Edukira joan

Orrialde:AxularGero.djvu/57

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

din Iainkoak nahi badu, baldin bizi bagara, eginen dugu haur edo hura. Hargatilk erraiten du San Mateo ebanjelistak: Vigilate itaque, quia nescitis diem neque horam (Mt. 25). Zaudete prestik eta iratzarririk, zeren eztakizue eguna eta ez orena; eta badio Spiritu Sainduak ere, anhitz galdu dela, bere buruari ethorkizunaz sobera prometatuz. Repromissio nequissima multos perdidit. (Eccli 29).

Gure lehenbiziko aitaren bekhatua dela kausa, harengatik, haren kariaz, guztiok gaude preso, guztiok gaude mundu hunetako garzele hunetan, heriotzera kondenatuak.

Baiña iragaitzaz bezala, gure heriotzera kondenaturik egoiteko pontu haur ukhi dezadan. Badirudi ezen gure lehenbiziko aitaren bekhatuagatik, ez hark berak, eta ez guk ere, ezkendukeiela hil behar. Zeren sagar bat edo halako bertze fruitu bat ian zuen. Bada sagar baten iateagatik, gizon baten, are bere ondoko guztiekin, heriotzera kondenatzea, badirudi iustizia berriarena, soberania eta arrazoiñaren kontra dela. Egia da, hala dirudi. Ordea ezta hala, iduria du, eta ez izana. Aitzitik sagar baten iateagatik, zeren hain gauza ttipian eta erraxean manua hautsi zuen, aldez hargatik zuen gaztigu gehiago merezi. Batzuek bere lazotasunez, zeren ezpaitira giristino finak, barur eguna, mengoa gabe hautsten dute: batarekin eta bertze-