Edukira joan

Filosofiaren arazoak/Oharrak

Wikitekatik
Filosofiaren arazoak  (1912)  Bertrand Russell, translated by Agustin Arrieta Urtizberea
Oharrak
Klasikoen Bildumaren parte. Itzultzaileen baimenarekin igota, jatorrizko liburua Domeinu Publikoan dago. Proiektu honi buruz gehiago jakiteko, bisita ezazu Wikiteka:Klasikoen bilduma

Oharrak

1 (Itzultzailearen oharra) Ingeleseko «to know» aditzaren bi zentzu bereiziko ditu Russellek. Bi zentzu horiek loturik daude, hurrenez hurren, gutxi gorabehera gure «jakin» eta «ezagutu» aditzekin (gaztelaniaz: «saber», «creer»; frantsesez: «savoir», «connaître»; alemanez: «wissen», «kennen»): (i) «Mikel ezagutzen dut», (ii) «badakit Mikel etorri zela». Kontua da ingelesez aditz bakar batez adieraz daitezkeela bi zentzu horiek: (i) «I know Mikel», (ii) «I know that Mikel came». Horregatik, Russellek bereiziko ditu «knowledge» («to know») eta «acquaintance». Bigarrena «ezagutu» aditzaren ildotik doa. Dena dela, «acquaintance» horren bitartez Russellek ezaugarri berezi batzuk dituen ezagutza adierazi nahi du. Hortaz, hitz horrek erabilera teknikoa duela esan genezake. Hala denean, «bitartekorik gabeko ezagutza» erabiliko dugu «acquaintance» hitzaren ordain gisa. Erabilera teknikorik ez dagoenean edo testuinguruak laguntzen digunean «ezagutza» bakarrik esango dugu.

2 (Itzultzailearen oharra) Russellek «a so-and-so» eta «the so-and-so» adierazpenak erabiltzen ditu. Russellek halako adibideak ditu gogoan: «Bilbora joan den emakume bat» eta «Bilbora joan den emakumea». Nahiz eta zenbait kasutan zilegi ez izan, «a» ingeleseko artikulu indeterminatuaren ordain gisa beti «bat» erabiliko dugu («honelako-eta-horrelako bat»). Bestela, Russellek proposatzen duen bereizketa egitea ezinezkoa gertatuko litzaiguke euskaraz.

3 (Itzultzailearen oharra) «Idus» horrek, erromatar aitzineko egutegian, martxoaren, maiatzaren, uztailaren eta urriaren 15a adierazten du (baita gainerako hilabeteen 13a ere).

4 A.N. Whitehead, Introduction to Mathematics (Home University Library).

5 Definizioari dagokionez Kanten berbaitango gauza objektu fisikoaren identikoa da, alegia, sentipenen kausa da. Definiziotik deduzitutako propietateei dagokienez ez da haren identikoa; izan ere, Kantek dio jakin dezakegula (kausari dagokionez zenbait bateraezintasun egon arren) «berbaitango gauza» horri inolako kategoriarik ezin zaiola aplikatu.

6 (Itzultzailearen oharra) Ingelesez «in» hitza dute (in my room), baina euskaraz «-n» atzizkia erabiltzen dugu (neure gelan). Geroxeago «atzizki» jarriko dugu Russellek «hitz» jartzen duen tokietan.