Orrialde:AxularGero.djvu/21

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

dik segitzen gaixtoago dela euskara. Aitzitik badirudi ezen bertze hitzkuntza eta lengoaia komun guztiak bata bertzearekin nahasiak direla. Baiña euskara bere lehenbiziko hastean eta garbitasunean dagoela.

Baiña euskara eta euskararen minzatzeko eta eskiribatzeko moldeak eta diferentziak utzirik: zeren hek azala eta lorea bezala baitira: har ezazu liburutto hunen fruitua, barreneko mamia: haur dasta ezazu, haur eskuzta ezazu, irakurtzen duzula, ez lehiaz, ez gaingiroki eta ez arbuiatzeko kontuan ere. Baiña intenzione on batekin, zeurea, zeurk egina baitzendu bezala, eta baldin halatan eta orduan, bat ere gozorik edo zaphorerik edireiten badiozu, zeren hura guztia Iainkoaganik heldu baitateke, eta ez eneganik faltarik baizen, hari eskerrak errenda iatzotzu, eta nitzaz ere othoitz egiteaz, arren othoi, orhoit zaitezi.

VALE