Edukira joan

Ja-jai!

Wikitekatik
Ja-jai!  (1870s) 
Bilintx

Ja-jai!


1
Beiñ batian Loiola'n
erromeriya zan,
antxen ikusi nuben
neskatxa bat plazan;
txoriya bañan ere
ariñago dantzan,
uraxen bai pollita,
an pollitik bazan!
          
2
Esan niyon desio
senti nuben gisan,
arekiñ izketa bat
nai nubela izan;
erantzun ziran ezik
atsegiñ ar nezan,
adituko zirala
zer nai niyon esan.
          
3
Arkitu giñanian
iñor gabe jiran,
koloriak gorritu
arazi zizkiran;
kontatuko dizutet
guztiya segiran
zer esan niyon eta
nola erantzun ziran.
          
4
«Dama polita zera,
polita guztiz, ai!
Bañan alare zaude
oraindik ezkongai.
Ezkon gaitezen biyok!
Esan zadazu bai!»
«Ni zurekiñ ezkondu
Ni zurekiñ? Ja-jai!»