Orrialde:AxularGero.djvu/28

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ratzue, hark horrela kilikatzen eta mintza arazitzen zaituztezate. Eta halatan aitzinerat kargatuago zituen, lana berretu zerauen. Eta hura guztia egiten zuen, baldin bat ere astirik bazuten, edo alfer bazeuden, handik zerbait ethor zekion gogan beharrez eta beldurrez.

Pisistrato Atenasko tirano gaixto hark ikhusi zuenean plaza guztia iende alferrez bethea, eta hetarik anhitz malizia eta pensu gaixto sor zitekeiela, deitu zituen guztiak beregana. Eta aitzinerat alfer egoiteko desenkusarik etzutentzat, eman zerauen mando, zamari, idi, hazi, diru, finean trabaillatzeko behar zuten guztia. Eta gero igorri zituen lanera eta trabaillura, iduriturik ezen halatan etzutela kalterik eginen, maliziarik pensatuko, eta ez herririk nahasiko. (Aelianus, lib. 5 variis histor.).

Munduko berri dakitenek erran dute eta erraiten dute, on dela herrientzat eta erresumentzat, zenbait egiteko eta gerla bere herritik eta erresumatik kanpoan izaitea. Zeren nola bat bedera bakearekin lohakartzen, ez-ansiatzen eta gorputzaren plazeretara emaiten baita. Hala gerlèkin, etsaiekin eta kontrastekin ernatzen, iratzartzen, eta axolduritzen da.

Plutarkok egiten du liburu bat, etsaietarik atheratzen den probetxuaz, eta guztiètako handiena eta prinzipalena dio dela, alfer-