Edukira joan

Orrialde:AxularGero.djvu/38

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

liteke: eta gero handik harat, alfer-lan gertha lekidikaio bere leheneko zuhurtzia guztia.

Are gehiago, hozidurak ianez gero ere, lurraren humidurak ete hezetasunak gaiñerakoa ustel eztiazon, atheratzen du noizik behin kanporat, airatzera eta iguzkiztatzera: eta orduan denbora onaren seiñalea dateke. Eta halatan eta hala iragaiten du xinhaurriak bere negua: eta erakusten dio bat bederari nola eta zer moldez behar duen mantenatu, gobernatu eta alferkeria guztiak utzirik, bere denboran trabaillatu.



Zenbat kalte egiten duen alferkeriak; eta nola handik sortzen den, gerotik gerora ibiltzea.

CAP. II

E
E

skritura Sainduak, Elizako doktorek, lehenagoko ientilek, eta are zeruko, aireko, eta lurreko gauza guztiek ere kondenatzen dute alferra, eta emaiten aditzera behar dela trabaillatu, eta nor bere aldetik bere eginbidearen egitera enseiatu. Zeren nola ardurako trabailluak, lan guztiak aitzinatzen baititu, hala alferkeriak gibelatzeintu.