Edukira joan

Orrialde:AxularGero.djvu/23

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

plazerez bethean. Eta manatu zuen lant zezala, labora zezala, eta begira ongi parabisu hura. Posuit eum in paradiso voluptatis, ut operaretur, et custodiret illum (Gen. 2).

Ordea nola lur-lantzea, aphaintzea, laboratzea, eta begiratzeko beharrean eta premian ere iartzea, bekhatutik sortzen eta heldu diren xertoak, landareak, fruituak, eta ondoreak baitira, eta oraino orduan ezpaitzen bekhaturik, eta ez bekhaturen aierurik, omenik eta ez aiphamenik ere, badirudi ezen etzela halaber, oraiño orduan, parabisu haren lantzeko, eta begiratzeko premiarik. Zertako, beraz, eman zioen orduan, Iainkoak gizonari, manamendu hura? Ihardesten du San Tomasek, erraiten duela: Nec tamen, illa operatio esset laboriosa sicut post peccatum, sed fuisset jucunda, propter experimentum virtutis naturae. Custodia etiam illa non fuisset contra invasorem, sed esset ad hoc, quod homo sibi paradisum custodiret ne ipsum amitteret peccando (S. Thom. 1. p. qu 102 art. 3). Etzen ez orduko trabaillatze hura, penagarri izanen, orai bekhatu eginez gero bezala. Baiña hura izanen zen atsegin hartze bat, eta bere plazerera, eta aisiara zegoela, bere indarraren eta anzearen frogatze bat. Eta begiratzea ere, ez etsaietarik, baiña bereganik, eta beretzat beckhatuz galtzetitk begiratzea, izanen zen. Hunela dio San Tomasek. Baiña San Krisostomok emaiten du bertze arrazoin bat, ni