Orrialde:AxularGero.djvu/24

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

narraikan pontuari hobeki hurbiltzen zaikana, erraiten duela: Propterea praecepit Deus ut operaretur illun, si enim laboris omnis fuisset expers, ex nimio otio, in ignaviam fuisset prolapsus (Chrys. hom. 14 in cap. 2 Gen. tom. 3). Egia da, etzen oraiño orduan, lur-parabisu hartan egitekorik, etzen trabaillatzeko premiarik. Ordea halarik ere, etzuen nahi Iainkoak, han zegoena, zegoen geldirik: ez trabaillatzetik alfertzera, eta nagitzera ethor etzedin, eta zein gauza gaixtoa zen, eta den alferkeria, aditzera emaiteagatik.

Kontatzen du Kasianok, Paulo abade zahar hura, palma adar batzuk harturik, hetzaz, zare, saski eta otharre egiten haritzen zela eta gero azkenean, egin ondoan, astearen buruan, guztiak erratzen eta desegiten zituela (Casian. lib. 18 cap. 14). Zeren bataz, nola herrietarik urrun baitzegoen, gehiago baitzekarkeien garraioaren gastuak, obraren balioak baiño: eta berriz bertzea, zeren trabaillu hura guztia orazinotan eta othoitzetan unhatu ondoan, alferkeriatik ihes egiteagatik, hartzen baitzuen, eta ez ondoko irabaziagatik.

Gure Iaungoikoak eman zituen lege zaharrean seietan ehun eta gehiago manamendu eta zirimonia suerte, eta hekin batean hanbat egiteko, non erraiten baitu Iondone Petrik, ez berak, eta ez haren aitzinekoek ere, ezin bururik egin zutela, eta ez iasan hain karga handia. Quod neque patres no-