Ipui onac, ceintzuetan arquituco dituzten euscaldun necazari ta gazte gueiac eracaste ederrac beren vicitza zucentzeco/Txindurria ta Txirriskia

Wikitekatik
Txindurria ta Txirriskia
Neguko egunean Txindurriak ateratzen zituen gari ale lurpean gordeak eguzkira, barunbean geiegi ezkoturik usteldu ez zitezen. Ikusi zuen onetan Txirriska soñulariak, ta eskatu zion zer jan. Diotsa Txindurriak:

        —Nere laztana, zer egin dezu udan negurako jangarria bildu gabe? Ez dakizu nola ni nekatzen naizan mugonez gero goserik ez idukitzeko? Alperra izanda, nai dezu iñoren bizkarretik bizi?

        Eranzun zion Txirriskiak:

        —Ez nuen udan astirik izan bear egiteko, ebilli nintzalako erririk erri, bazterrik bazter soñua jotzen.

        —Ederki —esaten dio Txindurriak— soñuarekin uda zabala olgantzan igaro badezu, igaro egizu negua dantzatzen. Ala berotuko zera; ala kenduko dezu gosea.

        Zeinbat artzen ote ditu Ipui onek? eta zein ederki erakasten digun Txindurriak iges egiten alperreri! Gosea ill nai dute askok iñoren bizkarretik. Iduki ere bai zer jan nekatu gabe. Argatik


                Alperrak izango du gosea,

                Ta soroa zalga txarrez betea.