Edukira joan

Orrialde:AxularGero.djvu/59

Wikitekatik
Orri hau berrikusia izan da

ere, etzuen begiratu, etzuen konplitu, hautsi zuen, ian zuen, arrazoiñez beraz, erraztasun huragatik beragatik ere, kondenatu zuen bere ondoko guztiekin heriotzera: zeren ondokoek ere, haren naturaleza hartu baitzuten. Gauza, debekua, ttipia da, baiña desobedienzia handia. Eta hala iustuki dago, gure kontra sentenzia emana, iustuki gaude heriotzera kondenatuak, eta eztakigu noizko. Beraz baldin geure buruoz kontu onik eman nahi badugu, kondenaturik dagoen batek bezala, behar dugu egon, bizi eta gobernatu.

Garzelean dagoenak, iakiten duenean kondenatu dela biziaren galtzera, nork erranen du nola tristetzen den? Zein gogoetatsu iartzen den? Hasten da hats beherapen egiten, alde batera eta bertzera itzultzen. Eta ikhusirik eztuela erremediorik, eztuela eskapatzerik, hartzeintu lehenez bertze gogoeta molde batzuk. Munduaz eta mundukoez etsitzen du, eztu hetzaz konturik egiten. Bere konzienziak, bere arimak derauka egiteko. Bere bekhatuak pensatzeintu, ahalik eta hobekiena kofesatzeintu, batari eta bertzeari barkhamendu eskatzen zaie. Finean, ahal bezanbat bere konzienzia deskargaturik, eta garbiturik, heriotzeari igurikitzen dio.

Bada garzelean kondenaturik dagoen hark bezala, hala prestaturik, hark dituen gogoetekin, behar dugu guk ere egon, bizi eta ibili,