Edukira joan

Euskal artearen historia (III): Barrokotik XIX. mendera/Barroko soila

Wikitekatik
Euskal Artearen historia (II): Gotikotik Errenazimendura Juan Apaolaza
Barroko soila
Euskal Herri Enblematikoa bilduma (Etor-Ostoa)

Testuingurua

[aldatu]

Krisial­di orokorra

[aldatu]

Bidez­koa da esatea, baldin eta Espainiak Europan nagusigoa ehun urteko tarte batean lortu bazuen ere, mende bat baino gu­txiago behar izan zuela (1621‑1700), Felipe IV.a (1621‑1665) eta Karlos II.a (1665‑1700) agintal­dian zirenekoa, hain zuzen, gainbehera nozitu eta bigarren poten­tzia mailara jaisteko. Gainera, Europaren ikuspegi orokor batetik begiratu behar da mal­dan behera jaiste hau, hau da, ekonomiaren krisial­di, gizartearen polarizazio, Estatuaren krisial­di, Hogeita Hamar Urteko gerra eta abarretatik. Gainbehera orokor horren barruan kokatu behar da Barrokoa, sentiberatasunaren krisial­di moduan; izan ere, gezurra dirudien arren, Espainian arte eta letretako Urrez­ko Aroarekin batera eman baitzen, eran­tzun bat eraginez: fran­tses klasizismoa. Bizi­tza eta artearen arteko etengabeko dialek­tika da: indar krea­tzaileak bizirik sor­tzen ez duenean, berari abesten ahalegintzen da.

Bestalde, pen­tsa­tzekoa ere bada zerikusirik izango zuela Europako kulturetara ireki­tzeak arte eta letretako Urrez­ko Aro ustekabeko horretan, Felipe II.ak bere menpekoei Europako ateak itxi izanak, Pragmatismoa baliogabe­tzearen bidez (1559) –eraginkorra izan zen, legez­koa ez bazen ere.

Poten­tzia politiko eta katolikoaren aldetik Espainian eman zen krisial­dia al­de batera utzita –hala nola, espainiar bankariek negozioak bertan behera utzi eta atzerriko bankariei bidea zabal uztea, nobleziarekin ezin lotuzkotzat har­tzen ziren langin­tzei ospea ken­tzeak eta bertan behera uztea, Westfaliak Bakean (1648) hispaniar idealen eta erlijioz­koen hondamena, porrota militarrak (Rocroi, 1643), Kataluniako al­txamendua, Aragoiko hi­tzarmena, Valen­tziako ma­txinadak, Pirinioetako Hi­tzarmenaren lagapenak (1659) eta beste–, hemen axola zaiguna Espainiako egoera –barrukoa nahiz kanpokoa– Euskal Herrian nola islatu zen ikustea da.

Euskal Herrian Islara

[aldatu]

Araban lehenbizi eta Biz­kaian eta Gipuz­koan ondoren, XVI. mendearen amaieran biztanleriak nozituriko izurriteen ondorioz demografiaren beherakada etorri zen, hurrengo mendearen hasieran.

Bestal­de, eskulangin­tzaren egoera galgarriaren ondorioz, ekonomian nekazari­tzaren al­derako mugimendua sortu zen, zenbait hirigune utzi eta landa-lurrak okupa­tzera itzuliz. Artisau-jarduerak ere murriztera egin zuen eta burdingin­tzak ozta‑ozta eu­tsi ahal izan zion industrian Europako beste herrial­deetan garatu zen lehiari.

Era berean, Espainiak itsasoko nagusigoa gal­tzeak eta itsas lapurretek arran­tzaleen atzera egitea eragin zuten Kantauriko probin­tzietan. Guduek, berriz, trukaketeta komertzialean haustura ekarri zuten, Ingalaterrarekin lehendabizi eta Herbehereekin ondoren.

Hala ere, Euskal Herrian asmatu egin zen egoera zail hau apur bat leun­tzen, oinarri produktiboak fun­tsetik al­datuz. Ameriketatik ekarritako artoa gariaren ordez­ko bihurtu zen. Burgosko mer­katari­tzaren gainbeheraren ondorioz, eta zorionez, Bilbo negoziogune bihurtuz joan zen eta horrela bere ohi­ko garraiobideari eu­tsi ahal izan zion. Astiro gertatu zen lehengora­tzea eta XVII. mendearen azkenaldira sumatu zen egoera ekonomiaren nolabaiteko hobekun­tza.

Gizartearen ikuspuntutik begiratuta, 1526ko Biz­kaiko Foruak (Foru Berriak) biz­kaitarren aitoren‑seme­tzako uniber­tsala finkatu bazuen ere, kontuan har­tzekoa da ez zirela gizarteko desberdintasunak desagertu. Gailentasun sozio‑ekonomiarena eskual­datu egin zen eta an­tzinako odol-leinuengandik goi‑burgesiarengana, jaun­txo zeritzotenengana al­datu zen prestigioa; jaun­txo hauek mer­katari­tzaren eta bertako politikaren buruzagi handikien an­tzeko bihurtu ziren.

Biz­kaiko Jaurerriak harreman onak zituen Koroarekin; baina mailarik apalenetan ondoezik handiena sortu zuena krisial­di ekonomikoa izan zen. Gatz Biltegiko Ma­txinada gertatu zen 1631ko irailean, Biz­kaiko tal­de heterogeneoak foru-agintarien aurrez aurre jarri zituen al­txamendua, zehazki. Argi geratu zen erregimen foralak ez zuela hiritar guztien el­kartasuna sor­tzen Jaurerriaren ordainaraz­pen fiskalen kontra jar­tzeko. Gizarteko zuzengabekeriak zirela eta, Koroarekin ustekabeko ituna egitera bul­tzatu zituen jaun­txoak, eta az­kenean ma­txinatuen aur­kako zigor gogorrak emanaz amaitu zen, euskal “berdintasuna” mito bat zela argi eraku­tsiz horrekin; historialarien­tzat oraindik ere nabarmenagoa, bestal­de, hurrengo mendean emango diren ma­txinadak direla eta.

Nafarroa

[aldatu]

Nafarroan XVI. ia mende osoan ekonomia mailan askapen bat eman zelarik nobleziaren al­derdiak gora egin zuen bai kantitatez nahiz kalitatez. Erresumaren mugen barruko nahiz kanpoko al­detik nafar asko jarri zen armadan eta administrazioan Koroaren zerbi­tzura. Eta nobleziak dirutan tituluak erosteko sarbide guriak zituelarik, “Espainia osa­tzen zuten erresumak, inolako berezitasunik gabe, Gaztelako estilo eta legeetara makurrarazteko”[1] helburuaz Olivares ministroak Felipe IV. erregeari ahol­katuriko politika mal­tzurraren aurrean beren buruak makurtu zituen. Nobleziak, tituluaren bitartez goratze horretan, izan zuen sarbiderik mezenasgoan, eta gortearen inguruko jendearen eragina sumatu zen arte eta kultur alorretan.

Bestal­de, Nafarroan ere, gainerako Kantauriko probin­tzietan bezala, pribilegioz­ko egoera hauek liskar eta ma­txinadak (1627, 1675) eragin zituzten herrian, oso gogor gel­diarazi zirenak. Mende horretan barrena gizarte eta kultur desberdintasunak areagotu egin ziren, eta bi tal­de edo bloke handi sortu zirela esan daiteke: klase zuzendariak eta nekazari-mundua. Populazioari lurral­de historiko bakoi­tzaren barruan eragin zion maila sozioekonomikoan eta kultur desberdintasun horri eran­tsi behar zaio, XVII. mendean sortu eta zenbait euskal lurral­deetan garatuz joango den desberdintasuna.[2]


Erlijioaren esparrua

[aldatu]

Espainian nahiz Euskal Herrian XVII. mendean krisial­di demografiko, sozioekonomiko eta politiko garaia izan arren, erlijio gaietan eraberri­tze eta aurrerabide al­dia izan zen: Trentoko Kon­tzilioaren ondorioz, apaiztegiak sortu ziren eta hauen bidez berehala agertu zen apaizgoaren eraberri­tzea, bizimodu zin­tzo, prestaketa teologiaz­ko eta ar­tzain arduretan; elizjende sekularrek lagun­tzaile eraginkorrak izan zituzten erlijioso eta erregelako elizgizonen artean, hauen artetik santutasun nabarmeneko lagunak sor­tzen zirelarik; ikaste­txe berriak sortu ziren eta lehengoak berri­tzeaz gain, hauen haz­kunde ugaria ikusita komentu berriak sortu eta eraiki behar izan zituzten. Eukaristiak, Birjina eta Santuenganako jaierak eta gur­tzak ohi ez bezalako garrantzia lortu zuen eta arte plastikoen lagun­tza beharrez­koa izan zuen. Erlijiosoen ikaste­txe hauetako ba­tzuk garapen ikusgarria izan zuten, Jesusen Lagundiak bereziki, gaztediaren irakaskun­tzan nahiz aur­kitu eta kolonizaturiko lurral­deetan Berri Onaren zabal­kunde lehentasun bilakaturik. Erlijioaren indarberritze hau, hainbat historialarik “Katolikotasunaren Lehenera­tzea” izena eman diotena, krisial­di ekonomiko batean eman zen arren, XVII. mendeko arteari al­deko gertatu zitzaion eta zenbaitek Kontrarreformako Artetzat izenda­tzean adierazi nahi duen horri dagokio. Izan ere, Espainian eta are Euskal Herrian, XVII. mendeko artea, arte historian Barroko izendapenak iradoki­tzen duen nabarmenkeria eta gehiegikeriatik urruti dago oraindik. Kapitulu honetan landuko dugun garaia klasizismotik oraindik gertu dagoen “Lehen Barrokoa” da, Trentoko Kon­tzilioaren iriz­pide estetikoei begirune handia dienekoa, eta lehen aipatu ditugun bal­din­tza sozioekonomiko eta politikoak direla eta gehiegiz­ko distirarik gabea.

Kristautasun eraberrituaren­tzat estilo berri bat

[aldatu]

Barroko[3]zenari buruz­ko jatorri etimologi­koak liokeena berriro ere isilean utziz, eta hitz horren bidez gaur adierazi nahi den errealitate horretara inguratuz, historialariek hiru ikuspuntu desberdinetatik aztertu dutela esanaz hasi behar­ko dugu:

  • forma adieraz­korretatik,
  • eduki ideologikoetatik,
  • iriz­pide kronologikotik soilik.

Forma adieraz­korrak. Barrokoaren mendea dugu XVII. mende hau, eta zehazterakoan adostasunera iri­tsi gabeko estiloa. Bere al­derdi ez­kor eta gustu txarreko gisa uler­tzetik hasi (Neoklasizismotik) eta estima­tze baikorretara igaro gara, edo al­derdi ez­kor eta baikorrak berekin dituen garai jakin bateko espirituaren adieraz­pide gisa ikustera, besterik gabe.

Barrokoa, Cor­nelius Gurlitt‑en iri­tziz, erregulartasun klasikoaren aurrean askatasuna nahita bila­tzen duen beste sentiberatasun baten adieraz­pide da, nahiz eta formetan gainkarga nabarmenerako zaletasunean bukatu zuen. Heinrich Wölfflin‑ek barrokoa ikuspuntu formal batetik aztertu zuen, tal­deko sentiberatasunak, gel­ditasunaren, pilaketaren eta handitasunaren aurrean, pintoreskoa –argi‑itzalen kontraste handiak–, mugimendu itxurak, arauen deusezta­tzeak, simetria gabetasunak eta bizia nahiago izan zuen al­di bat aur­keztuz. Bere fun­tsez­ko lanean[4] al­di historiko jakin ba­tzuetan Barrokoa beharrez­ko estilotzat har­tzera iri­tsi zen, klasikoaren al­dean, barrokoak, modu argi­tsu baina behartu samarrez, bost kon­tzeptu hauen ezaugarri bereizgarriak zituela esanez:

- izaera pik­torikoa, - sakona, - forma irekikoa, - bateratua, - argi samarra.

Wölfflin‑en teoriak bere balioa baduela esan daiteke zenbat alderditan, formarekiko bere azter­ketak oraindik ere objek­tibotasuna gorde­tzen duen heinean behin­tzat. Ezin daiteke gauza bera esan Barrokoari buruz­ko arte historiaren ikuspegi botanikoa, “astunak diren formak” eta “hegan doazen formak” al­dera­tzen dituen Eugenio d´Ors‑en liburu argi­tsu eta entretenigarriaz.

Edukia ideologikoa. Barrokoaren ikusmol­de formalista honen aurrean, beste ba­tzuk idazle honek adierazitako edukietatik ulertu dute. Horrela, bada, Wer­ner Weisbach‑en­tzat Barrokoa Kontrarreformako artea li­tzateke. An­tzeko ikusmol­dea baitaratu zuen Emile Mâle historialariak, Trentoko Kon­tzilioaren erabakien ondoren Erromako kristau-herriak bizituriko erreakzioetatik, XVII. mendean katolikoen artean jaio zen ikonografia berri eta bikainak ikusmol­de jakingarriak iradoki ziz­kiolarik. Zenbait historialarik ez du kultur gertakari beraren ikuskera hain baikorra izan, barrokoa balora­tzerakoan al­derdirik ez­korrenak nabarmendu baitituzte, herrial­de katolikoetara jausi zen krisial­dia –hiz­kera goren, puztu eta iheskorrez– ez­kuta­tzeko beren nahia az­pimarratuz. “Adibide modura, Italia, Espainia eta antzeko herrial­de hauen gainbeherako errealitatea eraikin barrokoen fabrikarekin al­deratuz, bere pobrezia nabaria da: oso arrunta da, harlanduen ordez, adreiluz, harlangai­tzez ala buztin‑hormaz eraiki­tzea; baina langai hauek, apaingarri ugarien az­pian ez­kuta­tzen dira, Konde eta Duke Olivaresen iragar­kiek, beren al­detik egunoroko beharretan ahal den gu­txien pen­tsarazteko edonolako ihesbideak ezinbestekoak dituzten espainiarrei, monar­kia uniber­tsala al­darrika­tzen dien modu bertsuan”.[5]

Iriz­pide kronologikoa. Kapitulu honetan aipatu nahi dugun mende honetako Euskal Herriko ar­kitek­tura eta ikonografiari buruz­koan, barrokoa arte estilo guztiz korapila­tsu eta garai baten bereizgarritzat har­tzera garama­tza. Italian XVI. mendeko bi hamar­kadetan ager­tzen hasi zen, hainbat herrial­deetan –baita Euskal Herrian ere– XVII. mendean zehar eta XVIII.aren hasieran garatu eta hedaturikoa eta ezaugarri ba­tzuk gordinkiago azal­du zituen (rococoa) Neoklasizismoaren eran­tzuna eraginez, hurrengo kapituluetan ikusiko dugun bezala.

Manierismoak, XVI. mendearen erdial­dera, Italian estilo berriaren bereizgarri zenbait al­darrikatu zituen. Ikonogile manieristen konposaketa ar­kitek­toni­koetan eta irudikaturiko giza irudietan hausten da propor­tzio klasikoko legea. Erlaitz hanpatuak sartu ziren eraikinetan, gainazal lauen kontrastea bilatuz, edo beharrez­koa eta neurriz­koa zenaren iriz­pideari gainez­ka egiten zioten zutabe erral­doiak eta giza adieraz­penetan luzamenduak eta okerdura harrigarriak ager­tzen zituen giza gorpu­tzak eraiki ziren.

Joera hauetako ba­tzuk Barrokoak az­ken muturreraino eraman zituen:

- deigarri eta ikusgarri zenaren al­deko zaletasuna areagotu zen arrazoiz­koaren eta pragmatikoaren biz­kar; - mugimendu itxura gel­ditasunaren ordez­koa; - sakontasuna iradoki­tzea, ustez­koa (margolanetan) ala egiaz­koa (ar­kitek­turan), aurrez aurreko konposaketak nahiago izatearen ordez­ko; - giza gorpu­tzaren eta espirituaren dinamismoa azal­duko da gel­ditasun eta neurriaren ordez; - biziaren adieraz­pen sakona, berekin dakarren askatasun, nahasmendu eta guzti, baina naturaltasun eta egiaz­kotik ere baduena, forma argi eta profil garbiekiko sentikortasunaren kaltetan. Barrokoaren bereizgarri hauxe izango da bera manierismotik gehien al­dendu zuena. Suma­tu egiten da XVI. mendearen bukaeratik, nolabaiteko “ordena, konposaketa argia eta, batez ere, kontatutakoaren sinesgarritasun al­derako itzulera, per­tsonaietan egiaz­ko giza itxura berreskura­tzea eta espazioek, berriz, manierismoaren “inolako leku” abstrak­tu batean pinturak ezabatu zuen birtualtasunaren zen­tzu osoa eskura­tzen”.[6]

Honetaz ere kontura gaitezen, Barrokoaz baino areago, Barrokoez hitz egin behar­ko genukeela, izan ere, Rubens‑en barrokoa ez da inola ere Rembrandt‑en barrokoa, eta Caravaggio‑rena ezin daiteke Poussin‑ena izan. Az­kenean, badirudi kronologia ikuspegia gainetik jarri behar­ko li­tzatekeela, ikuspegi orokor batean hainbat eta hain errotikako desberdintasunak bil­du nahi izanez gero.

Barrokoa Kontrarreformako Artea. Az­kenik, Euskal Herriko barrokoaz hitz egin aurretik, hor aur­kitu behar duguna berez eta bereziki erlijioz­ko edukia duena denez, gogora di­tzagun Barrokoa Kontrarreformako artetzat ulertu zuenak eraku­tsitako ezaugarriak:

- heroikoa, benetako indar eragile eta sakonaren adierazgarri baino, sarritan imin­tzio ikusgarriena besterik ez dena, - mistizismoa, garai hartako mistikoen dotrina eta bizimoduari emaniko eran­tzuna li­tzatekeena; - erotismoa, zalan­tzaz­ko adigaia, lehen aipatu dugun ez­kutapen hori adierazten eta garaiaren bertako joera sen­tsualak erlijiotasunez jan­zten zituena; - aszetismo krudela, honen bidez arte katolikoak ekin­tza onen eta bere martiri eta santu penitenteen sufrimen ia masokistak estima­tzen zituen benetako elizaren tradizioarekin fede ortodoxoaren el­kartasuna nabarmen­tzea bilatzen zuena; - mirariz­koaren, santutasunaren, haran­tzagokoaren zen­tzua. Hauxe da beraz, Jainkoarekin adiskidetasun samurrean eta etenik gabeko harremanean beti bizi diren gizon eta emakumeen irudi horietan arte kristauak har­tu zuen forma. R. Wittkower‑ek ida­tzi zuen modura, barroko al­diko erlijiotasunak denetarik onartzen zuen: “mundu izaera erakargarria eta sentiberatasun samurra eta jaiera txepel eta sentimental batetik hasi, eta pietate fanatiko eta hantuste mistiko arterainokoa, jakinaren gainean eginiko politikari baino gehiago, orduko izaera al­daberari, ertilariek ematen zioten eran­tzunaren aurrez aurre gaudenaren lekukotasun frogagarria”.[7]

XVII. mendeko ar­kitek­tura

[aldatu]

Historialari ba­tzuek –Llaguno, Kubler eta beste zenbaitek– arrazoi dute euskal ar­kitek­tura mende honetan gainbeheran abiatu zela baiezta­tzen dutenean; beste eskual­de ba­tzuei buruz ere eran­ts daitekeen oharra da berau; izan ere, Barrokoan handitasun ar­kitek­toni­koa gu­txiago bila­tzen zen, an­tzer­ki-izaerak zuen eragina baino.

Baskonian gainbehera hau kantitatean an­tzematen da. Eraikun­tzetan, XVI. mendearen hasieran, Ameriketako urrearen eta haz­kunde demografikoaren bul­tzada sumatu bazen, XVII. mendean gainbehera politikoak eta gel­dial­di demografikoak egitasmo ar­kitek­tonikoak gel­diarazi zituen.

Beste al­de batetik, aurreko al­dian hasitako eta bukatu gabe zeuden eraikinak bukatu beharrean zeuden, besteak beste, atariak edertu, ar­kupeak eta ate ondoak eran­tsi eta dorreak eraiki behar zi­tzaiz­kien.

Beraz, zehaz­ki esanda, ar­kitek­turari dagokionez, XVII. mendearen bigarren erdial­dean gel­dial­di bat eman zen –begien bistan azal­tzen da, adibidez, igel­tsuz janzten hasi ziren zurez­ko gangetan–, eta, XVIII. mendetik edergarrietarako zaletasunari, neoklasikoa iri­tsi arte nabarmendu zenari, halakoxe susper­raldi bat sumatu zitzaion.

Trentoko Kon­tzilioaren kontrarreformaren aldekoen norabide eta eraginpean sortu eta berrituriko erlijiosoen ikaste­txeak izan ziren tenplu eta bizitoki berrien premia sumatu zutenak.

Ez dira asko, beraz, oinplano berriko elizak. Maisu euskal­dunak behar izan ziren an­tzinako tenpluak ar­kupez, koruz eta atariez osa­tzeko eta eder­tzeko.

Ar­kupeak

[aldatu]

Horrela ikusiko dugu Bilbon, Martin Ibañez Zalbidea maisua Begoñako Santutegiaren ar­kupe ederraren traza egiten. Euskal Herrian, al­di honetan eraikitakoen artean handiena Bilboko Santiago Katedraleko ar­kupea da. Oinplanoa irregularra eta trapezoidea, erdi-puntuko ar­ku zabalez loturiko zaz­pi pilastra handiz eusten zaiona da, den guztian tarte irregularretan kokaturiko guru­tze-gangaz estalirik. Eraikun­tza XVI. mendearen az­ken hamar­kadan egina izan zen astiro‑as­tiro, eta duela gu­txi izan da zaharberritua. Zoragarria da Durangoko Uribarriko Santa Mariaren ar­kupea. Zurez­ko injineru­tza-lan itzela, harriz­ko baranda batez mugaturiko esparru zabal bat estal­tzen du eta zorua 1775ean harriztatu zi­tzaion.

Bi­txitasunagatik oso interesgarria da Gipuz­koako Soraluzeko Santa Maria Erregina elizako ar­kupea, erabat zurez taillatua da, baita bera egin zeneko 1666ko data ere taillatua duelarik.

Araba al­deko lurral­deetara igaroz gero, mende bat beranduago, 1750 al­dera, Aguraingo San Joan elizan “Ekial­deko Lautadako ar­kuperik hoberena”[8] eraiki zela ohartuko gara, Inazio Ibero az­peitiar maisuak trazaturikoa.

Urte horietan eta hiri berean San Esteban parrokian eraiki zen erdi-puntuko ar­kuak dituen ar­kupea ere kalitatez­koa da.

Atariak

[aldatu]

Barroko al­di luze horretan zehar eraikitako eliza atarien kapituluan, Bilboko Mesedetako fraideen komentuko elizaren ataria gogoratu behar­ko li­tzateke, 1680an eraiki zena. Joan Ortiz de Colinaren lana da, nahiz eta Fran­tzisko Elorriagak amaitua izan. Geroztikako ordez­ko kanpai-horma duen ataria agertzen da, bertan hiriak berea duen arte giroko lautasuna eta soiltasuna da nagusi. An­tzeko eranskin bat bazuen Biz­kaiko Gueñesko Santa Maria elizak; XVI. mendearen lehen erdian eraikitako eliza gotiko berantiarra da eta prozesu luze baten ondoren eliza‑areto bihurtu zen 1577 al­dera, lehen gogorazi dugun bezala. Lehen aipatua dugun berpiz­kunde estiloko bere alboko atariaz gainera, elizaren oinetan aberastu bat hartu zuen 1603 eta 1611 bitartean Burgosko ar­tzapez­pikuaren ikerlaria zen Joan Gonzalez de Cisniega maisu menditarrak trazaturiko herreratar atari bikainarekin. Burgos eta Valladolideko (Diego de Prades) klasizismo fokuekin eta segoviar (Pedro de Brizuela) fokuarekin loturarik ikusi izan zaio.

Araban badira plateresko al­dian egindako atari oso duin ba­tzuk eta berpiz­kunde aldiko bikain ba­tzuk, esaterako, El­tziego eta La Puebla de Labar­can eta horrela jarrai­tzen da tradizio berberarekin Kripan, Benasperi, Bilar, Guardian eta abarretan.

Dorreak

[aldatu]

Beste kapitulu interesgarri bat osa daiteke al­di horretan eraikitako dorreekin, tenplu berari dagokion data baino beranduago eraikiak direnekin. Elorrion 1661ean eraiki­tzen hasi zen Guztiz Garbiaren elizako dorre ederra hamar urte beranduago bukatu zen.

Ar­kitek­tura trentiarra

[aldatu]

Biz­kaia

[aldatu]

Ar­kitek­turaren bul­tzadan indar gabezia eman zela lehen aipatu badugu ere, al­di honetan sortu ziren ukaezinez­ko estetikazko eredu diren eraikinak.

Bi Joan Santuen eliza. Goiztiarrenen artean aipa­tzekoa da Josulagunen ikaste­txeko eliza, 1624an San Andresen izenean Bilbon eraiki zena. Eliza, hondamenagatik bertan behera utzi behar izan zena, bi Joan Santuen izena zuen beste an­tzinako parrokia baten ordez­koa zen; 1767an Karlos III.aren aginduz Borboien jabego guztietatik jesuitak bota zituztelarik, Jesusen Lagundiaren eraikinera ekarri zenean ere izen hau gorde zuen.

Barroko soilaren ereduari jarrai­tzen zaio eraikina, Vignola italiar ar­kitek­toak, Erroman, Gesu eliza eraiki zienetik Josulagunek beren­tzat hartu zuten ereduari, hain zuzen ere.

Fa­txada bi gorpu­tzez osatua dago: ataria bera eta gainekoa, tenpluaren habearte nagusia kanpora ematen duen eta estilo honen berez­ko okerdurak alboan dituena; mul­tzo osoari batasuna ematen dion piramidez­ko kapiteletan buka­tzen da. Beheko gorpu­tzaren erdian erdi-puntuko ar­kupean irekitako atea, al­de bakoi­tzean atxikitako zutabe doriko garai pare batez mugaturik dago.

Baditu barrual­dean garaiera desberdineko hiru habearte, guru­tzadura eta beronen gainean Lagundiko santuak margoturik daramaz­kien kupula eder bat. Habearte nagusia kanoi‑gangaz estalia da eta barrunbeari argia eman ahal izateko sabaileiho edo ilargixkak ditu. Ez da handia eliza, baina han ez da falta peraltatu samarrak diren erdi-puntuko ar­kuen gainetan ganga abera­tsik, ezta jesuiten elizetan jatorriz­koak diren eta garai hartako erromatarren eraikinen erara apainduriko frisoak dituzten galeria eta tribunak ere.

Eliza eta ikaste­txearen ar­kitek­toa oso litekeena Martin Ibañez Zalbidea izatea, Lagundiaren ordez­karia, honen eta Udalaren arteko hi­tzarmenean.[9]

Josulagunen eraikun­tza honetan aur­ki­tzen zuen Jovellanosek herreratar ku­tsuren bat eta Lagundiak Santanderren egin zuenaren garaikide­tzat jo­tzen zuen.[10] Oraingo hau “Juan de Nates‑en lana da, Perez de Regueraren ustetan Bilbokoaren egilea ere berau li­tzatekeelarik”.[11] Ibañez Zalbidea beraren esku-har­tzea ere ezagu­tzen da Biz­kaiko beste zenbait lekutan: Urduñan, Balmaseda, Ar­tzentales, eta abar.

Uribarriko Santa Maria eliza. Durango. Durangoko Uribarriko Santa Maria ere klasizismo garaikoa (1620) da eta oso erabatekoa dirudien birmol­daketa batean, berpiz­kunde‑gotikoko beste eraikin baten gainean jaso zenaren ondorioa da, oinplanoa errespetatuz, Joan Urizarzabalaren trazari jarraituz egina. Guru­tze itxurako pilare lodien bidez bereiziak daude hiru habearteak eta mul­tzo osoari handitasun harrigarri bat ematen diote. Denbora joan ahala, “gal­du egingo da estiloarekiko leialtasuna eta baziren klasizismo soila desi­txura­tzeaz arduratu ziren ertilariak, benetako norabide barrokorantz joanez, besteak beste, Domingo Vélez de Palacio, Juan de Setién, Juan Her­nando eta Pedro de Potón”.[12]

Agustindarren Komentua. Durango. Durangotik irten ere egin gabe, hiri eder horretan aur­ki­tzen da Agustindarren komentua; Joan Ansola gipuz­koarrak nahiago izan zuen diseinuan formula berriak asma­tzea baino Tolosako San Fran­tzisko elizako eskema jarrai­tzea.

San Pedro eliza. Santur­tzi. Mendearen erdira jada iri­tsita, Nerbioi ez­kerreko er­tzean Santur­tziko San Pedro eliza eraiki zela gogora­tzea merezi du. Gerora berrikun­tzak nozitu baditu ere, gorde du geroztik orduko eliza barroko baten itxura bera, izaera soila eta lerro garbiena, alegia.

Urrutia sendiaren ermita. Zalla. Beste mul­tzo aipagarri bat Zallan Urrutia sendiak mendearen bukaeran eraiki zuena da. Jauregia, burdinola eta ermita dituen jabego partikular bat da; ermita hau guru­tze‑toki erakoa da eta badu jauregi aurrean eliz­kizunetarako balio zuen zabaldia ere. Esparru honen burual­dea abside erakoa da, eta bere atariak, trinkotasun eta hutsarekin jokatuz, erdiko arda­tza handiagotu egiten du, sendiaren armarria oso era barrokoan nabarmenduz.

Familia Santuaren eliza. Urduña. Bilbo eta bere ingurutik urrunduta, Urduñan, Familia Santuaren eliza topatuko dugu, on Joan Urdanegi eta Villafuerteko mar­kesa zen bere emazteak fundatutako Jesusen Lagundiaren Ikaste­txeko an­tzinako kapera izan zen honetaz Aita Josefinoak ardura­tzen dira gaur egun. Eliza 1680ean Luxenburgoko Santiago Raón ar­kitek­toak diseinaturikoa da.

Fatxada Bilboko bi Joan Santuen elizaren eredutik apur bat al­den­tzen da; pilastra erral­doien bidez zati­tzen da hiru gorputz zutetan, ar­kuperako sarrera­tzat balio duten erdi-puntuko ar­ku ez bere beheko solairuan; apaingarririk gabekoak dira arkuak. Alboetako kaleak, funda­tzaileen armarria dutelarik, kalostra bidez bereizitako kanpai-horma lirainez amai­tzen dira. Nonahi azal­tzen dira hosto­tza edergarriak eta Jesuiten IHS anagrama.

Barrutik jesuiten elizetako bat da, baina ez guztiz jatorra, ez baitu alboetako tribunarik. Oinplanoa guru­tze latindarra du, burual­de laua, hiru habearte, erdikoa zabalera ederrekoa eta guru­tzadura ere oso zabala, kupula bere gainean duela. Alboetako habearteak, elizaren arda­tzarekiko luzetarako norabidean kokatuak dauden ilargixka-gangaz estal­tzen dira. Fajoi‑ar­ku eta formeroak erdi-puntukoak dira eta pilare sendoen gainean ezarriak daude. Hosto­tza mami­tsuz, erliebe geometrikoz eta loroiez eginiko apainketak barroko aurreratu samarreko al­diko eraikun­tza bistaratzen du.

San Jose eliza. Lekeitio. Urduñako elizaren an­tzekoa eta ia data berekoa da gaur egungo San Jose eliza, Lekeitioko josulagunena. Elizaren eraikun­tza, oinplano gurutze latindarra eta hor­ma‑bu­­larren arteko kaperak dituena, 1688an hasi zen; goiko tribuna lotu baten al­daera badu, kanoi‑ganga ilargixkadunaz estalia dago eta kupula itsu bat guru­tzaduran. Hainbat osagai eran­tsi zi­tzaiz­kion XVIII. mendean edergarri gehi­txorekin.

Enkartazioetara iristen bagara, zenbait tokitan, ai­tzitik, eraikun­tza apalagoak topatuko ditugu, hirietako harresiez kanpo kokatuak. Sandamendiko Santa Elixabeten komentua. Gordexola (1682). Fran­tziskotar lekaimeen eliza honetan, inguru horretako eliza askotan errepika­tzen den eredua onartu zen: hiru edo lau tarte dituen oinplano gurutze latindarra, guru­tzadura eta burual­dea angeluzuzena, ilargixka-gangak, guru­tzaduraren gainean kupula pe­txinaduna; alderdi ba­tzuetan harlangai­tzez­ko paramentua zarpeatua da, eta er­tzetan eta baoen bazterretan ditu harlanduak.

Santa Klararen eliza. Balmaseda. Garai berekoa eta guru­tze itxurari leial zaioa da Balmasedako Santa Klara eliza ere (1675). Klasizismo aurreratu samarrekoa eta eliza, bizitokia eta prestaketa eskolak (prezeptoria) osaturiko mul­tzoa da, Panamara emigratu zuen Joan de la Piedra herritarrak utzitako ondareari esker sortutakoa delarik. Eraikin guztien el­kar­tzea fun­tsez­koa da planteamenduz, eta oso litekeena da lana Trasmierako egilearena izatea, bi gela mul­tzo dituen prestaketa eskola izan ezik, hau Pedro de Ozejok (1653) eraikia baita.

* * *

Astiazarainek garai horretan biz­kaitarren eta menditarren (Trasmierakoak) artean ematen den lehia aipa­tzen du eta al­di berean ia herreratarra den barroko soilarekiko zein bat zetozen bi tal­deak. Hala ere, barrokoa baitara­tzerakoan harridura suma­tzen da –esaterako, Lucas de Longa euskal maisuarengan– edergarri oso urriko kasuetan eta hiz­kera abanguardistagoa erabiltzera zihoazen beste ba­tzuetan. Garai horretan ez dira gu­txi langin­tzaz era askotariko jardueratan murgil­duta zeuden maisu eta lantegiak, gaur­ko gure artelanen ikusmol­detik begiratuta espezializazioa eska­tzen duten zereginak pila­tzen dituztenak. Garai horretan, baziren Biz­kaian eta Baskoniako beste lurral­deetan, ar­kitek­to, traza­tzaile, mihizta­tzaile, hoz­kalari eta baita sarritan eskulturagileak ere. Horrela izango ziren Antonio Alloitiz, Joan Bolial­dea, Martin Olaizola az­peitiarra eta Biz­kaia, Araba eta abarretan lanean topatu zitezkeen Fran­tzisko Martinez de Arce Kantabriakoa ere.

Araba

[aldatu]

Araban ere, XVII. mendearen lehen erdian, aurreko eraikun­tza jarduera apur bat gu­txitua gertatu zen. Hala ere, halako kategoria bat duten eraikin ba­tzuk al­txa ziren:

Guztiz Garbiaren komentua. Gasteiz. Egun San Antonio komentua (1611‑1619) deri­tzan hau, Araba Etxeko Maria Ana de Gebara Andereak sustatua izan zen, eskema klasikoetara bil­du ziren Trasmierako (Vélez de la Huertatarrak) maisuekin hi­tzarmena eginez. Elizaren gorpu­tza, gur­tza‑toki eta jauregiaren artean kokatu zen, horrela guru­tzadurako tribuna batera sarbidea izan zezakeen moduan kokaturik.

Elizaren oinplanoak Villagarcía de Campos‑eko San Luis kolegio‑elizaren eredua jarraitu zuen. Barruak edergarririk gabeko soiltasuna du ezaugarri. Fatxadak berriz, badu herreratar ku­tsu garbi bat: ar­kuteria hirukoi­tza duen ar­kupea, lerromakurreko frontoia eta bigarren mailan ni­txoak, Gebaratarren bi armarri alboetan dituen angeluzuzeneko leiho handia hirugarren solairuan; eta honen guztiaren buruan triangeluz­ko frontoi bat. Madrilgo Gizakundearen, Avilako Santa Teresaren, eta Madrilgo Errege Fraide Oinu­tsen komentuetatik hartutako edo hark iradokitako ereduak liratekeenak aur­kitu zaiz­kio.

Gasteizen bertako beste leku ba­tzuetan barrokoa uz­kur eta lo­tsati samar azal­tzen da:

  • San Migel parrokiako San Martin kaperan, (egun Guztiz Garbiarena),
  • Santa Maria katedraleko Santo Kristoaren kaperan (egun bataiategia) eta abar.
  • gaur egun desagertua den eta ezer esango ez dugun San Fran­tzisko komentu eta elizan, zeinaren jatorria Asisko Santu berarena dela esaten den eta gel­ditu diren eraikinaren dokumentu grafikoek XVII. mendearen az­ken urteetan igel­tsuz eginiko apainketa barroko arrandi­tsua erakusten duten.[13]

Arabako hiriburutik kanpo, egoki li­tzateke, XVII. mendean zehar, barroko izaeraz zer­tzen ari ziren hainbat lan hemen aipa­tzea.

  • Bastidako Jasokundekoa, fatxada eta dorrea egitea Trasmierako maisuen esku geratu zena.[14]
  • Aguraingo Klaratarren komentuan nabaria da Joan eta Lukas Longa (1679) gipuz­koar ar­kitek­toen esku-har­tzea, urte ba­tzuk lehenago erre zen beste bat ordez­katuz beste eliza bat sortu zuten, bere alboetako habearteetan, burual­dean eta guru­tzaduran toskanar ordenako pilare pilastradunak erabiliz, jada ilargixkadun kanoi‑ganga erabil­tzen den hiru habeartetako eliza, hain zuzen ere.

Dorreak. Aipa di­tzagun espiritu berari eran­tzunez eraiki ziren dorre barrokoak:

  • Gasteiz­ko Santa Mariaren katedrala,
  • Bastidako Jasokundearena,[15]
  • Oiongo Santa Mariarena,
  • Arrietako Santiagorena...

Baina, batik bat eta orokorrean, Euskal Herrian kanpandorreak eraiki­tzeko zeregina, XVIII. mendeko kontua izan zen.

Jauregi eder bikainak eraiki ziren garai horretan; hainbeste izan ziren non baden barrokoaren ar­kitek­tura zibilari buruz­ko kapitulu berezi bat eskain­tzeko adina arrazoibide.

Gipuz­koa

[aldatu]

Gipuz­koan, parrokia-eliza berriei lo­tzen baga­tzaiz­kie ez da agertzen aipatzeko adinakorik. Eraikun­tzak astiro eta nekez zihoazen aurrera, berreraikun­tzak ugariago ziren, ehun‑urteko horretan, eta lehen­txeago esan bezala, ia beti koru, ar­kupe, sakristia eta dorreen osaketak eta eranskinak egiten baitziren.

Hala ere, badira oinplano berria duten komentuetan garran­tzi handiko eraikun­tzak ere, Segurako Sor­kundetarren eliza galanta, esate baterako.

Josulagunen Ikaste­txeko eliza. Bergara. Josulagunak 1593an kokatu ziren lekuan, oinplano berriko ikaste­txea eraiki nahi izan zuten berari zegokion eliza eta guzti, eta 1628 hasi zen eraikun­tza mende erdi bateraino luzatu zen. Desagertu egin zen ikasgelen eraikin osoa, XIX. mendean.

Oraindik ere fun­tsez­koenean gorde den eliza josulagunen erara eraiki zen, Vignola‑ren Arauei jarraikiz: hiru tartetako habearte bakarrekoa den guru­tze itxurako oinplanoa, guru­tzadura zabala eta angeluzuzeneko presbiterioa, bere alboetan sakristiak dituela, eta arauari jarraikiz, beren artean pasabidea duten kaperak ireki­ ziren habearte al­dera.

Eliza ilargixkadun kanoi‑gangaz estalia da eta guru­tzaduraren gainean laranjaerdi-formako kupulaz. Fatxada ere garai hartako kanonak zioenarekin bat zetorren: hiru habearte erakusten zituen, alboetakoak baino garaiagoa zelarik erdikoa, bertan, alboetan atari pilastraduna, armarriaren­tzat tartea uzteko, frontoi lerromakur eta al­dapa­tsu baten bidez bukatua.

Joan Martinez Agirre Azkoitiko maisuaren zuzendari­tzapean hasi ziren lanak 1628an, Mateo de Ocejoren trazari jarraitu zi­tzaiolarik. Eraikun­tza honen bigarren etapa batean A. Matos ar­kitek­to josulagunak eta bertako beste maisu ba­tzuk esku hartu zuten, jatorriz­ko traza berari jarraituz ziur asko.[16]

Guztiz eral­datua izan zen gerora fatxada. Trentotar barrokoaren berez­ko soiltasunez sortutako elizak berak gorabehera ugari nozitu behar izan zituen Ordena (1767) bota ondorenean, az­kenean ia erabat hondamenak jota gel­ditu baitzen.

San Bartolome eliza. Elgoibar. Bergarako jesuiten elizako lanen hastapena eman zuen Martínez Agirre berak emana behar du izan Elgoibar­ko (1646) elizarako diseinua ere.

Gerora, Lucas Longak (1692) esku hartu zuen beronen eraikuntzan. Honek, ilargixkadun kanoi‑gangak jarri ziz­kion eraikinari eta kupulari eusgarri sendotasuna emteko, Italian XVI. mendean erabilitako formula manieristei jarraituz, pilareak alakatu egin zituen. Probin­tziako beste elizatan ohikoa denez, kupula ez da kanpora agertzen, danborrik ere ez du eta pe­txinen gainetan har­tzen du atseden. Guztiz bar­neratuak dituen dorre eta ar­kupeek benetako esanahia dute egitasmoetan, fatxada berezia osa­tzen baitu, hurrengo menderako abiapuntu izanez.

* * *

Elizbarrutiko ikerlariaren irudiak eta eginkizunak zuen garran­tzia gero eta gehiago azal­tzen da ker­ketetan, zeren eta, eliza jakin baten eraiki­tzan aur­kezturiko egitasmoak azter­tzeko egiten zen bisita zela eta, ez bai­tzen inola ere harri­tzekoa, ikerlariak berak zekarren traza onartuz amai­tzea.

Jazoera hauxe gertatu zela dirudi Alegiako San Joan Bataia­tzailea elizan, berreraikuntza eta eranskin berriak egiten mende erdi bat iraun baitzuen; korua, berriz, hurrengoan egin zen. Elizaren oinplanoa guru­tze latindarra da.

Pasai Donibaneko San Joan eliza ere oinplano gurutze latindarra duena da, eta ez zen gangaz estali 1700era arte. Hauek gotiko berantiarreko guru­tzeriaz apaindu ziren, eta korua elizaren oinetan, altuera handi samarra emanda eraikitzea zelarik ohikoa Gipuz­koako barrokoan.

Gipuz­koan fatxada angeluzuzena onartu zen, Karlos V.aren diruzain eta kon­tseilari zen Pedro Zuazola jaunak fundaturiko Az­koitiko Santa Klararen komentuan; eliza, Lucas Longaren diseinuaren arabera, 1684ra arte ez bazen egin ere. Honen barruan sar­tzen da ar­kupea, erabateko soiltasunez egina.

Eskema berari jarrai­tzen zaio, ikusmol­deetan al­daerak dituzten arren, Laz­kaoko Karmel­darretan eta Zistertarretan, eta Segurako Sor­kundetarren lekaimeenean, az­keneko komentu eta eliza mul­tzo handi honen diseinua Juan Raoni zor zaio; fran­tses jatorriko ar­kitek­to sonatua honek Vianan kokatu eta Nafarroa eta Errioxako eraikun­tza askotan esku hartu zuen. Segurako komenturako diseinua Migel Martinez maisuari eman zi­tzaion.

Nafarroa

[aldatu]
Komentu‑elizak
[aldatu]

Nafarroa ere ez da oso abera­tsa XVII. mendean eraikitako oinplano berriko parrokia-elizetan. Ugari dira, nola ez, komentu‑elizak eta santutegiak, noblezia laiko nahiz eliztarren debozio eta eskuzabaltasunari esker eraikiak orokorrean, gehien­tsuenetan beren hobira­tzeak delako elizetan ziurta­tzea izaten bai­tzuten xede, eta beste ba­tzuetan sendiaren armarria elizaren aurreal­dean jar­tzea edo sor­tzailearen jauregiko geletatik elizarako sarbidea izatea.

Erlijiosoen ikaste­txeek sartutako eraikun­tza-eskemek eraku­tsi zuten eragina halakoa izan zen, non XVII. mende osoan eta XVIII. zatirik handienean iraungo baitute, komentuetako eremua ere zehar­katuz eta santutegi eta parrokiei inspirazioa eraginez.[17]

Nafarroako komentu-elizen eredu orokorra hauxe da:

  • egituretan adreilua zen osagaia nagusia, eraikinaren zenbait al­derditan haren ordez harlanduak jar­tzen baziren ere.
  • oinplano arrunta guru­tze latindarra zen, josulagunen barroko estilori jarraikiz, saihe­tsetan zituela beren artean komunika­tzen ziren habearteak, garaiera txikiagokoak.
  • edergarriak gehiagotu egin ziren denbora joan ahala.

Erriberako eskual­deetan, esate baterako, hurrengo mendeko barroko apainegia al­darrika­tzen zuen al­daketa hori suma­tzen da. “XVII. mendearen az­ken laurdenean al­txa ziren tenplu horietan eta garai­tsu horretan berritu ziren besteetan, gangak eta kupulak nahiz ar­kitek­tura­ko beste osagaiak oso lauak ziren, baina igel­tsuz­ko sare moduko batez estal­tzera jo­ zen konposaketaz dinamikoak diren bolutekin”.[18]

Tuteran eliza mota horren eredu zabala aur­kituko dugu.

Jesusen Lagundiaren ikaste­txeko eliza. Jesusen Lagundia 1600ean hasi zen bere ikaste­txeko eliza eraiki­tzen, berpiz­kunde soil eta trentotar estilokoan eraiki zuen, eta barroko apaina bihur­tzeko XVIII. mendera arte itxaron behar izan zuten.

Tenplu honek Ordenako kideren batek egina izan behar zuen.[19] Eta jesuiten ereduari jarrai­tzen zaio:

  • habearte zabala,
  • hiru tarte,
  • saihe­tsetan kaperak,
  • kanoi‑erdiko gangak, guru­tzaduraren erdiko tartearen gainean kupula duela.

Badu honek bi­txikeria bat, eliza hau Espainiako josulagunen ia eliza guztiak baino zaharragoa dela.[20]

Fatxada soilak eredutarako balio izango zuen, Nafarroako Erribera inguruko komentu‑eliza ba­tzuetan: Corellako Karmel­dar Oinu­tsen Arazeliko Santa Mariaren komentuko fatxadarako, adibidez. Karlos III. erregeak, Jesuitak handik bidali ondoren, bere eliza, San Jurgi parrokia bihurtu zuen.

Domingotar lekaimeen eliza. Oinplano gurutze latindarraren gainean hasi ziren eraiki­tzen 1635ean, bost tartetakoa da, koru garaia oinetan eta kanoi‑erdiko gangak ilargixkadunak, guru­tzaduraren erdiko tartean izan ezik, hau linter­na batez amai­tzen den pe­txina gainetan laranjaerdi-formako kupula batez estal­irik baitago. Eliza honi XVII. mendearen az­kenera igel­tsuz­ko eta pinturaz­ko apainketa bat egin zi­tzaion; eta XVII. mendeko harriz­ko fatxada jator bat jarri zioten: gorputz zut bakarreko fatxada, bi solairutako beste batez konbinatuz, hiru kaletan zatiturik lehengoa eta bakarrean bigarrena. Bao ba­tzuen eta erdi-puntuko ar­ku baten azpian, giza irudi eta landare gaiak dituen men­tsulaz oso ederturiko pilastrak alboetan dituela; gorputz bakarreko atari handi baten bidez alai­tzen dira bere paramentuak. Karmengo komentu‑eliza. Domingotar lekaimeen elizaren antz handikoa da egun Filipotarrena den Karmengo komentua. Eraiki­tzen hasi, Fran­tzisko de Gurrea eta Casadoren diseinuaren arabera, XVII. mende hasieran hasi ziren eta mende beraren erdial­dean handiagotu zuten. Eskema jakin berari jarrai­tzen zaio, oinplano gurutze latindarra, bost tartetako habearte luzea, horma‑bularren artean kaperak dituela; oinetan korua eta kanoi‑erdiko ganga, guru­tzaduraren erdiko tartean izan ezik, han laranjaerdi-formako kupulaz estal­tzen baita.

Erriberatik Nafarroa erdial­dera igaroz gero, herrigune nagusietan XVII. mendeko komentuetako edil arte galanten hainbat eredu ikusi ahal izango ditugu.

Garaiko erliziozko ar­kitek­turan aipagarriak dira Lizarrako zenbait komentu: lekaime beneditarren komentu‑eliza –horrela zeritzan, gaur “San Benitorenak dira”– menderen lehen erdiko komentu‑eliza motaren egiturakoa da eta gaur egun hondatu samarra dago.

Klaratarren komentu‑eliza. Aurrekoaren oso an­tzekoa da Klaratarrena, XVII. mende erdial­dera, beste XV. mendeko baten ordez­koa izan zen. Gaur­koa, egitasmoa enkantean atera eta Joan Larrañaga maisuari eman zi­tzaionaren ordaina da, 1654an bukatu­rikoa.

Habearte bakarreko eliz hau garai horretako era xume eta soilari egoki­tzen zaio. Klaustro zabala da deigarriena, inguruan monaterio-mul­tzoa banaturik duela. Herreratar soileko klaustro hau adreiluz­ko bi solairutan egina da, bat bestearen jarraian pilareen gainetan ar­kuteria itsuak dituela eta leiho burudunak txandakatuz.

Guztiz Garbiaren komen­tu‑eliza. Guztiz Garbiaren lekaime Errekoletoen eliza ere aipagarria da, 1688an hasita luxenburgotar Santiago Raon maisuaren diseinuaren arabera eta bertako maisu famatuen esku hartzea bitarteko eraiki zen.

Elizan ohiko guru­tze egitura hartu zuten, habearte bakarra, guru­tzadura oso zabalaren gainean esfera-erdiko estal­kia eta burual­de zuzena zuela. Harriz­ko fatxada izugarria du, josulagunen elizen fatxaden ku­tsukoa; erdiko paramentuan, hiru mailatan egituraturikoan, erral­doi ordenako pilastraz uztaiturikoa eta alboetan hegal­tzarren profil­ez bi gorputz gehiago dituela. Behereneko mailan hiru ar­ku desberdineko ar­kupe bat dago; bigarrenean berriz, hegal­tzar ahurren artean horma-hobi bat, saihe­tsetan komentuaren funda­tzaileen bi armarri handi kokaturik dituela; goieneko mailan leiho handi bat dago al­de banatan, aurrekoak baino txikiagoak diren armarriekin.

Tafallan lehen barroko al­diko bi eraikin bikain ikus daitez­ke:

Kapu­txinoen komentua. Ana Ollakariz­ketak fundatua eta 1658an fraideak berak eginiko diseinuaren gainean eraiki­tzen hasia. Oinplano gurutze latindarra da. Bere herreratar fatxada ez da kanpai-horma bat bil­tzen duen zatitutako frontoi zuzen batez amai­tzen den angeluzuzen bat baino.

Sor­tzez Garbiaren lekaime Errekoletoak. Domingo Agirrek 1674 eta 1694 bitartean eraikitako hau, askoz handiagoa da. Garai honetan arrunt zen erari egoki­tzen zaiona da eta funda­tzaileen jauregiari –Guatemalako gober­nari Martin Carlos de Mencos eta Arbizu eta honen emaztea– lotuta ager­tzen da, elizako tribuna batera ematen duen pasabide batez. Kanpoal­dera, saihe­tsetako hegalez el­karturiko hiru kaletako horma-atal bat erakusten du, hala ere, elizaren barrual­deari ez dagokiona, hau habearte bakarrekoa baita.

Hauexek dira Corellan aipa di­tzakegunak:

Karmel­dar Lekaime Oinu­tsen eliza, lehen ere zerbait esana dagoena.

San Migel eliza. Corellako elizarik zaharrena da orain ikusten duguna, XVII. eta XVIII. mendeetan berreraiki­tze baten ondorioz eliza barroko bihurtu bazen ere. Egungo erdian, kupula duen guru­tzaduran Erdi Aroko fabrikaren eral­da­tzea eta alboetako habearteak zuti­tzea izan zen eral­daketa hori, batez ere. Lan hau Juan Martinez, Santiago Raon maisuak eta Anaia Anizeto Ansa domingotarrak eta beste maisuren ba­tzuk egina da.

Gizakundearen komentu‑eliza (Beneditarrak). Gaur egun komentua Arte Sakratuaren Museoa da eta XVIII. mendeko eransgarri barrokoez oso eral­datuta dagoen bere elizak argi erakusten du trazaz, aurreko mendeko komentu‑elizen ereduari dagokiona dela, habearte bakarrekoa, kanoi-erdiko gangaz estalitako lau tarte eta kupula duela guru­tzaduraren gainean.

Habeartearen zabalera eta tarteen arteko luzera apurraren propor­tzio bi­txiak eta lau tarteetako bi estal­tzen dituen koru bat izatea berak, ondorioz dakar, erdiratutako gune baten inpresioa ematea, guru­tze grekoaren al­derakoa. Harlanduz­ko oinarri gainetan adreiluz­ko fatxadak baditu hiru kale, eta bere estiloa, Aita Loren­tzo de San Nikolas trata­tu‑idaz­­le eta agustindarraren egitasmoen bidez hedatutakoa da, berau Madrilgo Calatra­vas‑tarren elizarako diseinuagatik delarik ezaguna.

Mende horretan Iruñean hainbat erlijioso-elkarte kokatu ziren; baina ez dira gorde beren eraikinak edo gorde direnak oso egoera hondatuan iri­tsi dira gureganaino. Hemen aipa­tzea mereziko luketenak lirateke:

Karmel­dar moja Oinu­tsen eliza, ohikoa den guru­tze latindarrari jarraituz, 1644an eraiki­tzen hasi eta lehen barrokoari dagokion soiltasunaren araberako fatxada ikusgarri bat erakusten duena.

Moja Errekoletoen eliza. Felipe III.aren ar­kitek­to zen Juan Gomez de Mora arduratu zen diseinuz. Eraikuntza-lanak Domingo Iriarte errege-lanetako maisuak zuzendu zituen (1624‑1634). Guru­tzadura irtena duen habearte bakarrekoa da eliza, bere gainean, kanpoal­dera zinborio batez disimula­tzen den kupula bat al­txa­tzen da. Ongi bereizitako bi al­derdi ditu fatxadak, kuxindurazko harlandu behealdekoa eta adreiluz­koa goial­dekoa, bertan Sor­tzez Garbiaren irudia eta Montejasoko Mar­kesa zen Juan Ziriza funda­tzailearen armarriak gailen­tzen dira.[21]

Vianan, XVII. mendeko ar­kitek­turari dagokionetan, hauek dira deigarrienak:

San Fran­tziskoren komentua, anaia Pedro Uruelaren diseinuaren arabera 1642 eta 1677 bitartean eraikia da.

Elizak oinplano guru­tze latindarra du, mar­katu gabeko guru­tzadurarekin, lau tartetakoa eta kontrahorma artetan kokaturiko kaperak dituela, kanoi‑erdiz estalia dago guru­tzadurako tartea izan ezik, hau kupulaz estal­tzen baita. Kupula hau laster hedatu zen igel­tsuz­ko apaingarriez eta denbora igaro ahala elizaren goieneko al­derdietara horma pintura batez ederturik, az­kenerako barrunbeari barroko zamatuegiaren itxura emanaz.

Harlandu onez egina da fatxada, soiltasun handikoa, komentuetako ereduarekin bat datorrena, bi solairuetan paramentu lauak ditu eta triangeluz­ko frontoiez koroa­tzen da. Beheko solairuan, atariak bi pilastra pare alboetan ditu, eta bi hegal­tzarrez osaturiko paramentu lauak, eta fatxadako bi mailak ebaki­tzen dituen erlaitz gainaren erdian horma-hobi bat agertzen da, Birjinaren irudia duela.

Komentuak badu bi solairutako klaustro bat, soila berau ere: behekoa harlanduz­koa eta erdi-puntuko ar­kuak eta idi-begiko hu­tsarte edo baoak dituena, eta goienekoa adreiluz­koa, burudun leihoak dituela.

Zangozako merindadean apenas dagoen udal mailan erakusteko ezer, izatekotan ere: Irunberriko lekaime Beneditarren monasterio‑eliza. Honek, 1677 eta 1682 artean egin zenak, ilargixka-gangaz estal­tzen den oinplano guru­tze latindarra du, komentuetako ar­kitek­turan ohikoa denez.

Ipar Pirinioetako Baskonia
[aldatu]

Iparral­dean XVII . mendea, eliza ugari eraikitzeko eta aurreko eraikinak birmol­da­tzeko eta handiago­tzeko al­dia izan zen.

Elie Lambert historialari frantsesak Iparral­deko Euskal Herrian Erdi Aroko elizen berez­ko ezaugarritzat aipatu zituen ba­tzuk garai moder­noetan eraikitako elizei dagozkienak dira. Horien edertasuna eta dena delako indar hunkigarria xumetasun beretik sor­tzen zaiz­kio; xumetasun horrek, hala ere, onar­tzen du hainbat aniztasun Pirinioen haran­tzagoko hiru probin­tzietan batetik bestera igaro­tzen den heinean.

Oinplano guru­tze latindarra –galeriarik gabekoa, beraz–, Miarri­tzeko San Martin elizaren antzera, salbuespen bakan ba­tzuk izan ezik, habearte bakarreko eliza txikiak izan ohi dira eta horrela izateari ez zaio azalpenik bilatu behar, populazio txikiko landa-inguruak izatearena baino. Lambert‑en[22] ustez, eskual­de horrek, bere kultur eta arte arloan, era bereziz jaso­tzen du abade-e­txeen eragina; iri­tzi eztabaidagarria da ba­tzuen ustez, izan ere, euskal bizimoduan parrokia fun­tsez­ko tal­dea izatea az­pimarra­tzen dute, hau da, sendoki antolatua eta gizarte mailan garran­tzi handikoa.[23]

Egia esan, Lambert‑ek aipatutako eskual­de desberdintasunek ez gaituzte ar­kitek­turaren oinarriz­ko osagaietara eramaten, baizik eta lehentasunez erabilitako materialetara eta kanpandorreen moduko beste osagai eransgarrietara, batez ere.

Lapurdi. Lurral­de horretako dorreek honako ezaugarri hauek dituzte:

  • atartea dute fatxadaren erdian, XVIII. mendean Gipuz­koan ohikoa zena.[24]
  • lau angeluko oinplanoak izaten dituzte, edo oktogonala inoiz­ka.
  • oinarri oktogonala duen bigarren solairuren bat izaten dute ba­tzuk, atarte karratua gordez.
  • dorre mota honen garaiera makurra, habeartearena ia gaindi­tzen ez duena da, eta ez du gezirik. Zuberoa. Zuberoako elizako dorreak beste egitura bat dute. Halakoak zan ohi dira:
  • luzeak eta zorro­tzak,
  • arbel-xafla beltzez estaliak, Pirinioez az­piko Nafarroaren ekial­dean ikusi daitez­keenez, Lapurdi eta Nafarroa Behereko bi eskual­deetan ez bezala, hauetan teila biribila erabil­tzen baita estalgarritzat,
  • atartea oinetan dutela.
  • Zuberoako dorreak elizaren fatxadan al­txa­tzen dira eta ertz askoko hiru gailurrez amai­tzen, hauetan Hirutasunaren dogma gogorarazteko xedea igartzen delarik.

Eskual­de horretan, zenbaitetan, habearte nagusiaren ondoan beste alboko habearte bat eraiki ohi zen, aurrekotik zutabe zilindriko bat ala bestez eu­tsitako ar­kuen bidez bereizirik.

Behe Nafarroa. Geografikoki beste bi probin­tzien artekoa delako, Behe Nafarroak, Lamberten ustez, bietatik harturiko ezaugarriak bereganatu zituen, nahiz eta forma ugarikoa izan eta Lapurditik Zuberoatik baino gertuago egon.

Jatorriz Erdi Arokoa, eta zeha­tzago esanda erromanikoa den eliza mota honek XVI. mendeaz geroztik norabide al­daketa nabaria izan zuen, aipaturiko historialari eta Sorbonako irakaslearen ustez. Al­di berrietako al­dakun­tzarik esangura­tsuenak presbiterioan eta alboetako galeriatan ager­tzen dira.

Eliza hauetan hormei josita eraiki ziren zurez­ko galeriak irtenbiderik egokiena zirelakoan eraiki ziren, biztanleria nabarmen hazi eta habearte bakarra al­de batera utzi nahi ez zenean. Pierre de Lancre mariskalak, 1609an bere ibilbideetako Egunerokoan, galeria hauen bi­txitasunaz harriturik idazten bazuen, uste izatekoa da XVI. mendean sarritako ohitura zela galeria hauek eraiki­tzea.

Elizako hormetan zehar luze doazen galeria hauek bi ala hiru mailatan jarriak izan ohi dira; baina bada bost solairuetako kasuren bat ere.[25]

Iparral­deko Euskal Herrian hain bertako eta berea duten ohitura honek, eliz­kizunetara doazen gizonez­koen mugimenduaren erraztasunean lagun­tzen ez badu ere, gertutasunera behin­tzat behar­tzen ditu eta ikuspegia errazten, barrual­deko esparrua ikuskizunetako areto moduko zerbait bihurtuz. Garran­tziz­koak dituzte, arreta handiz eder­tzen eta ba­tzuetan margo desberdinez pinta­tzen zituzten eta.

Korua sarritan oso goiko mailan aur­ki­tzen da –batzuetan al­dare‑al­dean izaten da–, dozena luze bat eskailera igo ondoren. Ohitura honen zuribidea Lamberten­tzat, sakristia presbiterio honen zoru az­pian jar­tzea li­tzateke; eta honek erromesetako elizek berea zuten an­tzinako erlikia‑kriptan izango luke bere jatorria.

Bestal­de, al­dareak altura berezia du eta santutegi-al­deren­tzat toki garaia gomenda­tzen zuen Trentoko ondorengo eliz jarraibideei dagokiena izan daiteke.

Elizara zetozen gizonez­korik gehienak galerietan barrena koka­tzea sustraiturik dagoen ohiturak eragingo zuela pentsatzen da, ospakizunetako al­darea, zorua eta galeriaren bitarteko mailan egotea bila­tuz.

Dagoeneko esan dezagun, ikonografia-ikuspuntutik eliza hauetako ba­tzuk erretaula ikusgarriez aberastu eta edertuak gera­tzen direla; baina normalean hurrengo mendekoak direnez, beranduago aipatu behar­ko ditugu.

Eskulturak eta erretaulak

[aldatu]

Erretaula berriak

[aldatu]

Eskulturen arte maila aurreko eskola erromanistak lortutako tontorrak ez baditu iri­tsi ere, XVII. mendean, kalitate on samarrekoa izaten jarrai­tzen du. Eskulturagin­tza hau, hainbat gunetan azal­tzen zaigu:

  • koruko aul­kiterian,
  • parrokia eta komentuetako horma-hobien fatxadetan,
  • jauregien fatxadetan,
  • zaindari­tza duten kaperen apainketan,
  • hilobi-monumentuetan,
  • eskultura garran­tziz­koa den erretauletan, batez ere.

Esan daiteke, urreztaturiko eta polikromiaz­ko zuraren erresuma dela espainiar barrokoa eta euskal barrokoa. Hi­tzarmenak. Erretauletako arteari dagokionez, esan dezagun komeni dela argi edukitzea erretaula baten eraikun­tza lantegi konplexua zela, prozesu luzea eska­tzeaz gain, elizbarruti bakoi­tzean bertako Sinodo Konstituzioetan aurreikusi eta arauturikoaren araberakoak baitziren:

  • hi­tzartu eta dokumentuetan zehatz bil­du beharrez­ko tratuei buruz­koak,
  • nahiago zen estiloan –gehienetan jada bukatuak ziren erretaulekin al­deratuta– eginak,
  • bere mazoneria eta irudiak zein materialez zertu behar ziren, ordainketa moduak, beren azter­keta eta tasazioa, eta abarrei buruz­koak.

Hi­tzarmena ar­kitek­toarekin egiten zen eta ba­tzuetan diseinuaren egilea bera izaten bazen ere, imajinagin­tzako eskulturagileak bila­tzeaz eta tratua egiteaz berak arduratu behar izaten zuen. Horregatik, erretaulen hi­tzarmen baten dokumentuak ez zaiz­kigu beti informazio-iturri gerta­tzen, gaur gehien axola zaiz­kigun erretauletako eskulturagile eta erliebegileen izenak ezagu­tzeko orduan.

Euskal Herrian garai horretan arrunta zen hi­tzarmen horiek jendaurreko enkantean eta “kandelaz” egitea.[26]

Egitura. Komeni da jakitea XVII. mendera arte iraun zuela bateraturiko mul­tzo gisa Berpiz­kundera igaro zen Erdi Aroko erretaula gotikoaren egiturak, bere solairuetan eta kaleetan erliebeen­tzako ni­txo edo etxeetan, apainketa aberastu eta al­datu bazuen ere.

Mul­tzo hori ez zen soil­du XVIII. mendean bitartean, eta erretaula gorputz konplexu bakar baina ongi batutako bat bilakatu zen, eta hori ez zen eragoz­pen izan ezarritako irudiei kokalekua bilatzeko, ohikoena bai­tzen irudiak inolako marko garran­tziz­korik gabeak izatea, ertilari churriguereskoak edo rococoak izan zezakeen konposaketaren zen­tzuaren arabera.

Tipologia. Erretaula barrokoen labirinto polimorfikoetan ez gal­tzeko historialariak saia­tzen dira al­diz­ka sail­kapenak egiten, tipologiaren arabera. Martin Gonzalezek,[27] Gar­tzia Gain­tzak,[28] Inazio Zendoiak[29] eta Julen Zorrozuak[30] aukeratutako edozein eskemek balio diezaguke Euskal Herriko erretaulagin­tzari hel­tzen diogunean. Baina, Julen Zorrozuak eskain­tzen duen sail­kapen hirukoi­tzaren al­de erabaki dugu:

  • erretaula klasizista (c. 1620‑1680),
  • erretaula churriguereskoa (c. 1680‑1740).
  • erretaula rococoa (c. 1740‑1780).

Sail­kapen honetan ez ga­tzaiz­kio data horri zehatz‑mehatz egokituko, hiru mota hauetan nolabaiteko misterio kronologikoa badela eta, al­daketak az­karrago gerta­tzen diren eskual­deetako hurbilpenaren arabera, kontutan harturik Baskoniako hainbat eskual­deetan badirela desberdintasunak.

Erretaula klasizista. Klasizista esa­ten zaion XVII. mendeko erretaulen ezaugarriak hauexek dira:

  • il­daskaturiko zutabe klasiko handiak,
  • dekorazioa kargatu samarra da, erretaula erromanistaren soiltasunaz al­dera­tzen bada.

Ikonografia: Hasiera batean eta Trentoko Kon­tziliotik sortutako ahalegin kateketikoaren ondorioz, eszena narratiboak dira nagusi. Baina, hurbil­tzera doan XVII. mendearen az­kenaren eta rococo al­derako urra­tsen arabera, honako ezaugarriok nabari dira:

  • erliebe narratiboak noizbehinka azal­tzen dira,
  • irudi soilak eta solteak garran­tzi gehiago dauka, ikuspuntu plastiko batetik –-nor den ezagu­tzera ematen duen enblemaren bat ondoan duela azal­tzen den irudi soil eta solte batek bere esanahi biografikoa, berez laburbil­tzen duela dirudi.
  • imajinagin­tza, historietan baino gehiago koka­tzen da per­tsonaia sagaratuetan (Kristo, Birjina, Apostoluak, martiriak eta santuak). Per­tsonaia sagaratu bakoi­tza bere berez­ko eremuan ager­tzen da, ongi mugatua eta bakar.
  • margo‑oihalak ugari dira.

Trentoko eragina. Trentoko Kon­tziliotik pixkanaka urrun­tzeak, eta pretestanteen sola fides‑aren aurrez aurre ekin­tza onen balioak behin eta berriz al­darrika­tzen zituen Kontrarreformako borrokaren pen­tsamol­dea uzteak, santuen heroitasunean arreta handiagoa jar­tzea ekarri zuen. Oraingoan, hauetako bakoi­tzak merezi du eliztarren jarraibide eta jaieraren­tzat kristau arteak norberari toki berezi bat izenda­tzea, hori dela eta mukulu biribil al­dera egingo dute erliebeek.

Trento ondoko ikonografia plastikoa izugarri ugaria denez, ertilari eta lantegi sonatuenen lanak laburbil­tzen saiatuko gara, euskal eta nafar eskulturagileek beste hispaniar artearen maisu handiengandik jaso zuten eragina az­pimarratuz.

Ikuspuntu honetatik Euskal Herriko lehen eskultura barrokoaren historia izen en­tzute­tsu baten eraginpean hasi behar da: galiziar maisu handi Gregorio Fer­nandez, Valladolideko eskola barrokoaren sortzailea.

Gregorio Fer­nandez: bere eragina gure herrian

Erretaulen egitura. Gregorio Fer­nandezen eragina erretaulen egituran bertan sumatu behar da lehendabizi; horrexegatik zenbait dokumentutan “ar­kitek­to” izenda­tzen da. Eragin honi bere lehen jatorria italiar disenatzaileengan bilatu behar zaio, Vignolaren Regole delli cinque ordini d´archittetura delakoan hain zuzen ere, gaztelaniazko bi argitalpen az­kar asko egin zitzaizkion horretan (1593‑1630). Begirada mailan Vignolaren eragina Espainian El Escorialeko erretaularen bidez sartu zen; lehen ikusiaren arabera, hain lan itzel eta harrigarri hau eder­ki ezagutu zuten biz­kaitar harginek ez ezik, baita tokia ezagu­tzera iri­tsi ziren maisu erromanistek ere, esate baterako, Joan An­txietak berak eta hori guztia grabatuen bidezko eragina kontutan hartu gabe.[31] Baskonian (Bergaran 1614ean eta Gasteizen ondoren, 1623tik aurrera) Gregorio Fer­nandezen lehen egonal­ditik bertatik hautaketa berehalakoan egin behar izan zen:

  • erretaula erromanista,
  • eta erretaula klasizistaren albistea.

Gasteiz­ko San Migelen erretaula gertatu zen erakargarriena bere egituraren berritasunagatik, eta berau gertatuko zaigu eredu, oraindik ere nagusi zen erromanista gogoko hari aur­ka egin ziolako, oso poliki baizik sartu ez zen al­daketa hura zer izan zen ulertu ahal izateko. “Korintoar ordenako bi gorputz zituen erretaula itzela, bost kalez eta atikoaz zatiturik dagoen hura, bereizketa garbiko lana da, Nava del Rey‑ko Joan Santuen edo Plasenciako katedralekoaren an­tzekoa.[32] Dotorea eta egokia da egituraren fun­tsez­ko marrak inoiz ez­kuta­tzera iristen ez den apainketarekin eta baditu galloiak, uztaietan itxuraz­ko harriak, zintadun haurrak eta fruituak argiune eta oxkarretan; txartelak eta gir­nal­dak idul­ki eta zerrendetan. Francisko Velasquez diseinugilea hartu behar da Valladolideko ar­kitek­totzat, izan ere, honek eta bere anaia Joanek egin bai­tzituzten erretaula hau eta beste asko Gregorio Fer­nandezen­tzat”. Erretaula mota honen jatorria ez da zaila klasizismoaren haserako ereduetan ikusten.[33]

Beranduago, fun­tsean klasizista izateari utzi gabe, erretaularen ar­kitek­tura, egituretan eta apaingarrietan modalitate ba­tzuk erakusten hasi zen, az­kenean erretaula churriguereskoa izango zena iradokiz. Euskal Herrian erretaulagin­tzak norabide horretan aurrera jo­tzea Pedro de la Torre ar­kitek­toak mar­katua eta eragina izan zen, Tolosako (erretaula desagertua), Bilboko Begoña eta (1640‑42) Santiago elizetan.

Ukaezina da kapitulu oso garran­tziz­ko bat dela, XVII. mendeko euskal sormenaren barruan erretaulen diseinuari dagokiona, baina historia honi ezarritako mugek behar­tzen gaituzte aipamen urriak egitera eta gai honi buruz­ko historiako iker­keta dokumentatua eta sakona egin duten egileei lo­tzera.

Gregorio Fer­nandezen euskal eskultura

Gaztelako maisu handi honen estiloak berrikun­tza nabariak jarri zituen, kultura erromanista lasai eta hotz honen aurrez aurre. Eskultura hau, batetik klasizismo izenez aipatzen duguna eta bestetik barrokoa aipa­tzen dugunean gure gogora etor­tzen zaigun horri egoki­tzen zaio:

  • naturalismo al­derako irudiak: anatomiako eiteetan eta janz­keretan egian­tza bila­tzen dute.
  • sentimenduaren adierazpena: baina adieraz­pen hau arrandi­tsu edo ozena izaten hasia da Trentoko Kon­tzilioaren arauei eran­tzunez, gure debozioa behartu eta beren keinu eta imin­tzioekin otoitz eginarazi eta gure nahimena menderatu nahiez, agian.

Gregorio eskulturan halako jenioa izanik, Trento osteko ikonografia taillatan ikusi behar da, Gregorio Fer­nandezek nolako eragin handia izan zuen euskal eskulturgin­tzan mendearen bigarren hamar­kadaz geroztik San Inazioren irudia. Bergara. Fer­nandez, Valladolideko josulagunen ikaste­txerako Loiolako San Inazioren irudi bikainean lanean ari zela, santu beraren beste irudi bat eskatu zi­tzaion Bergarako ikaste­txerako. Aurrera zihoan 1614. Bost urte joanak ziren, zor­tzi urte beranduago kanonizatu zuten Jesusen Lagundiaren funda­tzailea doha­tsu aitortu zutenetik. Mende eta erdi beranduago, Espainiako erregeren aginpideko lur guztietatik josulagunak boteak izan zirelarik (1767), ikaste­txea Bergarako Errege Mintegira eskual­datu zen, eta az­kenik Erlijioso Domingotarren eskuetara. Bergarako domingotar ikaste­txe horren elizan bada oraindik delako maisu horren lan bikaina.

Bere ondoren beste eskulturagile eta margolari askok bezala, ertilari hau Sanchez Coellok santuari egin zion argaz­kian inspiratu zen (1931n izandako sute batean desagertu zen margolana), A. Rafael Hor­nedoren[34] iri­tziz “agian kokatua izan behar zuen herriko jendeak gidaturik, euskal arraza jatorraren haz­pegiak areagotu egin zituen Fer­nandezek”. Lasai esan daitekeena eskultura horretan santuari bere aurpegian eta bere begiradan ematen jakin zuen espiritu mistikoaren adieraz­pen ezaugarriek hunkipena sor­tzen dutela.

Estiloaren ikuspegitik ikusten da eskultura honek mar­ka­tzen duela historiako une horretan berez­kotzat aipatu dugun oreka hori; hain zuzen ere, formalismo erromanistaren ordez­ko izan zen errealismo adieraz­korraren eta hurrengo hamarkadetan bistako egingo den dinamismo barroko horren artekoa.

Gerora, Mar­tzelo Martinezek polikromatu zuen, eta Martin Aranda zilarginak metalez­ko apaingarri ba­tzuk eran­tsi ziz­kion; duela zenbait urte zaharberritu zen (1991).

Fer­nandezek egin zituen beste eskultura ba­tzuk, gu­txi izan dira Euskal Herrian gorde direnak; gerora aipatuko ditugu.[35] San Migel elizako erretaula. Maisuarenak izan daitez­keen beste eskulturak, solteak nahiz erretauletatik datozenak izan, oraindik ere ezagutu daitez­keenetatik, Gasteiz­ko San Migel parrokiarako eskatu zioten erretaula da Euskal Herrian Gregorio Fer­nandezen lanik garran­tziz­koena eta baita eraginik handiena izan duena ere.

Osagaien nolakotasunak, tailla-lanetarako prozedura teknikoak, polikromatze eta urrezta­tzeak, eta 1632an hi­tzarmena eduki ikonografikoen xehetasunek bal­din­tzaturik egin zen eta denak ez egin arren, zehatz‑mehatz bete ziren. Tratuan hi­tzarturikoa hiru urteren buruan amaitua egotea zen, baina egiaz badirudi urte batzuk gehiago behar izan zirela buka­tzeko, zeren eta Prestamerok ematen dituen berrien arabera, 1632ra arte ez bai­tzen bere tokian jarri. Fer­nandezek bere ofizialek lagundurik Valladolideko bere lantegian gidatu eta egin zuen lan bera eta halako handitasunak, konplexutasunak eta ikono ugariek –erliebe eta mukulu solteak– asko zail­tzen dute lantegiko nagusiaren esku zuzena bereizten.

Erretaula harriz­ko idul­ki baten gainean kokatua dago eta baditu bi solairu atikodun, hiru kale eta bi kale tarte.

Hiru solairuen artean badira apaindurez hanpaturiko erliebeak dituen banku ala frisoak. Beheko oinean ebanjelioetako lau eszena ager­tzen dira: Deikundea, Epifania, Aur­kez­pena eta Ikustal­dia. Bigarren gorpu­tzaren oinetan dagoenak lau ebanjelarien eta sartal­deko lau Eliz Gurasoak erakusten ditu; goieneko frisoa bertuteen alegiei eskainia dago.

Mul­tzoaren buru, lehen solairuko erdiko horma-hobian Sor­tzez Garbiaren irudia dago, bigarren gorpu­tzeko zaindaria San Migel, eta atikoan Kalbarioa.

Erdiko Birjinaren irudia dago kale tartetan, San Pedro eta San Paulo alboetan dituela, eta ar­tzainen Gur­tza eta Erdainkun­tzaren eszenak kaleetan; San Migelen parean, kale tartetan, San Sebastian eta San Felipe ikusten dira eta Gargano Mendiko elezaharra kaleetan; atikoan berriz, guru­tzil­tzaturiko Kristoren alboetan San Joan Bataia­tzaile eta Santiago apostolua.

Ikonografia mul­tzo aberats eta askotariko honek nolako tamaina duen ikusita, pentsatzekoa da zenbait urtez lantegi oso bat eduki behar­ko zuela lanean. Parrokiak eskulturagilearekin egindako zorra 1637ra arte ez zuen kitatu ahal izan, maisua hil ondorenean, alegia.

Erliebeetan nahiz mukuluetan, imajinagin­tzak, bere ezaugarrietan estilo berriaren haserako une hartan gaztelar maisuak egina dela esan dugun naturalismo ozenari eran­tzuten dio. Litekeena da Maria Birjinaren erdiko irudiaren eran­tzukizun zuzena Fer­nandezek bere­tzat hartua izatea, eder eta gazte, aurrez aurre zutik, bere aurpegi biribila eta lepoa zilindrikoa, begiak erdi itxiak, eskuak al­de batera bil­durik, eta ia bere sinadura den ezaugarria, soingainekoa eta mantu zurruna tolestura zoko­tsu modura taillatuak. Ertilariak, hi­tzarmenaren arabera, bi aingeru jarri ziz­kion oinetan, eta hondoan berriz, paisaia hodeitsu eta aingeruak.[36]

Erretaula honetan Fer­nandezen sormen-ahalmena erakusten duten mukuluen eta erliebeen baliorik nabariena espresio ugaritasuna da. Apostoluen bi prin­tzeek maiestate hanpatu samar bera ager­tzen dute: lehenengoa bere ez­kerreko esku gainean irekita daukan Ebanjelioetan arreta jarrita dagoela dirudien bitartean, Jendearen Apostoluak en­tzuleengana zorroz­ki zuzen­tzen dela dirudi. Gorpuz­kera eta imin­tzioetan aberastasun bera ikusten da, Jesusen Haur­tzaroko erliebeetan konposizioak simetriaren eta dinamismoaren arteko jokoa bilatuz. Deikundeko Birjinarengan harrigarriz­ko edertasuna du, aingeruaren mezuaren aurrean, jarrera bel­durbera bezain harritu iheskorrak. Ertilari-maisu honek, beti jakin izan du bere per­tsonaiak ezaugarriz janzten, monotonian jauzi gabe; ia mukulu biribilekoak diren bere apaindurez hanpaturiko erliebeetan beti lortu izan du dinamismoa eta bete‑beteko konposaketa uztar­tzen –hi­tzarmeneko bal­din­tzetan eska­tzen zenez. Hanpadura horietan ikusten da ertilariak oroitu nahi dituen agerral­dietan naturaltasuna bila­tzen duten garaiko estanpak zituela inspirazio-iturri.

Egituren azter­ketari soilik lotuz, ez da gauza samurra, maisuaren eskua soil-soilik non ezagut daitekeen erabaki­tzea, izan ere, eszena eta irudi guztietan azal­tzen baitira:

  • ezaugarri duen hanpatasuna eta mantu ireki­a,
  • tolesdura hau­tsi berak,
  • aurpegi eta lepoetako biribiltasun bera,
  • adieraz­kortasun zorro­tza eta oparoa eta abar.

Erretaula honen eragina. Gregorio Fer­nandezen lan hau Euskal Herrian izateak ukaezinez­ko eragina sortu zuen euskal eskulturagileengan, Her­naniko erretaulan, esate baterako. Garzia Gain­tzak jaso duenaren arabera, eragin hau Valladolideko guneko zenbait ertilariren artetik iri­tsi zen, baina, Nafar jatorrikoak zirenengandik, hala nola, Migel Elizal­de ala Pedro Jimenezengandik.

“Elizal­detarrak Ola­tzagutiakoak ziren jatorriz. Migel, Gregorio Fer­nandezen alaba batekin ez­kon­du zen. Pedro Jimenez, Vianako nafarra berau, Oionen (Araba) Joan Baz­kardorekin jardun zuen eta Fer­nandezekiko mendekotasuna azal­tzen zaio honi ere, bere lantegian lan egindakoa bai­tzen”.[37]

Beste zenbait lan

  • Gasteiz­ko Fran­tziskotar Konzepzionisten komentuko elizan –San Antonio deri­tzan eliza–, erretaula nagusiaren eta bi alboetakoen hi­tzarmena egin zen 1618an; mul­tzo honetatik Santa Teresa eta San Fran­tziskoren irudiak besterik ez dira gorde.
  • Bere ardurapean, 1624tik aurrera Eibar­ko Fran­tziskotar lekaimeen komenturako zenbait erretaula ere hartu zuen, baina dena erre eta kiskali zen 1936ko gerra zibilean.
  • Aran­tzazuko santutegiko erretaulak eta aul­kiteriak garran­tzi gehiagokoak izan behar zuten, baina lan hauei buruz­ko dokumentu ugari gorde bada ere, artelana bera, lehen karlistada garaian (1834) monasterioa erre zuen sutean desagertu zen.
  • Az­koitiko Ecce‑Homoa. Maisu handiarenak diren ezaugarriak dituela eta, naturaltasuna eta debozioz­ko adierazpena duelako oso berezi­tzat hantzen den lan bakana da Az­koitian gorde den Ecce‑Homoa. Ipeñarrieta‑Idiakez sendiaren ondasuna izan zen eta bere egilearen izena, 1640an on Pedro Ipeñarrietak luzaturiko testamentu dokumentuan azal­tzen da.

Irudi hau, zurean polikroma­turiko garbitasun oihaleraino luza­tzen den mukulu irudia da eta errealismo izugarriz egina dago, zainak, giharrak, ile eta bizar oso finak nabari zaiz­kiola. Bular gainean eskuak guru­tzatuta, Aitari otoiz­ka ahoa erdi ireki jarreran eta begirada zerura jasoa duen eskultura, Gregorio Fer­nandezena, Euskal Herriak duen ederrenetako bat dugu.

Erromanismoaren eta barrokoaren artean

Lehen eskultura barrokoaren iriz­pide kronologikoaren antolamenduak behar­tzen gaitu bi ertilarirengandik edo, hobeto esanda, bi lantegietatik hastera nolabait ere, manierismo An­txietarraren oinordekotzat hartu behar baitira: Pedro Aiala eta Joan Angulo. Eskulturagile hauek, beren tal­deekin, Gregorio Fer­nandezen aurpegietako errealismoa neurri desberdinetan baitaratu zutenak dira:

  • ertz askoko tolestura bereziak,
  • ilearen tratamendu bera, ile‑xerloa kopetan duela,
  • erliebeak mukulu biribil al­derakoak.

Pedro Aiala. Gorago gogoratu dugu Gasteiz­ko eskulturagile sendi korapila­tsu eta aspaldiko baten kimua zen hau 1569an jaio zen. Fran­tzisko Aialaren semea zen, eta Joan Aiala II.aren biloba. Pedro 1569an jaioa zenez, bere artelanak XVII. mendekoak dira.

Familiako lantegian ikasi zuen erromanismoa eta hauetan agertzen zaigu:

  • Billodako erretaulan (1606),
  • Gopegiko sagrarioan (1610),
  • Doroñuko erretaulan gel­ditu denean (1610),
  • Zurbaoko sagrario hunkigarrian.

Baina Gregorio Fer­nandezen lanak goizegi begizta­tzeagatik, arte emai­tzak bi erretauletan apur bat eral­da­tzeko aukera eman zion, zahar­tzaro luzeak:

  • Bergaran (1614), Gregorio Fer­nandezen San Inazio hartu zuen erretaula egin zuen,
  • Gasteizen (1618).

Eskor­tzoen eta adieraz­kortasun naturalisten bila ikusten zaio, handitasun erromanista ukatu gabe, Zal­duondoko (1623), Letonako (c. 1630), Zurbaoko (1633‑1642) eta Uribarri Ganboako erretauletan.

Uribarri Ganboako az­keneko erretaula honetan erdiko Birjinaren irudiak Gregorio Fer­nandezen Birjinen imitazio leial bat dirudi. Joan Angulo. Bere aita Bartolome Angulo eta Pedro Gonzalez de San Pedrorekin egin zuen lan Barasoaingo (Nafarroa) erretaula nagusian.[38] E­txalar­ko (Nafarroa) parrokiako Kalbarioa, XVII. mende hasierakoa, bere obratzat har­tzen da, eta oso kalitate ederreko Kristo bat islatzen du.

Gero Gregorio Fer­nandezekin egin zuen lan eta harrez gero hainbat enkargu egin zuen Araban:

  • Zal­duondo eta Ozaetan bere anaia eta Pedro Aialarekin egin zuen lan;
  • Arrietako erretaularen bankuan aur­ki zen lanean (1621);
  • Gasteiz­ko San Pedro parrokian taillatu zuen: haur bat babesten duen “Aingeru zaindariaren istorioa” erliebea (litekeena da Gregorio Fer­nandezen estiloan San Migelek herensugea lan­tzaz zula­tzen duenekoaren imitazioa izatea.[39]

San Isidroren erliebea iturburu bat mirariz sortaraziz, Erroman eginiko grabatua da, San Isidro Nekazariaren al­darera igo­tzearen ospakizuna zela eta (1622).

Joan Angulo, bere seme Jose Angulorekin egin zituen lanak asko dira. Bere lantegitik sortu ziren honako erretauletako hauek: Sagastieta (1630), Munain (1633), Dulan­tzi (1635), Añua (1635), Ali (1639) eta Lukoko (1640) erretauletakoak, beharbada.

Guztietan suma­tzen da Gaztela al­deko eskulturaren ku­tsua.

* * *

Araba aldetik Gipuz­koa al­dera igaroz gero, probin­tzia honetan ere aur­kituko ditugu beren lanetan Gregorio Fer­nandezen eragina an­tzeman diezaiekegun eskulturagile sonatuak. Garran­tziz­koenak nabarmenduko ditugu: Joan Mendiaraz, Diego Mayora eta Gar­tzia Berastegi.

Mendiaraztarrak. Mendiaraz familiak Urre­txun zuen bere lantegia.

Ezer gu­txi dakigu Domingo Mendiarazi buruz, An­txietaren inguruan trebatua izan zela uste bada ere.

Bizente Mendiarazi buruz berriz, 1625 eta 1627 bitartean Legaz­pi eta Zumarragako erretauletan jardun zuela badakigu, eta hauetako bat Legaz­piko San Migelen ermita baterako izango dela.

Joan Mendiaraz. Domingo Mendiaraz honen semea eta agian Bizenteren anaia Joan Mendiarazen lana da hain, zuzen ere, gehien axola zaiguna, honetaz Inazio Zendoiak egindako ikerlanen ondoren berri gehiagoren jabe garenez.[40]


Legaz­pin. Ermitaren izena daraman San Migelen irudia.

Zumarragan dokumentuetan azal­tzen zaiz­kionak:

  • Guru­tze bat (1618),
  • eta aurretik Piztuera eta zutabeko Kristo bat.

Bere jatorritik gertuko Zumarraga eta Legaz­piko inguru estutik kanpo, Araban beste lan ba­tzuk ere bere gain hartu zituela azal­tzen da dokumentuetan:

Maeztun, gerora ordez­katua izan zen sagrario bat egin zuen;

Erroetan, San Sebastian martiriaren erretaula baten ar­kitek­tura berari esker egin zen; santuaren irudia Diego Mayoraren ardurapean geratu zen.

Legaz­pin alboko erretaula. Joan Mendiaraz 1631ean Gipuz­koara itzuli zen eta bere suhi Joan Gar­tzia Berastegirekin batera Legaz­piko parrokiarako alboko erretaula­txo bat egiten jardun zuen.

San Inazioren irudia. Mendiarazek bere bururi betebehar hau jarri zion “Az­koitiko parrokia-elizan dagoen Loiolako San Inazioaren antzeko irudi mukulu bat erretaula eta guzti egingo zuela, zeinarengatik 100 dukat jasoko zuen”. Loiolako San Inazioren kanoniza­tze eta Probin­tziako Zaindari izendatu zeneko garaia zela eta (1622) Ba­tzarrek Santuaren estatuak edo irudiak egin zitezela agindu zuten. Mendiarazek Legaz­pirako taillatu zuen San Inazioren irudian, Migel Goroa eskulturagileak Az­koitirako egin zuenaren ereduari jarrai­tzeko gomendioa egin zi­tzaion. Gipuz­koako Zaindari Santuaren betiko irudia da, XVII. mendean ohikoa, eskuineko eskuan Jesusen Izenaren enblema edo anagrama duena eta liburua (Konstituzioenak ala Gogo Jardunenak) ez­kerrekoan.

Mendiarazen eskultura, irudi zurruna, grazia eta mugimendurik gabea da, eredu­tzat hartu zuen Az­koitikoa baino kaskarragoa kalitatez. Arriarango erretaula. Joan Mendiarazek, 1624an Arriaranen elizako erretaula egin zuen. Urte horietan bertan Gregorio Fer­nandezek Gasteiz­ko San Migelen erretaulan eta Aran­tzazuko Andre Mariaren santutegikoan ziharduen. Beranduago desegin egin zen az­keneko lan honetan, Mendiarazen alaba batekin ez­kondu zen Gar­tzia Berastegi izan zuen lagun maisu gaztelauak. Familiako egoera horrek lagunduko zion Mendiarazi Gregorio Fer­nandezekin harreman zuzen bat izaten eta, Urre­txuko eskulturagilearen lanen barruan, Arriarango honek duen kalitatea baino hobea lor­tzen. Hauxe baita agian bere lanik hoberena; erromanista itxura argi baten ondoan, errealismo barroko hasberri bat suma daiteke.

Laz­kaoko sagrarioa. Mendiarazek 1633an, Laz­kaoko parrokiarekin egin zuen hi­tzarmena, 140 dukaten truke sagrarioa egitekoa; delako sagrarioa ez da gorde.

Diego Mayora. Mendiarazek baino garran­tzi handiagoa du Diego Mayora eskulturagileak, Seguran bizi zen eta diseinugilea ere izan zen, kalitatez hobea ez bazen ere, bai ordea kantitatean.

Bengoe­txearen ikasle honek erromanismoaren jarraibideak eredu izan zituen bere lehen lanetan. Gerora, Gregorio Fer­nandezen Aran­tzazuko lanaren eraginez, al­datu egin zuen bere estiloaren norabidea.

Zendoiak dioenaren arabera, aurreko estiloari nagusigoak hartu zion atxikimendua zela eta, eta itzal izatera ere iri­tsiko zi­tzaion beste imajinagilerik ere ez zelako, 1620 eta 1650 bitartean Goierrin (Gipuz­koako goial­deenean) bere artea ia monopolioa izana ulertu egiten da.[41] Bestal­de, urte luzeetan bizi izanak –1650. hamar­kadan zendu zen– eta bere jarduera emankorrak, mendearen lehen erdi horretan, bere eskulturetan, erretaula lanetan baino hobeto suma­tzen zaion estiloaren garapenera eraman zuten.

Nafarroa. Eskual­deko erretaula nagusietarako egin ziren bere lehendabiziko lanak. Baina, oraindik gazte zelarik, badirudi Nafarroako erretauletan ere esku hartu zuela.

San Migelen erretaula Ola­tzagutian. Zehaz­ki esateko, 1627an San Migelen erretaulan aur­ki­tzen zen lanean.

Erretaulak baditu zor­tzi taula eta beste hainbat mukulu. Ia bere bizi­tza osoan Mayorak eraku­tsi zuen estetika erromanistarekiko leialtasuna zela eta, uste izatekoa da berari emango ziotela bankuko taula erliebeak egiteko. Baina, egitasmo ikonografiko hain korapila­tsuak denbora luzez ertilari bat baino gehiago esku beteko lanez eduki zuenez gero, ez da erraza bere egilearen nortasuna ziurtasunez erabaki­tzen.

Araba. Mayorak, Arabako parrokietan ere egin zuen lan:

Okarizeko parrokiarako San Kristobalen irudi bat egin zuen 1625ean, eta beste ba­tzuk beranduago San Antonio Abadearen irudia eta guru­tze bat eliz bererako, baina, artelan hauetakorik ez da bat ere gorde.

Erdoñanako (Araba) erretaula nagusian, 1633 eta 1639 bitartean angeluzuzenez­ko zor­tzi ni­txotan kokatuak dauden irudiak taillatu zituen eta baita eder­ki asko asmatu ere, Jasokundearen erdiko irudi eder eta hunkigarrian.

Erroetako parrokian, 1646an, San Sebastianen irudia egin zuen, lehen esan dugun bezala, Joan Mendiarazek hi­tzarmen egin zuen alboko erretaula baten­tzat. Imin­tzio barrokoak dituen irudia dugu, eskulturagilearen bizi­tzako az­ken al­diko data sala­tzen duena.

Gipuz­koa. Gipuz­koan berak egin zituen lanak ere ongi dokumentatuak daude:

Lezoko erretaula nagusian, Domingo Goroa erretaula‑mihizta­tzailearekin hi­tzarmena egin zuen hartan Mayora izan zen eskultura lanez arduratu zena, horretan Goroa berak esku hartu behar izan bazuen ere.

Zeraingo erretaula nagusian, 1624an, inola ere az­kar samar eginak izan behar dute imajinek. Egitura erromanista duen erretaula batean, bakoi­tza bere horma-hobian sartuta, santuen zor­tzi irudiek eta hauetaz gainera, Jasokundeko irudiaren mukulu nagusiak eta atikoko Kalbarioak ohikoa duen egitura erromanista ager­tzen dute:

  • aurrez aurreko jarrera,
  • monumentu al­derako joera apur bat duen gel­ditasuna,
  • anatomian egokitasuna baina, baita aurpegietako adieraz­kortasun gabezia garbia ere,
  • bankuko erliebeetan naturalismoa baino manierismo gehiago duten irudiak ager­tzen dira.

Gain­tzako erretaula. Denbora gehiago behar izan zuen 1626an Gain­tzako erretaula nagusirako hi­tzartutako tratu handia buru­tzen, 1653an oraindik Mayora eta bere lagun­tzaile Joan Ayerdi asebete­tzeko eran ordaindu gabea zelarik.

Erretaulako gaiak ohikoak dira: Kristoren haur­tzaroko eta Nekal­diko irudiak eta San Migelen elezaharrekoak, Gregorio Fer­nandezek garai­tsu horretan Gasteiz­ko San Migelenean garatu zituenak, eta Mayorak ikusiak izan zitez­keenak; dena delarik ere, hori ez zi­tzaion nahikoa izan erromanismotik aska­tzeko, ezta bere artelanen kalitatea hobe­tzeko ere.

Segurako ertilariak ez du ia inoiz konposaketa zen­tzu on bat harrapa­tzen eta giza irudi lerdenaren aurrean sor gera­tzen da, beti moz­kote samarrak sor­tzen bai­tzaiz­kio hauek.

Legaz­piko Jasokundearen parrokiako erretaulan ere ez du kaskar­keria gainditu. Erretaula hau 1639an egina da eta Santa Ana eta Birjina Haurrari eskainia dago.

Ataungo San Martinen erretaula nagusian Mayorak egokiago jardun zuela irudi­tzen zaigu. Hainbat eszenatan, Ar­tzainen Gur­tzarenean, esate baterako, konposaketan egokiago asma­tzea lortu zuen, eta, oro har, argi dago irudiek naturalismoan eta mugimenduan irabazi zutela erretaula honetan; tolesduren ba­tzuetan Gregorio Fer­nandezen eragina ere suma­tzen da, nahiz eta inoiz beregana­tzerik lortu ez izan Valladolideko maisu handiak bereak dituen gorpu­tzetako arintasun errealista eta aurpegietako adieraz­kortasun gozoak.[42]

Beste zenbait artelan. Hala, ez dugu beharrez­ko ikusten Munain (1631), Heredia (1637) eta Alaiza (1646) nahiz beste leku batzuetan Mayorak egin zituen lanetan gel­di­tzea, non gu­txi-asko dokumentuen bermeaz, Segurako eskulturagilearen gubia ikusi nahi izaten den. Joan Gar­tzia Berastegi. Beste asko lez, bi lanbide –ar­kitek­to eta eskulturagile– el­kar­tzen dituen maisu bat Joan Gar­tzia Berastegi dugu. Dokumentuetan “Valladolideko erretaula-mihizta­tzailea” (1631) dei­tzen zaio. Ohar honek Gregorio Fer­nandezen lantegiarekin harremanetan jar­tzen du, eta halaxe gertatu zen Gipuz­koara Aran­tzazuko erretauletan lan egitera 1627an maisu Valladolidtarrak tratua eskaini ondoren iristen denean; bere kontura hartu zuen gerora aul­kiteriaren lana. Eskulturagile gailego handiaren kategoria maila iri­tsi ez bazuen ere, “ez zela gu­txiesteko ertilaria” epaitu zuen Julian de Pastor y Rodriguezek.[43]

Aran­tzazuko aul­kiteria 1834ko sutean erre eta desegina izan zenez, beste lanetatik epaitu behar­ko da –Viñazako Kondeak, Fer­nandezena[44] berarena zela aitortu zuen– eta bere kalitatea ikusita, beste ba­tzuetatik, besteak beste, zenbait iker­tzaileen arreta merezi duen Zegamako erretaula nagusitik.

Berastegi, familiaz, Joan Mendiarazen enborreko egin zen, bere alabarekin ez­kon­tzean.

Erretaula txikiak. Mihizta­tzaile edo ar­kitek­to modura lan eginaz, erretaula txiki sail bat egin zuen:

  • Legaz­pin (1631),
  • Laz­kaon (1640),
  • eta Seguran (1654).

Aul­kiteria. Gaur egun desagertua den Gasteiz­ko San Domingo komentuko koruko aul­kiteria (1654).

Zegamako erretaula. Zegaman egin zen lanari dagokionez, erretaulako mazoneria-lana egin zuela bederen ezin daiteke zalantzan jarri.[45] Baina, hemen imajinagin­tza baizik ez dugu ukituko. Berastegiren ar­kitek­tura lana aitor­tzen eta goraipa­tzen du Velez Chuarrik, baina honen iritziz, irudiak ez dira bereak, zeren eta “nabari diren hainbat esku Viana‑Cabredoren lantegiko eskulturen sintonia berean azal­tzen baitira. Ez li­tzateke batere harrigarri izango Baz­kardo bera edo Diego Jimenez II.a lan honen atzean izatea”.[46]

Egilea dena delakoa izanik ere, bereziki miresgarria da al­dare nagusiko erretaula. Laua da zabaleran, bankua, bost kaletako bi gorputz eta errematearekin egitura­tzen dena.

Bankuan 4 ebanjelariak irudika­tzen diren erliebeak daude; eta bi gorputz edo solairuetan, berriz, eskalearekin dagoen San Martin irudika­tzen da erdiko ni­txoan; lau etxeetan eszena hauek daude, gorputz bakoi­tzeko bina: Deikundea, Ikustal­dia, Ar­tzainen Gur­tza eta Erregeen Gur­tza; kale tartetan santuen estatuak agertzen dira Pedro eta Paulo, Joan Bataia­tzailea eta Bartolome; atikoan, Kalbarioa, saihe­tsetan San Fran­tzisko eta San Antonio Paduakoren irudiak dituela.

Anatomien egokitasunak, jan­tzien zabalera dotoreak, jarreretan berez­ko malgutasunak, espazioaren iradokizunak eta perspek­tiban asma­tzeak, keinuen grazia eta adieraz­kortasun eraginkorrak mul­tzo osoari aparteko kalitatea ematen diote.

Ar­kitek­to eta mihizta­tzaile, bere maisutasunaz ziur gaudelarik, Zegamako eskultura-lanen egilea Berastegi dela eraku­tsiko balitz, barroko al­dian berez­koa zen espezializazioari ihes egitea lortu zuen ertilari horietako baten aurrean ginateke. Egia da bai, gal­dera susmagarri honek harrapa­tzen gaituela: zergatik ez zioten besterik agindu eta ez dugu bere beste eskultura lanik ezagu­tzen? Nolanahi ere, Velez Chaurrik dioenez, “aitortu beharrean gaude Gipuz­koako eskultura barrokoaren mul­tzorik hoberenaren aurrean” gaudela.

* * *

Valladolidetik, Berastegi Gregorio Fer­nandezen esparruan oroitu dugun ez­kero, Arabara maisu handiaren ingurura iri­tsi eta beren artelanak utzi zituzten beste ertilari kanpotar ba­tzuk ere gogoratu behar­ko lirateke, esate baterako, Rubalcaba.

Gabriel Rubalcaba. Cudeyoren lantegiko Gabriel Rubalcaba, Salamancan egona zen Pedro Her­nandezen etxean langin­tzako ezaguerak hobe­tzen. Caicedo Behekoan erretaula nagusiko erliebeak egin zituen (1642); Ikustal­diaren erliebean Valladolid al­deko ukitua suma­tzen da.

* * *

Bestal­de, erromanismotik hasi eta barroko aurreko errealismoraino, XVII. mendearen lehen erdian euskal eta nafar ertilarien bilakaera nolakoa den ikusi nahi bada, ezinbestekoa dugu egile esangura­tsuena den horrengan gel­di­tzea: Joan Baz­kardo nafarra.

Joan Baz­kardo

Margolari baten semea zen Joan Baz­kardo Caparroson jaio zen 1584an, Gonzalez San Pedroren lantegian ikasi zuen Cabredon eta bere alabarekin ez­konduta, 1600ean bere aitaginarreba hil zenez, bere lantegiko buru gel­ditu zen. Horrela beraz, An­txietaren erromanismoaren oinordeko izanik, berehala bereganatu zituen naturalismoaren berrikun­tzak. Erretaulen diseina­tzaile bikaina, lehenengo erromanista gustuarekiko leiala izan bazen ere, gero klasizismo al­derako bilakaera izan zuen, bere eskultura lanetan baiezta daitekeenez.

Mende hauetako eskultura lantegien historia egiten ahaleginduko bagina, ezin ahan­tziko genuke –erromanismoaren kapituluan aipaturik utzi dugu– Cabredoko lantegiak izan zuen garran­tzia, hainbat belaunal­di lanean egin zituen lantegia izanik.[47] Baz­kardo da, inolako zalan­tzarik gabe Cabredon jaio zen ertilari leinu horretako eskulturagilerik garran­tzitsuena.

Erretaulak Caparroson. Bere jaioterrian, Caparroson, gorde ez diren hainbat erretaula egin zituen.

Martin Bidartek esku hartu zuen erretaula nagusia, artean ere erromanista ku­tsu apur bat zuena zelarik. Handik, irudi ba­tzuk salbatu ziren, erretaula, beste mul­tzo barroko batek ordez­katu zuenean:

  • Igokundea eta Mendekoste irudika­tzen dituen bankuko bi erliebe, barroko al­diko polikromia polit bat dutenak dira.
  • alboko kaleetako Pedro eta Paulo Santuen bi mukulu ere, Baz­kardok eginak izango dira; bolumen handiko irudiak dira, zurrun eta ertz askoko tolesdurak dituzten mantu zabaletan bil­duak.

Caparrosoko Virgen del Soto deri­tzanaren egilea nor den ere ez da zalan­tzan jar­tzekoa, Gaztela al­dekoekin al­deratuz gero, Maria Birjinaren irudirik ederrenetarikoa da, polikromia bikain batek areagotua delarik kasu honetan.[48]

An­txietaren erromanismoarekin. Bere lehen urteetako jardunean Baz­kardok An­txietaren erromanismoa zabal­tzen jarraitu zuen. Oso litekeena da Cabredoko parrokiaren erretaulako eskultura ba­tzuetan bere eskua ikusi izatea, lantegi hori berak gidatu bai­tzuen hil zen arte.

Tuterako katedraleko erretaula nagusian, eskema erromanistari leial zaion Igokundearen estatua berari esker egina da (1606). Baina, irudia ingurutzen duten aingeruak 1620an Pedro Martinez eta Joan Binies‑ek eginak dira.[49]

Oraindik erromanistak diren lehen lan horien artean sartu behar da Guardiako Santa Mariaren erretaula.

Iruñeko katedraleko bihitegiaren barruan (gaur egun katedraleko Museoa) Baz­kardok 1616rako jada taillatua zuen Guru­tzil­tzaturiko Kristoren irudi bikain bat dago. “Kristo bizirik adierazia dago, burua ez­kerral­dera okertua eta begirada gora al­dera. Garbitasun‑oihala eskuinean korapilaturik duela, gorpu­tza nabarmen azal­tzen da bere soin‑enborraren anatomia sendotasunagatik eta beso eta zangoetako muskulaturagatik”.[50]

Gregorio Fer­nandezen eraginarekin. Ondoren, Gregorio Fer­nandezen eragina bereganatuz, Arabako Errioxan eta Gipuz­koan lan oso emankorra lantzen jardun zuen. Bera zen lehen arduraduna erretaula nagusi hauetan:

Oiongoan (1624) Pedro Jimenez I.aren lagun­tzarekin, La Puebla de Labar­kakoan (1638) Diego Jimenez II.arekin, Tolosakoan (1643) Ber­nabe Corderorekin, 1781ean sute batek iren­tsi zuen lanean, Irungoan (167…), Junkaleko Andre Mariaren erretaula ederrean.

Meanuriko elizan:

  • 1633an koruko aul­kiterirako diseinua egin zuen, Andres Larreak bukatu zuena;
  • hiri horretan bertan sakristian aur­ki­tzen den Arrosarioko Andre Mariaren estatua taillatu zuen 1638an. Azter­keta estilistikoak berak bul­tza­tzen du, hainbat lekutan banatuak dauden beste Arrosarioko Birjina ba­tzuk bereak direla pen­tsa­tzera.

Vianako Santa Marian:

  • Baz­kardok San Bartolomeren erretaulan esku hartu zuen mendearen laugarren hamar­kadan; atikoko San Migel eta bi erliebe, erromanismoa eta naturalismoa uztar­tzen direneko lanak ditugu.[51]
  • Vianako eliza berean, Santiago eta Santa Katalinaren erretauletan, Joan Baz­kardoren (1631) eskultura-lana dokumenturik azal­tzen da, Diego Jimenez II.ak lagunduta egina, beharbada.

Egitura hauen traza badirudi Logroñoko Santa Maria la Redondako erretaulan inspiratuak daudela.

Izendapenak. Baz­kardok, Pedro Jimenezekin batera 1626an[52] egin zuen Logroñoko Santa Maria la Redondako Kristoren erretaula, izendapen hauen adibidea da.

Eliza honetan bertan Baz­kardoren lantegiarekin zerikusirik izan dezakeen Guru­tzil­tzatuaren tailla eder bat jasoa dago sakristian.

Gauza bera gerta­tzen da Vianako kanposantuko kaperan gur­tzen den beste guru­tzil­tzatuaren irudi batekin.

Anitz dira Baz­kardori edo bere lantegiari egiten zaiz­kion esleipenak, hona hemen adibideak:

  • Asiaingo erretaula nagusiko Jasokundearen irudia,
  • Marañongo elizako Ecce‑Homo artistikoa.


Joan Baz­kardoren lorra­tza

Diego Jimenez II.a. Baz­kardoren eraginik izan duenik izan bal­din bada, lehendabizikoa Vianako dinastiako Diego Jimenez II.a, bere suhia da zalan­tzarik gabe. Mikaela Baz­kardorekin ez­kondu zenean, el­karturik geratu ziren Viana eta Cabredoko lantegiak. Gasteizen kokamena harturik, Diego Jimenezen artelanak 1641etik hasita dokumentuetan sarritan azal­tzen dira, hain justu, La Puebla de Labar­kako erretaularen eskultura erdiak bere aitaginarrebak uzten diz­kion garaitik.

Urte horietatik, 1660an, heriotzako ordura arte, Araba eta Errioxan lan emankor bat egin zuen, lantegiko nagusiak mar­katuriko ereduak jarraituz, baina horrek ez zion eragotzi hiz­kera hori berea duen hiztegi apur batez ñabar­tzen:

  • tamaina handiko irudiak,
  • mantu zabalez estaliak,
  • toles zurrunak eta
  • profil zorro­tzeko aurpegi adieraz­korrak.

Bere lanak Arabako Errioxan leku askotan zehar zabal­duko dira (Ekora, Paganos, El­tziego, Guardia, Nabaridas, Leza) eta Ekial­dekoan (Dallo, Luzuriaga, Erroeta).

“Artelan horietan gehienak alboko erretauletarako irudiak dira, eta Dallon baizik ez zitzaion agindu erretaula nagusi bat oso‑osorik buka­tzeko, Oinak Garbi­tze eta Afari Santuko erliebeekin eta San Pedro, San Paulo eta San Andresen taillekin”.[53]

Ber­nardo El­karaeta. Asteasun (Gipuz­koan) jaio zen Ber­nardo El­karaeta, Santo Domingon bertakotu eta han lantegi bat sortuz, Cabredon ikasle jardun ondoren agian. Nolanahi ere, bere estiloak Baz­kardorena gogorazten du; eta bere jarduerak lehentasuna Errioxa Garaian izan bazuen ere, Burgosera ere iri­tsi zen, baina batez ere, bere bizi­tza luzean zehar Baskonia osoan barrena hedatu zen:

  • Larraulgo erretaula nagusiko irudiak (1655),
  • San Migelen eta Arrosarioko Andre Mariaren irudiak Bergarako San Pedro parrokiarako (1656),
  • Lezarako irudiak (1667‑1670), Ga­tzaga Buradonerako irudiak (1677) eta abar.

Bere lanen arteko ale eder bat gal­du egin zen, Bilboko San Fran­tzisko komenturako eta Guardiako Santa Mariarako (1662) burutu zituenak, esate baterako.

Bere lanik garran­tziz­koen eta esangura­tsuenak Viana, El­tziego eta Bastidan ikusi behar dira:

Vianako erretaula nagusiak hiru gorputz, hiru kale eta lau kale tarte ditu. Bertan, El­karaetak, Andres Larrea, Joan Larrainzar eta Joan Bautista Susorekin el­karlanean, 1670 eta 1674 bitartean, hamabi apostoluz, santuz eta martiriz inguraturiko Maria Birjinari buruz­ko mukulu eta erliebeen egitarau zabal bat burutu zuen.

El­karaetak apur bat areagotu egiten du barrokismoa janz­keratan, jarreratan eta keinuetan; bere per­tsonaietan ezagunak diren ile mardul kiz­kurreko, haz­pegi txikiko aurpegi herrikoiek ez dute bere maisu Baz­kardorenak duten dotoreziarik.

El­karaetarekin, El­tziegoko San Andresen erretaulan el­karlanean aritu ziren Diego eta Pedro Jimenez. Badirudi Asteasuko eskulturagileak eginak direla:

  • Apostoluen irudiak
  • eta Birjinaren historiaren oholak.

Horietan alderdi “pik­torikoa” edo bizitasun plastikoa izan da az­pimarratua, zenbait eszenatan, besteak beste, Maria belauniko eta besoak zabal­durik Jainkoaren mezua onartuz, Vianakoaren oso an­tzera ager­tzen duen Deikundearenean.

Bastidan, mukulu handiak gainjar­tzen zaiz­kie erliebe txikiei, Viana eta Cabredoko lantegiekin lotura suma­tzen zaien San Pedro eta Jasokundean, esate baterako.[54]


Fran­tzisko Foronda. Viana‑Cabredoko lantegiekin badu zerikusirik, 1625ean Valladoliden aur­ki­tzen zenez, Gregorio Fer­nandezekin izan zuen harremanaren berri garran­tzi­tsua ezaguna dugu. Itzuli ondoren, lehendabizi Cabredon kokatu zen eta gerora lantegia irekiko zuen Ar­nedon. Bartolome Calvorekin izan zuen lotura ere ezaguna zaigu.

Aguraingo Santa Maria parrokiako erretaula nagusiaren atikoan (1637) egin zituen zenbait erliebe, Jasokunde/Koroa­tzearena hain zuzen ere, Valladolideko maisuaren Guztiz Garbiaren irudietan aur­ki­tzen den ereduari jarraikiz.

Errioxan egin zituen zenbait lanez gainera, beste hauetaz ere arduratu zen:

  • Urarteko alboko erretauletako irudiez,
  • Ber­nedoko sagrariokoez (1663),
  • Hiriberriko (Tobera) (1663) erretaula nagusiko bi Joan Santuen irudiez eta sagrarioaz, non lantegiko eskemak errepika­tzen diren.

Bartolome Calvo. Viana‑Cabredoko lantegiarekin badu zerikusirik honek ere. Eskulturagile honek Orbison familiako lantoki emankor bat eratu zuen, bere seme Bartolome eta Migelekin batera. Lantegi horretatik sortu ziren Cabredoko lantegiarekin izandako harremanak nabarmenduko dituen lanak:

  • Ale­txan, San Esteban bat (1659),
  • Bujandako Arrosarioko Ama (1664).

Eta hainbat irudi:

  • Orbison (1665) eta Oteon (1666) alboetako erretauletakoak,
  • eta Kripango (1663), Maeztuko (1666) eta Gebarako erretaula nagusietakoak, az­keneko hau zati ba­tzuetan, bederen, bere semeek egina da (1680).

Agian, lan hauen kalitate estetiko eskasa, “arte herrikoia” izendapenez izendatzea egokiago li­tzatekeen esku-har­tze horrek eragindakoa izan daiteke. Domingo eta Martin Zatarain. Beharbada, Joan Baz­kardoren ondoan ikasia izango zuten langin­tza eta honako erretaula hauek egin zituzten:

  • Her­nanikoa (1651),
  • Andoaingoa (1657),
  • Ordiziakoa,
  • eta Zal­dibiakoak (1660) beharbada, bertako erretaulen kontratista Ber­nabe Cordero eta Pedro Latijera ar­kitek­toen inguruan ibiliak bai­tziren.[55] Nolanahi ere, balio gu­txiko ikono-mul­tzoa da, bere ar­kitek­turarekin al­deratuz gero.


Lehen Barroko al­diko eskulturagile Nafarrak

Nafarroan XVII. mende osoan ezagutu zen erretaulen hedadurak, lantegi gehiago ireki beharra ekarri zuen, non gremioetan bil­durik, Erriberan bereziki, bezero eliz­koi eta dirudunen zerbi­tzuan jardun zuten.

Gurrearen lantegia. Tuterako Joan Gurrearen lantegitik irten zen:

  • Birjinaren estatua (1635), Tuterako Garaziaren Andre Mariaren (Ospitalea) erretaula nagusian erdiko ni­txoan dagoena, ukitu erromanista garbiekin.
  • delako ospitale berean jasoa den zutabeko Kristo ederra, barroko al­diko naturaltasun handiagoa duena.

Gurreatarren lantegiari eginarazi zi­tzaion:

  • Ablitaseko Santa Maria Madalena parrokiako erretaula nagusia. Bai zaindari emakume santuaren monumentuz­ko estatua eta kale tarteak bete­tzen dituzten beste emakume eta gizon santuak, Fran­tzisko Gurrea eta Casado lantegiko buruzagiaren semeak taillatu zituen.

Lantegi berean egina da:

  • Tuterako Karmengo Amaren elizako erretaula. Lan hauek berehala datorren barrokoa al­darrika­tzen zuten.

Sebastian Sola Calahorra. Eskulturagile hauxe da “Nafarroako Erriberan Barrokoaren benetako sarbidea gauzatu zuena”.[56]

  • Horixe bera izan zen 1659an Tuterako katedraleko Espiritu Santuaren kaperako erretaularen iradokitzailea, gerora, Fran­tzisko Gurrea Casado bere lagun­tzaile minak egina izan bazen ere.
  • Beranduago (1671‑74) eta horrekin batera, Corellako Arrosarioko parrokiaren berebiziko erretaula nagusia [57] egin zuen; erretaula horretan, barroko al­diko egitura jatorrean: nagusi dira aihenez, mahats‑mordoz eta abarrez apainduriko zutabe salomondarrez uztaituriko zazpi ohol margotuak.

Beste lantegi ba­tzuk. Ikusezinagoak azal­tzen dira beste dinastia ba­tzuk, Zaragozarekin harreman estuak zituzten Domingeztarrak, lehen barroko al­diko eskulturagile Joan de Binies famatuaren oinordeko Viñestarrak, ala Ganbartetarrak.

Eskulturgin­tzan aditua eta familia guzti hauekin, batez ere, San Joantarrekin eta Gurreatarrekin lan egin zuen ertilaria Az­koiengo (Peralta) Joan Peraltakoa da, Tuteran kokatu eta Fran­tzisko San Joanekin ikasten hasi, eta, 1735ean hil zen arte, bertan lan egin zuena.[58]

Riotarrena da az­ken dinastia, baina berauekin, hurrengo kapituluan hel­duko diogun kultura barroko bete‑bete batean sartuko gara.

Biz­kaiko, Kantabriako eta Errioxako lantegiak

Biz­kaiko XVII. mendeko erretaula mihizta­tzaile eta imajinagileen emai­tzen arteko bereizitasunak zein­tzuk ziren erabaki­tzeko orduan, ez da samurra gerta­tzen egileak eta lantegiak ezagutu eta hauen lanen berri ematen, baldin eta ez bada dokumentu behar bezain zeha­tzik eskura­tzen.

Elizbarrutiz Calahorrakoa izanik, begien bistakoa da Biz­kaiak errioxar artean izan zuela eragina.

Joan Palacio Arredondo I.a. Limpias lantegiko per­tsonaia oso garran­tzi­tsu bat da, Burgosen ere langile izan eta al­di baterako kokatu zenez Bilborako ere jardun zuena. Erretaula hauetan aritu zen:

  • Gueñesko Santa Marian (c. 1631),
  • Romañako San Pedrorenean, Tur­tziozen (1632),
  • eta Arrosarioko Ama Birjinarenean, Balmasedako parrokian (1637).

Fun­tsean beren mukulu eta erliebeak erromanisten ereduei jarrai­tzen zaiz­kie, zenbait berezitasun badutelarik:

  • kanon luzanga,
  • gorputz tenteak,
  • aurpegi lasai eta zorro­tzak.

Adibidez, Gueñesko Deikundea eta Epifaniaren erliebeek Viana‑Cabredoko lantegiko konposaketak gogorazten dituzte.

Felipe Gargolla Ribero. Al­di berean erretaula mihizta­tzaile eta eskulturagile, ertilari kanpotarra, Felipe Gargolla Ribero errioxarra zen, naturalismoaren bidezidorretik, egitura tolesgabe eta herrikoi bati jarraiki zitzaiona. Biz­kaia, Errioxa eta Burgosen lan egin zuen. Al­di batez bizi izan zen Bilbon, eta ordukoak izan behar dute bere esku har­tzeak:

  • Zamudion (1639),
  • Tur­tziozen Romañako San Pedro elizan (1640, erliebeak baino ez),
  • Ahedoko San Migelerenean (c. 1640).

Gero Burgosen eta Errioxan jarraitu zuen lanean.

Antonio Alloitiz. Garai horretan Antonio Alloitiz izan zen Biz­kaian eskulturagile seinalatu samarra, Muruetako elizatekoa izanik, gertuan zuen Foruan lantegia kokatu zuena. Biz­kaia, Errioxa eta Burgosen barrena ibilia zen; Ber­nabe Cordero eta Pedro de la Torre mihizta­tzaileekin harremanak baitzituen, baita Gregorio Fer­nandezen lantegitik irten zen eskulturagile hoberena zen Valladolideko Fran­tzisko Ferminekin ere, 1643an. Bere lantegi eraginkorrak “lehen mende barrokoko ar­kitek­to eta eskulturagile biz­kaitar nagusia bilakatu zuen”. Az­koitiko parrokiako erretaula nagusian ere esku hartu zuen.[59]

Baina, dirudienez berez Alloitiz eskulturagile baino gehiago aritu zen mihizta­tzaile eta erretaulen ar­kitek­to ere jardun zuen, eta, beste ba­tzuen­tzat uzten zituen eskultura, besteak beste, Pedro Alloitiz eta Joan Palacio Arredondorentzat. Ar­kitek­to zen aldetik, nahiago izaten zituen euskarri il­daskatuak, eta “burdin hesi trinkodun” zutabeen heda­tzaile nagusia izan zen.

Az­koitiko erretaula nagusiaren hi­tzarmenean aur­kitzen dugu 1660an; delako erretaulan eskulturgin­tzan hasi egin bazen ere, ez zuen jarrai­tzerik izan, gaixotu eta hil egin bai­tzen; hala, Joan Usularrek amaitu zuen bere lana.

Bai Az­koitiko erretaularako egin zituen eskulturetan, nahiz Bilboko San Anton elizarako egin zituen beste ba­tzuetan Alloitizek bere irudiei adieraz­pen berezia emateko gaitasun gu­txi azal­du zuen. Zer­txobait hobeak dira Zor­no­tza eta Mañariako bere Birjinak, eta Bilboko katedraleko Errukiarena.

Pedro Alloitiz. Lehendik aipatua dugun hau Foruko lantegi beretik sortua da, eta oso litekeena da Antonioren ahaidea izatea ere. Berari buruz ezer gu­txi dakigu zehazki eta ziurki:

  • Debako (Gipuz­koa) Arrosarioko erretaulan lan egina izan behar du.
  • Gal­dakaoko (1660‑1665) Santa Mariako alboko erretaulak bereak direla azal­tzen da dokumentuetan.
  • Urduñako Guztiz Garbiaren erretaulan esku hartu zuela uste izaten da eta, halaber, Busturiakoan.

Gregorio Fer­nandezen artea bereganatua zuela estiloan ikusten da, berari jarrai­tzen bai­tzaio tolesdura zoko­tsuen trataeran. Gordexolako artelana herrikoitzat hartu behar da, kanon mo­tza, zurrun samarra eta erliebe ba­tzuetan erromanisten erarekiko mendekotasun argia duena delako, esaterako, Kristoren Bataioan edo Bataia­tzailearen Predikuan.

Iker­keten bidez, oraindaino anonimoak diren zenbait lanen egileak nor­tzuk diren jakitean, balio berezia eman behar­ko diegu agian, esteak beste, Mañarian, Gordexolan, Errigoitin, Iurren, Are­txabaletan eta abarretan ikus di­tzakegun eskulturei.

Joan Palacio Arredondo II.a. Aipa dezagun Alloitizen parez pare Joan Palacio Arredondoren lana, Limpiaseko lantegiko eskulturagilea eta lehenago aipatutako Joan Palacio Arredondoren semerena.

Erromanismoaren mendekotasunak ditu bao eta baita hainbat gogortasun ere. Hu­tsune hauek Debako erliebeetan suma­tzen dira ondoen. Gregorio Fer­nandezen ereduei jarraikiz eginiko grabatu ba­tzuk erabil­tzen dituela ikusten da, besteak beste, ezagunak zaiz­kigun irudi ba­tzuetan:

  • Urduñako Santa Marian (1648),
  • Amurrioko Santa Marian (1655),
  • Ar­tziniegako Jasokundean (1662).

Joan Az­kunaga. Ar­kitek­toa eta Foruko gunearekin uztar­tzen dena, eskema eta eredu berei eusten die erretaula hauetako eskulturetan:

  • Busturian, Axpeko Santa Mariakoetan (1640),
  • Ger­nikako San Pedro parrokiakoetan (1643).

Inportaturiko irudiak

Az­kenik, barrokoaren hasierako mende honetan Baskoniako eskultura ondarea ezagutu nahi duenak ezin utziko ditu ahan­tzian Madriletik, Andaluziatik eta baita Italiatik ere ekarritako estatuak. Maisulan ba­tzuk nabarmenak dira:

  • Bergaran, San Pedro elizako Kristoren Agonia, Juan Mesaren lan hunkigarria (1626),
  • Larreako Karmel­darren komentuko Ecce‑Ho­moa, Manuel Pereirarena,
  • Gasteiz­ko katedraleko San Joan Haurra, beharbada Juan Mesarena dena.

XVII. mendeko euskal margolariak

[aldatu]

Barrokoaren lehen al­di honetan euskal margolanak ez dira oso distira­tsuak. Deigarri gerta­tzen da, batez ere, asto gaineko deitu margolanak kantitatez hain gu­txi izatea. Ez da ahaztu behar, Espainiako eskual­deetan XVII. mendearen lehen erdia pinturaren Urrez­ko Arotzat har daitekeela. Distira horren parean, Euskal Herrian ez da ia ezer aur­ki­tzen, ez kantitatez­ko al­deraketa egiteko modukorik, ezta teknikarekin parez pare jar­tzekorik ere. Beste eskual­deetan hain udari diren oihal gaineko margolanak, oso dira urri hemen. Mende oso batean zehar Arao­tzetik hasi eta Baz­kardorenganaino hainbesteko distira izan zuten euskal ertilari nafarren erretauletako eskulturarekiko hobespenak, ongi baino hobeto asebete zituen kristau fededunen zaletasunak, non otoitz eta gur­tza lekuetan Jainkoaren presen­tzia baiezta­tzen zuten erliebe eta mukulu haien aurrean, ez zen oihal edo horma gaineko margolanen mirarik izan, agian erlijioz­ko fun­tsik eta berariaz­ko karga handirik gabeko­tzat har­tzen zituztelako. Hain erraz­ki horregatik jar­tzen zuten talentu pik­torikoa eskulturagilearen gubiaren zerbi­tzura eta oso era berezian estima­tzen zuten eskulturagileen lana duin­tzen eta eder­tzen zuen polikromiaren artea, hots, sagaratua irudika­tzean kar­tsuki bila­tzen zen errealismo xarmangarri hori ematen ziena.

Historia honi ezarritako mugak eskulturen polikromia bazterrera utzarazten digu, bere garaian, gaur egun uste duguna baino garran­tzi handiagoa eman zi­tzaion arren.

Inportaturiko artea Nafarroan

Erretauletako oihal eta paneletako margolan handiei dagokienez, ohartaraz dezagun ezer baino lehen kanpoko margolarien lankide­tza handia izan zela Nafarroan. Normalean, besteak beste, Madril, Valladolid eta beste hirigune handietatik etortzen ziren. Ba­tzuk Aragoitik gertuan dagoen Zangozako merindadera iri­tsi ziren. Gogora di­tzagun horietako ba­tzuk:

  • Iruñeko Hirutasunaren komenturako “Hirutasuneko Ordenaren fundazioa” (1666) irudi handia Juan Carreño Mirandakoak margotu zuen –gaur egun Louvreko Museoan jasorik dago.
  • Iruñeko Agustindar lekaime Errekoletoen klausuran jasoak dira besteak beste, Antonio Ricci, Oracio Borgianni, Francisco Camilo eta Pedro Villafrancaren oihalak.
  • Iruñeko Karmel­dar Oinu­tsen elizan Valladolideko Diego Diaz Ferrerasen oihalak jaso­tzen dira.

Nazio mailan en­tzute handiko zenbait izen eta kalitatez­ko lan ba­tzuk az­pimarra di­tzagun:

  • Urte asko ez dela, Tuterako Karmel­dar Oinu­tsen an­tzinako komentuan aur­kitua izan da Felipe Diriksen‑ek 1612an margotu zuen “Birjinaren koilarea jaso­tzen Santa Teresa eta San Jose” oihal bikaina.
  • Pedro Orrentek gai beraren beste ber­tsio bat utzi zuen Corellako Karmel­darretan.
  • Hiribil­du berean Beneditarren­tzat, Claudio Coellok egin zituen “Santa Jetrudizen Ez­kon­tza Mistikoa” eta “San Placidoren martiri­tza” margolanak.
  • Mateo Cerezok margotu zuen Cascanteko Garaipenaren sakristian jasorik den Burgosko Kristoa.

Baltasar Etxabe: atzerriratu ospe­tsua

Ezin ahaztuan utzi, une horretan, Euskal Herriko mugetatik kanpo jardun zuen margolari ospe­tsu honen presen­tzia eta lana, batez ere, bera dena izateagatik, besteak beste, Mexikoko eskola pik­torikoaren funda­tzailetzat har­tzen delako.

Mexikar Eskola horren ezarpenean ezaugarri autodidak­tiko bat eman zen, bertakoen arte gaitasunei probe­txua atera­tzen jakin zuten misiolariek ezagutua, hain zuzen ere. Espainia Berriko bi zibiliza­ziogile ospe­tsuak izan ziren Pedro Gante eta Toribio Benaventeren (Motolinia) lekukotasunak dioenez, gaitasun hori sendotu eta bideratu egin zen Europatik margolanak inporta­tzean.[60] Eta lanekin batera, ertilariak ere etorri ziren, asko etorri ere, non 1550‑1570 urte bitartean Espainia Berrian antolatua gel­ditu bai­tzen margolarien gremioa. Baltasar Etxabe eta Orio, pintura-eskola novohispanoren funda­tzaile tal­deko kide­tzat har­tzen da, Simon Peyrins flandestarrarekin eta Andres de la Concha eta Alonso Vazquez espainiarrekin.

Aizar­nazabalen jaio zen euskal margolaria XVI. mende erdial­dera. Familia noble batekoa zen, zeren eta bere anaia zaharrena Joan Martinez, Etxabetarren oine­txeko jauna izan bai­tzen.[61] Baltasar Etxabek prestakun­tza literario sendoa zuen zalan­tzarik gabe, behin Mexikora joan zenean, 1607an kalitate nabarmeneko literatura gazteleraz bere Discursos de la antigüedad de la lengua cántabra[62] argitara­tzeko gai izan bai­tzen. Bere arte prestakun­tzako dokumenturik ez da inon azal­tzen, nahiz eta susmoa baden, Indietara joan aurretik Sevillan bizi izandakoa zenez, nolabait ere, beregana zezakeela orduko margogin­tzan manierismoa. Froga handiagoa ematen duten dokumentuetako daten arabera, uste izatekoa da Mexikora 1573an iri­tsi eta 1582an Fran­tzisko Zumaia margolariaren alabarekin ez­kondu zelarik, bere aitaginarrebaren ikaslea izan zela eta bere lantegian trebatua.

Baltasar Etxabe Orio –bere seme Baltasar Etxabe Ibia eta honen biloba Baltasar Etxabe Errioxarekin ez dira nahastu behar, nahiz eta biak margolariak izan– Mexikoko margogin­tzaren historialarien al­detik nahikoa ikertu eta aztertu den ertilaria da.[63] Berari buruz dakiguna da gu­txi gorabehera 30 urte iraun zuen jardueraren emai­tza ugaria izan zela –1620 al­dera hil baitzen–; baina, Elizjendearen Ondasunen Nazionaliza­tze Legeak (1859) ekarri zituen ondorio basatiek, hein handi batean, novohispaniako erlijioz­ko margolanen artean sakabanaketa eta txikizioa erraztu zituen eta bereziki Baltasar Etxabek egin zituen Errepublikako elizen erretauletan. Gaur egun, ardurazko gerta dakizkigukeen lanen zerrenda honela zati­tzen da: zor­tzi lan dira zinaturik eta data dutenak; hamaika dira harenak, adituen ustez; hamasei, berriz, literatur erreferen­tzietatik ezagutu baina aur­kitu ez direnak. Gehien­tsuenak erlijioa dute gaitzat, baina, erretratu ba­tzuk ere egin zituen.

Bezero garran­tzi­tsuak izan zituen Etxabek, honako hauetan lan egin zuela azal­tzen baita: Mexikoko Katedral Zaharreko ba­tzartegirako, Fran­tziskotarren­tzat, Josulagunen­tzat eta Lapueblako katedralerako; baina eliza horiekin egindako hi­tzarmenak etenal­diak izan zi­tzaketen eta hori dela eta, behar bezain ziurrak diren osagaiak falta zaiz­kigu, estilistikoki zein urra­tsen bidez garatu zen ikertu ahal izateko. Garapen hori flandestar edo floren­tziar erako manierismo batetik lehen barroko arterainokoa izan zela baiezta­tzen dute iker­tzaile guztiek.

Guadalupeko Ama Birjinaren irudiarekin (jabe­tza pribatukoa) hasi zen emai­tzaren data ziurra 1606an, eta partikular baten aginduz egina den San Pon­tzianoren martiri­tzari buruz­ko oihal-margolan batekin (gaur egun San Diegoko Erregeorde­tzako pinakotekan).

San Pon­tzianoren Martiri­tza ohol batean dago; martiriaren gorputz biluzi eta argi­tsua loturik eta goitik zin­tzilika dagoelarik hainbat per­tsonaien konposaketa –epailea, borreroa nahiz aingeruak– korapila­tsu baten erdian nabarmen­tzen da, hondo ar­kitek­toniko baten gainean. Nahikoa da koadro hau –ez da besterik behar– egileak marraz­kigin­tza anatomi­koa, koloreak eta lerroz­ko perspek­tiba mendera­tzen duela kontura­tzeko.

Josulagunen­tzat. Mexiko hiriko Profesa Etxeko josulagunek beren elizako erretaula nagusia agindu zioten; lan honetatik gorde direnak Erregeen gur­tza eta Bara­tzeko Otoi­tza dira, egun biak daude San Diegoko Erregeordetzako pinakotekan.

Erregeen Gur­tzak, Etxabe, marraz­kigile eta margolari ona dela ere erakusten du, nahiz eta sakoneran distan­tziak sortu nahiaren ahaleginak okerren batera eraman duen, esaterako, oso egokia ez dirudien belauniko dagoen agurean, zeren eta neurrian eta jarreran irudia lehen planora baitator, Jesus Haurrari eskuan muin ematen ari dela gertutasun desegokian.

Bara­tzeko Otoi­tzak Etxaberengan ezaugarria den estiloa erakusten du: sakoneko konposaketa; hala ere, ezin hitz egin daiteke zalan­tzarik gabeko barrokotasunaz.

Arrazoiz­koagoa dirudi xehetasun eransgarriak trata­tzeko moduan Flandesko eragin apur batez hitz egitea, eta eragin hau Martin de Vos‑en (1532‑1602) italiarturiko flandestar oholetatik –Mexikon ugari samar ziren– iri­tsi ziezaiokeelarik.

Bara­tzeko Otoi­tzaz, flandestar grabatu batean inspiraturikoa dela esan izan da; bada, nortasun ukitua ematen jakin izan du ertilari euskal­dunak, Jaunaren aurpegian, agonia baten samina eta Aitaren borondatean jainkozko uztea, biak batera adieraztea lortuz; halako edertasun adieraz­korrez lortu ere, non arrazoi osoz hartu izan den koadro hau “Espainia Berrian margotu izan den onenetarikotzat”.[64] San Apronianoren martiri­tza. Mexiko hiriko josulagunen Profesa Etxerako ere margotu zuen Etxabek, San Apronianoren Martiri­tza, hain justu, han­txe, beren elizan gorde eta gur­tzen bai­tziren delako martiriaren erlikiak; koadro hau hiz­pide luzeetako gaia izan da novohispaniako margogin­tzaren historialarien artean.

Honek ere, San Pon­tzianoaren koadroak bezala, konposaketa zabal eta korapila­tsua du, eta martiriaren erdiko irudia –erdi biluzik den gorputz ederra agerian– lepoa moztuko dioten unean, distan­tzia desberdinetan kokaturiko per­tsonaia ugariz inguraturik dago, lehen mailan dauden gorputz erdikoetatik hasi eta urrunean ia sumatu ere egiten ez direnetaraino.

Santiago Sebastiani floren­tziar eta escorial­dar[65] manieristak gogorarazi diz­kion koadro honetan nabarmenena, neurriz eta edukieraz korapila­tsua izateaz aparte, hemen lerroz zuzena gainera, atmosferikoa ere bihur­tzen den perspek­tiba jakin­tsua da, XVII. mendeko ertilari handiak bereizgarri duen pintura handia al­darrika­tzen duelarik.

Loiolako San Inazio. Ezin utziko dugu aipamenik gabe Loiolako San Inazioren koadroa, Guanajuaton, Lagundiaren elizaren sakristian Elisa Vargas Lugok aur­kitu berria duen eta inolako zalan­tzarik gabe Etxabe Orioren pin­tzeletik sortu zena. Lagundiaren funda­tzailearen argaz­kirik goiztiarrena izatea da xehetasuna, doha­tsu izendatu berri hartan egindakoa, alegia.

An­tzinakoa izatearen balio horri, kalitatez­ko margolana izatearena eran­tsi behar zaio, ertilariak lortu baitu santuaren aurpegi eroriari kalitate hori ematen: bi aingeruen artean Espiritu Santuaren usoaren az­pian, Jainkoa ikusteak zorabiaturik, aurpegi eroria baina mistikotasunaren mistikotasunez akitua ager­tzen da. Sanchez Coellorena den irudirik zaharrenean eta ofizialean azal­tzen denaren antzekoa da, eta normalean hotz eta konben­tzionalak diren barroko al­diko irudietan ezohiko Loiolako Santua adierazten da.

Fran­tziskotarren­tzat. Etxabek beste margolan piloa egin zuen, Tlatelolcon 1609an sagaratu zen fran­tziskotarren Santiago elizarako. Hauetatik, bi oihal bederen gorde dira gaur arte: Por­tziunkula eta Ikustal­dia; zenbaiten ustez, Erregeorde­tzako pinakotekan jasorik diren Deikundearena eta Elizan Aur­kez­tearena ere mul­tzo berekoak ziren.

Por­tziunkula. Bisitan datozen guztien­tzat San Fran­tziskori Birjinak bar­kamen osoa eman zion Por­tziunkulako eliza horretan froga­tzen da, euskal ertilariak duen gaitasuna lerro diagonalak lehentasun dituela jarrera eta itxura desberdineko bost per­tsonaia lasai erosoan bana­tzeko.

Gure epaian, Etxaberen lanen artean hobekien konposaturikoa dugu hau, betiere, konposaketa­tzat, per­tsonaien banaketa ez ezik, balio plastikoen –argiak, margoak eta abar– kokamen organiko egokia uler­tuz.

Ikustal­dia. Aur­kikun­tza bi­txia gerta­tzen zaigu Ikustal­dian bi emakume santuak ikuslearen aurrez aurre jarrita, eskutik hel­duta eta senarrak atzetik dituztela aur­kezteko modua.67

Aipatutako beste bi lanak Etxabe Oriorenak izatekotan, halakoxe estilo al­daketaren bat sumatu behar­ko li­tzaieke.

Deikundea. Deikundean per­tsonaia bien jarreretan an­tzez­pen itxura bat eta barroko al­diko joerakoak liratekeen elkarrizketa-imin­tzioak antzematen dira.º

Elizan Aur­keztea. Aur­kez­penaren koadro­ak Etxaberi –gai hau ukitu duten margolariengan sarritan ikusi izan den gauza, bestalde– konposaketa korapila­tsu baten aukera eman zion: dozena bat irudi, gorputz erdiko bakarren ba­tzuk lehen mailan, eta beste ba­tzuk sakonean, denak perspek­tiba ar­kitek­tonikoan geometrikoki egituran zuzen uztaiturik. Hala ere, maisuaren eskua igartzen den begi tarte ba­tzuen edertasun eta adieraz­kortasunaren ondoan, badira oso egokiak ez diren zenbait aurpegi –Jesus Haurrarena, besteak beste–, eta beste lantegiren batean egin zela pen­tsarazten dutenak.68

Katedralean. Mexikoko katedralean koka­tzen ditugu:

Kristo zutabeari loturik. Mexikoko katedralean aur­ki­tzen da gure ertilariak sinaturiko beste koadroetako bat: Kristo zutabeari loturikoa; Nekal­diko gertaera honen berezitasuna da, San Pedro eta beste emaile bat, bi aingeru kon­tsola­tzaile eta koadroaren hondoko beste irudi ba­tzuen ondoan, Jaunaren zigor­ka­tzearen lekuko azal­tzen direla. Etxaberen az­kenetako koadro bat izan behar du 1616ko data duen honek, eta bere edukiz, nahitaez gel­ditasuna behar duen eszena batean mugimenduaren bilaketagatik eta gorpu­tzaren margo argi­tsuen eta espazioaren hondo ilunen arteko kontrasteagatik, barrokismo apur baten lekukotasuna du. Nolanahi ere, anatomian aka­tsen bat bal­din badu ere, ertilariak aurpegiei adieraz­kortasuna emateko duen gaitasunaren erakusle on bat da.

San Sebastianen martiri­tza. Mexikoko katedralean erakusten ziren oihalen arteko batek –zori­txarrez 1967ko sutean gal­du zenak– San Sebastianen Martiri­tza erakusten zuen. Nahikoa da margolan horren argaz­kia, bere eskor­tzoengatik eta anatomia atletiko baten gaineko argi jokoengatik, Baltasar Etxaberen manierismoaren ale bikaintzat hartzeko. Jose Guadalupe Victoriak ziur asko euskal margolariarena dela ziurta­tzen duena bal­din bada. Esan daiteke Palen­tziako katedralean den El Grecoren egundoko San Sebastianen irudian inspiratu zela Etxabe.

Izendapenak. Euskal ertilariarenak direla esaten den lanen artean balio berezia dutela uste dugun bi az­pimarratuko ditugu.

Texcoco‑ko katedraleko Eukaristiaren ezarpenak Cor­nelis Cort‑en koadro batean inspiraturikoa dirudi; baina bere osaketak ez dauka, gure ustez, grabatu flamenkoak duen batasun trinkoa; horren ordez, lehen planoan, eskuinetara, ikusleari begira­tzeko burua bira­tzen duen apostoluarengan ertilariaren autorretratua eskain­tzen duela du abantaila.69

Bi koadro. Profesako an­tzinako eliza beretik datorrelako, bi koadro interesgarri ere Etxaberenak direla esaten da:

  • Bi Hirutasunak deri­tzana –Jainko Hirutasuna eta lurreko Jesus, Maria eta Joserena–, biribileko konposaketaren eredua da, baina kasu gehiago eginez per­tsonaien banaketari, osagai plastikoen antolaketari baino;
  • eta Mendekosteko eszena bat, beste kasu ba­tzuetan bezala, koadro honi jatorria aurkitu zaio Ufizzi‑tarren floren­tziar Museok Ludovico Carli margolariaren grabatu batean.

Xochimilco‑ko erretaulan. Novohispaniako margolanen ezagu­tzaile eta adituek, esate baterako, Manuel Toussaint, Diego Angulo, Elisa Vazquez Lugo eta Jose Guadalupe Victoriak eman duten epaian diotenez, Xochimilcoko70 erretaula famatu eta miresgarritik Etxabe Oriorenak izan omen daitez­ke zenbait ohol, halako mul­tzo zabala, inola ere, tal­de-lana izango delakoan.

Balorazioa. Laburbil­duz, esan dezagun euskal margogin­tzaren eremua ia hutsik den XVII.eko mende honetan, Espainia Berrira emigratu zuen ertilari honen lana nabarmen­tzea ezinbestekoa dela, mende honetako ospe­tsuenen artean sail­ka­tzerik ez izan arren, arreta berezia merezi baitu.

Beti eu­tsi izan zion manierismo era bati, irudien liraintasunetan, bere behin eta berriz­ko eskor­tzoetan, argi‑ilunen eta jarrera bor­txatu al­deko zaletasun formalista samar batean eta, hasieretan, baita goibeltasun neurri­tsu batean sumatu ere zitekeelarik.

Apur­ka aberastuz zihoan bere paleta, veneziar ereduen eraginagatik agian, naturaltasun handiago eta tonalitate ilun eta grisetara bideratuz, hispaniar ereduekin etenik gabeko harremanetatik beharbada.

Aurpegiei espresio oso biziak eta oso ugariak emateko gaitasun horretan dago, batez ere, honen balioa, XVII. mendeko margolari gisa. Gorde direnak eta agirietan dauden lanak gu­txi izan arren, adituek nahikoa iraunkorrak diren zenbait ezaugarrirengatik ezagu­tzen dute:

  • diagonaleko antolaketaren zaletasunean;
  • emakumez­koen aurpegiak, normalean obalatuak dira, kopeta handi eta aho txikikoak baina ez­pain apur bat gizen­txoak, betazal mardulak eta behatz luzeak;
  • arropetako tolesdurak, al­di batean bederen, er­tz askokoak eta zurrunak dira;
  • aingeru mota berriz, lepo liraina eta adats kiz­kurrak, belarriak bistan utziz;
  • gizonez­koen gorputz biluzien edertasun atletikoekiko atsegina, sen­tsual joerakoa da;
  • adieraz­pide ikaragaitz nabarmena martirien aurpegietan.

Hauetako trazu ba­tzuetan Martin de Vos‑en eragin garbia ikusi da antza.

Nolanahi ere, Baltasar Etxabe Oriok jakin zuen jasotako eraginak beregana­tzen, eta handia izan behar zuen bere bizi­tzan zehar iri­tsi zuen ospe artistikoa, gure mende honetan oraindik ere gehiago estimatua izateko.

Fray Juan de Torquemadak Tlatelolco‑ko erretaula margotu zuenean ezagutu zuen, eta “bere artea parekorik gabea”71 zela aitortu. Dokumenturik ezean Baltasar Etxabe Orioren margolanak bere seme Baltasar Etxabe Ibia eta baita bere biloba Etxabe eta Errioxarekin ere nahasten ziren al­di baten ondoren, XIX. mendean Jose Ber­nardo Couto idaz­lea euskal margolariaren berregite kritiko batean abiatu zen,72 eta horren ondoren XX. mendean, arte historialari ezagunek, laudorioen artean, lan monografikoak eskaini diz­kiote Etxaberi.

Manuel Tousaint, gure ertilaria sakonetik ezagu­tzen lehenengoa denaren iritziz, Baltasar Etxabe Orioren lanak “Urrez­ko Aroaren benetako goitasunak iri­tsi zituela”73 eta beranduago berriz “kolonia al­diko gure arte guztiaren nortasun irudirik distira­tsuena”74 zela azal­du zuen.

Diego Angulo ere oso baikorra azal­tzen da beronen lanari buruz­ko bere iriz­pide kritikoetan.

Fran­tzisko Stastny‑k nabarmen­du egiten du manierismoaren eta naturaltasun flamenkoaren arteko bil­duma egiteko duen gaitasuna.

Elisa Vargas Lugo, mexikar artearen historialari sonatuenak “novohispanako margogin­tzako ertilari nagusitzat” jo­tzen du eta Etxaberen manierismo ausarta az­pimarra­tzen, nahiz eta Trentoko Kon­tzilioaren ikonoei buruz­ko aginduengatik, Espainia Berrian sortu zen manierismoaren aur­kako giroak az­kar asko zapuztu zuen estilo berria.75

Bizente Berdusan: bertako maisu bat

Sarritako kanpoko ekarpen hauek Madrilgo Gorteko margogin­tzarekiko azal­tzen duten interesarekin bat etor­tzen da oso “gorteko estiloa” deritzonarekin, bertako dei diezaiekegun margolarien artean emankorrena denaren jarduera bereizten baitu: Bizente Berdusanena. Ejea de los Caballeros‑en 1697an jaio zen ertilari Aragoar honek Nafarroako Erriberan utzi zituen bere margolanik gehienak. Bere emai­tzen oparoa eta lantegiaren izen ona ikusita, bere prestakun­tza al­diaz ez dezakegu dokumentuetan azal­tzen den ezer esan. Nabaria da, bere lanek ia mende erdi bat osatu zutela, hau da, ez­kondu egin zela-eta Tuteran 1655ean kokatu zenetik hasi eta 1697an hil zen artekoa.

Bere margolanak ikus daitez­ke:

  • Tuterako katedralean –kapitulu‑gela eta Espiritu Santuaren eta Hiriberriko San Tomasen erretaulak–,
  • Tutera, Corella, Alesbes, Fitero, Melida, Zentroniko, Balterra eta abarretako elizetan.
  • Olite eta Funeseko erretauletan,
  • Zuberoako ermitako oihaletan, Erronkarin, eta abar.
  • Iruñeko San Domingo komentuan dagoen San Tomas Akinokoaren Apoteosia, (1664an sinatua).

Bere lanen ba­tzuk Aragoera iri­tsi ziren.

Estiloa. Ia bere emai­tza osoa erlijio gaietan oinarri­tzen da eta mendearen bigarren erdia estal­tzen du, Austriatarren garaiko margolari handiak desagertuz doazen al­dikoa. Bere prestakun­tzari buruz dokumentuetan ezer azal­tzen ez zaigunez, asmakizunetan ibil gaitez­ke, berarengan aur­ki­tzen baitira, izan ere, besteak beste, une hartako ia margolari ospe­tsu guztien arrastoak: Velázquez, Ribera, Val­dés Leal, Rizzi, Carreño eta Herrera el Mozo‑renak, eta baita bere garaikide izan ziren Claudio Coello eta Antolínez nahiz beste zenbaitenak. Berdusanen lantegitik irten zen lan ugaritasuna, Nafarroan eta Tuteran mendearen hirugarren herenean oparotasun ekonomikoak gora egin zuelako izan zen zalan­tzarik gabe, erlijiosoen komentuek beren eliza barrokoak berritu zituztenean.

Berdusanek iluntasunetik margolan argi­tsu eta kolore­tsu al­dera egin zuen bere garabidea. Leial zaio ia beti Velazquezen ondorengo pin­tzel­kada solte eta ausartaren teknikari, margolanetan Velazquezi hilez­kortasuna eman zion giro­tzea eta Berdusanek sarritan veneziar polikromia beroarekin nahasi nahi zituen efek­tu lurrin­tsuak bilatuz, bere marraz­kiak zituen aka­tsak disimulatu nahi zituela dirudien eklek­tizismo batez, alegia.

Adieraz­kortasuna topatu nahiez zalan­tzarik gabe, bere irudiei naturaltasuna falta zaien jarrera behartuak ematen diz­kie, buru eta besoetan. Konposaketa dinamikoetarako ez zaio gaitasunik falta; baina eszenatoki konplexuak uki­tzen dituenean kontaketa ahaleginak zurgatu egiten du, konposaketaren batasun plastikoak baino gehiago.

Rubens‑ek iradoki ziz­kionak dirudite oihal ba­tzuk: San Pauloren konbertsioa, Tuterako San Jurgi, Balterrako Itxaropenaren ermitako Jaunaren Ager­kundea eta abar; baina bere mendeko ertilari ezagunen batekin lotu behar­ko bagenu, Juan Carreño eta Fran­tzisko Ricci bere garaikideak aipatu behar­ko genituz­ke.76 Hala ere, honek guztiak ez du esan nahi zenbait maisulan zoragarri zor ez diogunik, hala nola, Tuterako Santa Maria de Gracia ospitaleko Guztiz Garbia Neskatoa, Zurbaranen eskolako gozotasun dirdira­tsua duena eta 1663an sinatua. Hainbestekoa izanik bere lan emai­tza, oso litekeena da bere seme Karlosek inoiz­ka lagundu izana, bera baita, aipatutako San Domingo komentuko Santa Teresa Irakaslea koadroa sinatu zuena, 1664an.

Bertako beste zenbait margolari

Sonatuak izan ziren beste margolari ba­tzuk hauexek dira:

  • Matias Guerrero, Corellan kokatu zena,
  • Sebastian Garcia Camacho, mendearen az­ken al­dera Tuterako elizan margotu zuena.

Erriberriko merindadean XVII. mendean hala moduz­ko kalitateko margolariak jardun ziren. Hauetako ba­tzuetan Madrilgo eskolaren eragina suma­tzen da, esate baterako:

  • Berdusanen garaikidea zen Antonio Castrejón, Erriberriko Fran­tziskotarren komentuan Jasokundearen oihal barroko handia sinatu zuena.

Ondorengo hauen eskuz margoturiko oihalen kalitateaz an­tzeko kontuak esan daitez­ke:

  • Pedro, Migel eta Martin Ibiriku anaiengatik, denak ere desagertu ziren Lizarra al­deko komentuetan jardun zutenak dira.77 Delako Pedro Ibiriku batena, leinuko aitarena agian, izan behar du Lizarrako San Pedro elizako San Sebastianen Martiri­tza, une hartan­txe ematen zen iluntasuneko errealismoaren adibide egokia.

Laburpena

[aldatu]

Euskal artearen XVII. mendeko azalpen hau bukatu­tzat ematen dugunean, benetan sor­tzaile diren balioak eransterakoan eskuzabalegia izan denaren halakoxe susmo bat sor­tzen zaio bati. Aurreko mendearekin al­deratuz eta baita Hispaniako gorteko arte garaikidearekin ere, badirudi Euskal Herriko lehen barroko al­diko artearen orijinaltasunean eta kalitate estetikoan gainbeheraren bat hastera zihoala. Eta historialariari gal­dera sor­tzen zaio, munta handiko izarren gabezia, ez ote duen berez­ko argirik ez duten sateliteen zerrenda aipa­tze soilarekin leundu nahi izan.

Euskal Herrian, XVII. mendeko artea “barroko soil” izenez bataiatu nahi izan dugun honek erakusten dituen gainbeheraren arrazoietan –kultur eta arte mailakoak– ez gara behin eta berriz jardungo: krisial­dia demografian, atzerabidea Amerikako meha­tzeen ustiapenean, noblezia berriaren guraria zuen burgesiak mer­katari­tzari uko egitea, eliza pobre­tzea, Biz­kaiko itsasoko portuak behin baino gehiagotan astindu zituen izurritea, burdin industriaren gainbehera, nekazaritza ekonomiara itzultzea, “ga­tzaren matxinada” geroko ma­txinaden aurrerapena... denak iragar­tzen zuen aurreko oparotasunaren amaiera.

Bizi­tza eta Artea barrokoan

[aldatu]

Kode misterio­tsuren baten bidez, XVII. mendeko arteak erakusten du, ohikoa denez, krisial­di orokor horrek eta garai hartako gizartearen egoerak sor­tzen zuen egoera moral eta espirituala. Giza el­karteen historiak errebela­tzen digun kronologia bizi­tzaren eta adi­tzera ematen duen artearen tartekoa den desfasea da. Heroitasuna, errealitatea baino gehiago denean mira, orduan­txe ida­tziko du Baltasar Garcianek Heroia. Karlos enperadorearen ohorez­ko zal­dun ekin­tza gogoangarrien eta Errege Prestuaren ekin­tza ausartegien eta hurrengo Austriako etxekoen balidoen porrota eta eror­keten ondoren, inolako zalan­tzarik gabe estratega politikoa baino idaz­le bikainagoa zen Diego Saavedra Fajardoren eskutik ida­tzitako Ekimen Politikoetan zuhurtasunez azal­tzen diren hauek, hausnar­ketak sakon egitera eta ondorioak zuhurtasunez ematera behar­tzen dute.

Bizi­tzan, XVI. mendean, benetako gailurrak iritsitakoak izan ziren Her­nan Cortes, Fran­tzisko Xabier­koa edo Teresa Avilakoren lekuan, oraingoan, Quevedo, Zurbaran edo Cal­deron jeinuak jarri ziren. Goren mailako santuak bizitutako mende horren ondoren, aipatu irudi hauek gore­tsi eta mitifika­tzeko beharra duen beste belaunal­di bat gailendu zen.

Lehenago bizi­tza eta ekintza izandakoa, orain arte eta literatur oroitzapen izatera etorriko da eta nostalgiarako arrazoi, halaber. Margolanetan, eskulturetan, kontaketetan eta komedia sagaratuetan gel­dituko dira heroiak. Besteak beste, Inazio Loiolakoa, Joan Guru­tzekoa, Tomas Villanuevakoa edo Juan de Dios santuen benetako bizimoduari jarrai­tzen zaio “imajinagile eta barroko al­diko margolari ospe­tsuena, hasi Lope kemen­tsutik eta sakramentuz­ko autoen alegiaz­ko gorespenera arteko katolikotasunaren dramagile handien mendea”.78 Literaturak, adigai zuzenagoen hiz­keraz baliaturik, nabarmenago adieraz di­tzake garai bateko xehetasun eta pen­tsamol­deak; eta une hartako literatura pikareskoak islatu zuen, agian satira baino gehiago iseka merezi zuen mende erdi hori, hasi Guzman de Afarachetik (1599) eta Estebanillo Gonzalez (1646) arterainokoa.

Historialariaren gal­dera da lehen barroko al­diko arte plastikoak ere ez ote liratekeen horren argitan ulertu eta, eta mende honetako etxeetako fatxada handien atzeal­dean, igel­tsuz­ko gangak eraiki­tzen dituen egitasmoetan, etsipen eta ezintasun-keinu bat sumatu behar. Gal­detu ere egin behar­ko li­tzateke, garai hartako buru zoli eta argiei ez ote zi­tzaien irribarre iseka­tsurik irteten, hainbeste estatua arrandi­tsuren aurrean, ertilariak erabakitako garairako hauek buka­tzeko ezgaiak zirela-eta nagusiak agindutako diruz ordain­tzeko gauza ez zirela ikustean; eta az­kenik, elizak berak bere erretauletarako, iraganeko bere zoriontasunen irudiak nahiago zituenean, erliebe narratiboak eta konben­tzigarriak baino, bere ahul­dadeen berri zekiela, santuei beren santutasuna gertakarien bidez erakusteko betebeharra bar­katu nahi balie bezala.

Errenazimendu al­dia bizitasunez bizi izan zen: XVII. mendean “giza bizi­tzaren behatokitik” –Guzman de Alfaracheren Bigarren Zatiaren izenburua– gonbitea egiten zuen denen­tzat hausnar­ketarako. Egiaz­ko tragedia serios moduan bizitutako erlijio baten ondoren, bat‑batean desengainuaren keinu edo iseka imin­tzioa etorri zitzaion, eta fede beroa izanez gero, bizi­tza “sub specie aeter­nitatis” gisa ikusteko beharra. Inkisizioaren gehiegikerien ondoren, zuhurtasunaren zurruntasuna eta kritikaren laztasuna etorri ziren. Historialaria, XVII. mende horretako belaunal­di horien ezinbesteko halabeharra uler­tzen hasi zen, non, desilusioa eta umore larria estalgarririk gabe azal­tzen zuen, hurrengo belaunal­dietan eszeptizismo hotz eta XVIII. mendeko filosofo en­tziklopedisten errukirik gabeko zen­tsura modura atera zelarik. Baina, oraingoz arrakastarik izan ez duen heroitasun eta santutasun guraria da suma­tzen dena, Berri Onaren idealen arabera zinez bizituriko gertakizunak baino. Egia da, itxuraren al­derako joera urte ba­tzuk lehenago hasia zela jada, esate baterako, 1578an Durangoko Santa Mariaren erretaularako An­txietaren proiek­tu bat, txikiegia omen zelako, bazterrera utzi eta “koste eta bikaintasun handiagokoa zelako” Ruiz Zubiaterena nahiago izan zenean. Lehen barroko al­diko arteak handizaletasun hori areagotu egin zuen, eta zaz­piehun al­deko barrokoaren handitasunak gaur egun sumarazten digu, errealitatea baino gehiago zela handikeria, eta bere itxura zalaparta­tsuaren atzean porrotara zihoan ehun ahul bat baino ez zela ager­tzen.

Aipa dezagun Errenazimentu al­dian, post mortem ain­tzaren eta ospearen ideiaren bitartez araoka­tzen saia­tzen ziren herio­tzaren pen­tsamenduak, Barroko al­dian bere gordintasun osoa hartu zuela, halabeharrez­ko porrot modura. Herio­tzak, oraingoan, bizi­tza vánitas balitz bezala sentiarazten du, eta ondorioz, ekimen onen bidez bere aurretik prestakun­tza egitera behar­tzen du, esate baterako elizak eta komentuak eta beste errukiz­ko ekin­tzak egitera. Pedro Rol­dan eskulturagilearen Lurpera­tze Santua eta Sevillako Erruki Ospitalearen fundazioa Migel Mañara ospe­tsuak gizatasun guztiaren hil­kortasunaz izan zuen sentipenari zegokionak, eta Tafallako Sor­kundetarren Komentuaren fundazioak “itsasoko haize eta arriskuei eta bizitzako zalan­tzari aurre egitearren” eragile bera izan zuten, Guatemalako gober­nariaren emazte Maria Turrillos Andereak iradoki­tzen zuenez.

Lehen arte barrokoa, bere kontraesan eta guzti, nola uler­tzen eta diseinatzen den begiratuta aur­ki­tzen zaio itxura ar­kitek­tonikoaren soiltasunari halakoxe zen­tzurik; baina, bestal­de ulertu ere egiten da, halako edil-enpresen babesleek hainbesteko handitasun eta bikaintasunez eraiki nahi izatea eta gerora beren finantza-betebeharrak ezin osatuz gera­tzea. Ulertu egiten da Aran­tzazun, zilar eta harribi­txietan komentuan gorde­tzen zen al­txor-zati eder bat xahutu behar izana; eta Gregorio Fer­nandez berari ere edergarri ba­tzuk, ordainagiri modura, eman behar izatea, eta Diego Valentin Diazek urrez­ko guru­tze bat hartu izana.79 Ulertu egiten da, halaber, ertilari ba­tzuk, besteak beste, Latijera justiziatik ihes eginez ibili beharra edo, esaterako, Martin Ruiz Zubiate ezin ordainduagatik epaitu ala kar­tzelaratua izatea.

Bi­txia eta garran­tziz­koa da arteak eta literaturak gairik santu eta sagaratuenak, hu­tsal­keria arrunt eta hantustearen mugaraino –are profanoraino ere– nola eraman zituzten kontura­tzea. Karikaturaren arte zaletasuna al­darrika­tzen dela dirudi. Baina, bestal­de, historialari gogoeta­tsuak gal­dera egiten du, gizarteko per­tsonaiarik igarleenen –Gracian, Saavedra Fajardo eta abar– jarrera kritiko hori ere “Katolikotasunaren Berrezar­kun­tza” zeritzanak ekarri zuen baikortasun egiaz­koenaren isla ez ote den, eta jarrera hori Berri Onaren logikatik gertuago ez ote dagoen aurreko mendean Felipe II.aren Pragmatikak ezarritako dotrina garbizale eta fundamentalistari zion atxikimendu herrikoi su­tsua baino.

Erreforma protestante eta katolikoaren gogo berri­tzailea arbasoengandik bereganatu duen eta –heroi izatearen alferrikakoa edo ezintasuna– kon­tzien­tzia maila batean edo bestean senti­tzen duen eta delako berotasunak itzaltzen utzi beharra suma­tzen edo senti­tzen duen belaunal­di bat garai berean el­karbizi­tzan bizi direla adierazia egotea litekeena da barrokoaren polimorfismoan, zeinaren etiketapean ez­kutaturik egongo liratekeen Rubensen haragi kolore gorristak eta Zurbaranen monjeen artileki grisak eta, gure Euskal Herriari dagokionez, Baz­kardoren eta Gregorio Fer­nandezen soiltasun adierazgarriak, Ber­niniren imita­tzaileen min­tza-imin­tzioetan jarraitzea.

Weisbach‑ek arte barrokoaren ezaugarritzat adierazten duen “heroismoa” ez da bizi den errealitatea, heroismoaren mira baizik. Baltasar Gracianen Criticón lanean zin­tzotasunaren aitormena ironiaz tinda­tzen da, non desengainuaren sentipenak eta zuhur izan beharra garaile irten ziren. Zerbait esan nahi du garai horren adierazgarri Zurbaran margolaria har­tzea. Inoiz ez zaie uko egiten hondo ilunei, eta haien gainera bizi­tza errealeko argi prin­tzak jaurtikitzen dira, Extremadurako margolari handiaren koadroetan eta Baltasar Etxabe euskal­dunarenean, adibidez. Agerian gera­tzen da ohorearen zen­tzu hu­tsala eta noblezia lurtarra (Val­dés Leal). Munduko loria orain hu­tsalaren hu­tsal senti­tzen da. “Ez dut ohorerik nahi, ezta ikusi ere”, diote mende horretako nobela pikareskoak. Eta bat‑ba­tean sol­dadu den Guzman de Alfarachek pen­tsa­tzen du: “Nire kapitaina ni bezain zen­tzuduna ez izateagatik hil­ko da”. Nolanahi ere, Hispaniako arte barrokoaren historialariak “gainbeheraren eta distiraren, festa eta malenkoniaren arteko el­karbizi­tza hori hobeto uler­tzeko gil­tzaren” bila saia­tzen diren bitartean, XVII. mendeko Euskal Artearen historialariek gal­dez­ka jarraitzen dute zergatik izan ziren “distira” hain soila eta “festa” hain xumea.

Oharrak

[aldatu]
  1. “Maiestate horrek iristen badu –eran­tsi zuen ministro ahal­guztidunak– munduko prin­tzerik ahal­tsuena izango da”. V.V.A. Introducción a la Historia de España. (Bar­tzelona 1971), 394. or.
  2. Ekonomikoki bateratua eta homogeneoa den Euskal Herri nahastu baten aurrean aniztasun eta kontrastezko Euskal Herri baten errealitatea gainera­tzen da: itsasoko fa­txadaren aurrean barrual­dekoa; mendia, haranen sakonaren aurrean; az­kenik, hegoal­deko lautada zabalak eta az­keneko espazioak Ebroren sakonunean barneratuak”. L. M. BILBAO: Transformaciones económicas (siglos XVII‑XVIII). Historia del Pueblo Vasco‑n. (Donostia, 1978) II.a, 112. or.
  3. J. PLAZAOLA, Historia y Sentido del Arte Cristiano. B.A.C. 1996, 745. or.
  4. H. WÖLFFLIN, Conceptos fundamentales de la Historia del Arte. Espasa‑Calpe, 4. argt. (1961).
  5. J. REGLA CAMPISTOL, La crisis del siglo XVII (1621‑1713). Introdución a la Historia de España‑n (Bar­tzelona, 1963), 380. or
  6. A. PEREZ SANCHEZ, El concepto de lo barroco hoy. Revisión del Arte Barroco. Ondare, 19an, APM (Donostia, 2000) 19. or.
  7. R.WITKOWER, Arte y Arquitectura en Italia (1600‑1730). (Madril, 1988) 137‑138. or.
  8. P. L. ETXEBERRIA, Álava en sus manos, IV.ean, 141. or.
  9. M. BASAS, Miscelánea histórica bilbáina (Bilbo, 1971), 205‑209. or.
  10. G. M. de JOVELLANOS, Diarios (1915. argt.), 22. or.
  11. M. I. ASTIAZARAIN, Puntos de encuentro y comportamientos tipológicos en la arquitectura barroca vasca. Ondare, 19an, A.P.M. (Donostia, 2000) 28. or.
  12. Ibidem, 27. or.
  13. Ibidem, 27. or.
  14. E. ENCISO VIANA, Labastida. C.M.A. I.ean, 206. or. eta hur. Ikusi, halaber, P. L. ETXEBERRIA GOÑI, Álava en sus manos, IV.ean, 145. or.
  15. C.M.A. I.a, 209‑211. or.
  16. Mª J. ARANBURU, El antiguo colegio de la Compañia de Jesús en Bergara. Historia de su construcción. Ondare, 19an, Revisión del Arte Barroco, A.P.M., (Donostia, 2000) 257‑267. or.
  17. J. J. AZANZA LOPEZ, El barroco conventual. El Arte en Navarra, 25. znb. Diario de Navarra-k argt. (Iruña) 387. or.
  18. C.M.N. I, XXXII.ean.
  19. Dokumentuetan Joan Gonzalez Apaolazaren izena azal­tzen da, litekeena da, gerora mende erdi bat luzatu ziren eraikun­tza-lanen lehen egilea bera izatea.
  20. C.M.N. I.ean, 314‑315. or
  21. C.M.N. V.ean, 309‑313 or.
  22. E. LAMBERT, L´Architecture religieuse dans le Pays Basque français. Annales du Midi, 1952, 97‑112. or.
  23. René CUZACQ, L´architecture des églises au Pays Basque français. Gure Herria‑n, 1942, 97‑113. or.
  24. F. LAFAYE, Léglise basque. Gure Herria‑n, 1953, 75‑86. or.
  25. R. CUZACQ, O.c.
  26. Nahikoa bedi era honetako enkante baten adibidea ezagu­tzeko, kandela piztu baten aurrean ospa­tzen baitzen. Ataunen, San Martingo elizako erretaula nagusirako 1641ean ospatu zen enkantea: “Zabaliako Mateok 6.000 dukatekin ireki zuen enkantea, ondoren Arabako Zozayako Migelek 5.000 eskaini zituen, Diego Mayorak 4.000, Joan Mendarazek 3.900 dukat, eta az­kenik Diego Mayorak 3.150 dukat; kandela luzez egon bazen ere piztuta, ez zen apustu hoberik eskaini zuenik azal­du”. J. de ARIN DORRONSORO, Clero y religiosos de Atáun (Gasteiz, 1964) I. CENDOYA‑k aipatua, El retablo barroco en el Goyerri‑n. (Donostia, 1992), 71. or.
  27. J. J. MARTIN GOZALEZ, Tipología e iconografía del retablo español del Renacimiento.B.S.E.A.A., XXX. libk.‑an, (Valladolid, 1964) 5‑66. or.
  28. Mª C. GARCIA GAINZA, Notas para el estudio de la cultura barroca navarra. L.D., V.ean, 10. znb., 1975, 127‑145. or.
  29. Zendoyak Gortetik zetorren barrokoko laugarren erretaula-mota bat ere onar­tzen du eta berak “madritarra” dei­tzen diona eta “churrigueresko aurrekoa” beste zenbai­tzuk. O.c., 91‑124. or.
  30. J. ZORROZUA, El retablo barroco en Biz­kaia (Bilbo, 1998) 88‑118. or.
  31. Euskal Herrian Francisco Vázquez eta Diego Basoco valladolidtarrek Gregorio Fer­nandezen eskulturen­tzat egin zituzten diseinuak eta erretaulak, 1590etik hasita, Juan Herrerak marraztu eta Perret‑ek grabatu zituen. El Escorialeko San Loren­tzo basilikako erretaula nagusiaren estanpen bana­tzea, eta bertako ar­kitek­to eta eskulturagilek, besteak beste, Ber­nabé Cordero edo Joan Baz­kardok 1543an itzulia izan zen Vignolaren Erregela eskuetan izatea, horiexek dira Euskal Herrian erretaula klasizistaren sarbideari eu­tsiko dioten oinarriak”. J.J. VELEZ CHAURRI, La escultura barroca en el País Vasco. Ondare 19, A.P.M. (Donostia, 2000), 54‑55. or. Ikusi, halaber, J.J. MARTIN GONZALEZ, O.c.
  32. J.J. Martin Gonzalezek berregin egiten du Gregorio Fer­nandezi buruz­ko bere lanean (123. or.), bere traza Garcia Gain­tzak argitaratua dela gogoraraziz. Prestameroren ustetan muntaketa Joan Velazquezi zor zaio eta erretaula 1637an kokatu zen. Ikusi Martin Gonzalezen bibliografia, O.c. 122. or.
  33. J.J. VELEZ CHAURRI, O.c., 51. or.
  34. R. Mª HOR­NEDO, La “vera effigies” de San Ignacio. Razón y Fe, 154 (1956), 203‑224. or.
  35. Gregorio Fer­nandezek Euskal Herrian utzitako emai­tza eta eraginari buruz, ikusi J.J. MARTIN GONZALEZ, Escultura barroca castellana (Madril, 1959) eta egile beraren, El escultor Gregorio Fer­nandez (Madril, 1980); Mª C. GARCIA GAINZA, La influencia de Gregorio Fer­nández en la escultura navarra y vascongada. B.S.A.A.n (1972), 371‑379; S. ANDRES ORDAX, Gregorio Fer­nández en Álava (Gasteiz, 1976); J.J. VELEZ CHAURRI, O.c. Ondare 19, 54‑55. or.
  36. Euskal Herrian eredu hau behin eta berriro kopiatu zen. J.J.VELEZ CHAURRI, O.c., 53. or.
  37. Mª GARCIA GAINZA, La influencia de Gregorio Fer­nández... B.S.A.A., 371.ean; J.J. MARTIN GONZALEZ, O.c., 83. or.
  38. C.M.N. III.a, 36. or.
  39. Teresa BALLESTEROS IZQUIERDO, El retablo del Santo Anjel de la Guarda en la iglesia de San Pedro de Vitoria. Kultura 4. znb. (Ots. 1992), 19‑27
  40. El retablo barroco en el Goyerri, 183‑185. or.
  41. O.c., 152. or.
  42. Zendoyaren ustetan San Fran­tzisko estigmatizatua eta atikoko Kristo guru­tzil­tzatuaren irudiak baino ez dute az­pimarra­tzerik merezi, beren barrokotasun ku­tsuagatik, nahiz Gregorio Fer­nandezen aipamenengatik.
  43. Historia de la imagen y santuario de Nuestra Señora de Aran­tzazu (1880). Bilbon argt. (Bilbo,1985), 171. or.
  44. Adiciones... (Madril, 1889), 260. or.
  45. “Erretaula nagusiaren eraikun­tza alboetako beste hirurekin burutu zen, 1638ko maia­tzaren 22an egin zen ida­tziaren arabera, hauetako bi oraindik manten­tzen dira eta egile Zegamarra den.... ar­kitek­to maisuaren egitasmoa “kandelara”, 3.950 dukatetara makurtuz” azal­tzen da. I.CENDOYA, O.c., 191‑192. or.
  46. “Gorpuz­kerek eta konposaketek zenbaitetan Gregorio Fer­nandezen oroigarriak erakusten dituzte; baina oraindik ere nafar‑errioxar lantegi oparotik gertuago leudeke”. J.J. VELEZ, O.c., 70. or.
  47. Lantegi hau, XVI. mendearen az­ken herenean Pedro Gonzalez San Pedroren eta Diego Jimenez “Zaharraren” eskumenean egon zen; Baz­kardo eta Diego Jimenez “Zaharrarekin” kemen berriak hartu; Diego Jimenez Gaztearekin iraun zuen eta gerora Ber­nardo Elcaraetarekin, eta az­kenik XVIII. mendean Fran­tzisko Jimenezekin. Honako hauxe da Jimeneztarren ahaidetasuna: Joan Baz­kardo, Ana Maria Gonzalez San Pedrorekin ez­kondu zen, eta bi hauengandik sorturiko alaba, Diego Jimenez II.arekin ez­kondu zen, horrela bi eskulturagileren adarrak el­kartuz. J.J. VELEZ CHAURRI, O.c., 67‑68. or.; ikusi, halaber, C.M.N. II, 1, XXXI.ean, 387. or
  48. C.M.N. III, XXVIII.ean.
  49. C.M.N. V, 1.ean, 259. or.
  50. C.M.N. V.ean, 62. or.
  51. C.M.N. II, 2an, 567. or.
  52. C.M.N. II, 2an, 572. or.
  53. J.J. VELEZ, O.c. 68. or.
  54. Ibidem 69. or.
  55. I. CENDOYA, O.c., 215. or.
  56. C.M.N., I, XXXVII.ean.
  57. J. SEGURA MIRANDA, Tudela. Historia. Leyenda. Arte. (Tutera-Iruñea 1964).
  58. R. FER­NANDEZ GRACIA, El retablo barroco en la Ribera. 457. or.
  59. Antonio Alloytizi buruz, ikusi, J. ZORROZUA, O.c. 181. or. Joan Bautista Mendizabal Juaristi iker­tzaile gogo­tsu eta Jaurlari­tzako Turismo Sustapeneko Zuzendariari zor diot Az­koitiko erretaula nagusiari buruz­ko ohar hau: “Hasiera batean, beraren diseinu-lanean Ber­nabe Cordero ar­kitek­toak esku hartu zuen; hau hil zenean, behin betirako traza egin zuen Fran­tzisko Bautista Anaiak, Madrilgo Jesusen Lagundiaren Ikaste­txe Inperiala diseinatu zuenak. Al­daera ba­tzuen ondoren, 1660tik aurrera Antonio Alloytizek egin zuen eta 1675 al­dera Joan Ursularre Etxeberriak eman zion bukaera.”
  60. Mina RAMIREZ MONTES, Arte en tránsito a la Nueva España durante el siglo XVI. Anales del Instituto de Investigaciones Estéticas, XV. libk. 60. znb. (Mexiko, 1989), 203‑210. or.
  61. Manuel TOUSSAINT, Pintura colonial en México (Mexiko, 1990), 86. or.
  62. Lemos Kondeari eskainia, liburu honen azalean, egilearen grabatu irudidun bat azal­tzen da, familiaren armarria eta honen inguruan latinez­ko idaz­kun bat, aitortuz bera pin­tzelarekin bezain iaioa dela lumarekin: Patra penicillum et calamum utroque aeque artifex. D.D.
  63. Manuel TOUSSAINT, Arte Colonial en Méjico. 2. argt. (Mexiko, 1962); Idem, Pintura Colonial en México. Mexiko 1965; José Ber­nardo COUTO. Diálogo sobre la historia de la pintura en México. M. Toussaint‑ek prestaturiko argitalpena. Fondo de Cultura Económica, 1947; Diego ANGULO IÑIGUEZ, Historia del Arte Hispanoamericano (Bar­tzelona 1945‑1950), I. libk. 386‑390. or.; George KUBLER eta Martin SORIA, The Art and Architecture of Spain, Portugal and theirs Americans Dominios 1500‑1800. The Pelikan History of Art 1959; Francisco STASTNY, Maniera y contramaniera en la pintura latinoamericana. La dispersión del Manierismo. Documentos de un coloquio (Mexiko, 1980), 197‑230. or.; Elisa VARGAS LUGO, La expresión pictórica religiosa y la sociedad colonial. Anales del Instituto de Investigaciones Estéticas. XIII. libk., 50, 1. znb., (Mexiko, 1987), 61‑67. or., José guadalupe VICTORIA, Un pintor en su tiempo. Baltasar de Etxabe Orio. Mexikoko Unibertsitate Nazioal Autonomoa. Iker­kun­tza Estetikoen Institutoa (Mexiko, 1994).
  64. J.G. VICTORIA, Un pintor en su tiempo. Baltasar de Etxabe Orio. 107. or.
  65. S. SEBASTIAN, El arte iberoamericano del siglo XVI. S.A. XXVIII.ean, 247‑250. or.

66. S. SEBASTIAN, El arte iberoamericano del siglo XVI. S.A. XXVIII.ean, 247‑250. or. 67. Etxaberi delako berritasunaren aukera grabaturen batek inspiratu izan ziezaiokeela iradoki­tzen du Diego Angulok. O.c. II, 388. or. 68. M. TOUSSAINT, Pintura colonial en México (93. or.). Mexikoko margolanetan eta Etxabetarretan aditua den historialari ospe­tsu honek zehatz esaten du, Espainian Etxabe Orioren margolan ba­tzuk izan behar dutela; hain zuzen ere, San Fran­tziskoren gainez­kal­dia aipa­tzen du, Biz­kaian, Durangoko Arginzoniz sendiarena dena. Ibid., 95. or. 69. J.G. VICTORIA, Los autorretratos de Baltasar de Etxabe Orio. Anales del Instituto de Investigaciones Estéticas, 53. znb. 1983, 75‑79. or. 70. J.G. VICTORIA, Un pintor en su tiempo. Baltasar de Etxabe Orio, 139‑146. or. 71. Monarquia Indiana Mexiko, 1975‑1983, IV. libk, 314. or. 72. José Ber­nardo COUTO, Diálogo sobre la historia de la pintura en México (Mexiko, 1947), 162. or. eta hur. 73. Arte Colonial en México, 73. or. 74. Ibid. 95‑96. or.: “XVI. mendearen amaiera argi­tzen zuen italiar su leunaren maitasunean jaiota, bere zainetan suma­tzen zuen arrazaren kemen la­tza eta soilago bihurtu zen, metropolitik zetozen koadroen eta koloniara zetozen margolarien aurrean, margo sorta gozoei hel­du zien eta oreka perfek­tura iri­tsi zen hispaniar Errenazimentuko ertilari bat... Hala, Etxabe XVII. mendeko maisu espainiar bat izan zen, Pacheco eta Ribaltaren garaikidea eta Zurbaran eta Velazquezen ai­tzindari. Bere izena, XVII. mendeko espainiar margogin­tzaren koadro ospe­tsuan sartu behar da distan­tzia eta denboraren hesi bikoi­tza zuzentasun-bul­tzadaz gainditurik”. 75. La expresión pictórica religiosa y la sociedad colonial. Anales del Instituto de Investigaciones Estéticas (Mexiko, 1982), 50/1.a,64. or. 76. José del GUAYO eta LEKUONA, La pintura de Vicente Berdusán. Historia del Arte en Navarra, 33. znb. 77. C.M.N. II.a, 1, 475. or. 78. M.VALBUENA PRAT, La novela picaresca española (Madril, 1946), 26. or. 79. J.J. MARTIN GONZALEZ, Gregorio Fer­nández, 275. or.

Bibliografia

[aldatu]
  • AA.VV.: Debako Santa Maria. Itsas Herriko eliza. / Santa María de Deba. Una Iglesia marinera. Historiaren Zaharberrikun­tza (Donostia, 1999).
  • AA.VV.: Navarra. Historia y Arte. Tierras y Gentes (Iruñea, 1984).
  • AA.VV.: Museo de Navarra (Iruñea, 1998).
  • AA.VV.: Monumentos de Biz­kaia. 4 libk. (Bilbo, 1987).
  • AA.VV.: Patrimonio Histórico de Biz­kaia. I.‑II.a (Bilbo, 1999).
  • AGUERA ROS, J.C.: La pintura española foránea del s. XVII en Navarra: notas para un balance y estado de la cuestión. P.V., 198. znb., 1993, 29‑50. or.
  • AL­DABAL­DETRECU, R.: Iglesia de Santa Maria (Nuestra Señora de la Asunción) de Deba (Donostia, 19899.
  • ANDRES ORDAX, S: La escultura de la época barroca en Álava (Valladolid, 1973) (argitaragabeko dok­torego‑tesia).
  • ANDRES ORDAX, Salvador: Barroco. A.A.V., País Vasco. Tierras de España‑n (Madril, 1987), 251‑288. or.
  • ANDRES ORDAX, S.: Gregorio Fer­nandez en Álava (Gasteiz, 1993).
  • ANGULO IÑIGUEZ, D.: Pintura del siglo XVII. ARS HISPANIAE, XV (Madril, 1971).
  • ANGULO IÑIGUEZ, D.: Historia del Arte hispanoamericano (Bar­tzelona, 1945‑1950).
  • ARRAZOLA Mª Asunción: Piedras y maderas barrocas. AA.VV., Arte Vasco‑n (Donostia, 1982), 151‑171. or.
  • ARRAZOLA, Mª A.: Artea Euskal Herrian/Historia del Arte en el País Vasco. AA.VV. Euskal Herria. Historia eta Gizartea / Historia y Sociedad‑en (Oihar­tzun, 1985), 415‑419. or.
  • ARRAZOLA, Mª A.: La escultura de los siglos XVII‑XVIII en Guipúzcoa. AA.VV., Cultura Vasca II‑an (Donostia, 1978), 304‑317. or.
  • ASTIAZARAIN, M.I., ARRAZOLA, M.A. eta MORENO, M.: Barrokoa I, Gipuz­koan (Donostia, 1992).
  • ASTIAZARAIN, M.I.: Contribución al estudio de la arquitectura retablística de la primera mitad del siglo XVII en Guipúzcoa: la obra de Ber­nabé Cordero. RSBAP‑ren Bol. (1990), 259‑316. or.
  • AZANZA LOPEZ, J.J.: El barroco conventual. AA.VV.‑n. El Arte en Navarra II (Iruñea, 1995), 385‑400. or.
  • BALLESTEROS IZQUIERDO, T.: Actividad artística en Vitoria durante el primer tercio del siglo XVII. Arquitectura (Gasteiz, 1990).
  • BARAÑANO, K. Mª, DE GONZALEZ DE DURANA, J. JUARISTI, J.: Arte en el País Vasco (Madril, 1987), 128‑150. or.
  • BARRIO LOZA, J. A.: Las Constituciones Sinodales Postridentinas y su incidencia en el arte vasco. E.D. V, XXV.ean, 59. alea (1977), 321‑327. or.
  • BARRIO LOZA, J.A.: Monumentos Nacionales de Euskadi. 3 libk. (Bilbo, 1985).
  • BARRIO LOZA, J.A.: Monumentos de Biz­kaia. 4 libk. (Zamudio, 1986).
  • BARRIO LOZA, J.A.: El arte durante los siglos XVII y XVIII: el Clasicismo y el Barroco. AA.VV. Bilbao. Arte e Historia. I.ean (Bilbo, 1990), 125‑149. or.
  • BARRIO LOZA, J.A.: Arquitectura religiosa en Bilbao. AA.VV.‑n, Ibaiak eta Haranak, 4. libk. (Donostia, 1990), 93‑112. or.
  • BARRIO LOZA, J.A.: El patrimonio religioso de Gordexola. Patrimonio monumental de Gordexola (Bilbo, 1994), 14‑30. or.
  • BARRIO LOZA, J.A.: Los talleres montañeses de retablos y de escultura en Carranza (Biz­kaia). AA.VV.‑n : Estudios de Arte. Homenaje al profesor Martín Gonzalez (Valladolid, 1995), 289‑293. or.
  • BARRIO LOZA, J.A.: Santa Maria de Lemóniz. Lapintura mural religiosa en Biz­kaia (Bilbo, 1993).
  • BARTOLOME GARCIA, Fr.: Arte Barrokoa Araban /El Arte Barroco en Álava (Gasteiz, 1999).
  • BASAS, M.: Vizcaya monumental (Bilbo, 1982), 83‑96. or.
  • BENGOE­TXEA, J. DE: Museo de Bellas Arten de Bilbao (Bilbo, 1978).
  • BECERRA, F.: Las obras del escultor Joan de Bazcardo en Viana. B.C.M.N.‑n, 1936, 57‑64. or.
  • BEGOÑA AZ­KARRAGA, A. DE: Arquitectura civil en Vitoria. Evolución y características generales. AA.VV.‑n, Vitoria 800 años, 7. znb. (Gasteiz, 1981).
  • BERMEJO, A.: Datos para una historia de la platería en Navarra. P.V.‑n, 189. znb., 1990, 57‑73. or.
  • BUENDIA, R.: Barroco. AA.VV.‑n. Navarra. Tierras de España (Madril, 1988), 263‑292. or.
  • CABEZUDO ASTRAIN, J.: Pintores, escultores y bordadores pamploneses del siglo XVII. P.V.‑n, 70‑71. znb., 1958, 25‑29. or.
  • CAMON AZNAR, J.: La pintura española del siglo XVII. Summa Artis, XXV.ean, (Madril, 1983).
  • CENDOYA ETXANIZ, I.: Arte. AA.VV.‑n.: Gipuz­koa (Madril, 1994), 142‑154. or.
  • CENDOYA ETXANIZ, I.: Domingo y Juan de Mendiaraz, el paso del romanismo al naturalismo barroco. Kultura, 2. al­dia, 1. znb. (1990), 45‑56. or.
  • CENDOYA ETXANIZ, I.: El retablo barroco en el Goyerri (Donostia, 1992).
  • CENDOYA ETXANIZ, I.: La semana Santa en Guipuzcoa. Estudio histórico‑artístico. A.P.M., 13. znb.an (1995), 72‑118.
  • CENDOYA ETXANIZ, I.: El retablo mayor de la iglesia parrquial de Asteasu. Cuader­nos de sección. Eusko Ikaskun­tza, 1992, 153‑176. or.
  • CLAVERIA, J. eta VALENCIA, A.: Crucifijos en Navarra. Esculturas, cruces procesionales y cruces de término (Iruñea, 1962).
  • ETXEBERRIA GOÑI, P.: Policromía renacentista y barroca. Cuader­nos de Arte Español de Historia 16an, 48. znb., 1992.
  • ETXEBERRIA GOÑI, P.L. eta FER­NANDEZ GRACIA, R.: Arquitectura Religiosa de los siglos XVI al XVIII en Navarra. AA.VV.‑n, Ibaiak eta Haranak, 8. libk. (Donostia, 1991), 198‑216. or.
  • ETXEBERRIA GOÑI, P.L. eta FER­NANDEZ GRACIA, F.: Para un panorama de la pintura barroca en Navarra. Nuevos lienzos de la escuela madrileña. P.V.‑n, I Congreso General de Historia de Navarra. 11. eranskina, 1988, 87‑95. or.
  • FER­NANDEZ ARENAS, J.: Renacimiento y Barroco en España (Bar­tzelona, 1982).
  • FER­NANDEZ GRACIA, F.: La escultura funeraria en Navarra durante el Renacimiento y el Barroco. P.V. 183.ean, 1988, 51‑68.
  • FER­NANDEZ GRACIA, F.: El retablo barroco en Navarra (Iruñea, 1998).
  • FER­NANDEZ DEL HOYO, M.A.: Oficiales del taller de Gregorio Fer­nández y ensambladores que trabajaron con él B.S.A.A.‑n (Valladolid, 1983) 347‑374. or.
  • FOURCADE, C.: Retables basques des diocèses de Bayona et d´Oloron (Baiona, 1998).
  • GALILEA ANTON, A.: La colección de pintura española anterior a 1700 en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. Urtekarian (Bilbo, 1992), 49‑56.or.
  • GARCIA DIEZ, J.A.: La pintura en Álava (Gasteiz, 1990).
  • GARCIA GAINZA, M.C. eta beste: Cátalogo Monumental de Navarra. 9 ale (Iruñea, 1980‑1997).
  • GARCIA GAINZA, M.C.: Notas para el estudio de la escultura barroca en Navarra. L.D. 10. znb.an, 1975, 121‑145. or.
  • GARCIA GAINZA, M.C.: La influencia de Gregorio Fer­nández en la escultura navarra y vascongada. B.S.A.A.‑n (Valladolid, 1972), 372‑389. or.
  • GARCIA GAINZA, M.C.: Navarra entre el Renacimiento y el Barroco. Actas del XXIII C.I.H.A‑n (Granada, 1977), 290‑299. or.
  • GARCIA GAINZA, M.C.: Pasos e imágenes procesionales del primer cuarto del siglo XVII. B.S.A.A.‑n, XLVI. libk., 1980, 425‑434. or.
  • GARCIA GAINZA, M.C.: Renacimiento y Barroco. AA.VV.‑n, Museo de Navarra, 4. argit. (Iruñea, 1998).
  • GARCIA DE MENDOZA, J.M.: El templo de los Santos Juanes. T.V.‑n, 70. znb., 1980.
  • GONZALEZ ETXEGARAI, M.C.: Artistas montañeses en Vizcaya y Álava. Estudios Vizcainos (1981), 69‑80. or.
  • GOÑI GAZTANBIDE, J.: Historia de los obispos de Pamplona. V‑VIII. (Iruñea, 1979‑1989).
  • HEREDIA, M.C., ORBE SIVATTE, M. DE eta ORBE SIVATTE, A. DE: Arte hispanoamericano en Navarra: platería, pintura y escultura (Iruñea, 1992).
  • KORTADI OLANO, E.: Patrimonio artístico de la Diócesis de San Sebastián. AA.VV.‑n, I Semana de Estudios de Historia Eclesiástica del País Vasco (Gasteiz, 1981), 299‑305. or.
  • KORTADI, E.: Arquitectura religiosa en Gipuz­koa. AA.VV.‑n: Ibaiak eta Haranak. 2 libk. (Donostia, 1990), 45. or.
  • INSAUSTI, S.: Visita a la iglesia de San Francisco de Tolosa en compañia de Jovellanos. B.R.S.B.A.P., V.ean, IX, 4, 1953, 537‑544. or.
  • INSAUSTI, S.: El retablo mayor de Santa María de Tolosa. B.R.S.B.A.P.‑n, XV. libk., 3, 1956, 397‑407. or.
  • INSAUSTI, S.: Artistas en Tolosa: Ber­nabé Cordero y Juan De Bazcardo. B.R.S.B.A.P.‑n, XV. libk., 3, 1959, 314‑331. or.
  • LABEAGA MENDIOLA, J.C.: Viana monumental y artística (Iruñea, 1985).
  • LEGRAND, F.C.: Catalogue de dessins de retables, taber­nacles et mobilier religieux conservés dans les collections privées des Hautes‑Pyrénées. Bulletin de la Société de l´Histoire de l´art français. 1976, 177‑187. or.
  • LOPEZ DE GUEREÑU, G.: Álava. Solar de Arte y Fe (Gasteiz, 1962).
  • LOPEZ DE GUEREÑU, G.: Nuevas aportaciones a Álava, Solar de Arte y Fe. B.I.S.S.‑en, XVII. libk., 1974, 425‑504. or.
  • MARTIN GONZALEZ, J.J.: El escultor Gregorio Fer­nández (Madril, 1980).
  • MARTIN GONZALEZ, J.J.: Escultura barroca en España 1600‑1770 (Madril, 1983).
  • MARTIN GONZALEZ, J.J.: El retablo barroco en España (Madril, 1993).
  • MARTIN IBARRARAN, E.: Santos Cristos en Álava (Gasteiz, 1993).
  • MARTIN VAQUERO, R.C.: La platería en la diócesis de Vitoria (1359‑1650). (Gasteiz, 1997).
  • MARTINEZ DE SALINAS OCIO, F.: Arquitectura y urbanismo de Laguardia (Álava). De la Edad Media al primer cuarto del siglo XIX (Gasteiz, 1991).
  • MILHOU, M.: Retablos en el País Vasco. AA.VV.‑n, Ibaiak eta Haranak, 10. libk., (Donostia, 1991), 185‑210. or.
  • MONTERO ESTEBAS, P.M. eta CENDOYA ETXANIZ, I.:Escultura de los siglos XVI al XVIII en el Museo de Bellas Artes de Bilbao. Urtekaria (Bilbo, 1992), 73‑129. or.
  • MONTERO ESTEBAS, P. eta ZOROZUA SANTISTEBAN, J.: Arte. AA.VV.‑n, Biz­kaia (Madril, 1993), 160‑172. or.
  • MOZAS, J. eta FER­NANDEZ, A.: Vitoria‑Gasteiz. Guia de Arquitectura (Gasteiz, 1995).
  • MUR PASTOR, P.: Arte Barroco. AA.VV.‑n. Enciclopedia histórico‑geográfica de Vizcaya. IV.a (Donostia, 1981), 289‑292. or.
  • NAVARRETE PRIETO, B.: Fuentes y modelos en la obra de Gregorio Fer­nández. Gregorio Fer­nández. 1576‑1636. Erakusketako katalogoa (Madril, 1999), 55‑66. or.
  • OMEÑACA, J.M.: Panorama general del arte religioso en Navarra. AA.VV.‑n, I Semana de Estudios de Historia Eclesiástica del Pais Vasco (Gasteiz, 1981), 294‑295. or.
  • POLO SANCHEZ, J.J.: El retablo mayor de Trucios y la proyección de los talleres de escultura cántabros en Vizcaya. Estudios de Arte. Homenaje al profesor Martín González (Valladolid, 1995), 413‑417. or.
  • PORTILLA VITORIA, M.J.: El patrimonio artístico religioso en Álaba. AA.VV.‑n, I Semana de Estudios de Historia Eclesiástica del País Vasco (Gasteiz, 1981), 275‑285. or.
  • PORTILLA VITORIA, M.J.: El Arte en los templos vitorianos. AA.VV.‑n, Vitoria 800 años, 8. znb.
  • PORTILLA VITORIA, M.J. eta beste: Catálogo Monumental. Diócesis de Vitoria, 8 libk. (Gasteiz, 1968‑2001).
  • QUINTANILLA MARTINEZ, E.: Imágenes y pasos procesionales. AA.VV.‑n : El Arte en Navarra, 31. znb., 1995, 481‑496. or.
  • RAMIREZ MARTINEZ, J.M.: Los talleres barrocos de esculturaen los límites de las provincias de Álava, Burgos y la Rioja (Logroño, 1981).
  • RIBETON, O.: Maestros artesanos en los retablos de las iglesias de Bayona y del País Vasco en los siglos XVII y XVIII. AA.VV.‑n, Ibaiak eta Haranak. B.S.S.L.A.B., 151. ZNB., 1996, 131‑304. or.
  • RIBETON, O.: Retables et taber­nacles de trois églises de Bayonne au XVIIe siècle. B.S.S.L.A.B.‑n, 145. znb., 1989, 57‑111. or.
  • RIGAL, J.: Ouvriers d´art religieux en Béar­n et au Pays Basque: Menuisiers, sculpteurs et doreurs au XVIIe et au XVIIIe siècles. Bulletin des Amis du Cháteau de Pau. 4.znb. (1959), 6‑15. or.; 7. znb. (1960), 10‑12. or.
  • SAN MARTIN, J.: Diego Maiora, eskulture segurarra. Landuz‑en: Gure herriko gauzak (Donostia, 1987), 146‑149. or.
  • SANTANA, A.: Historia de Santa María de Deba. Santa María de Deba: una iglesia marinera (Donostia, 1999), 14‑135. or.
  • SAÑUDO‑LASAGABASTER, B.: El retablo mayor de la parroquia de San Martín de Cegama. A.P.M.‑n, 4. znb. (1986), 299‑308. or.
  • TABAR ANITUA, F.(C.O.M.): Barroco importado en Álava. Escultura y pintura. (Catálogo de la Exposición) (Gasteiz, 1995).
  • TORRES PEREZ, J. M.: El eco de las Piedades de Miguel Angel en algunos artistas españoles de los siglos XVI y XVII. Lecturas de Historia del Arte, 4. znb. (1994), 181‑199. or.
  • TOUSSAINT, M.: Pintura Colonial en México (Mexiko, 1965).
  • TOVAR MARTIN, V.: El arquitecto ensamblador Pedro de la Torre. A.E.A.‑n, 183. znb., 1973, 261‑297. or.
  • TOVAR MARTIN, V. eta MARTIN GONZALEZ J.J.: El arte del Barroco I. Arquitectura y escultura (Madril, 1990), 218‑219.ak eta 255‑257. or.
  • URTEAGA ARTIGAS, M.M.: Guía artístico‑monumental de Guipuzcoa (Donostia, 1992).
  • VARGAS LUGO, E.: La expresión pictórica religiosa y la sociedad colonial. Anales del Instituto de Investigaciones Estéticas, México 1987, XIII. libk., 50/1. znb., 61‑76. or.
  • VELEZ CHAURRI, J.J.: Barroco. AA.VV.‑n Vitoria‑Gasteiz en el Arte II (Gasteiz, 1977), 380‑447. or.
  • VELEZ CHAURRI, J.J. eta MARTINEZ DE SALINAS, F.: Vitoria Barroca (Gasteiz, 1986).
  • VELEZ CHAURRI, J.J.: Arquitectura religiosa de los siglos XVI al XVIII en Araba. AA.VV.‑n: Ibaiak eta Haranak, 6 libk. (Donostia, 1900), 100‑112. or.
  • VELEZ CHAURRI, J.J.: El retablo barroco en los límites de las provincias de Álava, Burgos y la Rioja (1600‑1780) (Gasteiz, 1990).
  • VELEZ CHAURRI, J.J.: Vignola y su presencia en el retablo de la primera mitad del siglo XVII. El ejemplo alavés. Actas del X C.E.H.A.‑n. Los clasicismos en el Arte Español (Madril, 1994), 289‑296. or.
  • VICTORIA, J. Guadalupe: Un pintor en su tiempo. Baltasar de Etxabe Orio (Mexiko, 1994).
  • YRIZAR, J.: Los dos arquitectos Lucas de Longa. B.R.S.A.P. 1.‑2. libk.n, 1945, 109‑121. or.
  • IBARRA BERGE, J. DE: Catálogo de Monumentos de Bizcaya. 2 libk. (Bilbo, 1958).
  • ZORROZUA SANTISTEBA, J.: El retablo barroco en Biz­kaia (Bilbo, 1999).
  • ZORROZUA SANTISTEBAN, J.: Bibliografía del Arte Barroco en Euskal Herria. Ondare 19. znb.‑an, A.P.M., Eusko Ikaskun­tza, 2001, 631‑676. or.