I
[aldatu]1025b) Den guztiaren printzipioak eta kausak bilatzen dira, baina argi dago "diren guztiak" diren aldetik. Izan ere, badago osasunaren eta ongizatearen kausaren bat, eta errealitate matematikoen printzipioak, 5) osagaiak eta kausak ere badira; orokorrean, adimeneko zientzia oro, edo pentsamenduarekin zerikusia dutenak, kausez eta printzipioez arduratzen dira, hauek zorrotzak nahiz azalekoak izan. Baina zientzia hauek guztiak "den" zerbaitera eta generoren batera zirkunskribatuta daudenez gero, honetaz arduratzen dira, eta ez "den-az" zentzu absolutuan, "den" zerbait 10) den aldetik, alegia; zerkiaz ez dute hitzik egiten; aitzitik, hau abiapuntutzat harturik -batzuek sentsazioentzat eskuragarri egin ondoren eta beste batzuek zerkia hipotesitzat harturik- frogatzen dituzte, behar handiagoz ala arintasun gehiagoz, lantzen ari diren generoari dagozkion berebaitako ezaugarriak. Hau dela eta, begi-bistakoa da honelako 15) indukziotik ez dela substantziaren demostrazioa ateratzen, ezta zerkiarena ere; hau azaltzeko modua beste bat da-eta.
Ez dute esaten, halaber, lantzen ari diren generoa ba ote den ala ez, pentsamenduari berari baitagokio zerkia eta "ba ote da?" azaltzea. Baina, bestalde, fisika ere "den-aren" nolabaiteko generoaz arduratzen denez 20) (mugimenduaren eta geldialdiaren printzipioa bere baitan duen substantziaz arduratzen da-eta), argi dago zientzia hau ez dela ez praktikoa, ezta ekoizlea ere (egin daitezkeen gauzen printzipioa egilearen baitan baitago, printzipioa adimena, artea edo nolabaiteko potentzia bat izanik, eta egitekoen printzipioa egilearen baitan dago eta nahimena da, egitekoa eta 25) nahia gauza bera baitira); beraz, pentsamendu oro praktikoa, ekoizlea edo teoretikoa baldin bada, fisika zientzia teoretikoa izango da.
Baina teoretiko mugitzeko gai den "den-a" jakin bati dagokionez eta substantziari dagokionez, hau definiziotzat harturik gehienetan, baina ez bakarrik banangarria den aldetik.
Eta ez da albo batera utzi behar esentzia eta definizioa nolakoak 30) diren, hau kontuan izan gabe ikerketak ez baitu inolako emaitzik ematen.
Bestalde, definitutakoa eta zerkia batzuetan sudur motza bezalakoa izaten da, eta beste zenbaitetan, ahur dena bezalakoa; eta hauen arteko aldea da, bestalde, sudur motza materiarekin batera hartua dela (sudur motza sudur ahurra baita), eta ahur dena, berriz, sentimenezko materiarik gabe ematen dela. Beraz, errealitate fisiko guztiak sudur motzaren moduan 1026a) esaten badira, adibidez sudurra, begia, aurpegia, haragia, hezurra, edo hitz batez esanda, animalia; hostoa, sustraia, azala eta, orokorrean, landarea (hauen definizio bat bera ere ezin mugimendurik gabe izan, beti 5) izaten baitu materia), argi dago fisikan zerkia nola ikertu eta definitu behar den, eta horregatik dagokio fisikariari ere nolabaiteko arima -materiarik gabe ematen ez den hori, hain zuzen ere- ikertzea.
Horrela, bada, agerian uzten du honek guztiak fisika zientzia teoretikoa dela. Baina matematikak ere teoretikoak dira. Eta gauza geldiez eta bananduez arduratzen diren ala ez oraingoz argi ez egon arren, agerian 10) dago matematiken adar batzuk, behintzat, geldiak eta bananduak diren aldetik ikertzen dituztela. Eta betierekoa, geldia eta banandua den zerbait baldin badago, agerian dago huraxe ezagutzea zientzia teoretiko bati dagokiola; ez, behintzat, fisikari [hau mugikor diren zenbait errealitatez arduratzen baita], ezta matematikei ere, bi zientzia hauen aurretikoa den beste bati baizik.
Fisika banangaitz diren gauzez arduratzen da, baina ez mugiezin diren horietaz, eta matematiken adar batzuk mugiezin diren gauzez, baina 15) banangarri diren horietaz, materiaren baitakoak diren aldetik.
Eta Zientzia Lehena, banangarri eta geldiak diren gauzez arduratzen da. Eta kausa guztiak betierekoak baldin badira nahitaez, neurri handiagoz honako hauek, jainkozkoen adierazpenei dagozkien kausak baitira.
Beraz, hiru izango dira filosofia teoretikoak: matematikak, fisika 20) eta teologia, argi baitago jainkozkoa nonbait ematekotan honelako naturaren baitan ematen dela, eta hiruretan estimagarrienak generorik estimagarrienaz arduratu behar duela. Horrela, bada, zientzia teoretikoak gainerakoak baino hobeak dira, eta teoretikoen artetik, teologia.
Izan ere, aporia hau sor liteke, ea filosofia lehena unibertsala den 25) ala generoren batez eta natura bakar batez arduratzen den (matematiketan ere ez baitira modu berean ematen disziplina guztiak: geometria eta astronomia nolabaiteko natura batez arduratzen dira eta matematika orokorra, berriz, baterakoa da ororentzat).
Gauzak horrela, naturaz osaturiko substantziez aparte bestelakorik ez baldin balego, fisika izango litzateke zientzia lehena. Ostera, nolabaiteko substantzia geldia baldin badago, hauxe izango da aurrekoa eta filosofia 30) lehena, eta lehena den aldetik, unibertsala. Eta honi, "den-a den aldetik" aztertzea egokituko zaio, eta zerkia eta zerkiari berez dagozkion atributuak ere bai.
II
[aldatu]Baina "den-a", besterik gabe esanda, zentzu askotan esaten da: zentzu batean, akzidentalki den-a; beste zentzu batean, den-a egiazkoa den aldetik eta ez den-a faltsua den aldetik; gainera, hauetaz aparte, 35) predikazioaren irudiak, esaterako "zer", "nolakoa", "zenbatekoa", "non", "noiz" eta zentzu honetan adirazgarri den edozein; eta hauetaz 1026b) guztiez aparte, potentzian dena eta egintzan dena. Horrela, bada, "den-a" zentzu askotan esaten denez,aurrena esan behar da akzidentalki denaz ez dagoela inolako azterketa egiterik; honen adierazle zera da, ez dagoela inolako zientziarik -ez 5) praktikorik, ez ekoizlerik, ez teoretikorik- kontuan hartzen duenik.
Etxegileak ere ez ditu etxearekin batera suertatzen diren gauza horiek guztiak egiten (hauek mugagabeak baitira; izan ere, etxea egindakoan ez dago batzuetan atsegina, beste batzuetan arriskutsua eta beste zenbaitetan, 10) onuragarria izateko inolako eragozpenik eta, nolabait esateko, den guztitik berezia izateko; hauetariko bat bera ere ez da etxegintzak egina); eta zentzu berean geometrak ere ez ditu irudien akzidenteak aztertzen, ezta "triangelua" eta "bi angelu zuzen dituen triangelua" gauza bera diren ala ez ere. Eta zentzuzkoa da hau gertatzea, akzidentea izen huts bat bezalakoa 15) baita; horregatik baieztatu zuen Platonek -eta zentzu batean, ez gaizki- sofistika "ez den-az" aritzen zela36. Hain zuzen ere, sofisten arrazoibideak, nolabait esateko, akzidenteari buruzkoak dira, bereziki: ea "musikaria" eta "gramatikaria" gauza bera diren ala ez, eta "Korisko musikaria" eta "Korisko" gauza bera den ala ez; eta ea den guztia, baina ez beti, izatera iritsi den: musikaria izanik gramatikaria izatera iritsi bada baten 20) bat, orduan gramatikaria izanik musikaria izatera iritsiko ote den ala ez, eta honelako arrazoibide horiek guztiak, akzidenteak "ez den-a"tik gertu dagoen zerbait baitirudi.
Eta hau agerian geratzen da honen moduko arrazonamenduekin: beste modu batekoak diren guztien generazioa eta usteldura badira izan, hain zuzen ere, baina akzidentalki direnen generaziorik eta usteldurarik ez 25) dago. Hala eta guztiz ere, eta ahal den neurrian, akzidenteari buruz esan behar dugu oraindik zein den bere natura eta zer kausa dela-eta baduen izatea; honekin batera baliteke argi uztea zergatik ez dagoen haren zientziarik. Eta diren guztien artetik, hain zuzen ere, batzuk beti berdin eta nahitaez ematen direnez - "nahitaez", ez "indarrez" esaten den zentzuan, 30) "ezin bestelakoa izan" esaten dugun zentzuan baizik-, eta beste batzuk ez nahitaez, ezta beti berdin ematen ez direnez ere -gehienetan baizik-,hauxe da printzipioa eta hauxe da kausa akzidentearen izateaz. Izan ere, ez beti, ezta gehienetan ere ematen ez den hori, akzidentea horixe dela esaten dugu; adibidez, udaminean eguraldi txarra eta hotza egiten badu, hori akzidentalki ematen dela esaten dugu, baina ez sargoria eta beroa egiten 35) badu, hau beti edo gehienetan ematen delako eta beste hura, berriz, ez. Eta gizakia zuria izatea ere akzidentala da (hau ez baita ez beti, ezta 1027a) gehienetan ere ematen), baina animalia izatea ez da akzidentalki ematen. Eta etxegileak sendatzea ere akzidentala da, hau egitea ez dagokiolako berez etxegileari, sendagileari baizik, nahiz eta akzidentalki etxegilea sendagile izan. Eta sukaldariak, plazerra lortu nahirik, zerbait 5) osasungarri egin dezake, baina ez sukaldaritza dela medio; horregatik esaten dugu hau akzidentala dela eta sukaldariak nolabait egiten duela, baina ez zentzu absolutuan.
Badira potentzia batzuk gainerako gauzak egiten dituztenak, baina ez dago ez arterik, ez potentzia zehatzik akzidenteak egiten dituenik, akzidentalki diren edo suertatzen diren gauzen kausa ere akzidentalki ematen baita. Beraz, diren edo suertatzen diren gauza guztiak beti edo 10) nahitaez ematen ez direnez -gehienak gehienetan baizik-, "akzidentalki dena" nahitaez izaten da; adibidez, zuria dena ez da, ez beti, ez gehienetan, musikaria izaten, eta horrela suertatzen denean akzidentalki izango da (bestela gauza guztiak izango dira nahitaez).
Beraz, materia -hau gehienetan ematen ez den moduan suerta 15) daitekeen aldetik- izango da akzidentearen kausa.
Eta abiapuntutzat hauxe hartu behar dugu: ba al da ezer, ez beti, ez gehienetan, ematen ez denik?, edo hau ezinezkoa da? Beraz, gauza hauetaz aparte, bada zerbait suertagarri eta akzidentala dena. Baina "gehienetan ematen dena" bada izan, eta "beti ematen dena" inolaz 20) ere ez; edo ba al dira betiereko diren gauzak? Hauetaz, hain zuzen ere, geroago arduratu behar da, baina akzidentearen zientziarik ez dagoela agerian dago. Izan ere, zientzia oro beti edo gehienetan ematen denaz arduratzen da; bestela, nola ikas liteke edo nola irakats lekioke beste bati? Hau zientziak zehaztua izan behar baitu, edo beti horrela izateagatik edo 25) gehienetan izateagatik; adibidez, ezti-ura sukarrak harturik dagoenarentzat gehienetan onuragarria da eta honetaz apartekorik ezin esan noiz ez, adibidez, ilberrian; ilberrian ere, beti edo gehienetan izango baita. Baina akzidentea hauetaz apartekoa da.
Horrela, bada, esana dago akzidentea zer den, zein kausa dela-eta, eta zergatik ez dagoen honi dagokion zientziarik.
III
[aldatu]Agerian dago generazio eta usteldurarik gabe sortu eta ustel 30) daitezkeen printzipioak eta kausak badirela. Eta hau horrela ez bada, dena nahitaez izango da, nahitaezkoa baita generazioaren eta ustelduraren kausa ez-akzidentala izatea. Eta honelakorik izango da ala ez? Bai, bestelako hori sortzen bada; bestela, ez. Eta hori, beste hura sortzen bada. Eta horrela, 1027b) argi dago denbora mugatu bati etengabe denbora lapurtuz orain aldira iritsiko dela bat, eta honen ondorioz hau zendu egingo da [gaixotasunez edo] indarkeriaz, irten baldin bada, behintzat; eta hau egarriak baldin badago. Eta horrela iritsiko da orainaldira edo jadanik gertatu den 5) zerbaitera. Adibidez, egarriak baldin badago; eta hau, janari minak jan baditu; baina azkeneko hau suerta liteke ala ez; beraz, nahitaez zenduko da ala ez. Eta arrazonamendua bera da baten batek gertatutako gauzetara atzera-buelta eginez gero,hau -gertatutakoaz ari naiz- jadanik zerbaitetan eman baita. Beraz, etorkizuneko gertaera oro nahitaez izango dira; adibidez, orain bizirik 10) dagoena hiltzea, zerbait sortu delako, esaterako, kontrakoak bere baitan. Baina gaixotasunez ala indarkeriaz zenduko den, oraindik ez da nahitaezkoa, baina bai horrelako zerbait sortzen bada.
Argi dago, bada, nolabaiteko printzipio bateraino iristen dela, baina honek ezin atzera-bueltarik egin. Hauxe izango da, beraz, suertatzen denaren printzipioa, eta ez da bestelako printzipio honen genesiaren kausarik izango.
Baina ikertu beharra dago, bereziki, nolako printzipiorantz eta nolako kausarantz eramaten duen honelako atzera-bideak, ea materia den 15) aldetiko kausarantz, edo helburu den aldetiko kausarantz, edo mugiarazlea den aldetiko kausarantz.
IV
[aldatu]Utz dezagun akzidentalki den-a, nahikoa zehaztuta baitago. Izan ere, den-a, egiazkoa den aldetik, eta ez-dena, faltsua den aldetik 20) konposaketari eta zatiketari dagozkie, eta bien artean dute kontraesana partitzen. (Izan ere, egiari konposatutakoaren gaineko baieztapena zein zatitutakoaren gaineko ezeztapena dagozkio, eta faltsukeriari, berriz, bi hauen kontraesana. Baina aldi berean batuz eta bereiziz bi gauza pentsatzea 25) nola litekeen beste kontu bat da; aldi berean eta bereiziz diot, baina ez serie bat osatzeko moduan, bat den zerbait sortuz baizik).
Faltsukeria eta egia ez dira gauzetan ematen, ongia egiazko eta gaizkia faltsua bailiran, pentsamenduan baizik; eta gauza soilei eta zerkiari dagokienez, ezta pentsamenduan ere.
Horrela, bada, honela den-az eta ez den-az ezagutu beharreko guztia geroago37 ikertu beharko da. Gainera, elkar-lotzea eta zatiketa 30) pentsamenduan eta ez gauzetan ematen direnez, eta honela den-a eta goren zentzuan den-a desberdinak direnez (pentsamenduak batu edo zatitu egiten baititu zerkia, nolakotasuna, zenbatekotasuna, edo bestelako zerbait),den-a, akzidentea den aldetik eta egiazkoa den aldetik ere, albo batera utzi behar dugu, lehenengoaren kausa zehaztugabea delako, eta 1028a) bestearena pentsamenduaren afekzioren bat delako; biak ala biak falta den beste den-aren generoari dagozkio, eta honetaz kanpo ez dute adierazten den-aren bestelako naturarik dagoenik. Gauzak horrela, utz ditzagun albo batera eta azter ditzagun denaren -den-a den aldetik- beraren kausak eta printzipioak.
[Bestalde, gauza bakoitza zenbat zentzutan esaten den zehaztu 5) genuen hartan agerian geratu zen den-a zentzu askotan esaten dela].