Orrialde:Axentxi Ta Kontxexi (1914).pdf/1

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ASENCHI TA KONCHESI

Toribio Altzaga

1914


Donostia
J. Barojaren Semeen Moldiztegian

IZKETA

(Iruditegiak aurkestatzen du eche bateko gela nagusiya. Atiak atzian ta aldamenetan. Zabaldubak berak agintzen duten eran: mayak apainketaz ornituak, kadirak, alkiyak eta abar; bi alki chiki aurre-aldian.)


Estalgarria jasotzen danian agertuko da KONCHEŠI atzeko atian, kanpora deadarka.


KONCHEŠI. ¡Ašenchi!

AŠENCHI. (Barrendik.) ¡Koncheši! ¡Banator!

KONCHEŠI. ¡Amak utzi aldizu!

AŠENCHI.(Sartuko da galtzarbian bordatzeko lanabesa dakarrela.) Emen naiz Koncheši.

KONCHEŠI. (Laztanduaz eta musuka jateko zoriyan.) ¡Zer poša ematen dirazun!

AŠENCHI. Bai nire, panpoša, pošik nator zure gana.

KONCHEŠI. ¿Zer esan dizu amak?

AŠENCHI. Etortzeko. ¿Nola ez bada? ¿Zein juango da andre Prudenchi-ren echera?

KONCHEŠI. Ura ez da andre Prudenchi, andre itzontzi da.