Orrialde:AxularGero.djvu/10

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da


eguin zeren utzirik alde batetara zure merezimendu handiak: eta elizari, erregeri eta komun guztiari, anhitz okhasinotan egin derauztetzun zerbitzuak eta endrezuak, naturalezak berak ere anhitz donu, dohain, eta abantail suertez dotatu, hornitu eta konplitu baitzaitu. Adimendu eder bat, memorio handi bat, eta borondate onera, ohorera, eta prestutasunera erori bat, isuri bat, eta eman bat eman baiteratzu.
Baiña zertako sartzen naiz ni itsas hondar gabe hunetan? Ezin athera naitekeien oihanean? Zure laudorioen aiphamenean? Berak dira bere buruz asko gora mintzo: berak dira bere baithan asko klar eta ozen. Utz ditzadan beraz nik hek, hutsik eztagidan. Eta iragaiten naizela aitzina, derradan hutsik egin gabe. Zer ere eskiribatuko baita euskaraz, hura guztia, euskaldunen buruzagi bezala, zuri