koitiko Klaratarren erretaulak. Hamar urte beranduago diseinatu zituen, halaber, Az­koitiko Klaratarren alboko erretaulak, bere aitak ordurako diseinatua zuen erretaula nagusiaren ondoan. Aitaren lanarekin al­deratuta, barrokotasun oso aurreratua baten ausardia adierazten dute Fran­tziskoren erretaulek, horma lau bati atxiki­tzean, zeihar­ka ebakitako erlaitz gainetan kokatuta dauden zutabez mar­katuriko bere erdiko kalea aurreratzen du erretaulen egitura irtenak. Taulamendua egitura berari egoki­tzen zaio.

Beste zenbait erretaula. Begien bistakoa da hauetan eta Eibar­ko San Andres parrokiarako diseinatu zuen alboko erretaulan (c. 1765), Fran­tzisko Iberok sentikor jarrai­tzen duela plastika churriguereskoarekin.

Beste zenbaitetan, bere Lizar­tzako Santa Katalina elizako erretaula nagusiaren azter­ketan, esate baterako, xumetasun klasiko al­derako al­daketa usnatuko balu bezala, arruntasun eta xumetasun handiagoa eta hosto­tza apaingarri gu­txiago ahol­ka­tzen ditu.38

Biz­kaia

[aldatu]

Biz­kaian churrigueresko erako eliza askorik ez da. Mende honetan biz­kaitar ar­kitek­turak eskain­tzen duena, batez ere, hauxe da: jarraibide baten erakustea, esperimenta­tzeko ausardiarik eza eta zahar­kitutako estal­kiekiko leialtasun itsua; fantasia sor­tzaileaz hitz egitera bul­tzatuko gaituen ezer ez, alegia.39

Lekeitioko San Jose eliza. XVIII. mendearen lehen herenean bukatu zen Lekeitioko San Jose eliza (Josulagunen An­tzinakoa); aurreko atalean hitz egin dugu bere eraikun­tzaz. Gaur egun ere 1680an sortu zenean zuen estilo soil bera du; baina litekeena da bere ataria, bere apaindutako mar­koa eta bere frontoi oker zatitua eta guzti, Loiolako Santutegiko ar­kitek­toek eginiko al­daketaren bat izatea.

Durangoko Santa Anaren eliza. Durangon Uribarriko Santa Mariaren eta San Agustin komentuaren arteko bil­keta bat da Santa Anaren eliza (1720), Lazaro Laincerak40 egindako lan honetan apaingarrien biluztasuna gailen­tzen delarik.

Ezkerraldeko (Somorrostroko) San Joan eliza. Abangoardiari mendearen erdial­de hartan zi­tzaion erresisten­tziaren froga bera da Somorrostroko San Joanen hau, bere piramidez­ko dorre eta guru­tzadura gotiko konkordun estal­kiarekin.

Bilboko San Nikolas eliza. Lehenago jardun dugun bezala, espazioaren barroko italiera­tzaile ikusmol­de bakarra Inazio Iberok ekarri zuen 1743an Bilboko San Nikolas elizara. Hondamenean zegoelako goitik behera botatako aurreko eliza baten esparrua bera bete­tzen du. Bertako harginekin eman zi­tzaion hasiera 1743ko egitasmoaren eraikun­tzari, Antonio de la Vega menditar maisuaren gidari­tzapean, eta ez zen bukatu­tzat jo mendearen az­ken urteetara bitartean, eliz ospakizunen hasiera 1756koa bada ere.

Eliza. Karratu perfek­tu bat da oinplanoan eta eran­tsita du presbiterioa. Karratu hau beste karratu handiago batean sartuta gel­di­tzen da, el­kar­tzen diren bi esparru angeluzuzen sorraraziz, burual­dean sakristia osa­tzeko eta oinetan aparteko bi kapera antola­tzeko. Eremu ok­togonal edo biribilaren itxura ematen diote lau exedrek, karratua nagusi­tzen zaiolarik elizari.

Ftxadanan, Elgoibar­ko dorrearen an­tzeko diren bi dorre zuti­tzen zaizkio al­de banatan. Fatxadaren horizontaltasun ukitu gai­tza leundu egiten dute dorreek eta kanpai-hormak. Eliza bilbotar honen barrunbeak Santa Inesen eliza erromatarraren oroimena ekar­tzen du gogora; baina, badira Loiolako frontoiaren oroi­tzapenak ere atari artikulatuan, eta gotikoarenak, dorreen sarbide zorro­tzetan.

Balmasedako San Seberino eliza. Lehen aipatu dugun Lazaro Lainceraren diseinua (1728) duen San Seberino elizako dorrearen aipamena egitea ere komeni da.

Hargin­tzan aditua zen Laincera, eta zenbait eraikin-lanetan Martin Zal­duarekin batera esku hartu zuen Euskal Herrian: Az­peitian –normalean hemen bizi izaten baitzen–, Berri­tzen, Elgoibarren eta abar. Urre­txuko elizako dorrearen diseinua egin zuen, gerora Lizardiren diseinuak ordez­katu zuena, eta 1717an Zumarragako elizaren dorrea diseinatu zuen, halaber.41

* * *

Biz­kaiko erretaulen diseina­tze eta eraikitze barroko churriguereskoari dagokionez, eskultura lanei buruz bereziki hitz egingo dugunaz gain, nahikoa bekigu berriro ere Julen Zorrozuak Biz­kaiko erretaula barrokoari buruz­ko iker­keta sakon eta oso dokumentuari lo­tzea.

Araba

[aldatu]

Gasteiz­ko San Fran­tzisko komentua. Arabar lurral­dean XVII. mendearen az­kenean, barrokoa bere apaingarrietan al­dirik oparoenera iri­tsi zenean, Gasteiz­ko San Fran­tzisko komentua eta eliza izan ziren egin zirenetan lanik behinena, historiaren eta artearen distira zenbait mendez bizi ondoren, erabateko hondamendian amaitu zen lan itzela.

Komentuak XIII. mendeko klaustro polit bat zuen eta eliza berebiziko tenplu gotikoa zen, zor­tzi tartetako habearte bakarrekoa; beroni XVI. mendean ar­kupea eta zenbait kapera eran­tsi zi­tzaiz­kion. Eliza XVI. mende al­dera, churrigueresko gustuko igel­tsuzko apainketa arrandi­tsu batez jan­tzi zen guztiz, gangak izan ezik; honen ida­tziz­ko dokumentuak eta argaz­kiak ugari dira. Delako desamortizazioa zela eta, 1835ean bere gainbehera hasia zenez, 1930ean mul­tzo osoa goitik behera erai­tsi zen.42

Honen estilo eta garai berekoak dira:

  • Santa Mariaren kolegio‑elizako sakristia eta
  • San Pedro parrokiako dorrea.
Arabako Lautada

Arabako Lautadakoetan, esan daiteke, oinplano berriko elizarik ez zela al­di honetan eraiki.

Gangaren ba­tzuk trazerietan eral­datu egin ziren, are konplexuagoak bihurtuz.

Eraiki zirenen artean:

  • ar­kupeak, esaterako, Inazio Ibero maisuaren eskuz egindako Aguraingo San Joan elizakoak,
  • atariak, Ilarduiako San Migel elizakoak,
  • koruak, Migel Salezanen eskuz egindako Narbaxako San Esteban elizakoak,
  • sakristiak eta kanpandorreak.

Gustuaren al­daketa adierazten duen testigan­tza da dena.

Erretaulak eraiki­tzen. Berrikun­tza gehiago an­tzematen da erretaulen ar­kitek­turan, hemen­txe hedatu bai­tzen batez ere rococo estiloa.

Eliza askotako erretauletan oraingoan asko dira arrosetak, zuztarrak, lore uztaiak, aingeruak, xaflak eta il­daskaturiko zutabeen fusteak, horma‑hobi tontorrak eta irudien oinaz­pikoak estal­tzen dituzten oihal zin­tzilikariak.

Alor horretan izen berezia bereganatu zuen Joan Bautista Jauregik, Gasteizen eta Arabako beste lekuetan erretaula asko diseinatu zituen ertilariak.

Arabako Errioxa

Gauza berak esan daitez­ke XVIII. mendeko Arabako Errioxaz, eraikin-lan ba­tzuk amaitu eta hondatuak ziren beste ba­tzuk konponduko baitziren:

  • Oinplano angeluzuzen baten gainean zutitutako Oioneko Santa Maria eliza eraikin berria da, zir­kuluerdi-formako absidea eta ilargixka-ganga duena.
  • Kripango San Joan Bataia­tzailea parrokian ere estali zen XVIII. mendean, ilargixkadun estal­kia esferaerdi-formako kupulaz (1774‑1788).
  • Mañuetako Antigoako Andre Mariaren elizan eta Santa Maria Morenaren elizan, halaber, kupulaz estali ziren guru­tzadurak.
  • El­tziegoko San Andres parrokiako zenbait kaperatan erretaula rococoak eraiki ziren.
  • oinplano oktogonalaren gainean eraiki zen Plazako Andre Mariaren ermita eta esferaerdi-formako gangaz estali, El­tziegokoa ere.

Trebiñu‑Albaita eta Kanpezu

Trebiñu‑Albaita eta Kanpezu al­dean ere ez zi­tzaion sarrera horren aisa eman barroko apainari.

Trebiñuko San Pedro eliza honen ganga hiru euskal harginek jasotakoa zen 1700ean.43

  • bikaina da kanpaien­tzako dorrea, Jose Elejal­de Axpeko ar­kitek­to apartak diseinatu eta eraiki­tzen hasi zena (1774).
  • kupula eta linter­na beranduago Joan Antonio Etxeberriak eraiki zituen, 1790ean.

Dorreak. Eskual­de horretan asko dira XVIII. mendeko dorreak eta kanpai-hormak.

  • Arrietako dorrea. Arrietako dorre lirainaren goieneko gorpu­tzak, gar‑irudiz, esferaz eta idi-begi ugariz apainduak, Jose Elejal­de beraren eskuz eginak dira (1775).
  • Albaitako dorrea. Eskoria­tzako Joan Zubia maisuak diseinua egin eta Ga­tzagan bizi zen Joakin Elejal­dek eraiki zuen.
  • Paiuetako dorrea. Joan Zubiak berak diseinatua da eta Eskoria­tzako Jose Elejal­dek eraikia.

Bertako eta kanpoko eskulturagileak

[aldatu]

Esan liteke urte horietan zehar (1650‑1730) –arrazoiez idatzi zuen Velez Chaurrik– “Euskal Herrian eskulturaren gainbeherarik gordinenean aur­ki­tzen garela”.44 Ez da erraza zehatz‑mehatz adierazten Euskal Herriko eliza barrokoetako imajinen ekarpen ugaria ez ote zen, ugazaben, kofradien eta mezenasen al­detik, bertako maisuengan nahi zen kalitaterako beharrez­koa zen mailarik ez zela ematen-eta, horren kon­tzien­tzia har­tze baten ondorioa. Garbi dago historialariaren­tzat An­txietaren jeinuak ondorengo belaunal­dietan ertilari on askorengan arrastoa utzi izan bazuen ere, eta Gregorio Fer­nandezen artelan eredugarriek bere garaikide euskal­dun ba­tzuengan fantasia sor­tzailea ugal­du, lorratz distira­tsu hau urte gu­txiren buruan itzaliz joan zela. Ia ezin aur­ki dezakegu, XVII. mendearen bigarren erdian, lanean ari ziren maisuen artean kanpoko lantegietatik ez datorren izenik, inola ere ez behin­tzat Salvador Carmona edo Juan Pascual de Menaren talentu sor­tzailearen ondoan neur zitekeenik. Gure ustez, bertako maisuetan talentu pobreziaren kon­tzien­tzia izan bazen herritik kanpora bila­tzera bul­tza zituena, ugazaba eta mezenasak imajinetako eskakizun naturala ase­tzeko gai ziren ertilariak, bidez­koa da gure aipamena horietatik hastea.

Kanpoko eskulturagile ba­tzuk

[aldatu]

Sierratarrak. Euskal Herrian XVIII. mendearen bigarren erdian egin ziren artelanetan, Medina de Riosecon kokatu zen Sierratarren familiaren esku har­tzea nahikoa aztertu izan da.45 Tomas de Sierrak sortutako lantegia zen, bera hil ondoren, bere semeek eraman zutena.46 Litekeena bezala pentsatu izan da Anaia Jazinto Sierra lantegiko bere lagun­tzaile, Fran­tzisko, Tomas, Jose eta Pedroren anai­tzakoa zela eta dokumentuetan saiatu zirela Gaztelan eraikitako erretaula askotan bere esku har­tzea –bakar­ka nahiz tal­dean– nolakoa izan zen bereizten.

Sierratarren Segurako eta Oñatiko erretaulei dagokionez, arrazoia begien bistakoa da, Fran­tziskotarren ordenako Segoviako Ayllon‑go komentuan bizi zen Anaia Jazinto Sierra eskultura-maisuaren ordena berekoak baitziren komentuko erretaula hauek. Segurako Sor­tzez Garbiaren komentuko erretaula. Anaia Jazintori 1742 eta 1745 urte bitarte horretarako deitu zi­tzaion Segurako Sor­tzez Garbiaren komentuko erretaula egitera eta eraikun­tza-lanak, zatirik handienean, komentu horretan kide ziren Lardizabal familiako bi lekaimek ordainduak izan ziren, Segurako parrokiako erretaula nagusiaren emaile eskuzabala ere izan zen Martin Lardizabalen arrebak, hain zuzen ere.

Anaia Jazintok berak egina izan behar du, inola ere, egitura handi honen diseinua –bankua eta ordena erral­doiko zutabeak dituzten hiru kale–,47 Maria Birjinaren eta fran­tziskotarren Ordenaren ohorez programa ikonografiko zabal bat eska­tzen zuena: Birjinaren istorioak bankuan; Sor­tzez Garbia zaindari moduan, Hungariako Santa Isabel eta Portugaleko Santa Isabel lagun dituela; goragoko mailan San Joan Sahagunekoa eta Santa Klararen irudiak, amaieran Birjinaren Koroa­tzea duela; eta alboetan San Joan Kapistranokoa eta San Paskual Bailon. Eskulturen zerrenda osa­tzeko eran­ts di­tzagun alboetako erretauletan dauden San Fran­tzisko eta San Antonio Paduakoaren estatuak.

Arruntena da halako mul­tzo konple­xuez ardura­tzen zen lantegi bat izatean, kalitaterik oneneko lanak lantegi-buruen zeregina zela pentsatzea. Oraingo honetan Gaztelan eginiko lan dokumentuetan ahaidetasun estilistikoarengatik, Inazio Zendoiaren iritziz, Sor­tzez Garbiaren eta Hungariako Santa Isabelen irudiak lantegi-buru gorenak, Anaia Jazinto Sierrak, eginikotzat har­tzea da arrazoiz­koena.48

Manuel Martin Hontañon. Kanpoko beste ertilari bat aipatuko dugu orain, jaio­tzez Gaztelakoa (Burgoskoa), Manuel Martin Hontañon eskulturagilea.

Segurako Sor­tzez Garbiaren komentuko erretaulak. Manuel Martin eliza bereko alboetakoen irudiez arduratu zen, 1754an Jose Joakin Arizaga eta Joan Antonio Iriarte maisuak hitzartu zirelarik eraikun­tza horretarako.

Alboetako erretauletan, beren erdiko ni­txoetan, adieraz­kortasun bikaineko aurpegiak dituzte eta seguruenik al­dare nagusiko irudirik hoberenak taillatu zituenaren lanak dira –San Fran­tzisko batean eta San Antonioren irudiak bestean–, baina horiek salbue­tsiz gero, gainerako eskulturek ez dute halako kalitate artistikorik.

Oñatiko Bidaurreta komentuko erretaula. Fran­tziskotar ertilariek “an echo un prodixio” gogoan hartuta, Oñatiko Bidaurreta komentuko Lekaime Fran­tziskotarrak beren esku-har­tze bat eskatu zuten erretaularako. Erretaula berri hau 1751‑1753 hirurtekoan egina izan zen, aipaturiko Segoviako komentuan bizi ziren Anaia Jazinto Sierra eta Anaia Esteban Lopez bi fraideen zuzendari­tzapean.

Horien programa ikonografikoa zeharo zabala da: bankuan, lau ebanjelarien irudiak erliebean eta Kristoren Haur­tzaroko eszenak; lehen gorpu­tzean, San Agustin, San Fran­tzisko, San Jose, San Joan Ebanjelaria, Santa Klara eta San Antonio; bigarren gorpu­tzean, Birjinaren gurasoak; goieneko zatian, Mariaren Koroa­tzea eta Eliz Gurasoak.

Badirudi Anaia Jazintoren anaien ardurapean egon zela lan hau. Erretaularen erdian bal­koi modura zin­tzilikatua eta aingeru handiez koroaturik dagoen Birjinaren ganbara­txoa bereziki bi­txia eta interesgarria gerta­tzen da. Urreztatu eta polikromi­az jan­tzitako eskulturak gailen­tzen dira polikromiaz jan­tzi gabeko mazoneriaren gainean.

Joan Antonio Hontañon kantabriar ertilaria Pedro de Borjesekin batera aritu zen:

  • Amorotoko Arrosarioko Andre Mariaren erretaulan (1737‑38),
  • Elorrioko Sor­tzez Garbiaren erretaulan, bertako irudiez Elorrioko Joan Munar arduratu zelarik (1754‑58).

Ramon de Solar Santoñakoa:

  • San Joan zein San Kosme eta San Damianen irudiak eta Gordexolako erretaula nagusian Guru­tze bat taillatu zituen (1753‑55),
  • Zor­no­tzako erretaula handiko eskulturetan ere esku hartu zuen.

Manuel de Acebo. Jaio­tzez Ar­nuerokoa baina Bilbon bizi zen beste kantabriar honek, Gamiz‑Fikako Santo Kristoren ermitan utzi zuen lanen bat (1785).

Pascual de Mena. Donostiako Santa Mariaren basilikan, Pascual de Menaren gubiari eskaini zi­tzaion Familia Sagaratuaren al­darea. Robert Michel. Robert Michel fran­tziar honengana jo­ zen, Lepantoko garaipena zela eta, mirari bat konta zezakeen erliebea tailla dezan.

Caetano Pace. Munduan zehar sakabanaturik zebil­tzan josulagunek Loiolako Santutegiaren ar­kitek­tura eta arte-ekimena garai hartan haiek eginikotzat jo­tzen zutena, bistakoa da ezagu­tzen zituzten ertilari onenak esku hartu zezaten nahi izatea. Eta beroiengana jo zuten, zalan­tza handirik gabe, eraikin handiaren imajinagin­tza eta apainketa osa­tzeko.

Izen oneko eskulturagile erromatarrari deitu zi­tzaion, Caetano Paceri, Portugalen lan ba­tzuk bazituela eta, egokiera horri hel­duz, Aguraingo harri zuriz landu zezan basilikako ar­kupean erromesari arrera eginez elizarako sarrerako ate handi nagusiaren gainean dagoen San Inazioren estatua.

Eskulturagile berak, elizaren barruko al­detik, kupularen abiapuntuan kokaturik dauden Bertuteen zor­tzi estatua handiak lan­tzeko eran­tzukizuna hartu zuen.

Migel del Mazo. Beste estatuagile maisu bati, Migel del Mazo santandertarrari esker eginak dira santutegian bertan ar­kupeko ni­txoetan jarri ziren Xabier­ko Fran­tzisko, Borjako Fran­tzisko, Kostkako Estanislao eta Luis Gonzaga josulagun santuen eskulturak, hil berria zen Caetano Pacek eginiko diseinua jarraituz berak landu zituenak (1738‑39).

Fran­tzisko Bergara Bartual. Loiolako basilika handiaren eder lanetan lagundu zuen beste eskulturagileetako bat izan zen Fran­tzisko Bergara Bartual, 49 Erroman egin zituen bere lanen ba­tzuengatik izen ona harturik, batez ere, Vatikanoko basilikan habearte nagusian mire­tsi daitekeen Al­kantarako San Pedroren estatua erral­doiagatik agindu zi­tzaion Loiolako erretaula nagusiko erdiko ni­txoa bete­tzen duen San Inazioren estatua. Valen­tziar eskulturagile bikain honek eskultura barroko eder honen eredua egin zuen, benetako ber­niniar mugimenduaz eta rococo graziaz jan­tziz; baina, berau urtutako eta zizelaturiko zilar xaflan lan­tzea Giuseppe Agricola –Bauer izeneko ertilari baten italierako izena– erromatar lantegiaren ardura izan zen. Estatua Loiolara 1758an iri­tsi zen.

Tomas de Gorozollo. Bestal­de, Az­peitiko Soreasuko San Sebastian parrokian ere kanpoko ertilari batengana jo zen, Tomas Gorozollo eskulturagilearengana, alboko erretaulako Borjako Fran­tzisko, Luis Gonzaga eta Kostkako Estanislao Santuen irudiak egiteko. Erdiko horma-hobian, urte ba­tzuk lehenago egindako San Inazioren irudi bat jarri zen.

Tomas Gargollo. Inazio Iberok diseinatu, eta Fran­tzisko Inazio Az­piazu az­koitiar maisuak egin zuen Tolosako Santa Klararen komentuko erretaularako Tomas Gargolloren imajinak hi­tzartu ziren, eta Tolosan (1744) bizi bazen ere, Trasmieran, Meruelo bailarakoa zen honek urtebete baino gehixeagoan egin zuen bere betebeharra erretaula bete-beterik utzi zuten hainbat neurritako 22 mukulurekin.50

Santiago Marsili. Gure begirunea eta esker ona merezi duten lanak Euskal Herrian egin zituen beste kanpoko ertilari italiar bat Santiago Martini da; bertan bizi­tzera etorria dirudi, urte luzeetan Gipuz­koa eta Nafarroako hainbat lekutan bizi zela agertzen baita. Eskultura ugari egin zuen Marsilik, XVIII. mendeko hirurogeita hamargarren hamar­kadan, Amasa eta Abal­tzisketako erretauletarako. Inazio Zendoiak eta Julen Zorrozuak dokumentu ugariz bereziki jan­tzi dituzte hauek eta, merezi duenez, eskulturagile honen barrokoarekiko etengabeko leialtasuna eta bere lanen bikaintasuna az­pimarratu dituzte.

Bistakoa da Ber­niniren eskulturak ongi ezagu­tzen zituela, aipatutako erretauletako ni­txoak bete­tzen dituzten santuen irudiak, izan ere, ager­tzen duten mugimendu eta bizitasunagatik, italiar maisu handiaren estiloa ekar­tzen dute gogora: tolesdura hanpuru­tsuen astin­tzearen atzean eta kontraposto apur batez anatomia ez­kuta­tzeko iaiotasun bera, adieraz­pen plastiko orekaturako gaitasun handi bat eraku­tsiz.

Marsili 1772an ere hitzartu zen, Billabonan bizi zenean, Andoaingo –horren eraikun­tzaz lehen aritu gara– San Martin elizan alboko irudiak tailla­tzeko. Lau dira zaindari estatua handiak –Arrosarioko eta Karmengo Ama Birjinak, Sor­tzez Garbia eta San Agustin– “bikainak egituraz –dio Manuel Lekuonak– nahiz eta ez hainbat espresioetan, graziarik falta ez zaien dozena bat baino gehiago irudi txikiez gain, erlaitz eta koska gainetan aingeru handiak...”.

Pedro Ramirez de Arellano. Ez da ahan­tzi behar Tafallako eskual­dean Aragoiko ertilarien ekarpena ere, besteak beste, Pedro Ramirez de Arellano eskulturagilearena, bere bizi­tzako az­ken urteetan (1766‑1771) Azkoienko parrokiako erretaularen ikonografia, Ante Portam Latinam San Joanen historia eta lau apostoluren eskultura ederrak landu eta zuzendu zituena, Zaragozako Pilareko Amaren Kapera Santuan egin zuen lanagatik sonatua den eskulturagile honen lanik onentzat har daitekeen mul­tzoa delarik.51

Carmonaren el­kartea. Fal­tzeseko San Joan Ebanjelaria parrokiako alboko kaperetarako Madriletik inportaturiko zenbait estatua ere aipa dezakegu, denen artetik Sor­tzez Garbiarena nabarmenduz, haz­pegietako fintasuna, gozotasun rococoa, eta kontraposto apurrak sala­tzen dutelarik Salvador Carmonaren lantegia.

Beste zenbait. Inportaturiko estatuen atal honetan, gogoratu behar da, halaber, Madrildik ekarritako eskultura mul­tzoa, Erriberriko Fran­tziskotarren komentu eta elizan aur­kitu zena. Eliza Mar­ko domingotarrak diseinaturikoa da eta az­peitiarra zen Fran­tzisko Iberok 1745 eta 1757 bitartean egina.

* * *

Eta honek Euskal Herrian lan ugari utzi zuen mende hartako ertilari handiarengana eramaten gaitu.

Mende horretan, Herriko arte ondarea aberasten duten kanpoko ertilarien esku-har­tze sail luzean, bi dira adinez eta jeinutasunez an­tzeko izateagatik azal­du behar diren eskulturagileak: Luis Salvador Carmona eta Juan Pascual de Mena.

Luis Salvador Carmona: bere euskal artea

[aldatu]

Ilustrazioaren mende horretan Euskal Herrian ikusi zen eskultura lanik ugariena eta arte kalitatez abera­tsena Valladolideko Luis Salvador Carmonari esker izan zen (1708‑1767).

Sortu berria zen San Fer­nando Errege Akademiako eskultura irakasle honek bere bizi­tzan zehar lan guztiz oparoa egin zuen; 200 eskultura baino gehiago beharbada, gaur egun hauetatik dokumentatuak 180 zenbatu daitez­keenak, gehien­tsuenak erlijioz­koak direlarik. J.A. Villabrile eta Ron‑en lantegian bere sei urteko prestakun­tza eta trebakun­tzan, teknikoki lortu zuen iaiotasuna ia birtuosoaren mailakoa izan zen. Churrigueraren inguruko harremanetan eta berak miresten zituen aurreko maisu guztiak bar­nera­tzeko zuen gaitasun handiaz, jakin zuen bere eskultura-lanei ematen modan egoten hasia zen rococo gustuarekin eder­ki uztar­tzen zen edertasun, fintasun eta sentiberatasuna.

Halaxe lortu zuen bada ezagu­tzeko erraza den eta bere‑berea duen estiloa, estatuen muturretan zurari ematen dion mehetasunean.52 Harrian aritu bazen ere, erlijiozko eskultura garran­tziz­koenak normalean zurez eginak daude eta bere lantegitik jada apainduak eta polikromiaz margotuak irten ohi ziren, baita zenbait data jarri eta sinatuta ere.

Oxirondoko Santa Marinaren erretaula. Bergara. Euskal Herrian Carmonaren lehenengo esku-har­tzea Bergarako Oxirondoko Santa Marinaren erretaula nagusikoa izan zitekeen, Madrilen bizi zen eta erretaulari churrigueresko diseinua eman zion eskulturagilearen laguna zen Migel Irazusta ar­kitek­toak eskaturik beharbada. Caenek dioenez, Salvador Carmonak Bergarako al­dare nagusirako “berez­koa baino neurri handiagoko hamabi eskultura egin zituen”. Denetara hamabost dira, baina ba­tzuk neurriz txikiagoak. Artelana 1742an egin zen.

Santa Marina martiriaren irudia, erdiko ni­txoan azal­tzen dena, zoragarria da eta ber­niniren plantarik ez zaio falta. Zaindariaren irudi inguruan, maila desberdinetan, beste irudi ba­tzuk azal­tzen dira:

  • zutik, Abdon eta Senen martiri Santuen irudiak;
  • Jeronimo eta Agustin Santuenak, eserita; baita lau Bertuteen alegiak diren beste ba­tzuk ere.

Eliza bereko beste kapera ba­tzuetarako Carmonak zenbait irudi zoragarri taillatu zuen:

  • Arrosarioko Ama Birjina, irudi atsegina, handitasunez eta xamurtasunez betea, Mariaren izenekoetan eskulturagile honen ohikoa izan zen,
  • San Joserena,
  • San Migelena, berez­kotasun eta mugikortasun-adieraz­pide harrigarria duena,
  • eta batez ere, Santa Teresa aparta, ertilariaren jeinuaren ahaleginez lortutako maisulana. Bergarako mul­tzoan bera da ederrena, Karmelo ordenako eliz guraso santari egin zaiz­kionetan ederrenetakoa. Gorpuz­keraz­koa baino barruagoko bizitasun espirituala islatzen duen mugimendu diskretua, eu­tsiezinez­ko goiargi­tze mistikoaren indarra laburbil­tzen duen edertasun harrigarria agertzen zaio aurpegian eta tailla oso finean, santaren soingainekoan ehunarekin lehia­tzen dela dirudiena; eta bera den guztian rococo eta klasizismoaren laburbil­tze txundigarri bat da.

Idiazabalgo San Migelen erretaula. Bergaran bere lan bikaina lan­tzen ari zen bitartean taillatua izango zuen Salvador Carmonak Idiazabalgo San Migelen estatua.53 Delako Idiazabalgo erretaularen diseinua bere gain hartua zuen Migel Irazustaren ahol­kua on­tzat ematen zen, baina San Migel Carmonaren gubiaz egina izatea eska­tzen zi­tzaion.

Segurako Jasokundearen erretaula. Aurrekoa bukatu orduko Segurako erretaulako imajinak eskatu zi­tzaiz­kion eta neurri naturaleko 42 estatua egin zituen. Lan itzel bat dugu hau, jaio­tzez Segurarra eta Indietako Errege Kon­tseiluko kide zen Joan Martin Lardizabal Elor­tza izeneko mezenas baten diru-lagun­tzaz ordaindua zen, hain zuzen.

Migel Irazustak hemen ere jardun zuen, zeren eta, erretaularen mazoneria Diego Martinez Ar­tze bere ikasleari eskatu bai­tzi­tzaion. Lanaren tratua 1743ko uztailean eginda, dena bukatuta –erretaula eta horrekin batera imajinak– 1747ko mar­txoan ekarri ziren.

Gipuz­koako mul­tzo barrokorik guztiz­koena da, zalan­tzarik gabe, Segurako erretaula, rococoaren efek­tu xarmangarriak bere goiengo gradura igotzen dituena. Beheragoko mailatan Pedro eta Paulo Santuen irudiak ganbara­txoaren alboetan. Baina goiko mailan, zerua lurrarekin lotu nahia garbi azal­tzen da, Birjina Mariari bere herio­tza igaro­tzetik zeruko ain­tzaraino jarraituz. Erdiko ni­txoan, keinu eta jarrera desberdineko apostolu guztiek hilobi hu­tsa ingura­tzen dute; eta lurreko eszena horren gainean, goial­derako mugimendu batean oskol galloiak bete­tzen dituzten hodeiak eta aingeruen hierar­kia zalapartari bat aska­tzen dira Birjina zorabiatuari zerura lagun­tzeko Espiritu Santuaren eta Aitaren bedeinkapen-irudiaren az­pian.

Kontua da, agian, Leongo katedral nagusiko erretaulan Tomé‑tarrek eraiki zuten an­tzeko mul­tzo batean inspiratua izan zitekeela Carmona.54

Berrogeita hamargarren hamar­kadan eskultura balio­tsu sail bat iri­tsi zen Nafarroako zenbait parrokietara, an­tza denez, ertilari handi honek Nafarren San Fermin kofradia madril­darrarekin zuen loturaren bitartez egindako tratuaren ondorioz eta Gortean bizi ziren nafarren emariei esker.

Erriberriko Fran­tziskotarren elizak, janzteko zenbait irudiz aparte, baditu bi eskultura bikain ere:

  • Asisko Fran­tziskorena, jarrera gogoeta­tsuan, guru­tzea eskuetan duela, Pedro de Menak sortua izan zen ikono-mota bere eginez.
  • Viterboko Santa Arrosarena, aurreko irudiarekin bikotea osatuz, haur haz­pegiak eta kristalez­ko begiak dituela, berriro ere ertilariak naturaltasuna eta formetako edertasuna lo­tzeko duen gaitasuna eraku­tsiz.

Az­pil­kuetako eliza. Eliza honetarako egin zituen, Valladolideko Museoak daukanaren oso an­tzekoa eta alboko kapera batean gur­tzen den Guru­tze politaz gainera, gizon eta emakume santuen irudiak. Nafarroako bi zaindariak, San Fran­tzisko Xabier eta San Fermin, eta San Andres; hauetakoren bat datarekin eta sinatua dago (1752).

Besteak beste gailen­tzen dira:

  • erretaula nagusikoa, haz­pegi oso bi­txi eta biziak dituen San Andres izenekoa.
  • eta saihe­tseko kapera batean, Arrosarioko Ama Birjina, distira eta gozotasun keinu hori duena behin eta berriz azal­duko da, Carmonak oso berea eta bakarra duen eta beti ezagu­tzen den Birjina sortuz.55

Salvador Carmonaren ukaezinez­ko Arrosarioko Ama Birjinaren eredua da eta mol­de berari leial zaiona aur­kituko dugu:

  • Ariz­kuneko San Joan Bataia­tzailearen erretaula nagusian (1757), lehentasunez­ko kokamenean,
  • Az­pil­kuetako alboko al­dare batean,
  • Lekaro­zko San Bartolome elizan,
  • Doneztebeko San Loren­tzorenean,
  • Elizondoko Santiago elizan (izendatua),
  • Erra­tzuko San Pedrorenean (izendatua),
  • Zior­tzako Santa Mariarenean (Biz­kaia).

Lesakan San Martin elizako erretaula. Salvador Carmonaren eskultura sail bat duen zorioneko beste nafar hiribil­duetako bat dugu hau. Lehen aipatutako Tomas Jauregi ar­kitek­toak, Jose Zuaznabar (Ermukoa) eta Manuel Ariznabarreterekin (Tolosakoa) batera, 1751 eta 1754 artean eraiki zuen erretaula nagusi galanterako egin ziren.56 Erretaula horretan zuti­tzen diren hogeiren bat mukulu horietatik eta Carmonaren lantegiko jatorri ia ukaezina dutenak erretaulan erdiko tokiak bete­tzen dituzten Sor­tzez Garbiaren eta San Martinen bi mul­tzoak dira:

  • Sor­tzez Garbiarena gustu finekoa da eta, Gar­tzia Gain­tzaren iri­tziz, “Salvador Carmonaren eskulturarik onentzat eta alaitasun irribarre­tsuaren eta dotorezia rococoaren adieraz­le ontzat har daiteke”.57
  • San Martinen tal­dea, elizaren izenekoa denez erdiko horma-hobi batean kokatua dago, baina oso goian, go­tzain in­tsignia eta guzti agertzen zaigu, haz­pegirik adieraz­korrenak aurpegian nabarian jar­tzen saiaturik.

Beste hainbat lan. Nafarroako beste leku ba­tzuetan ere badira Salvador Carmonaren lantegian eginikoak jotzen diren eskulturak:

  • Sesman (Arrosarioko Ama Birjina, San Rafael eta Asisko San Fran­tzisko),
  • Fal­tzesen (lehenago aipatu dugun Sor­tzez Garbia, San Joakin eta Santa Ana),
  • Goizuetan eta abar.

Euskal Probin­tzietan ikus daitez­keen Valladolideko maisu handiaren lanik berandukoenak Loiolako Santutegirako eskatu zi­tzaiz­kion hiru eskulturak dira. Bere bizi­tzako az­kenekoen artean ere sar daitez­ke, 1763 eta 1764an eginak izan bai­tziren:

  • Josulagunen al­detik oso bul­tzatua izan zen 1726an santu aitortutako –San Estanislao Kostkakoa eta San Luis Gonzagakoa‑ bi gazteen estatuak, zeinaren al­deko jaiera gazte kristauen artean eta elizako al­dareetarako izendatuak ziren arren, Ikaste­txeko ez­kerretako hegalean eskailburua dotore­tzen bukatu dute.
  • Zaindari­tzako Birjinaren estatua, basilikako al­dare baten buru dena. Badira garran­tziz­ko dokumentu ba­tzuk Salvador Carmonaren egiletasuna ziurta­tzeari buruz­koak, bere bizi­tzako az­ken urteetan murgil­durik zegoen depresio eta malenkonia egoera gaindituz egin zituenei buruz­koak.58 Ertilari honek igaro zuen makalal­di arimikoaren lekuko izan ordez, bere jeinu izaeraren hel­dutasuna agertutzen duen eskultura da, Birjinaren irudiari edertasun eta bake betetasun miresgarri bat eran­tsiz. Ondoren Arrosarioko Ama Birjinaren eredua etorri zen, Errege makilaren ordez arrosarioa harturik.

Juan Pascual de Mena: Bere euskal lana

[aldatu]

Carmona baino zaz­pi urte gazteagoa zen eskulturagile handi hau (1707‑1784), Toledoko Sagra herrian jaio zen eta bere prestakun­tzaz ziurki ezer ez dakigun arren, Gortean sona handikoa egin zen Nafarren San Fermin elizarako egin zuen Zaindari­tzako Birjinaren estatuarekin (1746).

Bilbo hiribil­duak eskulturagilearen zerbi­tzuak alokatu zituen 1754 otsailean San Nikolas elizako imajinak tailla­tzeko; eta honek hiribil­du honetara familia eta lantegia berekin zituela etor­tzeko eran­tzukizuna hartu zuen. Menaren prestakun­tza Madrilen sortu berria zen akademiaren inguruan egina zenaren susmoa izatekoa da, laster bertako Eskulturako Maisu Zuzendari izendatua izan bai­tzen. Aipatu Erakundearen funda­tzailea zen Juan Antonio Olivieri eskulturagile italiarraren inguruan mugi­tzen zenez, oso litekeena da, bere estiloaren prestakun­tza italiar klasizismoaren ertilariek eragindakoa izatea.

Sarritan Salvador Carmonak eginak direla esan arren, Pascual de Mena ertilari emankor honenak diren lanak, anatomietan, jan­tzi luze ederren tolesturetan eta jarrera eta mugimenduetan duten naturaltasunagatik, eta, batez ere, emakumez­koen eta haurren irudien egitura eder zoragarriengatik eta beti bere modelatuaren ezaugarria den rococo “morbidezza” esaten zaion horrengatik ezagu­tzen dira.

San Nikolas Barikoa eliza. Bilbo. Pascual de Menak San Nikolas bilbotar elizako bost al­dareetarako tailla­tzeko eran­tzukizuna hartu zuen 17 aletako eskultura saila da “Juan Pascual de Menaren eskultura mul­tzorik interesgarriena”.59 Erretaulak urreztatu gabe eta polikromiaz jan­tzi gabe utzi ziren, in­txaurrondo-zuraren margo ilunean.

Sail honetan deigarriak dira:

  • batez ere Karitateko Ama Birjina, jarraian aipatuko dugun bi irudi santuen mul­tzoari ematen dion batasun trinkoak sor­tzen duen harriduragatik:
  • Santa Apolonia,
  • Santa Barbara.

Oso bikainak dira:

  • San Lazarorena,
  • San Nikolas Barikoaren al­dare nagusian buru den santuaren izenekoa.

San Anton eliza. Hiru irudi taillatu zituen Bilboko parrokia honetarako: San Antonio, San Roke eta San Sebastian. Haurrarekin dagoen San Antoniok oso eder­ki laburbil­tzen ditu lehen aipatutako haz­pegiak.

Goraipamenez­ko hitz berak esan daitez­ke bilbotar Arte Ederretako Museoak egun duen Ama Doloretakoaz.

Donostiako Santa Maria basilika. Camino Dok­toreak dioenez,60 Donostiako Santa Maria elizako eskultura ba­tzuk ere Pascual de Menari esker ditugu, hain zuzen ere Santa Katalinaren al­darekoa (edo “Kon­tsulatukoa”). Familia Santuari buruz­koa da, Birjinaren gurasoekin eta Jesus Haurra tal­de osoaren erdigunean dela. Hodei lehorren gainean atseden har­tzen duten lagun santuek badute, halako bake adieraz­pen baten barruan, barroko keinu neurri­tsu bat eta batez ere argi dagoen halakoxe grazia rococoa. Horrelako tal­de ugariaren konposaketa, barrokoa baino neoklasikoagoa den simetria eskema baten inspirazio bidez lortua da.

Horma-hobiak bete­tzen dituzten hiru eskulturak Pascual de Menak eginikotzat hartu behar dira inolako zalan­tzarik gabe:

  • Santa Katalina goienekoan,
  • San Inazio Loiolako eta San Fran­tzisko Xabier­koa albokoetan.

Bertako eskulturagileak

[aldatu]

Nafarroa eta Araba

[aldatu]

Ida­tzi dugun bezala, haizeak ez zuen kalitate oneko irudigin­tza baten al­de jo­tzen, XVII. mendearen az­ken urteetan. Al­de batetik, egia da erretauletako imajinagin­tza pintura-oihalez osa­tzen dela, estatua-mukuluz baino gehiago; bestalde herri fededunaren artean, tailla churriguereskoak zirika­tze liluragarriagoa eragingo zuen apainketa zorabiagarri batekin, arte mailako balioa zuten eskulturarekin baino. Samaniegoko erretaula nagusi zamatuegiari buruz P.L. Etxeberria Goñik arrazoi osoz ida­tzi du, honako hau askoren artean “eskulturaren galeran, ar­kitek­tura nahiago izatearen adibide bat gehiago dela”.61 Nafarroari dagokionez, guztiz eskulturaz­ko balioari eta benetako arte sormenez­koa denari jaramonik ez badiogu egiten, zilegi da, al­di honetan honako hauen heren­tzia bereganatu zuten erriberako zenbait lantegik iri­tsi zuen sona txalo­tzea, hala nola Tuteran Gurreatarrena, San Juantarrena, Domingueztarrena, Biniestarrena eta Cascanten Serranotarren.62

Joan Peraltakoa. Baina, une horretan ertilari bilatuenen sona –adibidez, Joan Peraltakoarena– ez zegoen eskultura solte balio­tsu bati hain lotuta, ez behin­tzat, besteak beste, Iruñeko Lekaime Errekoletoen erretaulakoa izan behar zuenaren modura, nahiz Iruñea, Naiara edo Calahorra eta hiri garran­tziz­koagoetan, nafar Erriberako elizetako erretaula churrigueresko eta rococoetan polikromiaz­ko igel­tsuen bitartez eginiko apainketa lan oparoari bezainbat.

Del Rio senideak. Gauza bera esan daiteke, Del Rio anaiez bezala, hurrengo belaunal­diko mihizta­tzaile ba­tzuei buruz ere, beren jardueraren barruan jarri behar baitira, ez hainbat dokumentu onetako eskultura balio­tsuak, baizik rococo apainketak dituztenak, esaterako, Tuterako San Jurgi parrokian eraikiak (1749).

Fran­tzisko Jimenez. Viana eta Cabredoko lantegi ospe­tsu eta zaharrak ez ziren mende berriaren argitan desagertu. Eta Fran­tzisko Jimenezek, bere aita Diego Jimenez Gaztearena, ez bere aitona Joan Baz­kardoren izen ona ezin izan bazuen berpiztu ere, hala ere, gorde zuen behar adinako sona bi menderen abagunean ezagunenak ziren ar­kitek­toen ondoan esku har­tzera dei ziezaioten. Horrela, estima­tzeko lanik burutu zuen ekial­deko Lautadan eta Arabako Errioxan.

Manuel Izquierdo. Garai honetakoa den Manuel Izquierdo arabarrak ere mereziko luke aipamen berezirik, bere Gasteiz­ko lantegitik atera bai­tziren XVIII. mendearen lehen hamar­kadan, Gasteiz­ko San Bizente parrokiako erretaula nagusirako irudi eta erliebeak.

Gipuz­koa

[aldatu]

Probin­tzia honetan ere badirudi XVIII.aren erdira iritsi zain egon behar zela, Salvador Carmona, Pascual de Mena eta beste kanpoko eskulturagileen lanen eragina izan zitekeenaren bidez, kontuan har­tzea merezi duten euskal izenak sor­tzeko: Felipe Arizmendi, Fran­tzisko Azurmendi eta Mendizabaltarrak.

Felipe Arizmendi (1725). Donostiar ertilarira izan zen Felipe, estimazio handiko imajinagilea, dokumentu askotan azal­tzen denez. Berea, barroko klasizista moduko lana da.

Berea da, Zendoiaren iri­tzian, Olaberrian elizako erretaula nagusiaren buru den San Joan Bataia­tzailearen irudia, inolako zalan­tzarik gabe, erretaula egin aurretik ere bazena.

Santa Maria elizan (1710‑1713), Donostian ere lan egina da Arizmendi, Pio V.aren al­dareko San Joseren irudi polita bere eskuz egina baita. Bakardade deri­tzan al­darearen az­pian dagoen etzaniko Kristo eta gaur egun basilika horren atzeal­dean gur­tzen den Ecce‑Homoa ere bereak dira.

Ceán Bermudezek bere Hiztegian, eta Viñaza Kondeak bere Eranskinetan ertilari honenak diren eskultura ba­tzuk ematen dituzte, ohar frogarri eta guzti:

Donostiako Santa Marian;

  • San Pedro Apostoluarena, Kon­tsulatukoa deri­tzon al­darean,
  • Arimen dominak, San Bizente parrokian.

Pasai Donibanen, al­dare nagusiko irudi ba­tzuk:

  • San Joan Bataia­tzailea, erdiko ni­txoan buru dena,
  • eta saihe­tsetan, San Pedro eta San Paulo, oraindik ere beren tokiak eder azal­duz.

Inola ere, Pasai Donibanetik ekarritakoa da Pasai San Pedro herrian gorde­tzen den San Joseren irudia, zeinaren egilea guztiz frogatua baita, ertilariak berak ideia bikaina izan zuenez, hau da, oinaz­piko aingeru­txo baten tailla txokoan, hiru mende igaro arren irakur daitekeen txartel bat uztekoa: “Felipe de Arizmendi me izo y mando acer el...sr... ...Agustin Diez... En San Juan a 11 de julio de 1696”.

Ceán Bermudez eta Viñaza Kondeak Arizmendi beste zenbait aleren egile­tzat ere har­tzen dute:

  • Soraluzen, Jesus Nazaretarrarena,
  • Tolosan (1722), San Inazio Loiolakoren irudi batena eta, zalan­tzarik gabe 1781eko parrokiako sutean desagertu ziren Nekaldiko pauso ba­tzuena.
  • Bilboko katedralean Sor­tzez Garbiaren eta Santa Barbararen estatuak bereak direla esan ohi da.

Fran­tzisko Azurmendi. Erretaula diseinatzaile eta mihizta­tzailea zen. Eskulturak egiten ere jarduten zuen noizbehinka. Rococoa modan jar­tzen ari den garaian sartu zen horretan. Donostiako Santa Mariaren basilikako erretaulak. Estiloa da Donostiako Santa Maria basilikan alboetako erretaulak bereizten dituena:

  • San Pedrorena, arran­tzaleen kofradiak ordaindu zuena,
  • Familia Santuarena,
  • baita eliza beraren presbiterioko oskola apain­tzen duten aingeruetan ere.

Andoaingo San Martingo erretaulak. Azurmendi berriro ere, lehen esan dugun bezala, San Pedrori eta Familia Santuari eskainitako alboko erretauletan forma berdinetara itzuli zen, eta Manuel Lekuonaren iri­tziz, Donostiakoen berdin‑berdinak dira. Eliza horretako oskolaren errematea agindu zi­tzaion Azurmendiri 1765ean, gangak amai­tzeko puntan zeudela; eta berehalaxe bere biz­kar hartu zuen alboetako ba­tzuen ardura, baina aurreko orrial­deetan esan bezala, Santiago Marsili izan zen zegoz­kien irudiak taillatu zituena.

Ar­kitek­to mihizta­tzaile honen az­ken lanetan, nabarian dagoen ibilbide estilistikoari buruz ari delarik, hauxe da Zendoiaren iri­tzia, “bere lan ugariak lekuko hartuta, litekeena da Azurmendi Neoklasikoaren maisurik garran­tziz­koena izatea, bere ekoizpena Rococoaren az­ken al­dean hasia bada ere”.

Mendizabaltarrak. Eibar­ko familia leinu batekoak dira, Zorrozua eta Zendoia historialariek orain berriki dokumentatu dituztenak.63 Familia horretan gehien axola zaiz­kigunak, Aulestiko sagrarioa baizik ezagu­tzen ez diogun Hilario Mendizabal baino gehiago, Joan Bautista Mendizabal I.a, eta honen seme Joan Bautista II.a dira, zeinaren lanak joera neoklasikoaren barruan kokatu behar­ko liratekeen.

Joan Bautista Mendizabal I.a. Eskulturagile honi buruz dakiguna da hauxe: oso joria izan zela. Idiazabal, Astigarreta, Zumarraga, Lekeitio, Lesaka eta abarretako irudiak egiteko hi­tzarmenak egina zen.64

Mendizabal ez zen jeinua zuen eskulturagilea inola ere, baina berari bizi­tzea egokitu zi­tzaion artearen erdi‑basamortu lehorra gogoan hartuz, benetako estimazioa merezi du historialariaren al­detik. Eskulturagile barrokoa da; eta bere Zumarragako lanaren data begiratu ondoren, uste izatekoa li­tzateke bere barrokotasun soila, neoklasizismoa al­dera ireki­tzear dagoen sentikortasun rococoa iradoki­tzen duela; egia esatekotan, alderantziz baita, bere eskulturen azter­keta batek az­ken barrokoari etekina atera­tzeko eta dinamismo plastikoa bere az­ken ondorioetara eramateko ezintasuna sala­tzen duenean.

Idiazabalgo San Migelen erretaulak. Erretaula lana, Idiazabalgo San Migel parrokian alboetako erretauletatik hasi zen. Jose Antonio Iparragirre maisuarekin 1734‑36etan egindako hi­tzarmenak dira: bata Familia Sagaratuari eskainia da eta bestea San Inazio Loiolakoari.

Ez da dokumentuetan azal­tzen imajinagilearen izenik; baina, San Inazioren irudia bederen, kalitate handikoa dela esan dezakegu, Funda­tzaile santuaren itxura bi­txi bat eraku­tsiz, oraindik barrokismo oso soila eta anatomiako zatietan xehetasunez­ko modelatua egoki dituela: santuaren aurpegian eta eskuetan eta liburuari eusten dion aingeru biluzean.

Urte ba­tzuk beranduago (1742) Migel Irazustak Madrildik bidalitako diseinuari jarraikiz, Iparragirrek bere gain hartu zuen erretaula nagusia buru­tzeko eran­tzukizuna; eta imajinagin­tzarako Joan Bautista Mendizabal hartu zuenhi­tzarmen bidez. Irazustak egitasmoan erdiko ni­txoko San Migelen­tzat bereziki ikasia zen esku bat eska­tzen zuen –eta litekeena da horretarako Salvador Carmonaren esku-har­tzea lortu izana az­kenean–; bi al­deetara gaur egun Loren­tzo eta Bizente martiri santuen irudiak ikus di­tzakegu; zutabe artetan Apostoluen Prin­tzeen irudi politak zuti­tzen dira; atikoan Kalbarioa.

Emai­tza kalitate bikainekoa da, Mendizabalek eginikoetan, hoberenetakoa, agian. Anatomia modelatuaren egokitasunak, ia irudi guztien jarrera dinamikoak, era askotariko mantuen tolesturen airera­tzeak eta aurpegietako halakoxe adieraz­kortasun indarrak, mul­tzo hau gipuz­koar gubietatik sortu den eskultura barrokorik hel­duenaren adierazgarririk duinenen artean jar­tzen dute. Astigarretako San Pedroren erretaula. Joan Bautista Mendizabalekin egin zen 1745ean Astigarretako San Pedroren erretaula nagusiko irudien tratua. Ertilariak Apostoluen Prin­tzea go­tzain jan­tziez adierazi zuen, bere mitra zorro­tza eta ar­tzain‑makila luzearekin, aurpegi duin bizarduna, begi hondoratuak eta jarrera zurrunarekin.

Alboko ni­txoetako bi irudiak, San Joan Bataia­tzailearena eta San Inaziorena barrokoagoak dira, plastikoki egoki baino kontrapostoz behartuxeago.65

Zumarragako Santa Mariako erretaula. Tomas Jauregi ar­kitek­toarekin egin zen 1756ko abenduaren 3an Zumarragako Santa Mariako erretaula nagusiaren tratua, eta ar­kitek­to honek egun berean, Joan Bautista Mendizabal eskulturagilearekin hi­tzarmen bat sinatu zuen, honako honek erretaulako irudiak lehenengoaren diseinuaren arabera egiteko eran­tzukizuna hartuz. Erabakitako prezioa 52.000 errealetakoa zela eta urtean 4.000koz ordainduko zi­tzaiela jakitea interesgarria da, eta bi ertilariek beren artean erabaki zutela 52.000 horietatik, 15.000 eskulturagileari zegoz­kiola, eta gainerako 37.000k, ar­kitek­to-maisuaren­tzat gel­dituko zirela.

San Inazio, oso dotoretuak diren apaiz kasulaz eta albaz jan­tzita azal­tzen da laino baten gainean. Loiolako santuaren delako haz­pegien arabera, hots, erdi-burusoila eta bizar mo­tza duela, bere ez­kerreko eskuan AMDG hiz­kiak dituen Inazioren Araudiaren liburu irekiari hel­duta eta eskuinekoaz berau eraku­tsiz, asmatu dezakegu Loiolako Santutegirako Fran­tzisko Bergarak modelaturiko zilarrez­ko estatua famatuan duela sorburua.66 Dakigun gauza da Loiolako estatuatik desagertu egin zela Santuaren oinetan aingeru batek eusten zuen IHS anagrama distira­tsua, Zumarragakoak duenaren antzekoa bai­tzen, baina kontrako al­dean jarrita.

San Inazio aurrez aurre jarritako Neri‑ko San Feliperen estatuak duintasunez eusten dio berarekin duen paralelotasunari. Zakarragoak dirudite beste irudiek: San Joakin eta Santa Ana, San Pedro eta San Paulo Apostoluek, eta lau ebanjelariek.67 Fran­tzisko Iberori eskatu zitzaion 1769an eskulturei buruz­ko epaia. Hauxe izan zen bere iri­tzia “San Inazioren eta San Felipe Nerikoaren estatuak ez direla bakoi­tzari dagokion ni­txoaren neurrikoak eta, hortaz, oinaz­pikoen gainean zutitu behar direla, jan­tzita dituzten birretak kendu eta horien ordez argi‑koroak eman behar zaiz­kiela”. Jasokundearen estatuari ere an­tzeko oharrak egin ziz­kion, izarrez­ko koroa txikiagotu zedila kon­tseilu emanaz. Gainerako tailla guztia “artez eraikia dagoela” iruditu zitzaion. Joan Bautista Mendizabalek bere adostasuna adierazi zuen eta ondorioz delako propor­tziorik ezak konponduko zituela agindu zuen.68

Aizar­nako Jasokundeko erretaulak. Eibar­ko ertilariaren Aizar­nako lanaren aipamena egina dugu dagoeneko. Parrokiako alboetako erretauletan, Kantabriako Lucas de Caminok muntatu eta agian Fran­tzisko Iberok 1746an diseinaturiko beren lau ni­txoetan beste hainbat irudi kokatu ziren. Mendizabalek landuak izan ziren 1758an:

Erdiko ni­txoan, Arrosarioko Andre Maria, saihe­tsetako horma-hobi sendoetan San Domingo eta Santa Teresa dituela. Goieneko ni­txoan dago Santa Ana.

Beste saihe­tsekoan:

  • San Inaziok bete­tzen du erdigunea,
  • bi Antonio Santuak albokoak, eta
  • San Sebastian martiriak goieneko ni­txoa okupa­tzen du.69

Lagundiaren Funda­tzailearen irudiak, ertilariak berak Zumarragarako egin zuenaren berdina dirudi. Biek dute barrokoaren mugimendua ezaugarri eta dagoeneko esan dugun bezala, Loiolan zilarrez­ko irudi ezaguna jarritako urte hartatik aurrera landuak daude. Argi eta garbi dago eibartarraren eskulturei guztiz falta zaiela Fran­tzisko Bergara valen­tziarraren eskulturetan lilura­tzen gaituen malgutasun naturala eta rococoaren grazia.

Errezilgo San Martinen erretaulak. Errezilgo (Gipuz­koa) parrokiako alboetakoen imajinak –Sor­tzez Garbiarena eta Arrosarioko Amarena– bukatu­tzat emanda gel­ditu ziren 1765 eta 1768 bitartean, Tomas Jauregi ar­kitek­to ezaguna mazoneriaz arduratu ondoren. Joan Bautista Mendizabalekin egindako ikonografiaren eskaria dokumentatua dago, baina ez da ziurtasunez ager­tzen egilea bera izan zenik, batez ere, estatua ugari dituen bi mul­tzo baitira (hamabiren bat mukulu).70 Dena den, gauza bat nabarmentzen da, jeinu bat izan ez bazen ere, une horretan jan­tziena zela bertako imajinagileen artean. Bi erretauletako irudiak kalitate onekoak dira, Sor­tzez Garbiaren erretaulan buru dena bereziki, dinamismo barroko al­derako hastapen-joera bat rococoaren graziaz gel­diaraziz; nahiz eta, gehiegiz­ko polikromiak, aurpegietakoak batez ere, modelatuaren edertasun plastikoak merezi duen arreta gal­arazi.

Antonio Migel Jauregi. Tomas Jauregi ar­kitek­toaren semea zen Antonio.

Gabiriako Santa Mariako erretaula. Tomas Jauregik 1766an egin zuen Gabiriako Santa Marian erretaula nagusiaren tratua, baina ezin amaitu izan zuen, 1769an hil bai­tzen. Antonio Migel eskulturagilea zen eta bere aitaren lanak amai­tzea bere gain hartu zuen, bost irudi nagusiren tailla barruan zela: Jasokundea –“sei oineko garaierarekin, bere tronu eta serafinekin, bi mutiko lagun dituela”–, Pedro, Paulo, Mikel eta Loren­tzo Santuen mukulu txikiagoak gainera.

Tomas Jauregi ar­kitek­toarekin hi­tzartu zen egitasmoari dagokionez, Gabirian egin zena oso bestelakoa eta erraztu samarra da. Aurreikusitako salomondar zutabeak ez dira ager­tzen, eta ar­kitek­turaren rococo estiloak neoklasikorantz egin zuen, nabarmenki erraztuz. Eta, guztien gainetik imajinak bestelakoak dira: eta buru den irudia, Mariaren Jasokundearena, bistan dago barrokoa dela eta besteak baino onargarriagoa bada ere, bere bolumenetan modelatu kaskarrekoa eta batasun plastikorik gabea da.

Zegamako San Martinen erretaula. Zegaman 1769 eta 1772 bitartean, San Martin elizako bi saihe­tsetan, Arrosarioko Ama Birjinari eta Arima Bedeinkatuei eskainitako bi erretauletako ikonografian barrokotasun bera eta gabezia berdinak suma­tzen dira.71

Biz­kaia

[aldatu]

Barrokoaren az­ken al­di horretako eskultura lanei buruz gaur egun lortu daitez­keen dokumentuetako ohar guztiak ezagutu ahal izateko, ezinbestekoa da berriro Julen Zorrozuak gai honi eskaini dion azter­ketara jo­tzea, nahiz eta, salbuespen gisa zenbait al­ditan ohartarazi dugun, kasu askotan ezin bereiz daitekeela norainokoa den diseina­tzaile eta ar­kitek­toaren lana eta non hasten den benetako imajinagilearena. Imajinagile gisa nolabaiteko izen ona duten euskal eskulturagile ziurtagarrien izenetan jarriko dugu beraz, muga.

Joan Munar. Elorrion jaio zen eskulturagilea dugu.

Atxondoko Arrosarioko Andre Mariaren erretaula. Joan Munarrek Arrosarioko Andre Mariaren erretaulan buruan denaren mukulua egin zuen. Domingo Zumal­de oñatiarrari San Joakin eta Birjina Haurraren irudiak agindu zitzaiz­kion (1742‑44).

Mundakako Santa Mariaren erretaula. Munarri 1754‑58an ordaindu zitzaiz­kion Mundakako Santa Mariako erretaula nagusiko bi mukuluak.

Elorrioko Sor­tzez Garbiaren erretaula. Urte horietan bertan, Munarrek, Juan Antonio Hontañon kantabriarra lankide zuela, bere gain hartu zituen Elorrioko Sor­tzez Garbiaren erretaulako eskultura rococoak, eta 1761‑63 urte bitartean San Migelen eta San Gabrielen irudiak.

Zor­no­tzako erretaula 1761).

Gero irudi hauek egiten jardun zuen:

  • Arrosarioko Ama Birjina,
  • San Antonio Paduakoa,
  • San Antonio Abadea.

Foruko San Martinen erretaula. Bi urte beranduago ordaindu zitzaiz­kion Munarri Foruko San Martinen erretaula Nagusiko mukuluak (1763).

Jeronimo Argos. Oroi­tzapen garbi bat merezi duen beste bertako ertilari bat Jeronimo Argos da; Bilbon bizi zen.

Ger­nikako Santa Mariako erretaula. Eta 1775ean Ger­nikako Santa Mariako al­dare nagusiko zenbait irudirengatik jaso zuen ordainsaria. Erretaula desagertua bada ere, erretaula horretakoak ziren eskultura ba­tzuk mantendu dira:

  • parrokian bertan,
  • Muxikakoan,
  • Elizbarrutiko Museoan,
  • eta oso litekeena da berari zor zaiz­kionak izatea aipatu dugun Zor­no­tzako Santa Mariako erretaula rococoko eskulturak.

Urduliz­ko Arrosarioko Andre Mariaren erretaula. Jeronimo Argosek egina da erretaularen erdiguneko Arrosarioko Andre Maria, Santa Ana eta Birjina Haurraren irudiak lagun dituela, (c. 1775).

Baskonia kontinentaleko erretaulak

[aldatu]

Baskonia kontinentaleko eskulturagile barrokoei buruz­koetan laburrak izan beharra daukagu, urriak baitira dokumentuak. Beste al­de batetik, 1789ko erreboluzioko bandalismotik salbu gel­ditu ziren apurrak –egitura ar­kitek­tonikoetan nahiz eskultura eta margolanetan– oso erretaula apal ba­tzuk baino ez dira Euskal Herriko hegoal­dekoekin al­deratuz gero.

Hauen artetik, neurrien apaltasuna eta santutegien nagusitasuna bereizten ditu; agian honen azalpena izan daiteke Baionako go­tzainek protestanteen aurrean “Erregeren Bertakotasun” dogma eta Erreserba santuarekiko jaiera bul­tzatu eta defendi­tzearren jarri zuten berotasuna. Ipar Pirinioetako barrokoaren historialariek egokiro az­pimarratu dute Euskal Elizak eukaristiaren gur­tzari, eta zeha­tzago esanda, sagrarioen apainketari eman zioten garran­tzia eta gel­diro ikertu dute. 72

Bat izan ala bestea izan, Baionako ia eliza guztiak beren apainketa barrokoa gal­dua dute, eta berari buruz esan daitekeen pixka dokumentu ida­tzietan azal­tzen den horretan oinarri­tzen da.

Lapurdin berriz, barrual­deko elizatan bada oraindik garai horretako erretaula xumeren bat duenik.

Ainhoako erretaula. Ainhoako erretaula oraindik klasikoa da. Honek, bi solairuetan, eskual­de horretan sarritan ematen diren irudiak ditu:

  • lehenengo mailan, San Pedro eta San Paulo, San Joan Bataia­tzailea eta San Martin;
  • bigarrenean, Birjinaren Jasokundearen alboetan San Blas eta Santa Katalina Alexandriakoaren irudiak.

Donibane Lohi­tzuneko San Joan Bataia­tzailearen erretaula. Eskual­deko erretaularik aberats eta galantena Donibane Lohi­tzunekoa da. Frontoi hiruki txiki batez erremata­tzen diren hiru gorputz eta hiru kale ditu, gainean bi aingeru etzanak dituela:

  • Betiereko Aitaren irudia mendean duela;
  • bere hegalak zabal­tzen dituen pelikano bat beraren az­pian;
  • Pedro eta Paulo apostoluak lehen solairuko horma-hobietan.

Martin Bida­txeren lantegiko lanak dira:

Itsasuko San Fruk­tuosoren erretaula. Beste erretaula oso eder bat bada Itsasuko San Fruk­tuoso elizan, barrokoan ohikoa denez ikonografia eta apainketa oso joria duena.73 Ber­nard Dartigacave‑ren lantegian egindako­tzat jo­tzen da.

Senpereko San Pedroren erretaula. Bere mul­tzoagatik bisitaria gehien hunki­tzen eta elizaren burual­deko frontoi osoa estal­tzen duena Senpereko San Pedroren erretaula da. Hobeto esateko, hiru dira erretaulak, zeren eta, absideko aurrealde oktogonala estal­tzen duen nagusiaz gainera, badaude eliztarren aurrez aurre alboetako hormak guztiz estal­tzen dituzten beste bi erretaula ere, bikiak hain zuzen.

Hiru erretaulok badituzte erliebedun bankua, hiru kaleetako bi gorputz eta atikoa. Irudien horma-hobiak erdi-puntuko ar­kuak dituzte behereneko solairuan, eta burudunak dira goienekoak.

Badaude San Pedro eta Eliz Guraso Santuen irudiak, nahikoa kalitatezkoak. Bankuko erliebeetan barroko soileko zenbait eszena gailen­tzen dira, ongi samar osatuak daude; Hilobira­tze Santua eta Pilatoren Ikuz­keta, esate baterako.

Sorburuko taber­nakulua erreboluzioko txikizioan desagertu zen, eta XVII. mendeko sagrario bat jarri zen beraren ordez, Aita Kapu­txinoen kapera batetik ekarritakoa: hemen ager­tzen dira San Pedro eta Eliz Gurasoen erliebeak, eta santu bizardunek –santu Kapu­txinoak zalan­tzarik gabe– egindako mirarien zenbait eszena.74

Ber­nard Dartigacave. Lapurdiko lurral­de horretan duela gu­txi dokumentatu den beste ertilari bat Biar­noko Santa Koloman jaio zen Ber­nard Dartigacave dugu, eskulturagilea eta erretaula-urrezta­tzailea. Lanean, familiako lantegian aritua zen, abizen bereko beste bi ertilariren berri bai baitugu: Oloroen bizi izan zen Joan Bautista, eta Etienne emakume euskal­dun batekin ez­kondua eta Mendiondon (Lapurdin) bizitu zen. Honen espezialitatea erretaulak urrezta­tzea zen. Oloroeko Guru­tze Santuaren erretaula, oso‑osorik gorde dena, 1706an landu ondoren Ber­nard Dartigacaveri Euskal Herrian lan egiteko tratua egin zi­tzaion. Kanbon kokatu zuen bere lantegia eta han­txe hil zen 1722ko ekainaren 20an.

Bereak ditu Oregeko elizan erdiko erretaula eta bi alboetakoak –benetako erretaulak baino gehiago ohol soilak– Bidaxuneko kanonikoen hamarrenen kontura kobratu zituelarik.

Bere alargunari eginiko ordainagiri ba­tzuen bitartez ikusten da zehazten ez diren lanen ba­tzuk egin zituela Luhuson.

Eskulturako emai­tzak, Ber­nard Dartigacaveren lanak, langin­tza ongi ezagu­tzen duen norbait adierazten badu ere, ez du Espainia al­deko barrokoaren ezaugarri diren bizitasun eta malgutasun ezaugarririk. Estiloan bat datozelako, aipatuko ditugun lanetatik kanpo, oso litekeena da bere eskua beronen bizilekua zen Kanbotik gertuan dauden Arrauten, Masparrauten, Gabat‑en eta abarretan ikusi behar izatea.

Oloroeko Guru­tze Santuaren erretaula. Oloroeko Guru­tze Santuaren erretaularen moda hau, “espainiar barrokoaren” adibidetzat jar­tzen duten historialari fran­tsesen ustez, Luis XIV.aren emazte Austriako Ana espainiarrak sartua izan zen. Oso al­datua eta hondatua gel­ditu zen Guru­tze Santuaren erretaula hau tran­septuan koka­tzeko askatu zenean.

Erretaula hau, salomondar zutabez berezitako bi solairu eta hiru kale dituena da, churrigueresko apaingarriak dituela; beranduago zati ba­tzuetan urreztatu eta polikromiaz jan­tzi zen. Beronen Kalbarioko irudiak gorde dira, orain erdiko kaxan –garai bateko ekisainduari zegokionean– daudenak eta lau santuren irudiak: San Pedro eta San Paulo lehen solairuan, eta bi Joan Santuenak bigarrenean.

An­tzeko egitura duena da Oregeko erretaula, desberdintasun batekin, hemen erdiko ni­txoa Kristoren bataioa adierazten duen margo‑oihal batek bete­tzen duela, eta data eduki­tzeaz gainera sinaturik azal­tzen da: “Heguy d´Oregue anno 1712”. Sinadura bera dute San Domingo lagun duela, Santa Katalina Alexandriakoa eta Ama Birjina Arrosariokoa irudikaturik azal­tzen diren alboetako erretaula­txo biek.

Joseph de Courrèges. Ber­nard Dartigacave‑ren garaikidea zen eta, hura bezala, Biar­noko Santa Kolomako auzoan jaioa zen Joseph Courrèges.75

Aiherrako elizan San Bartolomeren erretaula egin eta eraiki­tzeagatik 350 libera jaso zituen 1729ko urtarrilean. Desagertu egin zen aipatu dugun erretaula hau, eta gaur egungoan –mahats sarezko salomondar zutabeak dituen churrigueresko mazoneriaz– Jesusen aurrean belauniko dagoen San Pedroren margolan bat ager­tzen da erdian.

* * *

Era berean XVIII. mendeko bigarren erdiko Euskal lurral­deko eskulturagile eta margolariei buruz­ko dokumenturen ba­tzuk azal­tzen ari dira; esate baterako, dokumentuetan azal­tzen da Lamarreko Michel‑Barthélemy izeneko bat, Arbonako elizan lan egin zuena; baina ia ez dira ezagu­tzen zehaz­ eta ziur bereak diren lanak.

XVIII. mendeko margolanak

[aldatu]

Astoko margolanen gainbehera aurrera zihoan XVIII. mendean, ia euskal lurral­de osoan; eta pin­tzelez­ko lanbidea har­tzen zutenek mazoneriako zuraren polikromia-lanetan eta erretauletako imajinagin­tzan murgil­durik jardun zuten.

Antonio Gonzalez Ruiz. Nafarroan corellarra zen Antonio Gonzalez Ruiz margolaria gailenduko li­tzateke, Madrilen prestakun­tza egin eta sona irabazi zuena; horrez gainera, San Fer­nando Errege Akademiaren fundazioan lagundu zuen corellarrak. Bere jaioterrian utzi zituen zenbait margolan. “Maiestatearen margolaria izan zen”. Neoklasikotzat har daiteke bere lanen ba­tzuengatik.

Goiene­txea. Goiene­txea nafar ertilaria margolan ba­tzuen egiletzat jo­tzen da, Donostiako Santa Maria elizako erretaula nagusia eder­tzen duten lau santa hauei eskainitakoena: Santa Maria Madalena, Santa Ur­tsula, Santa Dorotea eta Santa Marta. Baina, badirudi ertilari arabar Jose Lopez Torrerenak direla uste izateko arrazoi gehiago daudela. Nolanahi ere lan kaskar samarrak dira.

Luis Boccia. Bere marraz­ki eta polikromian duen indarragatik bi­txiago eta balio­tsuagoa da aipatu dugun Donostiako Santa Maria elizako erretaulan erdiko margolana, San Sebastianen martiri­tza irudika­tzen duena eta Luiz Bocciaren (1819) pin­tzelari esker egin zena.

Urregin­tza

[aldatu]

Berriro ere, kapitulu honetan, lan honi hedaduran mugak ezarri beharrak eraginda, al­de batera utzi beharrean gara beste maila bateko zenbait arte xehe, hala nola: zur eta burdin arotz-lanak. Gauza jakina baita Euskal Herriak teknika horietan mendeetako tradizioa izan duela: ku­txak, mahaiak, oheak, idazmahaiak, uztarriak, eta abar. Hala lotuko ga­tzaiz­kio urregin­tzari, gur­tza liturgiakoaren zerbi­tzuan aritu zenari, orokorrean, gorde direnetan, gaur egun ugaritasun handiena horretan azal­tzen baita. Zilargin­tzaren alorrean, liturgiakoan batez ere, barrokoa distira handiko al­dia izan zen. Platereskoaren urteetan zilargin­tzak egin zuen aurrerakada gehituz joan zen XVI. mendaren bigarren erdian zehar; Amerika hispaniarrean landutako aleak inporta­tzeak ekarri zuen artelan hauek gorakada, hala kalitatez nola kantitatez.

Iker­keta berrienen arabera, argitara azal­tzen ari zaizkigu delako herrietan bereziki eraginkorrak izan ziren zilarginen eta lantegien izenak.76 An­tzinako gremioen antolaketak eral­da­tze handi bat bizitu zuen. Ikaste­txe dei­tzera etorri ziren gremioak, eta zilarginen jarduerak el­kartu eta antolatuko zituen lege-araudietara makurtu behar izan zuten, prak­tikotasuna xede­tzat hartuta. Fal­tsifikazioak eragozteko, artelanak hiru ikurrez mar­ka­tzera behartuak ziren, egileari, lantegiaren lekuari eta estiloaren bermeari buruz­ko ikurrez. Arau­tze hau onuragarria izan zen, “erabilerako” artelanak zirela kontutan harturik. Gainera, Espainian mea­tzari­tzak ezagutu zuen garapenak eta metal preziatuen ekoiz­penetan eta industrian abera­tsak ziren amerikar koloniekiko mer­katari­tza-harremanak, metropoliko artisauen mesedetarako ziren.

Egitura estilistikoei dagokienez, XVII. eta XVIII. mendeetako liturgia zerbi­tzurako tresna guztiak artelan handiek erakusten duten gustu eta sentiberatasunezko garapenari dagozkionak dira. El Escorial garaiari dagokion egitura zorrotz eta garbietatik, luxua erabilgarritasuna baino gu­txiago bila­tzetik, apainketa eta forma naturalekiko gustu al­dera eginez joan zen.

Garai horretan, orduko ziurtasunik ezak eta gerren ondorioz (Konben­tziokoa eta napoleonikoa), eman ziren harrapaketa eta lapurretak zirela medio, gal­du dena asko izanagatik, izugarria da Euskal Herriko lantegietan gorde­tzen den zilarreria. Eta mende ba­tzuetako historia duten parrokiez esan daiteke apenas egongo den parrokiaren bat kristau fedea artean bizia zen garaian artelanen emariak egitea ondasun apalen jabe zirenen esku zegoen garaiko gauza baliosoak gorde­tzen ez duenik.

Gai honen harira, historialariaren harridura sor­tzen duen gertakarietako bat da Hispanoamerikar lantegietako mar­kak gorde­tzen dituzten edo material eta estiloengatik jatorria nabarmen adierazten duten liturgiako on­tzi pilak. Hainbat parrokiatan eta elizbarrutietako museotan gorde­tzen dira Mexiko, Peru eta Guatemalatik ekarritako ekisainduak, kalizak eta kopoiak. Badira Espainiako hirietatik ekarritako beste asko ere. Ezinez­koa zaigu deskribapenak egiten hastea eta zalan­tzarik gabeko arte balioa duten aleak banan‑ba­nan aipa­tzea. Espezialistek iker­ketak egin eta garran­tziz­kotzat dituzten ba­tzuen aipamena egingo dugu.

Nafarroan. Iruñeko, Lizarrako, Zangozako eta Tuterako lantegien jarduera hauetan azal­tzen da dokumentaturik; ale bikaintzat hartzen dira ekisainduak:

  • Tuterako katedralekoa,
  • Balterrakoa, Madrilgo jatorria duena;
  • Corellako Encar­nación Museoan gorderik dena bereziki balio­tsua da. XVII. mendearen bigarren erdiko maisulana,
  • Zentronikoko San Joan elizako ekisaindua, estiloz geroagokoa, rococo gustukoa, baina kalitate handikoa.

Gipuz­koan. Probin­tziako herrietako jatorria duten alerik hoberenak elizbarrutiko Museoan bilatu behar dira.

  • Bada Alegiatik ekarritako ekisaindu bat, XVIII. mendekoa, eguz­kia ingura­tzen duen koroan urrezko hariz­ eginiko apainketa-lan abera­tsa eta eskulekuko edergarrietan kurba eta kontra kurba joko ugari dituena.
  • Artelan bereziko kopoia da eta emaileak sinatua: “Soreasuko San Sebastianen zerbi­tzari eta kaperaua zen Larraizar 1699an”. Zilar‑koloreko urrean, oinarri zabal gainean bi gorputz ganbil, mailuz landuriko edergarriak dituela: mahats‑mordo, maha­tsondo eta puttiak; galloi uztai artean, pi­txer zanpatuz­ko eskuleku korapiloduna, bolutaz eta kopa-az­pikoa aingeruz ederturik duen kopa, gailurreriaz errematatuz.

Biz­kaian. zilarreriak erakusten du Ameriketako koloniekin salerosketa eta emarien joan‑etorria handia izango zela, ugari baitira Mexiko eta Perutik bidalitako aleak. Badira XVIII. mende erdial­detik jaso ziren zilarrez­ko ekisaindu ba­tzuk:

  • Enkartazioetako parrokietan (Gueñes, Lanestosa, Balmaseda eta abar)
  • eta Jaurerriko beste elizetan, Durangon San Fausto, esate baterako, Mexikoko Gonzalez de la Cueva zilarginaren ikurra duena;
  • Busturiako Santa Mariarenean beste bat, hau ere mexikarra da.

Esan beharrik ez da espainiar lantegietatik zetozen aleak ere bazirela, esaterako, Madrilgo mar­ka duen Larreako kaliza, Biz­kaiko kaliza rococorik politenetakoa.

Araban. Liturgiako urregin­tza izan da Baskonian sakonen aztertu dena,77 arte eta teknika mailako kalitate handiko pieza ugari baititu, prozesioetako guru­tze eta kalizetan, batez ere. Pieza hauetako ba­tzuk aipa di­tzagun, 1990an Arabako Foru Al­dundiak Gasteiz­ko Amerika Aretoaren ate‑ireki­tzea zela eta antolatu zuenerako espezialista handia den Cruz Val­devinos‑ek aukeratu eta deskribatu zituenen artetik, nabarmenenak irudi­tzen zaiz­kigunak.78 Denak, kanpoko lantegietatik ekarritakoak dira.

Prozesioetako ekisaindua. Barroko al­diaren hastapenetan oso adierazgarria zen prozesioetako ekisaindu zilarrez­ko eder bat gogoratuko dugu, zorroztasun klasikoa oraindik gorde­tzen duena. Tenplete baten itxura du (160 cm garaieran) eta hiru gorputz ditu garaieran gu­txiagotzen doazenak; emailearen izena jartzen du (Fran­tzisko Deskibel ar­tzapez­pikua) eta data, 1653 guru­tze erako eta laua den plinto baten gaineko idaz­kunean jarririk. Gorputz handiena ere, guru­tze erakoa da eta toskanar zutabeak, taulamenduak, erdi-puntuko zutabeak eta txandakaturiko ar­kitrabeak ditu, erdiko gorpu­tzean errepikatu egiten den egitura, az­kenekoa oinplano biribilekoa izanik, pilastra eta kupuladuna da, Jasokundearen irudia bere baitan duela. Valladolideko Juan Lorenzoren lantegiaren egiletasuna 1968an kokatu zen dokumentuetan.

Al­dareko on­tziteria. Kaliza eta ur‑ardo on­tzi apartak dira al­dareko hauek, gain-urrez­ko zilarrez­koak, Guardiako Erregeen Santa Mariako liturgia al­txorreko alerik bikainenak dira.

Zilindro erako kopa du kalizak, arrosaz dotoretua eta arrokaia erliebean: eskuleku estutua, non profil ahurreko lau lepo txandaka­tzen diren, korapiloa muga­tzen duten zezen an­tzeko mol­durak dituela; lepoak uhindura zeiharrez il­daskaturik doaz –xehetasun rococo hau ur‑ardo on­tzietan errepika­tzen da. Oina zilarrez­koa, hau ere uhin lerrozko erliebeak dituena, bere beheko eta zati ganbilean, arrokaia medailoietan Apokalipsiko bil­do­tsa, pelikanoa eta mahats‑mordoak dituela. Kordobako (Argentina), Damian de Castroren lantegiko lana da eta handik 1758an bidali zuen Guardiako onuraduna eta Argentinako hiri honetako inkisidore zen Antonio Ilarduyk.

Al­dareko zerbi­tzua. Aurrekoaren an­tzekoa den gain‑urrez­ko zilarrez­koa 1785 al­dera Madrildik Maeztuko Guru­tze Santuaren Aur­kikundearen parrokia-elizara bidali zen. Zilindro-formakoa da kaliza, eskulekuaren hasieran lepo bikoi­tza duena; udare formako korapiloa eta zezena; profil ganbil leuna duen biribileko oina eta zilindro-formako oinarria, akanto hostoz apainduriko goieneko ertz ahurra dituena. Kalizaren ia azalera guztia urre‑hariz­ko sare­txoz estalia da, simetria egokian pabilioi, arroseta eta medailoien apainketa duela. Ur‑ardo on­tziak urre‑hariz­ko sare­txo berak estal­tzen ditu. Cruz Val­devinosen oharra, urre‑hariz­ko kalizak Espainian dozena batera ez direla iristen, gogoratuz gero, hobeto estimatuko dugu Euskal Herriko zilargin­tzako bi­txi hau.

Laburpena

[aldatu]

Fedearen epel­tzea eta sormenaren krisial­dia

[aldatu]

Aurreko orrietan esan bezala, lehenik eta behin, XVIII. mendeko euskal artearen egituraketari buruzko ikuspegia onartu beharrean gertatzen da arte mailan egiaz eman zen gainbehera, honen argibidea finan­tza mailako baliabideen urritasuna ezin izan daitekeena, bestal­de; zeren eta, lehen jakinarazi dugun bezala, XVIII. mendearen hasieran lasaial­di bat gertatu bai­tzen ekonomia mailan. Zalan­tzarik gabe, beste nolabaiteko iturburuak bilatu behar zaiz­kio sormenaren ahul­dade horri, ideologikoak, kulturalak eta politikoak, beharbada.

Kristautasun katolikoaren barruan, XVII. mendean zehar, berotasun handiz jarraitua zen biziera egokia uler­tzeko erari buruz­ko eztabaida, bata bestearekiko kritiko ziren bi jarreretan kokatu zelarik eztabaida: jansenisten zorroztasunean batetik eta josulagunen bigunkerian bestetik.

Luis XIV.ak, mojen eta “jaun” jansenisten habia zen Port‑Royaleko abade-e­txea lurrarekin berdin­tzeko agindua eman zuenean eta Orleanseko dekretua baliogabetuz kalbinismoaren hedapena izan omen zitekeenaren atea behin betirako itxi zuenean, agian, nolabaiteko kristau-humanismoak eragindakoa izango zen; baina horrek ez zuen esan nahi, XVIII. mendean zehar bere erresuman heda­tzen ari zenik, eta Versallesko gorteak berak babestuta gainera, Erregeorde­tza al­dian eta Luis XV.aren erregeal­dian ezaugarri izan zen eta Cloderlos de Laclos Liaisons dengereuses eleberrietan az­kar asko adierazita geratu zen hedonismo libertarioan, batetik eta bestetik gehiagora zihoan eszeptizismoan, zeinaren mezulari al­darrikatu zituzten beren buruak filosofo En­tziklopedistek, amaituko den moralaren barreiaketa gel­diarazteko borondate garbia zeukanik.

Gizartean, goieneko klaseetan Arrazoimenaren mantupean uz­kurturik ez­kuta­tzen zen atseginaren sena. Eta pen­tsamendu filosofikoaren aurrelarietan kristau Errebelazioa errefusa­tzeak, inkisizioaren kontu har­tzeak ez nozitzeko “teismoz” jan­tzi baziren ere, misterioaren esanahia gal­tzea eragin zuen. Buruargitasunak edonolako gaiztakeria zuri­tzen zueneko al­di literarioa zen (Voltaire). Eta Espainian, edo zeha­tzago esanda, Euskal Herrian bizi­tzaren sekulartasun hau fran­tses gizartean bezainbesteko mailatara iri­tsi ez bazen ere, horren eragina sekulakoa izan zen literaturaren, artearen eta pen­tsamenduaren alorrean, baita gorengo elizjendeetan ere. Gradu-galera horren lekukotasuna ematen zuen une hartako oler­ki herrikoi trufariak. Herri xehe eta fededunaren eskandaluak, burutazio eta ohituren lasaikeri horren aurrean, bere emai­tza eman zuen: Inkisizioaren aurrean salaketak bider­ka­tzea.79

Kristau artearen esparruan, pentsa dezakegun gaia da fedearen zorabia­tze horri eta atseginaren bilaketa suhar horri dagokiona dela ikonografiaren gainbehera eta era zaharreko erretaulen agonia. Filosofo en­tziklopedistek, zien­tzia positibistaren erasoak, urte horiexetan kristau-fedearen gotorlekuen aur­ka jaurti­tzen zituzten “fedearen jauregi” zeritzotenak beren “gardentasun” eta apainketa distira­tsu eta guzti, eliza rococoak eraiki­tzen eta eder­tzen jarraitu zuten, berauen barruan Elizaren garaipenean amets egiteko gonbitea luzaturik. Gainera, halaxe egiten zen amets, izan ere, rococo ar­kitek­tura amets egiteko sortu zen, egiaz­ko munduan bizi­tzeko baino, hau da, 1789ko eta XIX. mendeko iraul­tzetan zorigaiztoko amaiera izan zuten tirabira larriez jositako benetako munduan bizi­tzeko baino.

Lehen barroko eta az­ken barrokoa hainbat ataletan batu nahi izan badugu, XVII. mendean “Berreraikun­tza Katoliko” baten ame­tsaz mar­katuriko al­di honen atzetik, jarraian, baikortasun liluragarri eta norberaren aldeko al­di atseginzale bat gertatu zelako da, jada al­de batera utzita Kontrarreformako espirituan zegoen baikorrena eta sendoena. Mundu eta prin­tzipio berrien gainean eraiki­tzen ari zen eliza, eta gizartearen errealitatea eta ebanjelioaren harira oinarrituriko konben­tzi­tze politikari uko egiten ziola zirudien, J. Starobinskik adierazi bezala, an­tzinako “konben­tzi­tze erretorika” kli­txe nobleak erraz­ki katea­tzen ziren berri­tsukeria edo besterik gabeko diskur­tso bilakatzen ari zirelarik. Era tradizionalak artifizial bihur­tu ziren, errazegiak gure pozerako eta sustan­tziaz gabetuak.80

Rococo polita, zen­tzumen eta sentimenduen artea

[aldatu]

Atal honen hasieran eman dugun oharrak dioenez, an­tzinako prin­tzipio estetikoetan “delectando prodesse”‑ren lehenengo zatia baino ez zen hautatu. “Delectare”‑ri eu­tsi zi­tzaion, besterik gabe. “Avant la lettre” erako eszetizismoa zen. Barroko arte handiari “Munduko an­tzer­ki handia” badagokio, adieraz­pen handien eta “sakramentuz­ko autoena” alegia, ez soilik errealitatearen “ilusioa” emateko, baizik eta honen benetako “bizikizun espirituala” eduki­tzeko balio zuena, rococo arteari “Commedia dell´arte”-a dagokio, edukirik ez duen an­tzer­kia, keinuen eta mimikaren balioa baino ez duen an­tzer­kia da, uste gabekoaren eta bat‑batekoaren an­tzer­kia; ez, ordea, inola ere, buruaren edo biho­tzaren uste sendoena, zen­tzumenen harrapaketa soila besterik gabe. Rococoan, al­di hartako gainerako jokabideetan bezala, errealitatea disimulatu egiten da, itxurak engainagarriak eta disimuluz­koak izateaz gainera, disimulatu egiten dutela ere ematen dute adi­tzera. Polita, zen­tzumenen eta sentimenduen artea da rococoa.

Gure ustetan, gainbehera hori islatua geratu zen, mendearen bigarren erdiko erretauletako imajinak gizarteko ikuspuntutik zokoraturik utzi ziren gu­txiespen horretan. Aurreko mendean imajinen edukietan ager­tzen ziren historia eta ereduak bideratu zituen mezu didak­tiko mardul eta konben­tzigarrien ardura ordez­katua izan zen, erretaula-tramankuluen apainketa ederrek eskain­tzen zuten guztiz sentimenduz­ko atxikimenduaren aldetik. Behar-beharrezko itaunketa: zer dela eta ematen du XVIII. mendean ugazabek eta mezenasek gal­dua dutela arte ikonografikoaren kalitaterekiko ardura?

Itxuraren balioa

[aldatu]

Orain, erretaula diseinatzea eta egitea da garran­tzizkoena. Arduraz zain­tzen eta erabaki­tzen da bai itxuraz­ko egitura, bai erretaularen kalitatea eta bai estiloa, eduki­tzaileak edukiak berak baino garran­tzi gehiago balu bezala, bi­txia berak baino gehiago ku­txatila­txoak, alegia. Sentiberatasunaren al­daketa da: erretaula beraren gainean, kanpoko itxuraren gainean pausatu zen begirada, ez hainbeste ordea imajinen gainean, beren arte eta ikono mailako balioa, halaber, asko axola izan gabe.

Eskulturagilea ahan­tzian

[aldatu]

Idiazabalgo erretaula egin behar zela eta, Irazusta ar­kitek­toaren ahol­kua jarraibide izateko agindu zen eta honengan jarri zen uste osoa eskulturagileak hauta­tzeko orduan ere. Imajinagileekin hi­tzarmenak egin eta beren lanak aztertu eta baliozta­tzeko ardura duten ar­kitek­toek hauen izenak guri ez ematea gertaera adierazgarria da, baita goraipamenez onar­tzen badituzte ere, Errezilgo alboetako estatuak gora­tzen dituenean, Fran­tzisko Iberorekin gertatu den bezala.81 Ba­tzuetan ez dugu izaten zenbait ertilariren imajinen berririk, beren testamentuetatik izan ezik; hauetan egileak beren lanen edo hi­tzarmenen har­tzekodun ala zordun azal­tzen direnean. Bada propor­tzioaren fun­tsez­ko zen­tzuaren gabezia bat imajinen eta hauek ezarriko diren egituraren artean.

Adibide bat besterik ez jar­tzearren, Segurako Sor­kundetarren Guadalupeko Amaren erretaularen alboetan ezarritako San Fran­tzisko eta San Domingoren estatuak irrigarriak gerta­tzen dira, erretaularekin alderatuta, halakoa baita desproportzioa! Gaur egun bi­txia eta paradoxaz­koa irudi­tzen zaigu, irudiak urrezta­tzen eta polikromiaz arduratu zirenen izenekin orduko dokumentuak hain adieraz­korrak eta argiak izatea, landu zituztenen izenak apenas jaso gabe utzi zirenean. Badugu 1768. urtean Senpereko erretaula ederra urreztatu zuen eta Donostian bizi zen Esteban Irigoitiri buruz­ko dokumenturik, baina ezjakina zaigu taillatu zuen ertilariaren izena. Azalekoak garran­tzi handiagoa zuen, inola ere, fun­tsez­ko, sendo eta iraunkorra zenak baino. Ikonografiarekiko gu­txiespen hau guretzat nabarmendu egiten da ordainketako kopuruaren aurrean. Gogoan hartu, esate baterako, Gabiriako (Gipuz­koa) al­dare nagusiari 49.260 errealetako balioa eman bazi­tzaion, hauetatik 8.000 baizik ez zirela gorde bost mukulu eta tailla‑lana zeukaten apaingarrien egilearen­tzat.82 Zumarragako erretaularen tratuan, honen egileek erabaki zuren lan osoarengatik hartutako 52.000 errealetatik, 15.000 eskulturagileari zegoz­kionak zirela, 37.000 ar­kitek­to maisuaren­tzat gel­ditu zirelarik.83

Kristau artearen amaiera

[aldatu]

Argi eta garbi dago etika eta estetikaren sentiberatasunean mudan­tza bat gerta­tzen ari zela, apainketa soilarenganako interesak ordez­katu zuela gizonaren irudiarenganako ardura. Eduki­tzailea edukia bera baino garran­tziz­koago­tzat har­tzen denean hasten da gainbehera arte mailan; espirituaren sendo­tze osasungarria izan behar­ko lukeena, zen­tzuen opari huts izatera murrizten duen anorexia estetiko gisa onar­tzen den unean.

Argal­tzen hasia zen errealitate espiritual baten maskara bihur­tzen hasia zen artea. Artearen historiak “Argien mende” horren amaieran, kristau gizartean, burges klasearen jaki nagusia “sentimendua” zela nabarmen­tzen du eta “polit” izatea nahikoa zela herri xehea lilura­tzeko. Benetako kristau artearen amaiera hurbil an­tzematen zela esan daiteke. Rococoak, bere kristau al­daeran, gizarteko eraginen ahalmena zen aldetik, kristautasunaren gainbeheraren hasiera isla­tzen du.84 Horren ordez, izan zuen rococo sentiberatasunak eraginik Elizako estamentu zuzen­tzaileak artea “tout court” mesfidan­tzaz begira­tzen haste horretan, eta mesfidan­tza hori hasi zen sormenaren urrutira­tzea ekar­tzen, Eliza ofizialak ia gaurdaino eu­tsi dion urrutira­tzea delarik.

Oharrak

[aldatu]

1. “Erlijio-sinismenetan eta eliza eta estatuaren arteko harremanetan, industria eta mer­katari­tzaren sustapenean, laboran­tzaren erreforman, herri-heziketan eta gizartearen egituraketan” izan zuen eraginik “goitikako iraul­tzak”. 2. Fran­tses iraul­tzaileei dagokiena da Jovellanosen esal­dia: “Horiek ero amorratuak direlako, guk ergelak izan behar ote dugu?” 3. “Hitz batean, 1718ko ma­txinadak jende gorenaren eta nekazarien artean zeuden tirabirak kanporatu zituen, baita horiek botere zentralarekin zituzten lotura eta eran­tzukizunak eta probin­tziako gober­nuaren aurrean az­ken hauek zuten konfian­tzarik eza ere”. R. OLAE­TXEA, El centralismo borbónico y las crisis sociales (siglo XVIII). Historia del Pueblo Vasco‑n (Donostia, 1978), II. libk. 207. or. 4. Ibidem, 214. 5. Ikusi ahaidetasun loturak zirela-eta auzi egoera honen adibide bat, Josulagunen Probin­tziala zen Aita Fran­tzisko Xabier Idiakez eta Probin­tziako Foru Al­dundiaren ordez­karia zen don Jose Joakin Enparan, bere senitartekoaren artekoa. O.c. 221‑223. or. 6. La crisis del Antiguo Régimen en Guipúzcoa (1766‑1833): Cambios económicos e historia. Akal, (Madril, 1973), 10,11 eta 171. or. Halaber, Xose Estevez‑ek ida­tzia da: “Todos estos acontecimientos incidirían la saga de los primeros eslabones de una larga cadena antiforal que remataría en 1876”. De las águilas austricas a los buitres borbónicos. RSBAP, 56. libk., 2000‑2001, 252. or. I.Gurru­txagaren­tzat “la peor crisis que atravesó Guipuzcoa desde la Edad Media” izan zen. Ikusi Fz. Pinedo eta Gurru­txagaren aipamenak lehendik esandako R.Olae­txearen artikuluan. 7. Bost anaia ziren –Joxe Benito, Manuel, Joakin, Alberto eta Migel– 1679an hil zen Jose Simon Xurrigera izenarekin bat zetorren eskulturagile baten semeak. G. KUBLER, La arquitectura de los siglos XVI y XVII. A.H. XIV. libk. 138. or. 8. An­tza denez, salomondar zutabea Euskal Herrian kantabriar maisuek erabili eta hedatua zen, 1680 aldera, eta lehenagotik Espainian beste zenbait tokitan. Ikusi euskarri barrokoen garapenaren gaiari buruz Julen Zorrozuak eskaini duen irakaspenezko artikulua, O.c., 118‑133. or. 9. J. ZORROZUA, El retablo barroco en Bizcaya. (Bilbo, 1998), 108. or. 10. Hispanoamerikar herrial­deetara ere pasa zen, esate baterako Mexikora, delako egiturak Ciprés izena harturik. 11. C.M.N. I, 336. or. 12. Saiatu izan dira landare sare horren osagaiak “en los productos de la huerta tudelana: cardos, al­dachofas, etc.” inspiraturikoak zirela ikusten. R.FER­NANDEZ GRACIA, El retablo barroco en la Ribera. El Arte en Navarra (Iruñea) 29. znb., 1. or. 13. C.M.N. I, 246. or. 14. Dinamismo sentipen bera adierazten du elizaren barruko itzulia ingura­tzen duen taulamenduak. Jose Xabier AZANZA LOPEZ, El barroco conventual. El Arte en Navarra‑n, 25. znb. 390. or. 15. J.L. ARRESE, Arte religioso en un pueblo de España. (Madril), 163. or. 16. C.M.N. I, XXXVII. 17. C.M.N. I, XXXIII. 18. Jesus RIVAS CARMONA, San Gregorio Ostiense, El Arte en Navarra‑n, 26. or. 19. R. FER­NANDEZ GRACIA, O.c. 457. or. 20. C.M.N. III, XXXII eta 294. 21. Dokumentu berean Erreginak Loiolako dorre­txea ematen dio Jesusen Lagundiari “para que la conserven y la incorporen en el Colegio que inmediato a ella se ha de fabricar”. 22. Fontanaren jatorriz­ko planoak gal­duak dira, baina 1721ean Bolandostarrak egindako kopia bat jasorik da. 23. Hala ere, Zal­dua maisuari josulagunek utzi zioten al­di berean beste mandatu ba­tzuei eran­tzuten ere, besteak beste, Bergarako Oxirondoko Santa Marinako dorrearen diseinua, Berri­tzeko elizako erretaula nagusiarena eta Her­naniko atari ederra egiten, denetan ere jada kupuletako itxura burudunarekiko eta kurbatu eta kontra‑kurbatuekiko kontrastearen joera era oso neurri­tsuan azal­tzen hasi zen. 24. Eraikun­tza luze eta korapila­tsu honen historia eta gorabeherei buruz, ikusi J.R. EGUILLOR, H. HAGEN eta R.Mª HOR­NEDO, Loyola. Historia y Arquitectura. (Donostia, 1991); ikusi, halaber, Mª Isabel ASTIAZARAIN, El Santuario de Loyola, (Donostia, 1988); Idem, Arquitectos guipuzcoanos del siglo XVIII, 3 libk. (Donostia, 1988), ikusi I. eta II. libk. 25. Sebastian Lekuona, Jesusen Lagundiaren oso al­dekoa izan zen, herio­tzako orduan bederen bertan sar­tzea ere eskatu baitzuen. Ermuan hil zen Val­despina jauregiko lanak zuzen­tzen ari zela. 26. Inazio Ibero euskal eraiki­tzaileen eredu jatorra da, ikasketa akademikoak baino jarduerak eta halakoxe berez­ko jakinduria batek treba­tzen du, ar­kitek­turan zalan­tzarik gabeko maisutzan. Bere iri­tzia gehien eskatu zi­tzaion maisua izatera iri­tsi zen XVIII. mendean, Gipuz­koan eta Euskal Herrian. 27. Mª Isabel ASTIAZARAIN, Arquitectos guipuzcoanos de siglo XVIII. II, 179. or. 28. Santa Maria eliza, gaur egun basilika dena, eder honen eraikun­tzari buruz, ikusi Mª Isabel ASTIAZARAIN, La iglesia de Santa Maria de San Sebastian. (Donostia, 1989). Iker­keta honek, gu­txi gorabehera hedatuak eta dokumentatu diren aurreko beste informazioak bil­tzen ditu, Vargas Ponce, Jose Peñuelas, Antonio Cortazar, J. Antonio Alvarez Oses eta Mª Isabel Cormenzanarenak, besteak beste. 29. Jose Lizardi ar­kitek­toaren seme Pedro Inazio Lizardik bere aitak tratua egindako lanetan esku hartu zuen. 30. La iglesia parroquial de Andoáin. Bosquejo histórico. (Donostia, 1958); ikusi halaber, Mª Isabel ASTIAZARAIN, O.c. 225‑244. or. 31. Beasainen jaio eta hargin familia bateko kimua zen Martin Karrerak (1713‑1768) eliza eta dorre ba­tzuk eraiki zituen, Gipuz­koako lau udale­txe politen­tzako diseinua eman, eta, esteta neoklasikoek kritikatua bazen ere, gure historiarako, XVIII. mendearen bigarren erdiko euskal ar­kitek­torik sonatuena izan zen. 32. Mª Isabel Astiazarainen oharraren arabera, atari exedradun hau gertuan duen Logroñoko Santa Maria la Redondakoaren aurretikoa da, eta baita Euskal Herrian urrutienean diren beste ba­tzuk baino ere. Inspirazio-iturriren bat aur­ki daiteke agian, Vianako Santa Marian, Uran­tzian eta Osti­tzeko San Gregorion. 33. Mª Isabel ASTIAZARAIN, Arquitectos guipuzcoanos, II, 316. or. 34. Id., 98. or. 35. Id., 47‑54. or. 36. Gregorio DÍAZ EREÑO, Mª Carmen PAREDES GIRAL­DO, Ana Mª MENDIOROZ, Noticias sobre el arquitecto del siglo XVIII, Fermín de Larrainzar. P.C.191. znb. (1991), 53‑67. or. 37. I. CENDOYA, El retablo barroko en el Goyerri (Donostia, 1992), 286. or. 38. Mª Isabel ASTIAZARAIN, O.c. 288. or. 39. Idem, Puntos de encuentro y comportamientos tipológicos en la arquitectura barroca vasca. ONDARE, 19, 32. or. 40. Jose Lainceraren semea zen, Loiolako Santutegiaren eraikun­tzako lehen saioan lanean jardun zuen Santander­ko hargin maisua zenaren semea. 41. P. M. MONTERO e I. CENDOYA, Nuevas noticias sobre Lázaro de Laincera Vega. ONDARE 19, 305‑313. or. 42. C.M.V. III, 304‑310. or. 43. C.M.V. II, 213. or. 44. La escultura barroca en el País Vasco. La imagen religiosa y su evolución. ONDARE 19, 85. or. 45. Anaia Juan Ruiz de LARRINAGA, O.F.M., La tradición artistica de la Provincia Franciscana de Cantabria. Homenaje a D. Carmelo Echegaray‑en. (Donostia, 1928); Maria COMAS ROS, Juan López de Lazarraga y el monasterio de Bidaurreta. (Bar­tzelona, 1936); I. CENDOYA, La aportación del taller de los Sierra a la escultura barroca en Gipuz­koa. ONDARE 19, (Donostia, 2000) A.P.M., 521‑537. or. 46. J. J. MARTIN GONZALEZ, El retablo barroco en España. (Madril 1993), 166‑188. or. 47. Erretaula honen egitura ar­kitek­tonikoari buruz ikus, Mª I. ASTIAZARAIN, Un nuevo ensayo estructural para la retablística guipuzcoana: la obra de los Sierra en el convento de Bidaurreta de Oñate. B.S.A.A., 1991, 453‑470. or.; ikusi, halaber, El franciscano anaia Jacinto Sierra, un artista de Medina de Rioseco en Guipuzcoa: el retablo mayor del Convento de Concepcionistas de Segura. Homenaje al profesor Jesús Her­nández Pereda‑n. Universidad Complutense. (Madril, 1992), 35‑42. or.; ikusi, bereziki, egile berarena den erretaularen deskribapen zeha­tza eta guzti: El Convento de la Purísima Concepción de Segura. Estudio Histórico‑Artístico (Donostia, 1998). 48. El retablo barroco en el Goyerri. 379. or. 49. Ertilari honi buruz ikusi, Andrés de Sales FERRI CHULIO, El escultor Francisco Vergara Bartual (L’Alcudia, 1713 – Roma, 1761). (L’Alcudia 1997); ikusi, halaber, VV. AA. La estatua de plata de San Ignacio de Loyola (Bilbo). 50. Mª I. ASTIAZARAIN, Arquitectos guipuzcoanos, II. libk., 91‑97.or. 51. C.M.N., III, 384‑385. or. 52. “Adelgaza la madera hasta dejarla reducida a una fina lámina en los bordes de las telas colgantes a la par que quiebra los paños en pequeños dobleces muy delicadamente resaltados y terminados en aristas que prestan a la figura gran movilidad. Lo adecuado de su planteamiento y lo apurado de su ejecución hacen de la mayor parte de las imágenes obras plenamente conseguidas”. Mª C. GARCIA GAINZA, El escultor Luis Salvador Carmona. (Iruñea, 1990) 35. or. 53. I. CENDOYA, O.c. 54. Mª C. GARCIA GAINZA, O.c. 57. or. 55. Adin hel­duko Birjina dugu hau, maiestate eta al­di berean gertutasuna adierazten duena: “Maria zutik dago, beso batean Haurra duela, eta bestean, Arrosarioa eskain­tzen duena luzatuz. Tunikaz eta tolestutako mantuz jan­tzirik dago, gure eskulturagilearen ezaugarri ohikoa. Belo zuriak estal­tzen du bere burua, triangeluz­ko muturra eskuineko sorbal­dan gaineraturik. Apur bat jiratako buruak aurpegi arrauz­kara du...”. Mª C. GARCIA GAINZA, O.c., 176‑187. or. 56. Mª I. ASTIAZARAIN, Gipuz­koako Erretablistika. I. Tomás de Jauregui. Ku­txan. (Donostia, 1994), 176. or. eta hur. 57. O.c. 97. Xehetasun handiko eta argibideak dituen deskribapena, Lesakan Carmonak egin lanarena ere ikus daiteke Mª I. ASTIAZARAIN‑en, 176‑187. or. 58. Mª C. GARCIA GAINZA, O.c. 117. or. 59. Juan NICOLAU CASTRO, El escultor Juan Pascual de Mena. Goya, 214. znb., 1990, 194‑204. or. 60. Joaquin Antonio de CAMINO y ORELLA, Historia de la Ciudad de San Sebastián (Donostia, 1963), 13. or. 61. Álava en sus manos, IV. libk., 158. Ikusi lan honetan Arabako beste adibide ugari ere. 62. R. FER­NANDEZ GARCIA, El retablo barroco en la Ribera. El Arte en Navarra‑n, 29. znb. 63. Precisiones sobre los Mendizabal, escultores guipuzcoanos del siglo XVIII. Kobie (1990), 5‑24. or. 64. I. CENDOYA, O.c. 352. or. 65. Ibid., 352. or. eta hur. 66. Gaur egun dakigun gauza da maisulan hau Loiolara 1758. abenduaren 21ean iri­tsi zela. Joan Bautista Mendizabalek Zumarragako eskultura egiteko tratua egina zeukan data honetarako, baina oraindik taillatu gabea zuen. Fran­tzisko Bergararen eskultura Loiolako Gela­txoan koka­tzea erlijio-mailan eta gizartean oihar­tzun bereziko gertakaria izan zen, inola ere. Ertilari valen­tziarraren eskulturak sortu zion ukituari Joan Bautista Mendizabalek ezin al­de egin izan zion; eta eibartarraren Zumarragako eta Aizar­nako eskulturan honen eragina begien bistakoa da. 67. Eskultura horien ikonografia deskribapen bat ikus daiteke, Mª I. ASTIAZARAINen El arquitecto Tomás de Jauregui y el escultor Joan Bautista Mendizabal en el retablo mayor de Zumárraga. B.R.S.A.P. (1990), 359‑390. or. 68. Mª I. ASTIAZARAIN, Arquitectos guipuzcoanos, II. libk., 293. or. 69. Ibid., 283‑258. or. 70. Ikusi Mª I. ASTIAZARAINek irudi hauen nolako deskribapena egiten duen, bere-berea duen xehetasunez, Tomás Jauregui‑n, 193‑194. or. 71. I. CENDOYA, O.c., 365‑373. or. 72. Ikusi, esate baterako, Odile CONTAMIN, Le décor baroque des églises du Labourd. ONDARE 19an, Eusko Ikaskun­tza (Donostia, 2000), 533‑544. or. Artikulu honek Fran­tzia Hegoal­deko eliza barrokoetako taber­nakuluei buruz­ko Bibliografia eskain­tzen digu. 73. Ibid. 540‑544. or. 74. M. MIHOU, Contribution à l’étude du retable de l’église de Saint‑Pée‑sur‑Nivelle. Hommage au Musée Basque‑n, (1989), 315‑324. or.; M. MIHOU, Le taber­nacle de l’église de Saint‑Pée‑sur‑Nivelle. Bulletin du Musée Basque‑n, 93. znb. 1981, 143‑148. or. 75. “Biar­noko Saint Colome herriskatik Euskal Herrirako lan egin zuten ertilari ugari sortu zen, zeren eta, Dartigacavetarrez gainera Joseph Courrèges ere aur­ki baitaiteke”, az­pimarra­tzen dute Olivier Ribeton eta Robert Poupelek: Joseph de Courrèges et les retables de de l’église d’Ayherre. Revue d’Histoire de Bayonne, du Pays Basque Français, du Bas‑Adour‑en, 148. znb. (1989), 139. or. 76. J.M. CRUZ VAL­DOVINOS, Plata y platería en Santa Maria de Viana P.V., 156‑157, (1979), 469‑495. or.; J.C. LABEAGA, Los talleres de platería en Sangüesa. Los plateros. Ondare 18an, (1999), 53‑76. or.; J. C. LABEAGA, Los talleres de platería en Sangüesa (Navarra). Las piezas. Ondare‑n (2001), 43‑65. or.; R. MUNOA, Artes decorativas en el Barroco. Ondare 19an, (2000), 183‑196. or. 77. Rosa MARTÍN VAQUERO, La colección de platería barroca del Museo de Arte Sacro de Vitoria. Ondare 19an, (2000), 589‑600. or.; Platería en la diócesis de Vitoria (1350‑1650). (Gasteiz, 1997); M. I. PESQUERO y F. TAVAR: Las artes en la Edad de la Razón. Álava en sus manos, IV. libk., 193‑197. or. 78. VV.AA. Mirari. Un pueblo al encuentro de su arte. Arabako Foru Al­dundia (Gasteiz, 1990), 355‑443. or. 79. Miguel de la Pinta Llorente: Los Caballeritos de Azcoitia. Un problema histórico (Madril, 1973), 41‑56. or. 80. La invenció de la libertad (Bar­tzelona, 1964), 15. or. 81. M. I. ASTIAZARAIN, Gipuz­koako erretablistika. I. Tomás de Jauregui. (Donostia, 1994). 82. Ibid., 196. or.; ikusi, halaber, I.CENDOYA, El retablo barroko en el Goyerri. 362. or. 83. O.c., 353. or. 84. J PLAZAOLA, Historia y sentido del Arte Cristiano. B.A.C. (Madril, 1956), 81. or.

Bibliografia

[aldatu]
  • ARRAZOLA, Mª A.: La escultura de los siglos XVII y XVIII en Guipúzcoa. AA.VV. Cultura Vasca II.ean (Donostia, 1978), 304‑31. or.
  • ASTIAZARAIN, Mª I.: El Santuario de Loyola (Donostia, 1988).
  • ASTIAZARAIN, Mª I.: Arquitectos guipuzcoanos, 3 libk (Donostia).
  • ASTIAZARAIN, Mª I.: El Convento de la Purísima Concepción de Segura. (Donostia, 1998).
  • ASTIAZARAIN, Mª I.: Aportaciones a la obra de Santiago Marsili, arquitecto y escultor de la época de Carlos III. A.H.A., 1.go znb. (1989), 229‑243. or.
  • ASTIAZARAIN, Mª I.: Arquitectos guipuzcoanos del siglo XVIII. Ignacio de Ibero. Francisco de Ibero. (Donostia 1990)
  • ASTIAZARAIN, Mª I.: Arquitectos guipuzcoanos del siglo XVIII. Martín Carrera. Manuel Martín de Carrera. (Donostia, 1991).
  • BARTOLOME GARCIA, F. R.: Pintura y policromia de los siglos XVII y XVIII en Orduña. El maestro pintor Juan Antonio Jáuregui. Ondare, 16. znb. 1997, 143‑166. or.
  • BARRIO LOZA, J.A. (Zuzd.): Monumentos Nacionales de Euskadi. 3 libk. (Bilbo, 1985).
  • BARRIO LOZA, J.A.: Arquitectura religiosa en Biz­kaia. AA.VV.an. Ibaiak eta haranak, 1, 4 (Donostia, 1990).
  • BARRIO LOZA, J.A. zuzd.: Biz­kaia. Aqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 libk. (Bilbo, 1989‑1991).
  • CAMON AZNAR, J., MORALES Y MARÍN, J.L., Y VAL­DIVIESO GONZÁLEZ,: Arte español del siglo XVIII. S.A.n, XXXI (Madril, 1988).
  • CEÁN BERMÚDEZ, A.: Diccionario histórico de los más ilustres porfesores de las Bellas Artes en España (Madril, 1800).
  • CENDOYA, I.: Tomás de Jáuregui. Maestro retablista guipuzcoano del siglo XVII. B.S.S.A.n, LVII. Libk., (1991), 471‑486. or.
  • CENDOYA, I.: El retablo barroco en el Goyerri (Donostia, 1992).
  • CENDOYA, I. y ZORROZUA, J.: Algunas obras de Santiago Marsili maestro retablista y escultor italiano del siglo XVIII, en Guipúzcoa. B.R.S.B.A.P.n, 47. znb., (1991), 133‑161. or.
  • COMENZANA, I.: El arte en la Basílica de Santa Maria del Coro en San Sebastian. B.E.H.S.S.n, 9. znb., (1975), 271‑298. or.
  • CUZACQ, R.: L’église de Saint‑Jean‑de‑Luz et son retable monumental (Paube, 1969).
  • EGUILLOR, J.R.: Los maestros Ibero de Az­peitia en la construcción del Santuario de Loyola. B.R.S.B.A.P., XLIII. Libk., (1997), 281‑287. or.
  • EGUILLOR, J.R., HAGER, H. y HOR­NEDO, R.: Loyola. Historia y arquitectura. (Donostia, 1991).
  • GARCIA GAINZA, M. C.: Los retablos de Lesaca. Dos nuevas obras de Luis Salvador Carmona. Homenaje a don J.E. Uranga (Iruñea, 1973), 327‑363. or.
  • GARCIA GAINZA, M. C.: Luis Salvador Carmona, imaginero del siglo XVIII. GOYA, 124. znb. (1975), 206‑215. or.
  • GARCIA GAINZA, M. C.: El arte cortesano desde la periferia. El caso del País Vasco y Navarra.
  • GARCIA GAINZA, M. C.: Aportaciones a la obra de Luis Salvador Carmona. Reales Sitios 1993.
  • GARCIA GAINZA, M. C.: El escultor Luis Salvador Carmona (Iruñea, 1990).
  • GONZALEZ ECHEGARAY, M.C.: Artistas montañeses en Vizcaya y Álava. E.V., 3. znb., 1971, 69‑80. or.
  • GONZALEZ DE ZARATE, J. Mª: Arquitectura e iconografía en la Basílica de Loyola (Donostia, 1991).
  • KUBLER, G.: Arquitectura de los siglos XVII y XVIII. A.H.n, XIV (Madril, 1957).
  • LABEAGA, J.L.: La obra de Luis Paret en Santa María de Viana. (Iruñea, 1990).
  • LAMPEREZ ROMEA, V.: Arquitectura civil española. De los siglos XVI al XVIII. (Madril, 1922).
  • LABEAGA, J.L.: La obra de Luis Paret en Santa María de Viana. (Iruñea, 1990).
  • LEKUONA, M.: La iglesia parroquial de Andoáin (zirriborro historikoa), (Donostia, 1958).
  • MARTÍN GONZALEZ, J.J.: Escultura barroca en España, 1600‑1770 (Madril, 1983).
  • MARTÍN GONZALEZ, J.J.: Luis Sanvador Carmona. Escultor y académico (Madri 1990).
  • MARTÍN GONZALEZ, J.J.: El retablo barroco en España (Madril, 1993).
  • MILHOU, M.: Contribution à l’étude du retable de Saint‑Pée‑sur‑Nivelle. Hommage au Musée Basque (Baiona, 1989), 325‑324. or.
  • MILHOU, M.: Retablos en el País Vasco. AA.VV.n. Ibaiak eta Haranak. 10 libk. (Donostia, 1991), 185‑210. or.
  • NICOLAU CASTRO, J.: Esculturas del siglo XVIII en la iglesia de San Nicolás de Bilbao. E.V., 6. znb., (1974), 177‑192. or.
  • RIBETÓN, O. et POUPEL, R.: Du Béar­n au Pays Basque. Une famille de sculpteurs‑doreurs de retables au XVIIIe. siècle: Les Dartigacave. B.S.S.L.A., 145. znb., (1989), 113‑137. or.
  • SANCHEZ CANTON, Fco.: Escultura y pintura del siglo XVIII. A.H., XVII, (Madril, 1965).
  • SARRAILH, J.: La España ilustrada. De la segunda mitad del siglo XVIII. Fondo de Cultura Económica (México, 1957).
  • TABAR DE ANITUA, F.: Más obras de Luis y José Salvador Carmona. A.E.A., 256. znb., (1991), 449‑469. or.
  • TOVAR MARTÍN, V. y MARTÍN GONZALEZ, J. J.: El Arte del Barroco. Aquitectura y escultura (Madril, 1990).
  • VIÑAZA, Conde de la: Adiciones al Diccionario Histórico de los más ilustres profesores de las Bellas Artes en España (Madril, 1989).
  • VV.AA. Peñaflorida y la Ilustración (Jose­txo Urrutikoe­txea Argt.) (Donostia, 1986).
  • ZORROZUA, J.: El retablo barroco en Biz­kaia (Bilbo, 1999).
  • ZORROZUA, J. eta CENDOYA, I.: Precisiones sobre los Mendizábal, escultores guipuzcoanos del siglo XVIII. Nuevas obras en Biz­kaia y Gipuz­koa. KOBIE‑n (Bellas Artes), 7. znb. (1990), 5‑24. or.