Edukira joan

Garoa/Irakurleari

Wikitekatik

Irakurleari
pages VIII-IX

IRAKURLEARI

Egun on ta berri on, adiskide.
Garoa naiz, Kresalaren anai gaztea; baño menditarra, Gipuzkoako izkeraz jantzia.
Nere anaiari abegi ona egin zioten euskaldunak.
Gaurko egunean edozeri jotzen zaizka ta, Euskalerrian azi zalako, txalo batzuek jo emen zizkaten.
Baño ni eznator txalo billa. Nere aitak esan dit buruauste gogorren erdian sortu naizala, zeregin askoren tartean, txolartietan, atalga ta pitinga; arantzapeko lore gaixoa diruditala, eguzki gutxiko landare maxkarra.
Bai, nere aitak dionez, Kresala ta ni almen gabeko gizonaren egintzak gera, zazpikiak, eta gure aitak ondo ezagutzen gaitu.
Ni jaio baño len zerbait izango nintzala uste omen zuan, baña jaio ta gero, zelaira naramala, begira begira egon zait eta utsune agiriak idoro dizkit azalean, ustegabeko erkintasuna errai-mamiñean.
Ala ere, arrera txarrik ezaldirazu egingo. Apalari etzaio iñon gaizki begiratzen.
Ta gañera, nai degunik eztegu, irakurle, ta aldeguna bearko. Gaur eztago aukerarik.
Erneko aldira euskeraz irakurgai gozo, ugari, ta mardulak. Betoz ordu onean, betoz ainbat lasterren.
¿Nork daki, ni ain kaxkarra ikustean, liburu eder bat zeuk asmatuko ezpadezu?
Baño bitartean, ara ni naizen bezela. Tira, ikusi zazu Joanes artzaia,[1] ireki zaiozu atea, irauli zadazu orria.

  1. Nere artzaia beste mendi-mendiko artzairen bat baño aurreragokoa da. Begira Revista Internacional de los Estudios Vascos deritzaion albistaria, bere lenengo zenbakian