Orrialde:Axentxi Ta Kontxexi (1914).pdf/3

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da



AŠENCHI. Zorrak emen ta zorrak an...

KONCHEŠI. Zorrak baztar guziyetan...

AŠENCHI. Barrenak utz...

KONCHEŠI. Eta kanpuan arro...

AŠENCHI. Oyek, eta Mari-lišiba-enekuak...

KONCHEŠI. Eta Katalin-oker-enekuak.

(Biyak batian.)


KONCHEŠI.

Eta Lukainkategi-enekuak

šušu mušu

makarrosa pare

ichusi puska

chimini-ko kia baño

beltzago-ko

kedar purtzill ayek.

¡A zer!...


AŠENCHI.

Eta beste Arkakušu-enekuak

šošo kabi

pantasiosa pare

ichusi zatar

chimua bera baño

kankarrogo-ko

neska zirtzill ayek.

¡A zer!...


KONCHEŠI. (Zintzarri soinua entzuten da.) ¡Ai! Dendatik deitzen dirate. Nuan, zer nai ote duben amak. Ichogon zazu, banator beriala. (Juaten da.)

AŠENCHI. Bai, bai, zuaz; bitartian jarraituko diyot lanari. (Išil-aldi baten ondorian.) Au bera re ez da kamutsa. (Koncheši-ren gatik.) Au re amaren alaba da bai. Ez dute biyak ere oliyorik biar mingaña dantzatzeko. Gezurra diruri nola diran jende batzubek: norbaitentzat gaizki esaten ari ez diranian ez dute onik. Aben echian geyago begiratzen zayo kanpoko lapikuari, su ondoko eltziari baño; ta ¿zer gertatzen da gero? barren guziyak kiškaliyak daukazkitela... eltze barrengua bezela.

KONCHEŠI. (Sartubaz.) Zure billa dira. Zera da, zereko zera...

AŠENCHI. (Lana alki gañian laja eta alchiaz.) ¿Egiyetan?

KONCHEŠI. Bai, zera: nola... Urdai azpiko... edo basarri ura...