Orrialde:AxularGero.djvu/47

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da


erraxki hertsten da eta idekitzen da, aise alde batera eta bertzera erabiltzen da. Ordea erabiltze hek guztiakgatik ere, erabili ondoan bere leccuan eta tokian gelditzen da. Nagia ere negu hotzean, atheak atheari darauntsanean, ohean higitzen da, bertze aldera itzultzen da, burua goititurik iartzen da. Ordea hargatik itzul inguru heken buruan, lotara bere ohe berora bihurtzen da. Bada haur beror spiritualki, bekhatore nagia baithan ere gerthatzen da. Bekhatoreak egonaren buruan, ezagutzen du bide maccurra daramala, errebelatua dohala. Eta hartzen du zerbait gogo, hartzen du nahikunde bat, bide onera bihurtzeko, bizitze berri bati lotzeko, eta anarteraiñoko aztura gaixto guztien utzteko.

Ordea gero ere, iraultze eta ibiltze heken guztien finean, athea bere erroetan, eta nagia bere ohean bezala, bere bekhatuen xisteran eta etzauntzan baratzen da.

Aztorea eskuan dadukazunean, higitzen da, iharrosten da, hegaldatzera aphoderatzen eta oldartzen da. Ordea oldartze hek egin eta, lehen zegoen eskura bihurtzen da. Hala bihurtzen da bada bekhatore nagia ere, bere gogoeta on guztien buruan, bere leheneko tornuetara eta maiña gaixtoetara. Enseiatzen da, baiña flakoki, hurbiltzen da, baiña ez aski. Halagoakgatik erraiten du