Orrialde:AxularGero.djvu/52

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

dutan ibiltzeko. Propter frigus piger arare noluit (Prov. 20). Trabaillatu nahi etzuenak, hotzaren atxakia egin zuen: barutzera herabe zuenak, buruan min zuela erran zuen. Dicit piger, leo est in via (Prov. 19). Nagiak, bere lekhutik higitu nahi eztuenak, trabu handiak edireiteintu, bidean ere lehoiña dagoela erraiten du. Occasiones quaerit qui vult recedere ab amico (Prov. 8). Adiskideaz desegin nahi denak, adiskidetasuna hautsi nahi duenak, okhasinoak bilhaltzeintu, anhitz desenkusa eta estakuru edireiten du: hala edireiten ditugu bada guk ere okhasinoak, desenkusat, estakuruak, atxakiak eta itzurpideak, beccatutan egoiteko, desirkundetan eta nahikundetan denboraren iragaiteko.

Nehork ontasunera hersten zaituenean, eta gibela zaudenean, ihardesten diozu hala hersten zaituenari. Othoi orai presenteon barkhatu behar derautazu, ezin daidiket oraiño zuk diozuna. Zeren buruan sarthu baitzait fantasia bat, konplitu behar dut fantasia hura; gogora baitzait gutizia bat, iragan behar dut gutizia hura; aphur bat ase behar dut, aspertu behar dut, ixiritu behar dut; eta gero orduan ase, asper, ixiri eta nekha nadinean, bianda higuintzen hasi dakidanean; orduan guztiak utzikoitut, orduan bide on batean iartzera eta finkatzera deliberatuko dut. Baiña bitartean, anarte-