Edukira joan

Lagunkida fraternal'eko galaiak beren damari

Wikitekatik
Lagunkida fraternal'eko galaiak beren damari  (19th century) 
Bilintx

Lagunkida fraternal'eko galaiak beren damari


1
Emakume maiteak,
dantzara gurekin
etortzen zeratenak
borondatiakin,
esan biaizutegu
dezazuten jakin
dantzak bukatzen dira
gaur gabekoakin.

2
Zuben dantzetan zegon
gure alegriya,
aitortzen dizutegu
klaroan egiya;
orain utzi biarrak
zuben konpañiya,
biotzeratzen digu
tristura aundiya.

3
Pena ori degula
biotzen betian,
zubengandik biagu
egon apartian,
ez eunki osuan,
ez ogei urtian,
baizik eta Pazkuak
etorri artian.

4
Itxoron biar degun
denbora motzian,
pena franko izango da
gure biyotzian;
baña sartuko gera
berriro pozian,
gure naieko egun
oiek etortzian.

5
Betoz ordu onian,
datozenerako
dantzako sala degu
egoki parako;
soñu politik ere
etzaigu faltako,
guziya ondo egin
naiko degulako.

6
Orra, maite politak,
klaro eman parte
ez degula dantzarik
gaizuma juan arte;
lenengua noiz degun
jakiñian zaute,
faltatu gabetanik
etorri zaitezte.