Orrialde:AxularGero.djvu/31

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da


Enzun zuenean Publio Nasikak, egotzi zutela Erromakoek herritik Anibal bere etsai handi hura, Kartago ere hartu zutela, eta hainbertzez, bere ustez, aitzinerat segurean iarri zirela, erran suen: Atqui nunc in lubrico sumus (Plutarc. in Aphothe.). Aitzitik orai gaude egundaiño baiño linburtzeko eta erortzeko peril handiagoan. Zeren ezpaitugu orai, lehen bezala, iratzartzaillerik eta geure eginbidearen eragillerik.

Izan zutenean Erromatarrek, desiratzen zuten abantailla eta garaitia Kartagotarren gaiñean, sarthu ziren konseilluan Erromatarrak, ea zer eginen zuten Kartagoko hiri hartzaz (Vide August. lib. de civitate Dei cap. 30 tom. 5). Eta Katonek (prinzipalenetarik bat baitzen) erran zuen guztiak desegin, plaundu eta lurrarekin berdindu behar zuela, zeren bere gerla guztiak eta egitekoak hiri hartarik sortzen zeiztela, eta hura deseginez gero, bakean eta soseguan iarriko zirela. Baiña Szipion kapitain famatu hark ethorkizunari hobeki behaturik, erran zuen: etzutela neholatan ere hiria desegin behar. Zeren baldin desegiten bazuten, gerla bat iraungi ustean, bertze handiago bat pitztuko zutela. Zeren berehala iendea, alferkeriari, ian-edanari, erran-merranei, eta aisiak dekhazkeien gaixtakeria suerte guztiei emanen zeiela. Eta handik nahastekak, diferentziak, guduak, hauziak, etsaigoak, eta