Orrialde:AxularGero.djvu/29

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da


ren trabailla arazitzea, lotien iratzartzea, eta antsikabèn ansiatu eta arduratsu egitea (Plutarc. lib. de utilitate ex inimicis capienda). Adiskidèn artean garenean laxo gara, eztadukagu deusez ere konturik: eztugu gaizki mintzatuagatik eta milla erhokeria eginagatik ere antsiarik. Zeren baitakigu, ezen adiskide direnaz geroz, hek guztiak estaliko eta onera hartuko derauzkigutela. Baiña etsaien artean garenean, behar dira buru-beharriak ernatu, zer egiten eta erraiten den behatu. Zeren nola etsaiak bethiere zelatan baitaude, zer ere huts edo falta edireiten baitute, hura berehala harrapatzen dute, eta are batzutan berreturik, airatzen eta kanpatzen dute. Hargatik erraiten du San Krisostomok: Saepe vero ab inimicis non minus lucramur quam ab amicis. Cum enim nobis peccata exprobraverint, et iam invitos, in ipsorum correctionem excitant (Chrys. hom. 13 ad populum Anthio. tom. 3). Anhitzetan egiten derakute etsaiek hanbat ongi eta ontasun nola adiskideek, eta bai batzutan gehiago ere. Zeren etsaiek geure faltak erranez, eta hetzaz eranzute eginez, emaiten derakute okhasino ernatzeko, iratzartzeko, falta eginen emendatzeko, erremediatzeko eta bai are aitzinerat gehiago egitetik ere begiratzeko.

Arrazoin hunengatik erran ahal diteke, etzuela egundaiño, gure Iaungoikoak nahi izatu akhaba zekizten Israeleko seme hei