Edukira joan

Orrialde:AxularGero.djvu/46

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

guztiak egunetik biharrera, presentetik ethorkizunera, eta gerotik gerora luzatzen dituena. Eta ama hunen alaba haur, nagitasunetik eta alferkeriatik sortzen den gero haur, da gure galgarria, gure izurria, eta egundaiñotik gure etsai deabruak gure enganatzeko ediren ahal duen biderik eta arterik hoberena, finena eta segurena.

Beraz guk ere, gero huni eduki behar diogu begia. Hunen geureganik khentzera, urruntzera eta etxetik atheratzera, behar dugu geure indar guztiaz eta antzeaz enseiatu, permatu, deliberatu, eta egun egin behar dugun gauzarik, eta ahal daidikegunik, ez biharko luzatu.




Nola nahikunde hutsetan, eta desirkunde xoilletan iragaiten zaikun denbora.

CAP. III

E
E

rraiten du Salomonek, edo Salomonen ahotik Spiritu Sainduak: Sicut ostium vertitur in cardine suo, sic piger in lectulo suo (Prov. 26). Athea bere erroetan bezala, itzultzen da nagia ere bere ohean edo kamastran. Athea bere erroetan eta uhaletan ongi iarria eta pausatua dagoenean