Edukira joan

Orrialde:AxularGero.djvu/53

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

raiño, ezta zer mintzaturik. Zeren nik orai ahal dukedan guztia da, desira ona, geroko gogoa eta intenzionea, eta ez bertzerik. Ezta bide gaixtoa haur, eta hunela orai egitea, gero fin gaitz egiteko.

San Agustinek, frogatuak bezala, anhitz gauza erraiten du luzamendutan ibiltzeko pontu hunen gaiñean. Kontatzen du nola bere bizitze gaixtoaren utzteko ingurunera zenean, ibili zen ezin ethenduz, ezin partituz, eta bere baithan ezin deliberatuz. Kontatzen du halaber, zenbat trabu edireiten zuen, zenbat gerla egiten zioten bere lagunek, okhasionek eta aztura gaixtoek. Alde batetik desiratzen zuen bide onean iartzea, hartara bulkhatzen zuten bere ama sainduaren nigarrek, konzientziaren autsikiek, eta Iainkoaren manamenduek. Eta bertzetik trabatzen eta gibelatzen zuten leheneko usantzek, eta guztiz ere emaztèn balakuek, hitz ederrek eta plazerek. Tenaciter colligabar a foemina (Lib. 8 Confess. cap. 1). Emaztèk zedukaten bortitzki lothua. Dixeram da mihi castitatem et continentian, sed noli modo. Timebam enim, ne me cito exaudires eta sanares a morbo concupiscentiae, quam extingui (8 Confess. cap. 7). Emaztètarik apartatzea, hain zeikan gaitz eta gaitzi, ezen bere othoitzak ere,