Orrialde:AxularGero.djvu/54

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

hetzaz geroko, ethorkizuneko egiten baitzituen. Zeren beldur zen, enzun zezan berehala Iainkoak, eta bere plazerak, gozatu nahizko desira handi batekin, bere gogoan zerabiltzanak, gibela ziatzon. Egiteko hunetan zebillanean, erraiten zioen Iainkoari: Modo, ecce modo, sine paululum (8 Confess. cap. 6). Ha, Iauna, utztazu aphur bat, igurikazu bertze aphur bat, ez lehia, ez khexa, ez berantets, sarri naiz zurekin. Hunela erraiten zuen, hunela luzatzen zuen. Eta luzamendu hautan zebillala, denbora handia iragan zeikan. Ordea gero ere hura asko goiz bihurtu zen, etzen azken ponturaiño egotu. Aitzitik, alde batetik eta bertzetik bere kontuak egiñik, erran zioen, deliberamendu handi batekin, bere adiskide bati: Ego iam me abrupi, ab illa nostra spe et ideo servire statui, ex hac hora, in loco hoc aggredior (8 Confess. cap. 6). Nitzaz denaz bezan batean, ni kanpoan naiz munduko egitekoetarik, banalorietarik eta esperantza guztietarik, nik hautsi dut munduarekin, egin dut harekikoaz, eta deliberatu dut Iainkoaren zerbitzatzera. Eta orai bereon, presenteon hasten naiz: ezta ia gehiago, geroko gerorik, luzamendurik, eta ez ephetan ibiltzerik. Eta hala, erran bezala, egin ere zuen. Anhitz luzamendu erabili zuen, baiña azkenean guztiak, eta asko goiz, utzi zituen. Baiña guk eztugu hala egiten, egunetik egunera gabiltza,