Edukira joan

Orrialde:AxularGero.djvu/55

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

bethi prometa, bethi gogo har; eta behin ere ez ethen, behin ere ez delibera, eta ez konpli, bethi nahi, bethi nagi, nahikunde hutsetan, desirkundetan, denbora guztia gal, eta hala gaudezilla, heriotzeak atrapa, atzeman eta har.

Ikhusiko duzu iende handi batzuen etxètan, Herkules sendo famatu hura pintatua, makilla borra bat, edo maillu handi bat, eskuan duela, baitirudi ezen hartzaz, etxean sartzen diren guztiei buruak hautsi behar derauztela. Ordea nola Herkules hura, harriz, zurez edo kobrez egina baita, edo pintura bat baizen ezpaita, geldi dago, kheinatzea egiten du eta ez bertzerik. Hala dira bada, gerotik gerora dabiltzanak ere, kheinatzen dira, eta eztute aurthikitzen: destatzen dira, eta eztute desarratzen. Erraiten dute: eginen dut; eta eztute behin ere egiten. Hala daudela denbora guztia iragaiten zaie, eta berak ere iragaiten, finatzen eta akhatzen dira.