Edukira joan

Orrialde:AxularGero.djvu/9

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

elizatik kanpoan zebiltzan iende batzuek, nahi zituztela, bere azken finean, gorputza elizan sarthu eta ehortzi; zeure bisita hautsirik, Nafarroako hirur estatuak bildurik, ioan zinen Gorthera: eta han anhitz trabaillu iraganik, kontrakarra izanik, ekharri zenduen, gero ere, behar zen erremedioa, eta handik harat, halako desordenuen debekatzeko ordenantza eta manamendua. Beraz etzara zu ere, zeure aitzinekoen giristinotasunaren gibelatzaile izatu.
Bada ez eta ohorearen iraungitzaille ere. Aitzitik badirudi ezen zuk xedea aitzinatu duzula, marra iragan duzula, eta Echausko etxearen arropa gorriaz bestitzeko bidetan izan zarela. Zeren ezta eztakienik, ezen erregek hartarakotzat hautatu eta izendatu zinituela. Eta kolpea huts egin bada ere, eztela zure faltaz edo zu hartako ez gai izanez, huts egin