Ipui onac, ceintzuetan arquituco dituzten euscaldun necazari ta gazte gueiac eracaste ederrac beren vicitza zucentzeco/Mika egarritua

Wikitekatik
Mika egarritua
Egarritu zan Mika bat, ta irten zuen ur billa. Eldu zanean Iturrira, ikusi zuen sakonduta zegoala ura, berak antxitu ezin zezakean bezela. Estutu zan, baña ekusten du Neskatxen batek ura eramateko ekarri zuen galleta bat, ordea zeiña ez zegoan erdiraño baizik urarekin.

        —Au zer da! —dio— Egarriak ito bear nauela uraren ondoan? Iturri sakondutik, ta galleta erdi betetik urik artu ezinez? Zer egin dezaket?

        Asmatu zuen ekartzea, ta bein banan botatzea galletara arri kosko, edo txikitxoak. Zenbat geiago botatzen zituen, anbat gorago igoten zuen galletako urak, ta azkenik asmo onekin igoerazi zion berak nai bezela edan zezakean neurriraño.


                Asko dezake eskuak,

                Baña geiago buruak.

                Garaituko dezu ezin egiña,

                Baldin bazera asko jakiña.