Orrialde:AxularGero.djvu/56

Wikitekatik
Jump to navigation Jump to search
Orri hau berrikusia izan da


CAP. IV

B

adakigu, orain darabillagun bizitzea, bizitze gaixtoa dela, eta gutzaz ongi izaitekotz, bizitze gaixto haur utzi behar dugula. Ordea pontua da, ea noiz utziko dugun. Eta zuk diozu, gero. Baiña nik diot ezen ez gero. Baiña nik diot ezen ez gero, baiña orai. Dakusagun ea zeiñek dioen hobeki, zeiñek duen arrazoiña. Eta erakusteko ezen nik dudala, eta zu zoazilla huts egina eta bide errealetik eta zabaletik aldaratua eta errebelatua: Erradazu behin, egiteko hunetan sarthu baiño lehen. Zuk baitiozu ezen, gero onduko zarela, gero behar diren deskarguak eta eginbideak eginen ditutzula. Non duzu gero horren segurantza? Eztakizu, erran komuna den bezala, eztela heriotzea bezain gauza segurik, eta orena noiz izanen den bezain guti gerthurik?

Gure bizitze hunek hain du zimendu flakoa eta eria, ezen ongi minzatzera, ezin baiterrakegu: bihar eginen dugu hunelako edo halako gauza. Baiña erran behar dugu, Iondone Iakuek dioen bezala: Si Dominus voluerit et si vixerimus, faciemus hoc aut illud (Jacob. in sua epist. cap. 4). Bal-