Orrialde:Arpuxa kalian (1922).pdf/1

Wikitekatik
Orri hau balidatu da
Arpuxa kalian


Toribio Alzaga’k
sortutako
Bakarrizketa

1922



Arpauso kalia du bere izena Tolosa’ko kale batek, bañan errian Arpuxa deitzen diote, ta ortik bakarrizketa onen izena


Egintaria

Xanti Xudur-motz. Berrogei bat urteko gizasemea, zudur-luzea bera ta Tolosar amorratua.
Langille jantzia


(Ezkuta-zapia igotzeakoan Tolosa’ko kale edo zugazti bat ikusiko da. Bereala agertzen da Xanti xudur-motx oso aserre, marmarizoka)

Xanti: Gezurra dirudi, Tolosa eder, berdin gabe onetan inpernubak egon biar dubela; ta ortxen dago, Arpuxa kalian, tellatutik lenbiziko bizitzan; ¡nere etxian!

Nere etxian, bai. Inpernuko Patxik sortu lezazkiken zitalkeri zorrotzenak nere emaztiak sortu dizkit. Inpernu berbera etxian jarri ez dit ba!

¡Nork esan biar zidan nere Mai Batixta’k orrela biurtu biar zubela! Ezkongaitan ori zan neskatxa atsegiñarekin. Nerekin ezkontzeko aurrian baba zeriyola, nik esaten nizkan txorakeriyak entzuten egon zan.

Edozein esaera utzen gatik esango zidan: - ¡Jas! Au Xanti xelebria, ¡Jos! Onek asmatuko ditubenak ¡Jus! Zuk esateko ez da asko

Eta ¡jas! ta ¡jos! ta ¡jus! lerdia zeriyola egoten zan begiratu txorrotxak neri botiaz, par-irri xamurrak neri egiñaz, eta gorputz guziya jira-biratuaz, nere esaera motzak kilimakatzen balute bezela.

¡Ura emakumia, ura; ta ayek egunak ayek!