Edukira joan

Orrialde:AxularGero.djvu/27

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

rege Faraonek, iendeak alfer etzeudezin amoreakgatik. Iduriturik errege hari, ezen baldin Israeleko seme gathibu bezala bere azpian zedutzan hek (iragaiten baitziren seietan ehun milla presunatan) utzten bazituen bere plazerera eta aisiara bizitzera, urguillutzeko eta nabusitzeko bidean iarriko zirela, eta handik behar etzena sorthuko zela, egin zuen Piramide batzuen egiteko gogoeta, asmua eta pensua. Eta Piramide hetzaz mintzo dela, erraiten du San Isidorok: Pyramides est genus sepulchrorum quadratum fastigiatum ultra omnem celsitudinem, ut a lato incipiant et in augusto finiantur (Isidor. lib. 5 Ethimol. cap. 11). Piramidea edo Piramideak ziren sepultura suerte batzuk, pilare, harroin, edo thonba laur kantoinetako gora ailtxatu batzuk, egin ahal zitezkeien gorenak, ondoan zabal eta puntan mehar. Eta hetan trabailla arazitzen zituen Faraonek bere azpiko iende hek, seiñalaturik bat bederari, bere eguneko lana eta sailla. Eta eskuaren ibentzea bera asko bazuketen ere, ordea lanhabesak, tresnak, eta obraren egiteko gai guztiak ere, berèk bilhatu eta hornitu behar zituzten. Eta halarik ere, ezin ausart zitezkeien arrenkuratzera: halako moldez ezen hartako lehenbiziko hitza ahotik itzuri zeienean, erran baitzerauen berehala Faraonek: Vacatis otio (Exod. 5). Asti duzue, zeuen ongiegiak, alferkeriak, aisetasunak iratxekitzen de-