Edukira joan

Orrialde:AxularGero.djvu/25

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

stri, neque nos portare potuimus. (Act. 15). Eta nahi baduzue iakin, ea zergatik kargatu zituen Iainkoak hanbat manamenduz, ihardesten du doktor batek: Ut per operationes variorum sacrificiorum otiositas tolleretur, quae multis malis initium tribuit et fomentum (Abulen. in praefat. in Levit). Kargatu zituen hanbat manamenduz, sakrifizioz eta zirimonia suertez, hekin batean khen zedin, hanbat kalteren eta damuren haste eta pitzgarri den alfertasuna.

Nola gure Iaungoikoak beztitu baitzituen lurreko animaliak, aireko hegaztinak, itsasoko arraiñak, eta oihaneko zuhaitzak ere, bere beztimenda suerte batzuez. Animaliak larruz eta illez: hegaztinak lumaz: arraiñak ezkataz: eta zuhaitzak azalez.

Eta nola zuhaitzak bere dauden lekhuetarik higitu gabe, eta trabaillatu ere gabe, bere azpiko lurraren gozoa eta gizentasuna, beregana, bere erroez thiratuz eta edoskiz, hazten, handitzen eta mantenatzen baitira: animaliek ere bere bazkak eta iatekoak, berehala, eho gabe, erre eta egosi gabe, iaten baitituzte: eta bai bere etxeak eta etzauntzak ere, non nahi den, arratsten eta ilhuntzen zaien lekhuan hartzen: eta gehienak, berehala bere ameen ondotik baitoazi; zein baitira abantail handiak. Hala Iainkoak nahi izan balu, eman zerauzkaion gizonari ere abantail suerte hauk guztiok, eta gehiago ere. Beztitu