Orrialde:AxularGero.djvu/22

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da


AxularGero (page 22 crop).jpg

GUERO

HASTEN DA GUEROTIC GUERORA DABILLANAZ, EGUITENDEN LIBURUAREN LEHEN PARTEA


NOLA BERTCEAC BERTCE DIRELA, ALFERQUERIATIC IHES EGITEAGATIC ERE, BEHAR DEN TRABAILLATU.

Lehenbicico Capitulua


G

ure Iaungoicoac, munduco bertce gauça guztien ondoan, guiçona bera, bere gainqui, bere imaginara eta idurira, bat ere bekhaturic eta bekhaturen cutsuric ere gabe, anhitz donu, dohain, eta abantail fuertez dotaturic, eginçuenean: ibeni çuen berehala, lurrac çuen parteric, eta aurquientçaric hoberenean, lurreco parabisuan, lekhu